Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zitosina

iz. Biokim. Azido nukleikoen osagai diren base nitrogenatuetako bat. DNAren osagai nagusiak lau dira: adenina, guanina, zitosina eta timina.

zitriko

1 adj. Kim. Azidoez mintzatuz, limoi, laranja eta kidekoetatik ateratzen dena, horiei garraztasuna ematen diena.

2 iz. Fruta garratza, adibidez, limoia edo laranja. (Batez ere pluralean erabiltzen da, fruta horiek osatzen duten multzoa adierazteko). Jakina denez, zitrikoek (laranjak, limoiak, pomeloak eta limak), tomateek eta piperrek bitamina C asko dute.

zitroin

iz. Ipar. Limoia. Zenbait zitroin zizter eta kanela puska bat. Zitroin urez ikuzten nuen senarraren gorpua astean egun batean.

zitu

1 iz. Naf. Fruitua. Aurten ez du haritzak ziturik edo ezkurrik.

2 iz. Naf. Uzta. Alorrak zitu ugaria ekarri zion.

ziur

1 adj. Dudarik edo zalantzarik gabea, zalantzarako biderik uzten ez duena. Ik. segur; seguru 3; hutsezin. Seinale ziurra. Ez da hori jakite ziurra eta egiazkoa, egiantzekoa baizik. Ziurtzat eduki.

2 adb. Dudarik edo zalantzarik gabe. Begiekin ikusiko bagenu baino ziurrago. || Ziur-ziur ez dakigu.

ziur aski adb. Segur aski, seguru asko. Persiarrek, Homero irakurtzen ez zutenez, ziur aski, ez zuten Troiako gerraren berri.

ziur asko adb. Segur aski, seguru asko. Alkatea, deituraz behintzat, euskalduna da eta ziur asko gogoz erantzungo dizu.

ziur egon Zalantzarik ez izan. Ik. ziur izan. Ziur nago merezi duen harrera egingo diola jendeak. Ziur al zaude horrela dela? Erabat ziur zaude horretaz? || Ziur-ziur nago hark ez zuela ez emazterik ez emaztegairik.

ziur izan da ad. Zalantzarik ez izan. Ik. ziur egon. Ziur naiz hura izan dela nire zerurako giltza. Ez dela arras galdu ziur baikara. NBEko ordezkaria ziur da bigarren itzulia garbiagoa izango dela.

ziurgabetasun

iz. Ziurtasunik eza, ziurra ez denaren nolakotasuna. Etorkizunari buruz zalantza da nagusi: Keynes ekonomialariaren hitzak erabiliz, ziurgabetasuna.

ziurgarri

iz. Egiaztagarria.

ziurki

adb. Ziur. Horretarako ziurki jakin behar da bekatu arina baino ez dela batek egin duen hutsegitea.

ziurtagiri

iz. Adierazten dena egia dela ziurtatzen duen agiria. Ik. sinestamendu. Sendagilearen ziurtagiria aurkeztu zuen.

ziurtapen

iz. Ziurtatzea.

ziurtasun

iz. Ziurra denaren nolakotasuna; duda edo zalantzarik eza. Baina ziurtasun hori ez da arrazoiketaren fruitua. Ziurtasun guztiaz jakin.

ziurtatu1, ziurta, ziurtatzen

1 du ad. Egiaztatu. Ik. segurtatu 3. Entzundako hori ziurtatu nahi nuke. Sarritan ikusi dute kristauek ziurtaturik egia hau. Berri hori ziurtatu gabe dago.

2 du ad. Posta bidez bidaltzen diren gutunez eta kidekoez mintzatuz, helbidera iritsiko dela agiri baten bidez egiaztatu. Gutun-azala itxi, postetxe nagusira joan eta ziurtaturik bidali nuen.

ziurtatu2

adj. Posta bidez bidaltzen diren gutunez eta kidekoez mintzatuz, helbidera iritsiko dela egiaztatzen duen agiria duena. Gutun ziurtatua.

ziza

iz. Tricholoma, Lyophyllum eta Rhodopaxillus generoetako perretxikoa. Neskatxa hori ez duzu nonahi aurki daitekeen ziza. Zizagatik esaten dutena esaten dizut: onenek batere balio ez dutela. Ziza denboran.

zizahori

iz. Kolore hori edo hori-laranjako perretxikoa, ertz uhindua eta txapel ganbila edo laua duena, sukaldaritzan oso aintzat hartzen dena (Cantharellus cibarius). Saltsa perretxiko beltza eta zizahoria dira gure sukaldean gehien erabiltzen ditugun zizak.

zizaila

iz. Guraize edo artazi handien moduko tresna, metalak-eta ebakitzeko erabiltzen dena.

zizar

iz. Irakin ez duen sagar zukua. Ik. muztio; pitar. Joan ziren betiko, zizarra eta pitarra ez ezik, barrika gustuko sagardo erdi ozpindu haiek ere.

zizare

1 iz. Eraztun modukoez osaturiko gorputz luzanga duen animalia txikia, berez lurpean bizi dena (Lumbricus terrestris). Zeren bekatari gaixo eta lurreko zizare baizik ez baikara. Zizareak jaten dituzten txoriak.

2 iz. Gizakiaren eta beste zenbait animaliaren hesteetan bizkarroi bizi den zizare mota (Enterobius vermicularis). Ik. bizio2. Sabeletik min duten ordutik, uste dute beti zizareak dituztela.

3 iz. Harra. Laster zizareen janari bihurtuko naiz.

zizare belar, zizare-belar iz. Konposatuen familiako belar landare zurtoin-biguna, usain leuneko loreak ematen dituena, hesteetako zizareen aurkako egoskinak egiteko erabiltzen dena (Artemisia abrotanum).

zizare hazkuntza, zizare-hazkuntza iz. Konposta egiteko zizareak haztea eta erabiltzea.

zizare-nagusi iz. Ipar. Tenia.

zizazuri

iz. Udaberriko ziza mota, zurixka, haragitsua eta sendoa, jateko ona (Calocybe gambosa). Udaberriko zizazuriak ere izaten omen ziren han.

zizeilu

iz. Zurezko eserleku luzea eta bizkarduna, gehienetan bizkarraren erdiko zatia mugikorra eta mahai gisa erabiltzeko modukoa izaten duena. Aitona, sukaldeko zizeilu zaharrean jarrita. Zizeiluan zamaua zabaldu. Zizeilu mahaia. Zizeilu bizkarra.

zizel

iz. Harria lantzeko altzairuzko esku lanabesa, ahoa alde bietatik zeharka ebakia duena eta mailuaz joz erabiltzen dena; zura lantzeko erabiltzen den antzeko lanabesa. Harrian zizelaz eginiko ildoak. Zizel lanean aritu.

zizelkari

iz. Zizel lanak egiten dituen pertsona. Ik. eskultore; tailugile.

zizelkaritza

iz. Zizelkariaren lanbidea; eskultura.

zizelkatu, zizelka, zizelkatzen

du ad. Zizelaz landu; harrian edo zurean irudi edo forma bat eratu. Loreak eta beste irudi txiki asko marmol harrian zizelkaturik. || Harreman hura oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan.

zizelkatzaile

iz. Zizelkaria.

zizelkatze

iz. Zizelaz lantzea; harrian edo zurean irudi edo forma bat eratzea.

zizerkor

iz. (-r- bakunarekin). Naf. Kazkabarra, txingorra. Zizerkora ari du.

zizikoar

1 adj. Zizikokoa, Zizikori dagokiona.

2 iz. Zizikoko herritarra.

zizipaza

iz. Eseak zeta gisa ebakitzea. Zizipaza handia dauka ume horrek.

zizka-mizka

1 iz. Batez ere pl. Bazkariaren edo afariaren hasieran zerbitzatzen den jaki zati txikia; bilera edo ospakizun baten ondoan gonbidatuen artean banatzen diren jateko arinak. Bazkari hau egin zuen: zizka-mizkak, otarraina eta oilaskoa, eta etxeko ardoa. Goizekoa zizka-mizka bat izango da eguerdi ingurura izango den sabel festarekin alderatuta.

2 adb. Janari kopuru txikiak janez. Mahaira eseri ordez, egunean hamaika aldiz jan-edatea, zizka-mizka, oiloak bezala.

zizpa

iz. Antzinako fusil mota. Noizbait erbia, zart!, badoa, hala nola zizparen tiroa. Bazterrak inarrosten ditu zizpa kolpeen harrabotsak. Zizpaz armaturik, bandera zabalik.

zizpildu, zizpil/zizpildu, zizpiltzen

1 da/du ad. Ipar. Kiskali. Infernuan zizpildurik eta errerik egonen zirela gauaz eta egunaz.

2 da/du ad. Irud. Eta zizpiltzen ziren gizonak beroaren handiaz. Egun guztia edan gabe, egarriak zizpilduak daude.

zizpoleta

iz. Ipar. Pistola.

zizpuru

iz. Hasperena. Zotin-zizpuruen hotsa. Zizpuruak eman.

zizpuru egin Hasperen egin. Begiak landa ilunetatik aldendu zituen aharrausika, eta zizpuru egin zuen. || Azaleko zizpuru batzuk egin.

zizpuruka

adb. Hasperenka. Oinazez eta zizpuruka jaiki zen. Bere bularra zizpuruka gora eta behera zebilen.

zizt

onomat. Ziztaren edo higitze lasterraren onomatopeia. Zizt sartzen da sasiaren azpian.

zizta

1 iz. Ziztatzea, ziztakoa; zizta batek utzitako marka. Sugearen zizta. Eltxo zizta. Orratzarekin zizta handia egin zion. Bere zaldiari bi zizta emanik. Ageri du ganibet zizta bat hetsia, lehenagoko operazioaren marka. || Liztorra zizta eta zizta barnean.

2 iz. Irud. Geroago, lotsaren zizta!

ziztada

iz. Heg. Ziztatzea, zizta. Eztenaren ziztada mingarriak.

ziztagarri

adj. Ziztatzen duena. Ik. ziztatzaile. Ateraldi ziztagarriak eta bertso barregarriak.

ziztailu

iz. Ziztatzeko erabiltzen den lanabesa. Ik. xixta 2.

ziztaka

adb. Ziztatuz. Eztul bakoitzean ziztaka ari zitzaion burua. Damua zetorkion ziztaka eta deika.

ziztako

iz. Ipar. eta Naf. Ziztatzea, zizta. Orratz puntaren ziztakoa. Zulatu zion bihotza hiru ganibet ziztakoz. Ziztako ederra egin zidan.

ziztakoan

adb. Bat-batean, une batean.

ziztatu, zizta/ziztatu, ziztatzen

1 du ad. Ezten batez edo zernahi gauzaki puntadunez zulatu. Ik. ausiki1 2; heldu1 11; jo 6. Akuiluaz idia ziztatzen. Arantza zorrotzek erruki gabe ziztatzen gaituzte. Ziztatzen zion bihotza gabezia horrek. Lotan nengoela suge batek ziztatu ninduen.

2 du ad. Xiringa baten bidez, sendagai bat gorputzean barneratu. Ik. xiringatu. Bihotzari laguntzeko, sendagaia ziztatuko diogu.

ziztatzaile

adj. Ziztatzen duena. Adiskide zurikatzaileek makurtzen gaituzten bezala, etsai ziztatzaileek zuzentzen gaituzte inoiz.

ziztatze

iz. ziztatu aditzari dagokion ekintza.

zizter

iz. Ipar. Janariez mintzatuz, zatia, puska; baratxuriez, laranjez edo kideko fruituez mintzatuz, atala. Ik. atal. Lukainka zizterra. Ogi zizterra. Baratxuri zizter bat eta perrexila. Zenbait zitroin zizter.

ziztor1

1 adj. Errekez mintzatuz, txikia, mehea. Nork agortu ditu gure erreka ziztorrak?

2 iz. Izotz burruntzia.

ziztor2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ziztor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txistor].

ziztrin

adj. Txikia eta argala; balio gutxikoa, huskeriatzat hartzen dena. Ik. zirtzil; purtzil; hutsal. Hori bai, hori gizona, eta ez hi, txiki ziztrin hori. Sei baratxuri eta lau tipula ziztrin.

ziztu1

iz. Lastertasun handia. Ziztu bizian abiatu ziren ospitalera.

ziztuan adb. Lastertasun handiz. Ziztuan pasatu da automobila.

ziztu2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ziztu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txistu].

zizurkildar

1 adj. Zizurkilgoa, Zizurkili dagokiona.

2 iz. Zizurkilgo herritarra.

zizurnagusitar

1 adj. Zizur Nagusikoa, Zizur Nagusiari dagokiona.

2 iz. Zizur Nagusiko herritarra.

zizurtar

1 adj. Zizurkoa, Zizurri dagokiona.

2 iz. Zizurko herritarra.

zloty

iz. Poloniako diru unitatea. Ez zuten zloty bat bera ere ordaindu behar izan isunetan.

zodiako

iz. Zeru esferako zerrenda, ekliptikak 8° 30´-ko zabalerako zati bitan banatzen duena, eguzkiaren itxurazko higiduraren erreferentzia puntu diren hamabi zati berdinetan banatzen dena. Zodiakoko ikurrak. Zodiako guztia, eguzkiaren urte guztiko bidea, soka laburra da nire pentsamendua lotzeko.

zogi

adj. g.g.er. Zuhurra, zentzuduna.

zohar

adb. Oskarbi.

zohardi

1 iz. Zub. Oskarbia. Zohardia bezain gauza ederrik ez da ikusten ahal, ez lurrean, ez itsasoan.

2 adj. Zub. Zeruaz mintzatuz, garbia, hodeirik gabea. Uda gau zohardi batez. || (Adizlagun gisa). Ik. oskarbi. Zerua zohardi zen. Eguraldia zohardi zen. Zohardi zen, zeruan izarrak piztu ziren.

3 adj. Irud. Zub. Begitarte zohardi batez so egiten. || (Adizlagun gisa). Ehiztariak beren lekuetan dira, begiak zohardi.

zohaztiar

1 adj. Zohaztikoa, Zohaztiri dagokiona.

2 iz. Zohaztiko herritarra.

zohi

iz. Laiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zatia. Ik. zotal. Auzo osoan artoak erein dituzte eta zuk oraindik zohi bat ez duzu itzuli. Etxola zohiz estali zuen.

zohikatu, zohika, zohikatzen

du ad. Zohi edo mokorretan zatitu.

zohikatz

iz. Zotal ikatza. Etxea zohikatz suak berotua zen.

zohotar

1 adj. Zohotakoa, Zohotari dagokiona.

2 iz. Zohotako herritarra.

zoin

Ipar. Zein.

zoko

1 iz. Bi pareta elkartzen diren aldea. Ik. zokondo; bazter 4; zoko-moko; zurkulu. Eseri ziren zoko batean eta afaldu zuten. Horrelako garbiketak egin behar ditu nork bere etxean, zoko zikinak astinduz.

2 iz. Bazter gordea edo ezkutua. Ontziko zoko batean ezkutatu zen. Eroturik, zoko guztiak azpikoz gora emanak zituen. Zokoan ahazturik bizi guztian. Jatsun bada zoko bat, Beleburu esaten diotena. Arimaren zoko ilunetan. Barren-gazteluko zoko galduetan barreiaturik dabiltzan iratxo ilaunak. Kalez kale dabiltza, zokoz zoko.

3 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. zulo 2. Gauden, bada, goxo-goxo etxe zokoan, inoren bila abiatu gabe. Estatistikak —nahiz sarritan sukalde zokoko estatistikak izan— aspaldi agertu ziren linguisten lanetan.

4 iz. (Hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaiari gutxiespen balioa ematen diola). Ik. zulo 3. Jenderik batere iragaten ez zen oihan zoko batean. Beldur naiz laster diren ardandegi zokoan.

5 adj. Zokoan, ezkutuan edo bazterrean dagoena. Behinik behin, ez da hain zokoa Ortzaize. Etxeko zokorik zokoenean ezkutatu ziren. Orain zoko eta ezkutu zaizkigunak ikusteko.

zokora bota Gauzez mintzatuz, baztertu. Zokora botatzen den tresna zaharra. Hitz berriak, ordea, herriarentzat oso zailak direnean, zokora botako ditut eta erdarazkoa hartu. || Zoko bazterrera bota.

zoko usain, zoko-usain iz. Luzaz itxita edo toki itxian egon denak hartzen duen usaina. Nekez ireki du sarraila, eta, sartzearekin batera, zoko usaina eta aspaldian metatutako hautsak harrotu dira.

zoko-zorri iz. Ehunzangoa.

zokogune

iz. Sakonunea; zokoa. Landak duen zokogune hartan urak galtzen du artoa. Harkaitz gainetan edota zokoguneetan.

zokoka

adb. Zokoz zoko. Satan beltza marrumaz zokoka dabil, oihan eta errekak ikaran daudela.

zokokari

iz. Besteekiko harremanak atsegin ez dituen pertsona, jendearen ihesi dabilena. Ik. misantropo.

zokokeria

1 iz. Norberaren herri edo herrialdekoak diren gauzen aldeko joera gaitzesgarria. Ik. lokalismo. Jardun librea eta zokokerietatik goragokoa nahi badugu (...). Herrira itzuli eta jatorrikoen alde leialki ahalegindu zena, inolako zokokeriatan ito gabe.

2 iz. Herri batean edo eremu murritz batean soilik erabiltzen den hitz, esamolde edo aldaera; esamolde edo aldaera horiek erabiltzeko joera. Ik. lokalismo 2. Horiek horrela, esan dezagun, euskara batuak zokokeriak bazterreratzera garamatzala. Zokokeriari muzin egin eta Euskal Herri osoan ulertzeko moduko hizkuntza erabili behar du kamera aurrean delarik.

3 iz. Zokokaria denaren nolakotasuna.

zokolu

iz. Ipar. Zokoa.

zoko-moko

iz. Adkor. Zokoa, bazter gordea edo ezkutua. Errekako zoko-moko guztiak ezagutzen zituen.

zokondo

iz. Zokoa. Zulo eta zokondo guztiak aztertzen. Zenbat gaiztakeria zokondoetan eta bazterretan eginak irten beharko duten han agerira! Zokondora bota.

zokondoratu, zokondora/zokondoratu, zokondoratzen

da/du ad. Bizk. g.er. Zokoratu, baztertu.

zokor

iz. Mokorra, lur zati trinkoa. Zokor jotzen ere badaki. Hau da aitzur bat, lurreko zokorrak berak ere urre bihurtzen dituena. Nolanahi ere, bazkaria maneatzeko dagoena, sukaldari bat izango da, ez zokor-jotzaile bat.

zokoragarri

adj. Baztergarria.

zokorarazi, zokoraraz, zokorarazten

du ad. Bazterrarazi.

zokoratu, zokora/zokoratu, zokoratzen

1 da/du ad. Zokoan utzi, baztertu; zoko batera eraman. Greziako filosofoek Jainko sinestea zokoratu zuten. Ez zituen horrenbestez ahaztu zokoratuak zeuden liburu zaharrak. Barregarriak ziren Nikanorrek han zokoraturik zeuzkan zertxoak. Denen artean zokoratzen dute Martin. Nahigabeak, nekeak, zokora zaitezte. || (Pertsonez mintzatuz). Ik. marjinatu. Denen artean zokoratzen dute Martin. Azken urteetan euskaldunok zokoratzea helburu izan duen politika hori aldatu beharra dago.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Hitz zahar, zokoratu eta bakanenak.

zokoratze

iz. Zokoan uztea, baztertzea; zoko batera eramatea. Ezkerraren aurkako zokoratze politikak bere hartan jarraitu zuen.

zokoztar

1 adj. Zokotzekoa, Zokotzeri dagokiona.

2 iz. Zokotzeko herritarra.

zola1

1 iz. Ipar. Hondoa. Ezar ezazu tipula eltze baten zolan. Ikusi du, halaber, leize haren zolan herensuge izugarri bat. Infernuko zolan ehortzia izatea merezitu dudana! Urak eder eta garbi, harea zolan ageri. Itsas zola. Botilaren zolan zentzua ahantzirik. Zeru zola bezain urdin.

2 iz. Irud. Ipar. Behatze hark jo dio bihotzaren zola. Badituzue euskaldunek zuen itzalak, baina zola ona duzue.

3 iz. Ipar. Lurra, zorua. Ik. zoladura. Paretak eta zola. Sukaldeko zola berritzera. Zola guztia tronadura ederrez apaindua. Eliza zola, dena istila zen. Zola ez dute karrikek arras ordoki.

4 iz. Ipar. Zorua, oinetakoen azpia.

5 iz. Ipar. Behealdea; oinarria. Mendi baten zolan. Mendi zolan Beherobi, gorago nonbait Egurgi. Lazkaon dago, Aralar zolan. Beren izena paper baten zolan ezarri zuten. Gure salbamenduaren zola.

zola erdi, zola-erdi iz. Zoru erdia.

zola2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zola-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mihi-arrain].

zolaberritu, zolaberri, zolaberritzen

du ad. Ipar. Oinetakoei zola berriak ipini. Zenbatean zolaberrituko dituzu zapata horiek?

zoladura

iz. Ipar. Zola, lurra; bereziki, zolaren estalgarria. Ik. zolagain. Herriko etxeak barneko zoladura lur hutsez zuen. Ez da sukalde zoladuran artorik sortzen. Zoladurako taulak.

zolagabe

adj. Hondogabea.

zolagain

iz. Zolaren estalgarria. Ik. zoladura. Banbu kanaberazko zolagainean jarria.

zolagune

iz. Sakonunea. Soroak edo pentzeak ardurenik egiten dira zolaguneetan, zeren hezetasuna maite baitu belarrak.

zolatu, zola/zolatu, zolatzen

1 du ad. Ipar. Zolaberritu.

2 du ad. Ipar. Zolari estalgarria jarri. Harlauzaz zolatuak diren elizak hotzak dira. Zurez zolatua.

zolatze

iz. zolatu aditzari dagokion ekintza.

zolda

iz. Gauzei atxikitzen zaien zikintasuna. Ik. kraka; tortika; zetaka. Zoldak jana dauka gizon hori. Uholdeetan zolda handia gelditzen da ura zabaltzen den tokietan. || Burua itzultzen du ez ikusteko nire bekatuen zolda beltza.

zolda belar, zolda-belar iz. Borrajaren familiako belar iletsua, lore arrosa edo zuriak mordo zintzilikarietan dituena, leku hezeak arras maite dituena eta sendagintzan erabiltzen dena (Symphytum officinale).

zoldatsu

adj. Oso zikina. Mantal zoldatsu bat soinean.

zoldazu

adj. Ipar. eta Naf. Zoldatsua.

zoldu, zol, zoltzen

da/du ad. Bizk. Zornatu. Handitua zoldu.

zoli

1 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, ozena, bereziki maiztasun handikoa, hotsen eskalan goian dagoena. Jaiki eta ahots zoliarekin hitz egiten hasi zen. Txistu soinua bezain zolia eta alaia. Durundi zolia. Irrintzi oihu zoli-zolia.

2 adj. Zentzumenez mintzatuz, zorrotza, ahalmen handikoa. Begi zoliak dituenarentzat. Adimen zolia.

3 adj. Bizkorra, zalua. Bardem-en kontaera daitekeen arin, labur eta zoliena da; ez du hutsik, ezta betegarririk ere. Betiko hizkera modua darabil: sendoa, zolia, argia eta garbia.

4 (Adizlagun gisa). Bizkor, erne. Beharra egin zoli etxeko soroan. Zoli eta prest egon behar duzue.

zolitasun

iz. Zolia denaren nolakotasuna. Buru zolitasuna. Makaltasunak ibitu zion bere zolitasuna, eta oso apaldurik egiten zituen lanak.

zolitu, zoli/zolitu, zolitzen

da/du ad. Zoli edo zoliago bihurtu. Haren deiadarrak zolitu ditu euskaldunen besoak. Arrisku eta izen onak zolitu eta indartzen ez duena nola indartu eta bizkortu berba askoren hots eta soinuaz? Oinkadak zolitu. Jakingura zolitu zitzaidan. Lira motel hau zolitzeko.

zolu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zolu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zola1].

zomorro

iz. Intsektu edo animalia txikia. Ik. koko1; mamorro; momorro; marmalo. Har eta zomorroen janari. Kalte handiak egiten dituen zomorroa. Zomorro izurrite batek mahastiak hondatu zituen.

zona

iz. Alde, gune zabala. Ik. eremu 2; barruti 2.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper