Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

abolizio

iz. Abolitzea. Ik. ezeztatze. Prostituzioaren abolizioa eskatu dute hainbat emakume taldek.

abolizionismo

iz. Ohitura edo lege bat indargabetzeko eskatzen duen jarrera edo doktrina.

abolizionista

adj./iz. Abolizionismoari dagokiona; abolizionismoaren aldekoa.

abonamendu

iz. Batez ere Ipar. Harpidetza. Irakur Herria, har abonamendu bat, igor urrun direnei. Musika Hamabostaldiko abonamendua.

abonatu1, abona, abonatzen

1 du ad. Aintzat hartu, ontzat hartu. (Era burutuan erabiltzen da, izenondo gisa). Halako testigua ez da testigu legeko eta abonatua.

2 du ad. Goraipatu. Halakoak balakatzea eta abonatzea.

3 da/du ad. Harpidetza egin.

abonatu2

iz. Harpideduna.

abondant

adj. Zah. Ugaria, oparoa. Ik. nasai.

abondantzia

iz. Zah. Ugaritasuna, oparotasuna. Ik. nasaitasun.

abonu1

iz. Laudorioa.

abonu2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abonu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ongarri].

abonu3

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abonu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abonamendu].

abordatu, aborda, abordatzen

du ad. Itsas. Ontzi bat beste batera ukitu arte hurbildu, bereziki erasotzeko asmoz. Txalupek albo batetik abordatu dute gabarra. Beren txalupek inguratuko gintuzten, ausartenek abordatuko zuten gurea, matxetea eskuan.

abordatze

iz. Ontzi bat beste batera hurbiltzea, bereziki erasotzeko asmoz. Hemen, abordatzea saihestu behar, han, igarobide batera sartu behar.

aborigen

1 iz. Toki bateko jatorrizko etnia edo herriko kidea. Ik. indigena. Lau herritar atxilotu zituzten aborigenen eta poliziaren arteko istiluetan. Aborigenen kultura. Australiako aborigenak.

2 adj. Etnia edo herri horretakoa, etnia edo herri horri dagokiona. Herri aborigenen eskubidea. Haren ustez, Ameriketako gaztelania aberasten zuten hizkuntza aborigenek.

aboro

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aboro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haboro].

abortatu, aborta, abortatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Haurdunaldia, nahita edo nahi gabe, eten. Ik. hilaurtu. Londresera joan omen zen abortatzera. Ez zen abortatzeko beldur. Sendagileak abortatzen lagundu zion.

abortatze

iz. Haurdunaldia, nahita edo nahi gabe, etetea. Abortatze legea. Abortatze eskubidea.

abortu

iz. Abortatzea, umea galtzea. Mediku onak ere ba omen zeuden abortua egiten zutenen artean. Ezkondu eta urtebetera abortu bat izan zuen.

abortza

iz. Belaontzien azpialdean ezartzen den ohola, aurkako haizearekiko angelu txiki bat osatzen duen norabide batean nabigatzea ahalbidetzen duena.

abots

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abots-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahots].

abrasio

iz. Geol. Lurrazalean gertatzen den higadura sakona, kanpoko eragileek, batez ere harri edo kideko eragileek, materia erauztean gertatzen dena.

abrigo

iz. Heg. Berokia.

abrigu

iz. Bizk. Keinua, imintzioa. (Batez ere txar izenondoarekin erabiltzen da). Jauna, abrigu txar bat egin diot gurasoari.

abrikot

iz. Abrikotondoaren fruitua, mertxikaren antzekoa, hezurra leuna duena.

abrikotondo

iz. Arrosaren familiako zuhaitza, abrikotak ematen dituena (Prunus armeniaca).

absente

adj. Ez dagoena. Aita absentearen partez.

absentismo

iz. Eskola, lantoki edo kidekoetara, maiz huts egitea.

absentzia

iz. Ez egotea, zerbait edo norbait ez dagoen denbora. Nire absentziaz ohartzen lehena etxeko jabea izango da.

abside

iz. Elizetan, aldare nagusiaren atzeko zati biribil antzekoa. Absidearen alboetan, urrezko zutabe batzuk zeuden. Kaperaren absidea. Abside inguruko margoak.

absintio

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, absintio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. asentsio belar].

absolbitu, absolbi, absolbitzen

1 du ad. Erl. (Aitor-entzuleak aitortzaileari) barkatu. Erretoreak ere aise absolbitu nau.

2 du ad. Zuz. Epaiketa batean, epaileak akusatua errugabetzat jo. Beraz, epaileak iritzi talde bati jarraitzen badio, kondenatu egingo du errugabea, eta beste bati jarraitzen badio, absolbitu.

absolbizio

iz. Zah. Absoluzioa. Aralarko absolbizio eguna.

absolutibo

adj./iz. Hizkl. Gramatika-kasuez mintzatuz, atzizkirik gabe gauzatzen dena, ergatiboa duten hizkuntzetan perpaus iragangaitzetako subjektuaren funtzioa eta iragankorretako objektuarena adierazten dituena. Euskaraz absolutiboa perpaus iragangaitzetako subjektua eta perpaus iragankorreko objektua adierazteko erabiltzen da.

absolutismo

iz. Aginte guztiak estatuburuaren esku dauden gobernu era. Erregeak absolutismo gogorrena ezarri zuen.

absolutista

adj. Absolutismoari dagokiona; absolutismoaren aldekoa. Agintea botere absolutista zen, eta errege-erreginek Elizarekin batera agintzen zuten. Fernando VII.a errege absolutista.

absolutu

1 adj. Berez halakoa dena, beste ezeren arabera hartzen ez dena. Anton. erlatibo. Tenperatura absolutua.

2 (Izen gisa). Absolutuak elikatzen eta moldatzen ditu ametsak, irudimenaren bidez.

balio absolutu Mat. Zenbaki erreal batek plus/minus ikurra kontuan hartu gabe duen balioa.

absolutuki

1 adb. Erabat, guztiz. Absolutuki ez bada ere, zatika bederen. Ez arras azkar, ez absolutuki ahul; ez jakintsu, ezta ezjakin ere.

2 adb. Ororen gainetik. Andere gazteak aitortu du nahi zuela absolutuki alabaño bat.

absolututasun

iz. Absolutua denaren nolakotasuna.

absoluzio

iz. Barkamena, bereziki aitor-entzule edo epailearena. Apaizak absoluzioa eman dit. Auzipetu guztien absoluzioa eskatu diote epaimahaiari.

abstenitu, absteni, abstenitzen

da ad. Bozketa batean botorik ez eman. Lau diputatuk aurkako botoa eman zuten eta beste hiru, aldiz, abstenitu egin ziren.

abstentzio

iz. Bozketa batean botorik ez ematea. Hiru aukeren artean, baiezkoa, ezezkoa edo abstentzioa, ez du oraingoz bat ere baztertu. Abstentzioa handia izan da, iragarrita zegoen bezala.

abstinentzia

1 iz. Haragi-uztea. Ik. bijilia; mehe 9.

2 iz. Jateari edo edateari uztea. Ogia jatean baino egokiago dirudi abstinentziak edanean. || (Sexuari dagokionez). Euren esanetan, abstinentzia eraginkorra den arren, preserbatiboen erabilera bultzatzea da egun garrantzitsuena.

3 iz. Med. Norbaitek mendekotasuna eragin dion substantzia bat hartzeari uztea.

abstraitu, abstrai, abstraitzen

du ad. Ezaugarri edo gertaera bat ulertu edo gogoan hartu, ezaugarri hori duen edo gertaera hori jasotzen duen objektu jakinetik kanpo; objektu baten ideia buruan eratu, ideia hori gauzaturik dagoen banakotik edo banakoetatik at. Abereek ez dutela ideia abstraktuak eraikitzeko edo abstraitzeko ahalmenik.

abstraktu

1 adj. Gauzez, ezaugarriez edo ideiez mintzatuz, abstrakzio bidez lortzen dena. Anton. konkretu. Ongia, edertasuna, adigai abstraktuak dira. Ideia abstraktuak. Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, balio abstraktuak adierazi egiten dira.

2 adj. Arte plastikoez eta grafikoez mintzatuz, errealitate ukigarriaren irudikapena arbuiatzen duena. Kandinskyk margolan abstraktuak sortu zituen.

3 adj. Hizkl. Izenez mintzatuz, ezaugarri edo gertaera abstraktu bat izendatzen duena. Izen abstraktuak.

abstrakzio

1 iz. Abstraitzea. Ezaguna zaiona bakarrik hartzen du aintzat, inolako abstrakzio gaitasunik gabe.

2 iz. Artean, irudikapen abstraktua. Figuraziotik abstrakziorako jauzia.

absurdo

1 adj. Zentzugabea. Komandantea marmarka ari da agindu horiek absurdoak direlako. Egoera absurdo samarra zen. Zentzurik gabeko mundu absurdo bat zehaztu eta salatu zuten.

2 iz. Adimen legeen kontrako egintza edo esana. San Tomasentzat horretan ez dago absurdorik.

abudhabiar

1 adj. Abu Dhabikoa, Abu Dhabiri dagokiona. Abu Dhabiar merkataria.

2 iz. Abu Dhabiko herritarra.

abudo

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, abudo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agudo].

abujar

1 adj. Abujakoa, Abujari dagokiona. Abujar dendaria.

2 iz. Abujako herritarra.

aburdiko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aburdiko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burko eta bururdi].

aburna

iz. Loina.

aburska

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aburska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahuspez].

aburu

1 iz. Iritzia. Besteren aburuak beste, goazen gauzei apur batez geure begiz, betaurrekorik gabe, begiratzera.

2 iz. Funts handirik gabeko ustea, irudipena. Aburuz ari da. Buru bezainbat aburu (esr. zah.).

-en aburuz -en ustez, -en ustean. Horien eta beste askoren aburuz, ezin egiazta ez gezurta daitekeen esaldi batek ez du ezer adierazten, ez du ezer esan nahi.

aburukide

iz. Norbaitentzat, bere iritzi edo uste berekoa den pertsona. Ik. irizkide.

aburumenka

adb. Aburuen, irudipenen arabera, iritzira. Aburumenka mintzatu.

abusatu1, abusa, abusatzen

du ad. Gehiegi egin edo erabili. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere lagunen sineskortasunaz abusatu zuelako.

abusatu2, abusa, abusatzen

da ad. Ipar. Jostatu, dibertitu. Ez du batere konprenitzen gazteek behar dutela abusatu.

abusu

1 iz. Erabilera okerra, bidegabea edo gehiegizkoa. Ik. bidegabekeria; gehiegikeria.

2 iz. (Zuzenbidean). Herritarrek salatu dute soldaduek sexu abusuak egin dituztela. Konfiantza abusuen kasuan, egitatea gertatu eta hemezortzi hilabetera agortuko da aipatu ahalmena.

eskubide abusu, eskubide-abusu Zuz. Eskubide bat bidegabe erabiltzea.

abuztu

1 iz. Urteko zortzigarren hila. Ama Birjina Abuztukotik Eguberri bitartean.

2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Abuztuaren 12an heldu ziren. Abuztuko hilaren hamabian. Abuztuaren bata asteartea da aurten. Abuztuaren seian etorriko da. Abuztuaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, abuztuak 25, asteazkena. Datorren ostegunean, abuztuak 20, izendatuko da epaimahaia.

3 iz. Uzta. Abuztua biltzea. Bost urtetan ez zuten abuztu onik izan.

abzesu

iz. Gorputz ehun batean, puska bat hil eta desegin delako, gertatzen den zorne metaketa.

abzisa

iz. Mat. Planoko puntu batek koordenatu bertikaletik duen distantzia. Abzisa eta ordenatua.

abzisa ardatz, abzisa-ardatz Plano bateko koordenatu sistema batean, abzisak marrazteko oinarri hartzen den ardatza.

accesit

iz. Lehiaketa batean, sarien hurrengo mailako ezagutza. Beka ematearekin batera, epaimahaiak accesitak emateko aukera izango du.

adabaki

1 iz. Saretua edo zulatua dagoenari josten zaion oihal zatia. Ik. petatxu. Jantzi mehe urratuari, adabaki lodiak josi zizkioten barrengo aldetik. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Zarpail eta zikin jantzia, adabaki bat hemen, adabaki bat han. Adabakiz jositako kanpadenda. Adabaki batzuk konpontzen.

2 iz. (Hedaduraz). Ontziari adabaki bat ipini. Jauregi antzeko etxe lasai bat, zaharra, adabakiz betea.

3 iz. Irud. Nekazarien arazoei adabakiak jartzen. Gatazka ez da adabakiekin konponduko. Neurri hori adabaki bat baino ez dela salatu dute sindikatuek.

adabakitu, adabaki/adabakitu, adabakitzen

du ad. Adabatu.

adabatu, adaba, adabatzen

1 du ad. Adabakia ipini, konpondu. Soinekoak eta abarkak adabatu. Bere aulkian eseri eta arropa adabatzen zuen. Zaku urratuak adabatzeko betarik ez zuelako.

2 du ad. Irud. Egin duen kaltea adabatu behar du. Ez da erraza izango engainua adabatzea.

3 (Era burutua izenondo gisa). Bere galeoi adabatuari aingurak altxaturik.

adabegi

iz. Enborrari adar bat biltzen zaion tokian eratzen den gune gogorra.

adabegitsu

adj. Adabegi asko dituena. Zuhaitza bakan dagoelako adabegitsuagoa etorriko zaizu.

adabeso

iz. Zuhaitzaren adar nagusietako bakoitza. Tantai handi bat, hamabi adabeso.

adabtar

1 adj. Adabekoa, Adabi dagokiona.

2 iz. Adabeko herritarra.

adabu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, adabu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adabaki].

adaburu

iz. Zuhaitz baten adar-abarren multzoa. Lertxunaren adaburua. Adaburu biribila. Adaburu itzaltsuaren azpian. Kaleko zumarren adaburu beltzak.

adaburutu, adaburu/adaburutu, adaburutzen

1 du ad. Zuhaitzez mintzatuz, adar-abarrak kendu. Zuhaitza adaburutzen badute, hostatzen da berriz. Badira oihanak, egur egiteko adaburutzen direnak hamar edo hamabi urtean behin.

2 da ad. Zuhaitzez mintzatuz, adar-abarrez bete.

adagio

1 adb. Mus. Mugimendu motelez.

2 iz. Mus. Mugimendu moteleko musika-lana edo zatia. Albinoniren adagioa entzun genuen.

adaje

iz. Aberearen adarrak. Oreinen adajeak zituzten apaingarritzat. Oso adaje zatarreko idia.

adakera

1 iz. Abere baten adarren multzoa.

2 iz. Zuhaitz baten adarren multzoa.

adaki

iz. Abar moztua, bereziki adaxkak eta hostoak kendu zaizkiona. Adaki bat eskuetan hartuta. Suari adaki batzuk bota.

adakitu, adaki/adakitu, adakitzen

1 du ad. Adarrei adaxkak eta hostoak kendu. Ik. inausi; kimatu.

2 du ad. Adar moztuekin egurra egin.

adaptatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, adaptatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. egokitu, girotu, laketu eta moldatu].

adar

1 iz. Zenbait animaliak kopeta aldean dituzten hezurrezko luzakinetako bakoitza. Akerrak adarrak okerrak ditu. Orein adar-zabala. Errinozeroaren sudur adarra. Adar bihurriak. Adarrak moztu. Idia adarrerean [=adarretik] eta gizona hitzerean [=hitzetik] (esr. zah.). || Adarrak jarri, ipini: bikotekidea, beste batekin sexu-harremanak izanez, engainatu.

2 iz. (Hedaduraz). Barraskiloaren adarrak. Ilargiaren adarrak.

3 iz. Zuhaitzaren enborretik ateratzen diren besoetako bakoitza. Pagoaren adarrak moztu. Adarretara igo. Erroak utzirik adarrei lotzea. Katagorriak adarrez adar dabiltza.

4 iz. Oheburuaren, aulkiaren bizkarraldearen edo kideko zerbaiten muturra. Ik. ohe adar. Hantxe zeukan sotana, aulkiaren adarrean.

5 iz. Adar hustu eta zulatua, musika-tresna bezala erabiltzen dena. Adar hotsa entzunda.

6 iz. Adar hustua, ontzi bezala erabiltzen dena. Bete ezazu adarra olioz.

7 iz. Sirena (tresna eta hotsa). Adarrak jotzen zuenean irteten ziren langileak lantegitik. Badira bi egun adarrik entzun ez dugula; gauzak baretzen ari dira hor kanpoan.

8 iz. Zerbait zatitzen den alderdietako bakoitza. Ibai horrek sarde egiten du, eta haren bi adarren artean bada zelai bat ederra eta guztiz aberatsa. Ez dakit bide adarrik onena hautatu ote zen. Erakundearen bi adarrak.

9 iz. Giza jardunez mintzatuz, alorra. Soziolinguistikaren adarra. Adar guztietako jakintsuak.

10 iz. Zapatak janzten laguntzeko tresna.

adar-bakar Ik. adarbakar2.

adar-bakoitz Ik. adarbakoitz2.

adar-motz Ik. adarmotz.

adarra jo Iseka egin, harpa jo, trufatu. Niri behintzat ez didazu adarrik joko! Ziria sartzen eta adarra jotzen.

adar zulo, adar-zulo Uztarrietan, idiaren edo behiaren adarrak lotzeko zatia.

adarbakar1

iz. Adar bakarreko animalia mitologikoa. Printzesaren eta adarbakarraren elezaharra.

adarbakar2

, adar-bakar adj. Adar bakarra duena. Ik. adarbakoitz2. Abere adarbakarra.

adarbakoitz1

iz. Adarbakarra.

adarbakoitz2

, adar-bakoitz adj. Adarbakarra, adar bakarra duena.

adardun

1 adj. Animaliez mintzatuz, adarrak dituena. Abere adarduna. Ardi adarduna eta behi sabelduna (esr. zah.).

2 adj. (Hedaduraz). Deabrua bezala adarduna. Badaiteke gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu, baina inolaz ere ez adarmotz, berez, jaiotzez, adargabea delako. Ez duzu ikusiko han ohe jaso eta adardunik.

adareta

iz. Ipar. Golde mota, Euskal Herrian XIX. mendearen erdialdean erabiltzen zirenen artean hoberena. Adaretak sakon iraultzen du, paregabea da zelaietarako.

adargabe

adj. Adarrik ez duena. Arbola adargabe baten ondoan. Badaiteke gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu, baina inolaz ere ez adarmotz, berez, jaiotzez, adargabea delako.

adarjotzaile

adj./iz. Adarra jotzea eta txantxetan aritzea atsegin duena. Pernando Plaentxiatarra, bihotz oneko adarjotzaile bat besterik ez da.

adarjotze

iz. Adarra jotzea. Barrezka jarraitu genuen txantxa eta adarjotze artean.

adarka

adb. Animaliez mintzatuz, adarrez joka. Idiren batek inor adarka hiltzen badu.

adarka egin Adarkatu. Behi zuri honek adarka egiten du.

adarkada

iz. Animalia batek adarrez emandako kolpea. Behi batek adarkada jaurti zidan. Adarkada ederra hartu du.

adarkadura

iz. Enborra eta kidekoak adarretan bereiztea; horrela bereizten den adar bakoitza. Sagarrondoaren adarkadura. Bidearen adarkadura.

adarkari

adj. Adarka egiten duena. Idia adarkaria zela jakin arren jabeak ez zuen zaindu. Lasturko zezenak, adarkariak.

adarkatu, adarka/adarkatu, adarkatzen

1 du ad. Abere batek adar kolpez jo edo zauritu. Zezenak adarkatu zuenean.

2 da ad. Adarretan bereizi, banatu. Bidea adarkatzen den gunean. Zuhaitz handi hostotsuak adarkatzen diren bezala. Tutuak ez du beste hertsigunerik biriketarantz adarkatu arte.

adarki

iz. Animalien adarrak eginik dauden gaia. Adarkizko orrazia.

adarmotz, adar-motz

adj. Abereez mintzatuz, adar bat, gutxienez, falta zaiona edo moztua duena. Ahuntz adarmotza. Badaiteke gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu, baina inolaz ere ez adarmotz, berez, jaiotzez, adargabea delako.

adaro

iz. Pala mota, bereziki labeko errautsak jasotzeko edo ogia labean sartzeko erabiltzen dena.

adarreko

iz. Eduki neurri guztiz txikia. Adarreko bat pattar eman zioten.

adarrondo

iz. Ipar. Adabegia.

adarrondotsu

adj. Ipar. Adabegitsua.

adartsu

1 adj. Landareez mintzatuz, adar asko dituena. Zuhaitz lodi eta adartsu baten azpitik igarotzen zela. Adartsua eta orritsua.

2 adj. g.er. Adarduna.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper