Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zazpira

banatz. Ipar. Zazpina.

zazpirazka

adb. Ipar. Zazpinaka.

zazpiren

iz. Zazpi zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Bost zazpiren.

zazpisukalde

adj. Bizk. g.er. Inoren kontura ibiltzeko, bere burua gonbidatzen duena.

zazpiurren

iz. Santu baten egunaren edo eliz jai baten aurreko zazpi egunetan egiten den otoitza edo elizkizuna.

zazpizango

iz. Ipar. g.er. Ehunzangoa.

zazt

onomat. Sastadaren onomatopeia. Ik. sast.

ze1

iz. Alfabetoko letra (c, C).

ze hautsi Alfabetoko letra (ç, Ç).

ze2

1 lok. Lgart. Ezen; zeren.

2 adb. Lgart. Zer; zein.

zealdo

iz. Zabua, kulunka. Ez dut uste gehiegizko zabu eta zealdorik egin dudanik funtsezko ditudan maitasun, uste eta sinesteetan.

zealdoka

adb. Zabuka, zealdo eginez. Ik. balantzaka. Zealdoka eta zabu-zabuka baizik ez dakigu ibiltzen.

zeanuritar

1 adj. Zeanurikoa, Zeanuri dagokiona. Ik. zeanuriztar.

2 iz. Zeanuriko herritarra.

zeanuriztar

1 adj. Zeanurikoa, Zeanuri dagokiona. Ik. zeanuritar.

2 iz. Zeanuriko herritarra.

zebatu, zeba, zebatzen

du ad. Ipar. Hezi, menderatu. Ene alde azkarki guduka zaitez eta zeba itzazu abere gaiztoak. Gure haragia zebatzeko.

zeberioar

1 adj. Zeberiokoa, Zeberiori dagokiona. Ik. zeberioztar.

2 iz. Zeberioko herritarra.

zeberioztar

1 adj. Zeberiokoa, Zeberiori dagokiona. Ik. zeberioar.

2 iz. Zeberioko herritarra.

zebra

iz. Zaldiaren familiako ugaztuna, Afrikakoa, astoaren antzekoa, gorputzeko ile zuria zeharkako zerrenda beltzez marratua duena (Equus zebra). Zebra talde bat agertu zen, urduri, denak elkarren ondoan estu-estu pilaturik.

zebra bide, zebra-bide Errepide eta kaleetan, oinezkoentzako igarobidea, zeharkako zerrenda zuri zabalez markatzen dena. Zebra-bideak zuria zapaldu gabe igarotzen ditut, saltoka.

zebu

iz. Behiaren familiako ugaztuna, idiaren antzekoa, bizkarrean gantzezko konkor bat edo bi dituena (Bos indicus).

zedarri

iz. Mugarria, muga. Frantziako zedarrietarik kanpo. Denboraren zedarria.

zedarritu, zedarri/zedarritu, zedarritzen

du ad. Mugarriztatu, mugatu. Garai hartan ez zitekeen alorrik zedarritu, are gutxiago zatitu. Nire asmoak ondo mugatuak eta zedarrituak dauzkat.

zedarriztapen

iz. Zedarriztatzea. Dagoeneko, Eskoriatzako Udalak lortu du udalerriko mugarrien zedarriztapena gaurkotzea.

zedarriztatu, zedarrizta, zedarriztatzen

du ad. Ipar. Mugarriztatu, mugatu. Ik. zedarritu. Errege mairuek ez zituzten lurrak zedarriztatzen.

zeden1

iz. Kakalardoaren ordenako intsektua, larba-egoeran urdaia-eta hondatzen dituena (Dermestes maculatus). Urdaiari zedena eta haragiari harra bezala.

zeden2

iz. Bizk. Pipia. Pipiak jotako habea zirudien, zedenak jandako zura.

zedro

1 iz. Izeiaren familiako zuhaitz handia, enborra zuzena eta adarrak zeharretara dituena (Cedrus sp.). Altxatu naiz Libanoko mendian zedroa bezala. Kaliforniako zedro zuria. Zedro olioa.

2 iz. Zedroaren zura. Zedrozko zurubia.

zedula

iz. Agiria, batez ere zor baten edo betebehar baten berri ematen duena. Hipoteka zedulak.

zeelandaberritar

1 adj. Zeelanda Berrikoa, Zeelanda Berriari dagokiona. Zeelandaberritar abeltzainak.

2 iz. Zeelanda Berriko herritarra.

zefalea

iz. Med. Buruko mina. Meningitis kasurik gehienetan zefalea, sukarra, goragalea eta lepoa mugitzeko zailtasunak izaten dira.

zefaliko

adj. Anat., Med. Burukoa, buruari dagokiona. Giza arrazak deskribatzeko eta sailkatzeko antropologoek erabiltzen dituzten ezaugarriak: garaiera, indize zefalikoa, etab.

zefalokordatu

adj./iz. Zool. Animalia kordatuez mintzatuz, notokorda bururaino luzatzen zaiona; (pl.) animalia horiek osatzen duen taxonomia-taldea.

zefalopodo

iz. Zool. Itsas moluskua, eskuarki maskorrik gabea, buru handia, begi nabarmenak eta burutik ateratzen diren garroak dituena; (pl.) animalia horiek osatzen duten klasea. Olagarroa eta gainerako zefalopodoak.

zegamar

1 adj. Zegamakoa, Zegamari dagokiona.

2 iz. Zegamako herritarra.

zegan

adb. (Galdetzailea). Bizk. Zenbatean, zenbat dirutan? Zegan erosi dituzu oilaskoak?

zehakatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, zehakatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xehakatu].

zehaldi

iz. Ipar. Zafraldia.

zehapen

iz. Zuz. Legea hausteagatik ezarririko zigorra. Hutsegite horiek zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu ikuskatzaileak, eta lege horren araberako zehapenak ezarriko ditu.

zehar

(Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, zeharka dagoena edo zeharkakoa dena adieraziz). Zehar-oholak. Zehar-egiaztabidea. Baina zehar-jokoak, azpijanak, ez du ez ausardiarik ez prestutasunik. Ziri bihurriak, zehar-esan korapilatuak. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Zehar-begiratu eta susmo txarrak. Orduan, Tavan-ek zehar-begiraka esan zien: (...).

-n zehar postpos. Aipatzen dena alderik alde igaroz. Ik. -n gaindi; -n barna. Ebrorantz Gamarran zehar doan Zadorra. Kalean zehar doala, saltzaile bat ikusi du. Arantzazuko bidean zehar beltzez jantzita zihoan jendetzari begira. Zainetan zehar dabilen odola. Urruneko itsasoetan zehar. Munduan zehar. Hemen zehar joan da. || (Denborazko testuinguruetan). Zaila dela gure historian zehar antzekoa aurkitzea.

-tik zehar postpos. -n zehar. Frantziatik zehar doakizu nire eskutitz hau. Hortik zehar.

zehar-estilo Liter. Kontakizun batean pertsonaien hitzak narratzailearen ahotan ematea.

zehar-etzanean adb. g.er. Etzanda. (Batez ere zehar-etzanean egon esapidean erabiltzen da). Gizon saiatua zen gaztea zenean, beti ez zen zehar-etzanean egon.

zehar-galdera Hizkl. Barnean galdera bat duen mendeko perpausa. Perpaus osagarriak eta zehar-galderak.

zehar-haize Ipar-mendebaleko haizea.

zehar-kalte Gertakari baten ondorioz, baina ez zuzenean hark eraginda, gertatzen den kaltea. Armada Gorria Berlinen sartu zenean, esaterako, soldadu sobietarrek milaka emakume bortxatu zituzten, baina zehar-kalte horiek tabua izan dira beti ezker ortodoxoarentzat.

zehar-marra 1 Ortografia-marka, bi hitz bereizteko edo lerro berean idatziriko bi zati bereizteko erabiltzen dena (/). Ik. barra etzan. Siglen zerrendan, zehar-marren artean ageri da nola irakurtzen diren.

2 Matematikan, bi zenbaki osoren arteko zatidura adierazteko erabiltzen den ikurra (/).

zeharretara 1 adb. Zeharka, zeharbidez. Nahiz artez bere eskutik, nahiz zeharretara bere aginduz beste batzuen eskutik.

2 adb. Zeharka, trebes. Zeharretara eta ahuspez zaldi gainean ipinita, irin zorroa balitz bezala. || Zeharretara begiratu nion.

zeharazi, zeharaz, zeharazten

du ad. Zehatzera behartu. Gobernariarengana eramanda, azotez zeharazi zuen.

zeharbide

iz. Zeharka doan bidea; lasterbidea. Zeharbide batetik agertu zitzaien gizon bat.

zeharbidez adb. Zuzenekoa ez den bidetik. Mintzatzea ukatu zaiolako, bai zuzenean eta bai zeharbidez. Zeharbidez etorri ziren Platonen irakatsiak San Agustinengana ere. Nik ez dakit nor zaitudan edota, baldin badakit, zeharbidez dakit.

zeharka

1 adb. Zuzena edo aurrez aurrekoa ez den norabidean. Ik. saiheska; trebes; aldamenka; alboka2 2. Bi bagoi jarri zituzten trenbidean zeharka. Eskopeta bat eskuan eta bestea zeharka bizkarrean zekarrela. Eguzkiak zeharka jotzen dituelako. Elizatxoan zeharka sartzen den eguzki izpia. Txangurrua da animalia txiki itsusi bat, zeharka baizik ez dabilena.

2 adb. Zeharbidez. Zeharka nahiz artez. Darabilgun hariari zeharka baizik ez dagokion oharren bat. Arrazoiak maizago jakiten ditut zeharka zuzenean baino. Egungo egunetan bertan nabari dugu, zuzenka eta zeharka haren errainua gure egintzetan.

zeharkako adj. Zeharkako mesedea. Perpausaren zeharkako osagarria.

zeharka-meharka 1 adb. Alde batera eta bestera joz. Mendi asko zeharka-meharka ibili ondoren, herriraino iritsi ginen.

2 adb. Itzulinguruka. Ez du garbi erantzun nahi izan, zeharka-meharka baizik.

zeharkaldi

1 iz. Airez, itsasoz edo lehorrez, eremu handi bat zeharkatuz, egiten den bidaia. A330 hegazkina oso egokia da Ozeano Atlantikoaren zeharkaldietarako. Euskal Herrira zeharkaldi luzeak egiten dituzten ontzi gehiago iritsiko dira. Korsikatik Japoniarako itsas zeharkaldian, Pasai Donibanen egin du geldialdia 'Le Manguier' ontziak. Mauritania eta Kanaria uharteen arteko itsas zeharkaldia egiten saiatzen ari diren milaka etorkin.

2 iz. Hainbat kiroletan, eremu luze bat zeharkatzea helburu duen proba. Pirinioetako zeharkaldia. Hendaia eta Pasai Donibane elkartuko ditu mendi zeharkaldiko bigarren etapak. 700 igerilari ariko dira gaur Zarautz-Getaria zeharkaldian. Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldia. 525 gidarik hartuko dute parte 8.696 kilometroko zeharkaldian.

3 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, lehen osagaiak zeharkaldirako erabilitako bitartekoa-edo adierazten duela). Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko bizikleta zeharkaldia antolatu dute biharko Legazpin. Eski Zeharkaldia martxoaren 8an eta 9an egingo dute, Pirinioetan. Urdaibain kanoa zeharkaldia egiteko aukera dute gaztetxoek.

zeharkale

iz. Kale nagusi biren arteko zeharkako kalea. Kalea laburra zen, zeharkale bat, eraikin gutxi dauzkatenetako bat. Sutea San Blas zeharkalean piztu zen.

zeharkatu, zeharka/zeharkatu, zeharkatzen

1 du ad. Zeharka igaro, alderik alde igaro. Soroak eta sagastiak zeharkatuz, mezatara doaz baserritarrak. Itsasoak zeharkatu. Oinez abiatu ziren muga zeharkatzera.

2 du ad. Zeharka jarri.

3 da ad. g.g.er. Alboratu. Astoa bidetik zeharkatu zen.

zeharo

1 adb. Osoki, guztiz. Ik. erabat; arrunt 5; arras1. Gauzak zeharo aldatuko ditu. Laster du bere burua zeharo aberasteko bidean. Maeztu arrunta zen zeharo, nire ustez. Horretara, errege eta rey zeharo bi hitz dira. Esango nuke badela aldizkari horren zenbaki bat, zeharo euskaraz argitaratu zena. Zeharo oker dagoenik ez nuke esango. Zeharo bat gatoz kontu honetan.

2 adb. Xeheki, xehetasunez. Argi eta zeharo adierazia. Erakutsi zien zeharo gero egin behar zuten guztia, zorionekoak izateko.

zeharraldatu, zeharralda, zeharraldatzen

1 du ad. Birlandatu. Berez etorritako zuhaitzek iraupen hobea dute mintegietan sortu eta zeharraldatutakoek baino.

2 du ad. Irud. Nire aipua ez nuke hasi nahi eskaintza moduan datozen hitzok hona zeharraldatu gabe: (...).

zeharrargi

1 adj. Argiari igarotzen uzten diona, baina beste aldean dagoena ongi ikusten uzten ez duena. Gai gardenak eta zeharrargiak.

2 iz. Gai edo gauzaki zeharrargi batek igarotzen uzten duen argia. Zeharrargitara ikusi.

zeharrebaki

iz. Zeharretara egiten den ebakia.

zeharrola

iz. Urak ibilarazten duen ola. Ik. agorrola. Bizkaian eta Gipuzkoan berrehundik gora zeharrola zeuden lanean 1531. urtean.

zehatu, zeha, zehatzen

1 du ad. Zigorrez jo; jipoitu. Aita batek bere semea zehatu duenean, zatitzen baitu zigorra eta egozten sura. Horiek, berriz, isekatu, txistuz bete, zehatu, gurutzean josi eta hilko dute.

2 du ad. Xehatu. Jatekoa irensten dute itoka eta zehatu gabe. Motrailuan zehatu. Har ezazu gibel baten erdia eta zeha ezazu ongi.

3 du ad. Zuz. Legea hausteagatik zigortu. Espainiako lurraldean legez kontra sartzea ezin izango da zehatu, baldin eta Espainian sartzen den pertsonak errefuxiatu izaera badu.

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Katu zehatu bat bezala sartu nintzen etxera.

zehatz

1 adj. Gutxi gorabeherakoa ez dena; xehetasun guztiak dituena. Bekatu guztien kontu zehatza eman. Adierazkizunik zailenak hizkera argi, zehatz eta garbi batean adierazten ditu. Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute. Azalpen zehatzak. Neurri zehatzak hartu. Pi-ren balio zehatza aurkitu dutenak. Estatistika zehatzagoak behar ditugu.

2 adb. Zehaztasunez, xehetasun handiz. Ik. xeheki 2. Zorrotz eta zehatz esana. Kontuak zehatz atera. Zehatzago esateko, (...).

zehatz-mehatz 1 adj. Zehatza. Atenas hondatu zuen izurriaren deskribapen zehatz-mehatza.

2 adb. Zehatz. Zehatz-mehatz adierazi zion Etxahunian gertatzen zena.

zehatzaile

1 iz. Zehatzen duen pertsona, zigortzailea. Zure etsaia, zure zehatzailea ere zatituko du Jainkoak eta azkenean egotziko infernuko sura.

2 adj. Zuz. Zehatzen duena. Talde parlamentarioek bide segurtasuneko araubide zehatzailea aldatzea adostu dute. Ebazpen zehatzailea.

zehatze

iz. zehatu aditzari dagokion ekintza. Zehatze-erabakiaren argitalpenaren ondorioz sortutako gastuak arau-haustearen erantzuletzat jo direnek ordaindu beharko dituzte.

zehatzezin

adj. Ezin zehaztuzkoa.

zehazki

adb. Era zehatzean, zehaztasunez. Ik. zehazkiro. Behar bezain ongi eta zehazki azaldua. Jomugak zehazki finkatu. Bertso ikasi zehazki neurtuetan zegoen poesiaren muina. Beste norbaitek testua berriro eta zehazkiago irakurtzea.

zehazkiro

adb. Zehazki. Euskal hitz horiek ez daude erdarazkoak bezain zehazkiro mugatuak.

zehaztapen

iz. Zehaztea, zehaztasuna. Zehaztapenak eman.

zehaztasun

1 iz. Zehatza denaren nolakotasuna. Zehaztasunak balio du argitasunak eta garbitasunak adina gai honetan. Zehaztasuna ugaritasuna bezain erraz balitz eskuratzen! Hona nola adieraz dezakegun, gehiegizko zehaztasunik gabe, gure esaera zaharraren muina.

2 iz. Xehetasuna. Zehaztasun horiek guztiak Aita Onaindiari zor dizkiot.

zehazte

iz. zehaztu aditzari dagokion ekintza. Zehazte lana.

zehaztu, zehatz/zehaztu, zehazten

1 du ad. Zehaztasunez mugatu, zehatz gauzatu. Delako bide hori mugatzen eta zehazten hasi ginen, urrutirago jo gabe. Honelako zerbait ere gertatu zen, sasoia ongi zehaztu gabe dagoen arren, Bizkaiko Enkarterrin. Zehaztu behar dugu zeren bila gabiltzan eta nolako bitartekoak ditugun eskumenean.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Hizkl. Zenbatzaileez mintzatuz, kopuru zehatz bat adierazten duena. Izen zenbakarriak zenbatzaile zehaztu ( bat, bi, hiru…) eta zehaztugabeekin (asko, gutxi, zenbait…) zenbatu daitezke.

zehaztugabe

1 adj. Zehazturik ez dagoena. XVIII. mendean susmoa baizik ez zena, aski nahasi eta zehaztugabea, argi dago XIX.ean.

2 adj. Hizkl. Zenbatzaileez mintzatuz, zehatza ez den kopuru bat adierazten duena. Izen zenbakarriak zenbatzaile zehaztu (bat, bi, hiru…) eta zehaztugabeekin (asko, gutxi, zenbait…) zenbatu daitezke; izen zenbakaitzak, berriz, zenbatzaile zehaztugabeekin bakarrik.

zehaztugabetasun

iz. Zehaztugabea denaren nolakotasuna. Ez dakigu nobelan zenbat denbora pasatzen den, eta espazioei dagokienez ere, zehaztugabetasuna da nagusi.

zehe

iz. Ipar. Arra, zabalduriko eskuko hatz lodiaren eta txikienaren arteko bitartea. Hiru zehe barna zulatu dueneko, agertzen zaio lurpetik ontzi bat. Zehe bat elur bazen goizean.

zeia

iz. g.g.er. Merkatua. Zeiara joan.

zeihar

adj. Angelu ez-zuzena eratzen duena. Habe zeiharrak eta bi isurkiko estalkia duen eraikuntza. || Argi zeiharren eta itzal mugikorren artetik.

zein

1 det. (Galdetzailea). Mota bereko zenbait gauzaren edo pertsonaren artean hautatzeko hitza. (Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da eta izen hori mugagabean erabiltzen da; izen horrek adierazten duena bakarra edo bat baino gehiago izan daiteke). Zein euskalki hartu duzu oinarritzat hiztegirako? Zein ur, geldia ala lasterra? Oraingo zein gaztek ikusi du hori? Zein baserritan ikasi ote du "kontuan erortzen" esaten? Bizkaiko hitza omen da, eta Mogelek (baina zein Mogelek, eta non?) darabilena.

2 (Izena ezabaturik). Baina zein da gure helburua? Zein dira egiazko kristauak? (Ik. zeintzuk) Geure izatearen zatirik barrenena, geureena, zein ote dugu? Anarkia handi horretan zein aukeratu? Zein da, ordea, zeinen itzulpen?

3 (Zehar-galderetan). Bi hitzok Duvoisinek zenbat aldiz eta zein lekutan erabili zituen Biblian K. Boudak erakutsi du. Zein bidetarik dabilen ez dakit. Badakizue zein iritzitakoak diren hitzei dagokienez. Baditugu, zeini zein toki dagokion ongi ez badakigu ere, zenbait partiketa nabarmen. Euskaltzaindiak erabaki beharko zuela zein hitz ziren aukeratzekoak eta zein ez. Arazoa zein den eta zertan datzan. Euskal hitzak zein diren. Ez dakigu zein sartu genituen eta zein ez. Ez da galdetu behar zein dagoen zabalduago, zeinek egon behar lukeen baizik. Forma zaharrago eta berriagoen artean, zein zein den nabari denean, zaharragoei dagokie nagusitasuna. Galdetu genion zein dauzkan hobetzat, orduko sermolariak ala gaurkoak. Ez naiz berriz hasiko aztertzen zein den zaharren eta jatorren. Ea zein den gure eginkizuna.

4 izord. Nor? Zein etorri da? || Azken jardunaldian jakingo da zeinek jokatuko duten urtarrilaren 15eko finala. Ia gureak egin du, badugu zeinek agindu.

5 izord. (bere-ren ezkerrean). Bakoitza. Itzuli zen zein bere etxera. Eta bere ardiak deitzen ditu, zein bere izenez. Hitzak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion, zein bere tokian, soldadu ongi hezien antzera. Filologia eta hizkuntzalaritza zein bere aldetik abiatu zirela. Bete behar ditugu zeinek bere bizimoduko eginbideak.

6 (zein... zein... korrelaziozko esaldietan). Batzuk... beste batzuk... Nik "gu" asko ditut, zein zabalago, zein meharrago, eta orobat gertatzen zaie inguruko "ni" guztiei. Obra horrek badakarrela azentu marka ugari, zein ongi zein gaizki ipiniak. Erdibiturik gabiltza, zein batean, zein bestean.

7 adb. (Harridura-perpausetan, izenondo, izenlagun edo kideko bati dagokiola; aditz laguntzaileak -(e)n menderagailua hartzen du). Zein gauza lotsagarria! Oi zein miragarri diren, Jaun ona, zure hitzak! Zein ederki! Harrigarria da zein berandu eta ahul iritsi zen erantzuna. Adierazi nahi dugu zein diren goxo oraindik udazken buruko egun epelak. Guztiok dakigu zein asmo ederrek eragiten dieten halakoei.

8 junt. Nahiz, edo. Berdin dira euskaldun zein erdaldunentzat. Gogorik nahiz astirik ez zuelako; bata zein bestea falta zitzaizkion, beharbada. Onerako zein gaitzerako. Euskara bat zen beretzat, eta hain euskara hangoa zein hemengoa. Nahiz jakituna, zein ezjakina.

9 (zein... zein... korrelaziozko esaldietan). Nahiz... nahiz... Berdin balio dute zein batak zein besteak.

10 (Perpaus erlatibo baten hasieran, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Emazteak, zeina soprano izan baitzen, oraindik ere pianoa jotzen irakasten zien haurrei. Hau da ene seme maitea, zeinaren baitan hartu baitut atsegin guztia. Hau da gorputz galdua, zeinean eta zeinagatik hainbeste bekatu egin bainituen. Hirugarren zatia, zeinean adierazten baita egin behar dena. Gure herriak baditu une historikoak, zeinetan jarrera eraginkorrak eta ausartak hartzea eskatzen zaigun. || (Hura-ren saileko erakusle batekin). Zein nahiago duzun, huraxe emango dizut.

zein baino zein ...-ago Bata baino bestea ...-ago, batzuk baino besteak ...-ago. Ik. nor baino nor ...-ago. Haren ordez hiru opari eskaini zizkioten, zein baino zein galgarriagoak. Jesu Kristoren Elizan, hiru Ordena, zein baino zein miragarriagoak jartzeko. Bederatzi mahaiko, eta zeinek baino zeinek jateko gogo ederragoa.

zein ere 1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, hura-ren saileko erakusle batekin). Zein ere baitira gizonetan hobekienik dohatuak, haiek izendatu behar dira aitzindaritzat.

2 (Perpaus txertatu baten hasieran, izen baten ezkerrean, dagokion aditzak bait- hartzen duela). Zein ere etxetan sartuko baitzarete, lehenik errazue, "bakea dela etxe honetan": edozein etxetan sartzen zaretela, lehenik errazue, "bakea dela etxe honetan".

3 (Perpaus txertatu baten hasieran, izenondo baten ezkerrean, dagokion aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Nahiz eta, arren. Baina zein ere handiak liratekeen irabazte horiek, ez lukete fits bat balioko fededun onak egiten duen irabaziaren aldean. Zein ere ondasun ugariak dituen batek, gizonaren bizia ez dago ondasun asko izatean. Ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. Ez dago gizonaz etsitzerik, zein ere galdua dirudien hondamendian barrena.

zeinahi

Ik. zein-nahi.

zeinarazi, zeinaraz, zeinarazten

du ad. Zeinatzera behartu.

zeinare

iz. Zub. Zah. Seinalea.

zeinatu, zeina/zeinatu, zeinatzen

1 da ad. Aitaren egin. Kartsuki zeinaturik hasten naiz lanean.

2 da ad. Eskuineko erpuruarekin hiru gurutze egin, bat bekokian, beste bat aho inguruan eta hirugarrena bular aldean, hitz jakin batzuk esanez.

zeinen

adb. Batez ere Gip. Zein (harridurazkoa).

zeingehiagoka

iz. g.er. Norgehiagoka.

zein-nahi, zeinahi

det. Edozein. Euskal Herriko zeinahi eskualde eta euskalkitan. Gogoz irakurriko ditu zeinahi euskaldunek. Zeinahi tokitan dago berdin Jainkoa. Bokalen artean, zein-nahi direla. Beste zein-nahi baino presakakoagoa dugulako kontu hori. Tronpeta hotsez edo zein-nahi beste seinalez.

zeintsu

det. (Galdetzailea). Gutxi gorabehera zein? Eri handien galbideak zeintsu diren jakitea.

zeintzuk

det. pl. (Galdetzailea). Batez ere Bizk. Zein? (Dagokion izenak gauza bat edo pertsona bat baino gehiago adierazten du). Zeintzuk dira hori egin dutenak? Zeintzuk dira ugazaben eta nagusien eginbeharrak? Zeintzuk esan zituen eta zeintzuk ez, nola jakin? Zeintzuk eginkizun ditugu Jaungoikoarekiko?

zeinu1

iz. Batez ere Ipar. Ezkila, kanpaia. Jo eta jo hasten da Salbatoreko zeinua. Hil zeinua. Zeinu mihia. Zeinua entzun nahi ez duenak ez soka tira (esr. zah.).

zeinu2

1 iz. Keinua.

2 iz. Ikurra, marka.

zeinutegi

iz. Batez ere Ipar. Kanpandorrea.

zekale

iz. Lastodunen familiako landarea, gariaren antzekoa, alea irina egiteko erabiltzen dena (Secale cereale). Ik. zikirio. Zekalea eta garagarra biltzea. Jainkoak begira dezala ene astotxoa haren zekaletik eta ene mandoa haren belarretik.

zeken

1 adj. Dituen ondasunak ez emateko edo ez gastatzeko gehiegizko joera agertzen duena. Ik. zikoitz; diruzale; xuhur. Ugazaba zekenaren diruzalekeria. Scrooge agure zekena. Gizon zekenaren nahiz mika lapurraren gisa, handik eta hemendik bildu dituen hala-holako ondasunei amorruz lotua dagoelako. Ez da aberats zeken horietakoa, eskuzabala baizik. Zekena beti on-gose (esr. zah.).

2 adj. Gogorra, sentiberatasunik gabea. Oihu sarkorrak entzunik ere, bihotza zekena daukat. Euskaldun guztiok, baita zekenenak ere, bihotzean gorderik daukagun xoko minbera horretaraino. || Lurraz mintzatuz, gogorra eta elkorra. Poesiaren zelaiak zeken eta elkor dakuskigu.

3 (Adizlagun gisa). Hain gutiziatsu biltzeko, hain zeken emateko. Eta izenak aitortzen, ez da Payne zeken agertu.

zekendu, zeken/zekendu, zekentzen

da/du ad. Zeken bihurtu. Gaizki esaleak zekentzen ditu eskuzabalak eta zitaltzen ditu baketsuak.

zekenkeria

iz. Zekentasun gaitzesgarria; zekenari dagokion egitea. Zekenkeriaren aurka, eskuzabaltasuna. Zekenkeriaz bihotza lehortua daukana. Ikusten da gizon bat bere etxeari kontu egiten diona, eta esaten da harengatik zekenkeriak eragiten diola. Paper eta liburu zahar bila zebilen beti; ez, ordea, zekenkeriaz beretzat gordetzeko.

zekenki

adb. Zekentasunez, zekenkeriaz. Zekenki ereiten duenak zekenki bilduko ere du.

zekentasun

iz. Zekenaren nolakotasuna. Ik. zekenkeria. Zuzen eta zekentasun gabe pagatzen zien soldata ona. Zekentasun edo diru nahi gehiegia. Bihurtzen ez diolako bakoitzari berea zekentasunez.

zekor

iz. Txahal arra, zezen gaztea. Ik. idisko; ergi; aratxe. Zekor bat urte bikoa, kopetan adar kakotuak dituena. Zure aitak zekor gizendua hilarazi du.

zekorketa

iz. Zekorrak jokatzen diren ikuskaria. Ik. zezenketa.

zekorki

iz. Zekorraren okela. Zekorki puska bat.

zela

iz. Zaldiaren gaineko jarlekua. Ik. zaltoki. Alkateak bere zaldiaren zelara lotu zuen.

zelai

1 iz./adj. Landa laua edo lau samarra, batez ere belarra duena. Urbiako zelai ederra igarota. Mesopotamiako zelai eta ordoki ederretan. Ez soro eta ez zelai, ez arto eta ez belar. Kaliforniako zelaietan artzain. Zelai gizena, dena pentze, dena arto landa. Zelai eta mendiak. Zelai loratua. Ez baitago arra bete zelai. La Crau deitzen duten zelai legartsu zabalean.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Jolas-zelaira joan. Europako gudu-zelaietan.

3 adj. Zenbait kiroletan, bereziki belar gainean jokatzen direnetan, joko eremua. Ik. futbol zelai. Inork ez zuen uste Real Madriden zelaian 0-3 irabazi genezakeenik. Zelaira irten eta hiru minutura garaipenaren gola lortu zuen. Atletismoko pistak errugbi zelaia inguratzen du. Antso Handia pastoralaren bi agerraldiak Marius Rodrigo kirol zelaian egingo dira. Toki txikia da, tenis zelai baten tamainakoa. Zelai-erdiko jokalaria.

4 adj. Laua. Bide zelaia. Toki zelai batean. Herria leku zelaian dago. Lur zelaiak onak dira laborantzarako.

zelaidi

iz. Zabaldia. Menditik zelaidietara.

zelaigune

iz. Gune zelaia edo laua. Herniopeko zelaigune zoragarrian.

zelairatu, zelaira/zelairatu, zelairatzen

da/du ad. Kirol. Zenbait kiroletan, joko eremura atera. Golaren bila zelairatu zen Alaves bigarren zatian. Figoren ordez, Cristiano Ronaldo zelairatu zuen entrenatzaileak.

zelaitu, zelai/zelaitu, zelaitzen

du ad. Lautu, berdindu. Lehen lakatzak ziren bideak leundu eta zelaituko dira.

zelako

1 adj. (Galdetzailea). Bizk. Nolakoa? Zelako janariak har litezke afari arinean? Zelakoa da betiko bizitza?

2 adj. (Zehar-galderetan). Bizk. Begira zelakoak diren Jesu Kristoren jarraitzaileak.

3 adj. (Harridura adieraziz). Bizk. Zelako gauzak entzuten diren, gero! Zelako atzealdeak dauzkan!

zelako... halako... Bizk. Ik. nolako... halako... Gurasoek zelakoak nahi dituzten, halakoak izango direla umeak. Zelako jabea, halako tresna (esr. zah.).

zelan

adb. (Galdetzailea). Bizk. Nola? Eta zelan egin behar da barau? Buruko minok, zelan dabiltza? Erakutsi zelan.

zelan edo halan Bizk. Nola edo hala. Ik. zelan halan. Asmatuko dut zerbait zure agindua zelan edo halan bete ahal izateko.

zelan... halan... Bizk. Nola... hala..., bai... bai... Konpli bedi zure borondatea zelan zeruan halan lurrean.

zelan halan Bizk. Nola edo hala. Ik. zelan edo halan.

zelanbait

adb. Bizk. Nolabait.

zelanbaiteko adj. Bizk. Nolabaitekoa.

zelango

adj. Bizk. Zelakoa, nolakoa. Badakizu, etorkizuna zelangoa den?

zelata

1 iz. Zenbait pertsona ezkutatzea, beste bati edo zenbaiti ustekabean erasotzeko. Berrogeitik gora gizonek zelata jarriko baitiote. Zelata prestatu.

2 iz. Segada. Deabruaren zelata guztietarik begira gaitzazu.

zelatan adb. Zelatatzen. Etsaiak beti zelatan baitaude. Frantzisko zegoen Bernardo noiz loak hartuko zuen zain; eta Bernardo, berriz, Frantziskoren zelatan. Zelatan jarri. Giltza-zulotik zelatan. Gure inguruan dabil beti zelatan bezala, gu engainatzeko.

zelataka

adb. Bizk. g.er. Zelatan.

zelatari

iz. Zelata jartzen duen pertsona; zelatan dagoen pertsona. Han sartu baino lehen, bidali zituen hamabi zelatari, Kanaango lekuen eta gauza guztien berriak eramateko. Zelatariak jarri zituen inguruko mendietan. Zaude hor geldi: atera nahi baduzu, galdu zara, zelatari asko baitabiltza, eta zilarra eskaintzen diote atzitzen zaituenari. Harrapatu zuten, zelataria zelakoan.

zelataritza

iz. Zelatariaren lanbidea.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper