Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

banku1

1 iz. Diruaren eta diru ordekoen merkataritza. Banku eragiketak.

2 iz. Banketxea. Orduko denboretan ez zen ezagutzen, Bizkaian behintzat, bankurik. Europar Batasuneko bankuak. Bankuak sari bat ematen die zorrei, eta beste bat hazixeagoa hartzekoei.

3 iz. Isuraldatzeetarako odola eta giza organoak gordetzen diren gordailua. Estatu Batuetako odol banku batera bidali dituzte Leonorren zelula amak.

banku kontu, banku-kontu iz. Aurrezki kutxa edo banku batean ezarritako dirua; diru gordailu horren zor-hartzekoen agiria. Ik. kontu1 3. Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa hasi berri du auzipetuak Suitzan banku kontuak dituen jakiteko. Lapurrek milioika erabiltzaileren posta elektronikoen helbideak zituzten, eta banku kontuetatik dirua ebatsi nahi zutenean, banku eta kutxen izenean mezuak bidaltzen zituzten.

banku langile, banku-langile iz. Abokatuz eta banku-langilez beterik zegoen taberna batean bazkaldu genuen.

banku2

iz. Eserleku luzea, bizkarduna nahiz bizkargabea, zenbait lagun batera eser daitezkeena. Harrizko banku batean eserita. Ikasgelako, elizako bankuak.

banku3

iz. Geogr. Itsaso, ibai edo aintziretan, hondoan gertatzen den hedadura handiko goragunea, itsasontzien ibilbidea eragozten duena. Ik. barra 3; baxa. Jaizkibelgo hondar bankua 1992an hasi ziren aztertzen.

bano1

adj. Ipar. Motela, makala, odolgabea. Pilotari banoa.

bano2

1 adj. Hutsala, alferrikakoa. Munduko jolas bano eta alferrikako esamesak.

2 adj. Ipar. eta Naf. Segurtasunik gabekoa.

bano3 [Oharra: Euskaltzaindiak, bano-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'baino' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baino].

banoki1

adb. Motelki, makal.

banoki2

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, banoki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'alferrik' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alferrik].

banpez

adb. Ipar. Bat-batean.

banpiro

1 iz. Animalien odola xurgatzen duen saguzarra (Fam. Desmodontidae).

2 iz. Sineskerien arabera, gauaz hilobitik irten eta bizidunen odola xurgatzen duen hila.

baño

zenbtz. Ipar. eta batez ere BNaf. Adkor. Batto, bat bakarrik. Ik. batño. Hemeretzi partida jokaturik baño ere galdu gabe.

bao

iz. Eraik. Horma bateko hutsunea, ateak edo leihoak egiteko irekitzen dena.

baobab

iz. Afrika tropikaleko zuhaitza, enbor handia eta sendoa duena, eta lore zuriak eta fruitu mamitsuak, jateko onak, ematen dituena (Adansonia digitata).

bapedera

izord. [Oharra: Euskaltzaindiak, bapedera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. batbedera].

bapo

1 adb. Oso ongi, besterik behar ez dela. Bapo jan eta edanda. Bapo egon, bizi. Bapo, motel! || Bapo gizendu ziren haren kontura.

2 adj. Ederra, bikaina, adoretsua. Aitona bapoa patxada ederrean eta lasai asko zegoen. Senarra gobernatzeko zer modu bapoa.

bapo egin Lgart. Ase. Ik. berdindu 5. Jan-edanaz bapo egin ondoren, kanta-kantari hasi ziren.

bapore

1 iz. Lurruna.

2 iz. Lurrunaren indarrez ibiltzen den ontzia; hedaduraz, motordun itsasontzia. Kaia baporez beterik zegoenean.

baptisterio

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baptisterio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bataiotegi].

bar1

iz. Taberna. Ik. ostatu 3.

bar2

iz. Fis. Presio unitatea, 100.000 pascalen baliokidea dena; unitate horren nazioarteko sinboloa. Kalkulatu bukaerako oreka-tenperatura kelvinetan eta bukaerako presioa barretan.

bara

iz. Antzinako luzera-neurria, euskal probintzien arabera 78,5 cm-tik 83,6 cm bitartekoa izan zitekeena. Hamalau kaskabilo lau bara zintarekin.

baraila1

iz. Bizk. Zalaparta, iskanbila. Hor ibiltzen ziren aldra handiak, oihuka, deiadarka, garrasika; urteak dira horrelako barailarik etxean sumatu ez dudala. Ezkontzetan ohi diren baraila, jolas, dantza, jan-edanak.

baraila2

1 iz. Ahoaren gainean eta azpian dauden, eta hortz-haginak kokatzen diren bi hezurretako bakoitza, bereziki azpikoa. Ik. masailezur; matrailezur; matelezur. Aharrausi luzea egin zuen, barailak izugarri zabalduz. Egun batean, Talos, suge baten baraila aurkiturik, konturatu zen makila bat ebakitzeko erabil zezakeela.

2 iz. Hainbat intsekturen ahoko kideko piezetako bakoitza. Kilkerrak eta matxinsaltoak, berriz, poto batzuetan sartu, eta banan-banan ateratzen nituen, haien hegalak edo barailak aztertzeko.

3 iz. Zenbait makina eta tresnatan, zerbaiti heltzeko edo zerbait zanpatzeko erabiltzen diren bi ataletako bakoitza. Piezaren finkapena barailen eta piezaren artean sortzen den marruskaduraren bidez egiten da.

barailati

adj. Bizk. Zaratatsua.

barailezur

iz. Baraila. Ik. masailezur; matrailezur.

barakaldar

1 adj. Barakaldokoa, Barakaldori dagokiona.

2 iz. Barakaldoko herritarra.

barakuilu

iz. Barraskiloa. Barakuiluak belarjaleak dira. Saskia bete barakuilu. Barakuiluak jan.

baranda

1 iz. Zah. Balkoia; galeria.

2 iz. Balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa, zutikako habetxoz eta horiek goialdean lotzen dituen hagaz osatua. Gaineko ertz guztian urrezko baranda eder bat zeukan. Barandari helduta jaitsi, ibili.

barandaila

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, barandaila-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. barantaila].

barano1

iz. Ingurua. Gazte batzuk bildu zituen bere baranoan. Suaren baranoan. Ogi, gazta, ardo, jan eta dantza, larrainaren baranoan.

barano2

iz. Muskerraren kideko narrasti handia, Afrikan, Asian eta Australian bizi dena (Varanus sp.).

barantaila

iz. Zub. Otsaila. Barantailaren 15ean eta 16an.

barañaindar

1 adj. Barañaingoa, Barañaini dagokiona.

2 iz. Barañaingo herritarra.

bararazi, bararaz, bararazten

du ad. Geldiarazi. Eguzkia bararazi zuen mirakulua.

barasoaindar

1 adj. Barasoaingoa, Barasoaini dagokiona.

2 iz. Barasoaingo herritarra.

baratari

iz. Zah. Eskribaua, notarioa.

baratu, bara/baratu, baratzen

1 da/du ad. Ipar. eta Naf. Gelditu. Beti goaz, ez gara behin ere baratzen. Lauhazka doan zaldia baratzea. Han baratu ondoan hatsaren hartzeko denbora, berriz bideari lotu zen. Atean aiduru baratzen delarik. Lanetik osoki baratuz. Entzunik izurritea baratuxe dela Bartzelonan. Zure hitzek ez naute baratuko.

2 du ad. Eragotzi. Etxean sartzetik bara ezazu.

baratxe

adb. Ipar. Astiro, emeki, geldiro. Argi, zoli eta baratxe ahoskatu. Emeki eta baratxe sartu behar da egitekoetan.

baratxe-baratxe adb. Zah. Baratxe-baratxe, badoa urrun. Jainkoaren laguntzarekin batean, garaituko dituzu baratxe-baratxe tentazioak.

baratxuri

iz. Baratzeko landarea, zitoriaren familiakoa, erraboila ataletan banatua duena eta sukaldaritzan, janarien bizigarri, erabiltzen dena (Allium sativum). Ik. berakatz. Porruz, tipulaz eta baratxuriz asetzen zirela. Eguzkia baino garbiagoa, baratxuria baino zindoagoa. Haren ikasgelan baratxuri-usain bizia zegoen.

baratxuri ale, baratxuri-ale iz. Baratxuri atala. Ik. baratxuri zizter. Baratxuri aleak hartu eta xehatu zituen.

baratxuri atal, baratxuri-atal iz. Baratxuri buruaren zatietako bakoitza. Ik. baratxuri ale; baratxuri zizter. Tipula erdia eta bi baratxuri atal.

baratxuri belar, baratxuri-belar iz. Cruciferae familiako landarea, lore zuriak ematen dituena eta baratxuri usaina duena (Alliaria petiolata). Baratxuri belarra zintzurreko mina sendatzeko arras ona omen da.

baratxuri buru, baratxuri-buru iz. Baratxuriaren erraboila, atalez osatua dena. Idiari zaragarra kentzeko lau baratxuri buru xehatu eta horrekin igurtzi.

baratxuri korda, baratxuri-korda iz. Baratxuri txirikordatuen multzoa. Baratxuri kordak, zintzilik jarriak.

baratxuri salda, baratxuri-salda iz. Baratxuria egosiz prestatzen den salda. Egin zuen baratxuri salda koipe puska batekin, baina Agerak laster ezagutu zuen ez zela haragi salda.

baratxuri zizter, baratxuri-zizter iz. Ipar. Baratxuri atala. Ik. baratxuri ale. Piperbeltza, baratxuri zizter bat eta perrexila.

baratxuri zopa, baratxuri-zopa iz. Baratxuriarekin eta ogiarekin prestatzen den zopa. (Pluralean nahiz singularrean erabiltzen da). Ondo eman zioten hasiera afariari, baratxuri zoparekin.

baratxuribelar

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baratxuribelar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baratxuri-belar].

baratxuriburu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baratxuriburu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baratxuri-buru].

baratxurizter

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baratxurizter-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baratxuri-zizter].

baratz

1 adb. Baratxe, astiro. Bere aurrerapen urratsak hain baratz eta geldo doaz!

2 adj. Astiro egina. Lan baratza, lan aratza (esr. zah.).

baratza

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baratza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baratze].

baratze

1 iz. Lursail ez handia, gehienetan hesitua eta etxe ondoan dagoena, jateko on diren landareak aldatzeko edo horien haziak ereiteko ardura bereziz zaintzen dena. Baratzea jorratu. Baratze lanak: baratzeko lanak. Getsemaniko baratze santuan. Etxe inguruko baratzean lurperatu behar dira. Zuhaitzak bi eratakoak dituzu: mendi zuhaitzak eta baratze zuhaitzak. Azokan baratzeko gauzak eros ditzakezu. Baratze-lur gizenak.

2 iz. Irud. Asaba zaharren baratzea.

3 iz. Lorategia. Demagun zure baratzean agertzen dela hiru orriko lore guztiz eder bat.

baratze kardu, baratze-kardu iz. Lore moreak eta jateko onak diren hosto mamitsuak dituen kardu mota (Cynara cardunculus).

baratze marrubi, baratze-marrubi iz. Baratzeetan landatzen den marrubi mota (Fragaria x ananassa).

baratzegintza

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baratzegintza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baratzezaintza].

baratzekari

iz. Barazkia.

baratzezain

1 iz. Baratzea lantzen duen pertsona. Ez da asko baratzezainak belar gaiztoak behin eta berriz jorran ebakitzea. Bai bainuen amona xahar bat, zazpi begiko baratzezain.

2 iz. Lorategi bat zaintzen duen pertsona. Artatzen zituen, baratzezainak bere lore landareak artatzen dituen bezala.

baratzezaintza

iz. Baratzea lantzea; baratzezainaren lanbidea. Liburuak askotariko gaiei buruzkoak ziren: basozaintza, abeltzaintza, zerri-hazkuntza, baratzezaintza.

baratzuri

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baratzuri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baratxuri].

barau

1 iz. Epe batez elikagairik ez hartzea edo ia batere ez hartzea, bereziki erlijio aginduei jarraikiz. Baraua hautsi. Barau legea. Otoitzak eta barauak aski ez zirela. Etengabeko otoitz eta barauengatik argal eta ahulduta zegoen.

2 adb. Baraurik. Berrogei egunez barau egon zen.

barauan adb. Baraurik. Berrogei egun otoitzean, barauan eta penitentzian igarotzea. Desintoxikatzen hasi beharra dut; ur asko edan, egun batzuk erdi barauan, fruta apur bat janez, igaro...

barau egin Epe batez elikagairik ez hartu edo ia batere ez hartu, bereziki erlijio aginduei jarraikiz. Barau egin behar ez den egunetan, barau egitea. Txakurrek ere barau egin ohi baitute.

barau egun, barau-egun iz. Barau egiten den eguna. Garizumako barau egunetan. Gaur barau eguna da. Otorduz kanpora ezer jan daiteke barau egunetan? Barau eguna premia gabe hautsi dut.

barauetan adb. Baraurik. Ik. barautan. Gauak eta egunak iragaten zituen otoitzetan eta barauetan.

barau izan da ad. g.er. Barau egin. Barau denak zerbait hartzen badu gomuta gabe, edo haragirik jaten badu, ez du bekaturik egingo.

baraurik adb. Elikagairik hartu gabe; elikagai gutxi harturik. Baraurik egon. Ez ditut baraurik bidali nahi. Baraurik ez gelditzeko. Egun guztia baraurik pasatu zuen.

barautan adb. Baraurik.

ur eta ogi barau egin Urez eta ogiz soilik elikatu. Erretorearen baimenik gabe zuhaitzak botatzen dituenak ur eta ogi barau egin beharko du.

baraualdi

iz. Barau eginez igarotzen den denbora. Baraualdi luzeak argaldu zuen.

barauarazi, barauaraz, barauarazten

du ad. Ipar. Barau eragin.

baraugile

iz. Barau egiten duen pertsona. Alargun prestu eta baraugile handia.

baraur

iz./adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, baraur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. barau].

barausi, barausi, barausten

du ad. Bizk. g.er. Gosaldu, baraua hautsi.

barauts1

iz. Zah. Lerdea. Ik. adur1.

barauts2

iz. Zuloak egiteko altzairuzko lanabes helikoidala, zulagailuari ezartzen zaiona.

barauts etxe, barauts-etxe iz. Zulagailuan, barautsa ezartzen den atala.

barautu, barau/barautu, barautzen

1 da ad. Barau egin. Berrogei egunez barautu zen Jesus. Astean bi egunez barautzen zen. Zazpi urtean ur eta ogi barautu zen.

2 du ad. Lau tenporak, bijiliak eta Garizuma barautuko dituzu osoki. Berrogei egun eta berrogei gau barautu zituenean. Zergatik barautzen ditugu besta handien bezperak?

barautzaile

iz. Baraugilea.

barautze

iz. Barau egitea. Arranguratzen gara, Jainkoaren zerbitzuan iragaten ditugun trabailu apurrez, barautze batez, eta ez Deabruarenean pairatzen ditugun pena handiez.

barauzaro

iz. Bijilia; baraua; barau eguna. Handik laster etorri zen Asterik Handiena, Aste Santua, eta berarekin batean barauzaroak eta eliz jai samurrak. Barauzaro egunetan.

baraxtu, baratx, baraxten

da/du ad. Moteldu, geldiagotu. Geldiro joan zitezkeen, baraxtu zezaketen pausoa. Gaixo horiek tiroa bezala partitu dira gain behera; eta gero, baraxtu nahi, eta ezin.

barazgile

iz. g.er. Baratzezaina.

barazkaldu, barazkal, barazkaltzen

da ad. Zah. Bazkaldu.

barazkari

iz. Zah. Bazkaria.

barazki

iz. Baratzeko landarea, jateko ona. Porrua eta azenarioa barazkiak dira. Baratzetik zetorren, saskia bete barazkirekin.

barazki denda, barazki-denda iz. Batez ere barazkiak saltzen diren denda.

barazkigintza

iz. Baratzea edo barazkiak lantzea.

barazkijale

adj./iz. Begetarianoa. Barazkijale porrokatua da.

barazkizale

adj. Barazkien zalea dena. Barazkijaleen elkarteek ez dute onartzen horiek barazkijale direnik, baina ezin da ukatu barazkizaleak, behintzat, badirela, eta barazki ugari jateko ohitura dutela.

barazkizaletasun

iz. Barazkien zalea denaren nolakotasuna.

barbadostar

1 adj. Barbadoskoa, Barbadosi dagokiona.

2 iz. Barbadosko herritarra.

barbakoa

1 iz. Aire zabalean arraina edo haragia erretzeko erabiltzen den arranparrilla. Barbakoaren gainera erori eta pixka bat erre zen plastikozko ahatea.

2 iz. Jakiak modu horretan errez, kanpoan egiten den otordua edo otordu horren inguruko jaia. Mary Annek eta Helenek barbakoa bat egitea erabaki dute. Terraza horretan barbakoak antolatuko dituzte udaberriko larunbat arratsetan adiskideekin.

barbalot

iz. Batez ere Zub. Zomorroa. Eltxo pozoidunek eta beste anitz barbalotek ziztatzen dituztelako egiten dute hori.

barbantzu

iz. Txitxirioa.

bar-bar

1 onomat. Hizketa-hotsaren onomatopeia. Jendea hasi da bar-bar hizketan.

2 onomat. Dirakien uraren onomatopeia. Nork bere barruan bar-bar irakiten dauzkan joera xume eta bihurriak.

3 adb. Barra-barra. Kai ingurutik etxera bar-bar jendea.

barbarin

iz. Kolore gorriko arraina, itsas hondo lohitsuetan bizi dena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Mullus sp.). Barbarinak sareaz harrapatzen. Baziren sudurrak barbarinak ziruditenak. Haitzetako barbarina: itsaspeko harkaitzetan bizi dena.

barbarindar

1 adj. Barbaringoa, Barbarini dagokiona.

2 iz. Barbaringo herritarra.

barbarismo

iz. Zuzentzat hartzen ez den hitz edo esapidea, kanpotikoa dena. Ik. erdarakada. Haien hitzak eta solasak dira nahasiak eta batere bokantzarik gabeak, hitzetik hitzera barbarismoa darie. Barbarismoen hiztegia. Frantziatik behin betiko desagerrarazi behar ditugu eskualde hizkuntzak, barbarismoak, analfabetismoa.

barbarka

adb. Borborka. Sudurretik odola barbarka zeriola iritsi zen.

barbaro

1 adj. Grekoentzat eta erromatarrentzat, eta gero kristau herriarentzat, arrotza. Barbaroen aroa.

2 adj. Jendetasunik gabea; basatia. Basajende barbaroenen artean. Aski barbaroa izan zen oinak eta eskuak ebakitzeko hainbat erregeri. Euskaldunek soilik daukatela bere hizkuntza zahar barbaro moldakaitza.

barber

iz. Ipar. eta Naf. Barberua.

barberu

1 iz. Odol-ateratzeak eta ebakuntzak egiten zituen osagilea. Barberuek buruko zaurietan, lehenik haragia aldaratzen dute eta hezurra agertzen. Barberua barberu eta mozoloa mozolo. Barberu gabe osatu zaizkit neure hezur hautsiak.

2 iz. Bizargilea.

barberutza

iz. Barberuaren lanbidea. Horrelako barberu moldegabeek galtzen diote fama guztia barberutzari.

barbituriko

iz. Eragin hipnotiko eta lasaigarria duen sendagaia. Barbituriko dontsu horrek lasai eta seko lo eginarazten dit. Bere buruaz beste egiteko asmoz barbiturikoak hartu ondoren, goragaleak jo eta bere burua komuneko zuloan sartuta hilik aurkitu zuten.

barbo

iz. Europako ibaietako arraina, gorputz luzanga eta arrea duena, eta ahoaren azpian bizar antzeko lau luzakin dituena (Barbus sp.). Garai hartan Deba ibaian barboak, loinak, ezkailuak eta aingirak ugari izaten ziren.

barda

adb. Ipar. Bart.

bardin

adj./adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bardin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. berdin].

bardo

iz. Zelta zaharren bertsogile edo olerkaria. Kornubiako bardo nagusia.

bardoztar

1 adj. Bardozekoa, Bardozeri dagokiona.

2 iz. Bardozeko herritarra.

barduliar

1 iz. Hist. Antzinatean Euskal Herriko lurraldean bizi izan zen herri bateko kidea. Barduliarrak gaur egungo Gipuzkoan eta Arabako ekialdean bizi ziren.

2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona.

bare1

iz. Maskorrik gabeko molusku gasteropodo lurtarren mota guztiei ematen zaien izena (Fam. Limacidae). Barearen adarrak. Bareek kalte handiak egiten dituzte baratzeetan. || Esr. zah.: Urdeok hilez gero, bareok induska. Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino.

bare2

1 iz. Urdailaren ondoan, gibelaz beste aldean dagoen organoa, odolari eragiten dioten zenbait betekizun dituena. Bare-mina: bareko mina. Begietatik, urdailetik, baretik eta gibeletik gaixo egon arren, ez zuen hormaren kontra jarri nahi izaten. Gibeleko on dena, bareko gaizto (esr. zah.).

2 iz. Herr. Lasterka ibili ondoren, saihetsean gertatzen den min zorrotza. Bareak heldu ez balit, irabazia neukan lasterketa. Erabat arnasarik gabe zegoen, bareak heldu ziolako esku bat saihetsean zuela. Lehertzeko zorian ibilita, bareak hozka egin zidan. Bide erdi egin baino lehen, bareak oratu zidan.

3 iz. Patxada, lasaitasuna. Ik. gibel1 2. Bare ederrekoa izan: patxada handikoa izan.

bare3

1 adj. Geldia; nekez asaldatzen dena, lasaia. Ozeano Barea. Itsaso bare, zelai urdina. Ur lehen bare eta orain ekaitz haize zakarrez nahasietan. Hura gizon barea!

2 adb. Geldi, lasai. Barakuilua bezain bare zetorren. Herriak bake eta bare irauten du. || Ontzixka bakar batzuk bare-bare zihoazen ibaian barrena. Garbi-garbi zegoen zerua; urdin-urdin, bare-bare eta baketsu ur zelai galant ederra.

barealdi

iz. Zerbait edo norbait bare dagoen denbora. Itsasoaren barealdietan. Barealdian ustekabean jaikitzen den uhina izaten da itsasoan ere gaiztoena. Barealdiaren atzetik datorren haize zakarra. Barealdi batean harrapatzen baduzu.

barearazi, barearaz, barearazten

du ad. Eztiarazi. Ateneak haize guztiak barearazi zituen, Ulises onik irits zedin. Urduritasun eta harridura guztiak barearazi zizkion.

baregarri

1 adj. Baretzen duena. Isiltasun baregarri izugarri honetan.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Etxahuneko nagusiari ez zioten etxekoek ezer ere igorri nahi gosearen baregarri.

baremo

iz. Zerbait balioztatzeko, egiunez ezarritako irizpide edo arauen multzoa. Europan legedi bateraturik ez dagoenez, Ameriketako Estatu Batuetan erabiltzen diren baremoak hartu dituzte kontuan. Dena da taula, baremo eta arau.

baresare

iz. Peritoneoa.

baretasun

iz. Bare dagoenaren egoera; barea denaren nolakotasuna. Ik. sosegu. Itsasoan, haize ederrez doan ontzia geratu ohi da, haizeak huts eginda, baretasun kaltegarrian. Ez du han atsedenik eta baretasunik aurkituko. Gogo baretasuna.

baretsu

adj. Jas. Barea, lasaia.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper