Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

soldaduburu

iz. Soldadu talde baten burua.

soldadugai

iz. Soldadu izateko prestatzen ari den pertsona. Said Yaburi poliziaburuak jakinarazi duenez, hildakoen artean Irakeko Armadan sartzeko izena eman zain zeuden soldadugai gazte ugari daude.

soldadugo

iz. Soldadutza. Soldadugoa egin.

soldadura

iz. Heg. Soldatzea; horren ondorioa. Tubacex eta SBER enpresek soldadurarik gabeko altzairuzko hodi herdoilgaitzak ekoizten dituzte.

soldaduska

iz. Heg. Soldadutza. Soldaduskako paperak. Soldaduskara joan. Soldaduska egina du.

soldadutasun

iz. g.er. Soldadu bizitza. Ik. soldadutza 2. Kristau denak gerran dabilen soldaduak bezainbat neke iragan behar du, zeren soldadutasuna eta gizonaren lurreko bizitza bat baitira.

soldadutza

1 iz. Hiritar batzuek, legearen aginduz, denbora jakin batez armadan eskaini behar duten zerbitzua. Ik. soldaduska. Soldadutzara joan. Inudetzak eta soldadutzak ekartzen dizkiote gure herriari kalterik gogorrenak.

2 iz. Soldadu bizitza. Nantesen nengoela gaztigatu zidaten komandante egin nindutela; axola gutxi niri igotze horrengatik, ez bainuen gogorik soldadutzarako.

soldadutza egin Legearen aginduz denbora jakin batez armadan eskaini behar den zerbitzua bete. Espainiar armadan soldadutza egiteari uko egin zion. || Badut anaia bat urte eta erdiko soldadutza eginikoa.

soldagailu

iz. Soldatzeko erabiltzen den tresna. Berrogeita hamar mila euro eraman dituzte soldagailu batekin ireki duten kutxa gotorretik.

soldaketa

iz. Soldatzea.

soldata

iz. Langileak lan egitearen truke halako maiztasunez kobratzen duen diru saria. Ik. lansari; aloger; alokairu. Sehiei eta langileei soldata ematea luzatzen dutenak. Soldata hilean kobratu. Asteko soldata hartzeko prest. Hamar pezeta irabazten genuen eguneko soldata. Pagatzen zien soldata ona. Niri soldata ordaintzeko ez zuen izaten dirurik. Soldata goratu. Gizon arrotzak soldataz dauzkat. Ez zait heltzen soldata zapatatarako ere.

soldatako

iz. g.er. Soldatapekoa.

soldatapeko

iz./adj. Soldataren truke lan egiten duena. Garai hartako gorbatadunek ere langiletzat zeukaten beren burua, soldatapekotzat.

soldatu, solda, soldatzen

du ad. Bi metal zati fusioz batu. Altzairuzko atalak soldatu.

soldatzaile

iz. Soldatze lanetan aritzen den pertsona. Sestaoko La Naval ontziolan zegoen soldatzaile.

soldatze

iz. Bi metal zati fusioz batzea. Ik. soldaketa. Soldatze lanetan sorturiko txinpartek eragin zuten sutea.

soldu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, soldu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zoldu].

soleimendu

iz. Ipar. Kontsolamendua, aringarria. Gure gaitzentzat soleimendurik batere mundu honetan aurkitzen ez dugun orduan.

soleitu, solei, soleitzen

da/du ad. Ipar. Kontsolatu; (oinazeak edo nekeak) arindu. Eriak ariman eta gorputzean soleitzeko. Mina eta dolorea soleitu.

solemne

adj. Hotsandikoa. Sendagileak seriotasun solemne batez erantzun zuen. Musika solemnea.

solemnitate

iz. Hotsandia. Ironiaz jantzitako solemnitatea erabiltzen zuten horrelakoetan. Ondo neurtutako solemnitatez, belaunikatu eta bekokiarekin lurra ukitzen du.

solenoide

iz. Fis. Haril zilindrikoa, korronte elektrikoak igarotzen duenean, eremu magnetiko uniformea sortzen duena. 1826. urtean, Sturgeonek lehen elektroimana sortu zuen, solenoide batez baliatuz.

solfa

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, solfa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. solfeo].

solfeatu, solfea, solfeatzen

du ad. Doinu bat noten izenak esanez abestu. Hatz muturrez jotzen zuen mahaia, solfeatuz bezala.

solfeo

iz. Musika idazteko eta irakurtzeko sistema. Solfeoa ikasi, erakutsi.

soliar

1 adj. Solikoa, Soliri dagokiona.

2 iz. Soliko herritarra.

soliba

iz. Haga nagusietan bermatzen den haga txikiagoa, solairuari edo sabaiari eusten diona. Goiko soliba batetik dilindan jarririk. Zubitzat han ez da soliba bat baizen.

solidario

1 adj. Besteen helburu edo asmoekin bat egiten duena, elkartasunezkoa. Arrazoiak nekez erakutsiko dizkigu solidario edo eskuzabal edo idealista izateko bideak. Gazteria solidarioaren ikur bihurtu diren kantuak. Politika ekonomiko solidarioago baten beharraz mintzatu ziren.

2 adj. Zuz. Erantzukizunez edo eginbideez mintzatuz, zenbait pertsonak partekatzen dutena, pertsona bakoitzari erantzukizunaren edo eginbidearen osotasuna dagokiolarik. Ik. mankomunatu. Auzipetuak erantzukizun solidarioa du, besterik ez; hots, ihes egiten badu, badaki bere sendia edo lagunak geldituko direla bermearen dirua jaso gabe. || Pertsonez mintzatuz, erantzukizun edo eginbide solidario batean parte hartzen duena. Hartzekodun solidarioak zordun solidario bati zorra barkatzen badio, zorra iraungi egiten da.

solidaritate

iz. Solidario izatea, elkartasuna. Zoritxarreko gaixo haiek ez zuten ulertzen oraindik behartsuaren solidaritateak baduela aberatsa suntsitzeko indarra.

solidaritza

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, solidaritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. solidaritate].

solido

1 adj. Gotorra, sendoa, azkarra. Bertute solidoa erdiesteko.

2 iz./adj. Gaiez edo gorputzez mintzatuz, molekulen artean konexio handia eta forma iraunkorra duena. Solidoen kristal egitura. Erregai solidoen arazoak.

3 iz. Mat. Hiru dimentsioko objektua. Sekzio guztiak elipse dituen solido geometrikoa.

solidotu, solido/solidotu, solidotzen

da ad. Solido bihurtu. Gero, tenperatura jaitsi zenean, urtutako materialak solidotzen hasi ziren, elementu astunagoak (burdina eta nikela) planeta berriaren erdigunean kokatuz.

solidu

iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, solidu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. solido].

solista

adj./iz. Bakarlaria. Biolontxelo-jotzaile bakarlaria orkestrako artista gazte bat da eta lehenengo aldiz arituko da hemen solista gisa. Urtzi Aranburu Nederlands Dans Theater-eko dantzari solista.

solo1

iz. Mus. Koru edo musika-tresna talde baten barruan, bakarlariak kantatzen edo jotzen duen musika-lan edo pasartea. Solo gehienak Simon Wettenhallek (tronpetan) eta Jerry Zigmontek (tronboian) jo zituzten.

solo2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, solo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'soroa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. soro].

solomo

1 iz. Bizkarraren azpialdeko okela gihartsua, bereziki txerriarena. Txerri solomo eder bat. Solomo xerrak. Solomoak suan erretzen.

2 iz. Azpizuna.

solstizio

iz. Eguzkia ekuatoretik urrunen aurkitzen den aldia. Neguko solstizioa eta udako solstizioa. Solstizio inguruko bi aste horiek egun bereziak dira.

soltatu, solta, soltatzen

du ad. Beh. Libratu, askatu.

solte

1 adj. Besterekin multzoa osatzen ez duena. Aldizkariaren ale solteak.

2 adb. Askaturik, lokarririk gabe. Solte utzi. Solte dabiltza mendian.

soltean adb. Solte, askaturik. Deabru guztiak soltean dabiltza hemen.

soltura

1 iz. Zub. g.er. Askapena.

2 iz. Heg. g.er. Beh. Zerbait egiteko erraztasuna edo trebetasuna. Berbetan dantzan baino soltura handiagoa du.

solutu

iz. Kim. Disoluzio batean disolbatua den substantzia. Kasu gehienetan, zelularen zitoplasmak solutu kontzentrazio handiagoa izaten du inguruneak baino; hori dela eta, urak zelula barrura sartzeko joera izaten du.

soluzio

1 iz. Fis., Kim. Substantzia baten molekulak beste substantzia batean barreiatzea; barreiatze horretatik sortzen den nahastura homogeneoa. Ik. disoluzio. Gatz soluzioak.

2 iz. Mat. Ebazpena.

3 iz. Konponbidea, irtenbidea.

soluziobide

iz. Konponbidea, irtenbidea. Guztion artean aurki dezakegu erantzun eta soluziobide egokia.

som

iz. Kirgizistango diru unitatea.

soma

1 iz. Biol. Organismo baten, bereziki animalia baten, zelula ez-sexualen multzoa. Dobzhanskyk eta Beadle-k hibrido baten gonadetan gertatzen diren prozesuak eta haren soman gertatzen direnak bereizi dituzte Drosophila pseudoobscura espeziean.

2 iz. Biol. Neuronaren gorputza, nukleoaz eta zitoplasmaz osatua dena. Seinalea somatik hurrengo zelularen dendrita edota somara bidaliz.

somaliar

1 adj. Somaliakoa, Somaliari dagokiona. Somaliar agintariak.

2 iz. Somaliako herritarra.

somaliera

iz. Somalian mintzatzen den hizkuntza.

somatiko

1 adj. Gorputzarena, gorputzari dagokiona. Tristura patologikoak arazo somatikoak eragiten ditu: nekea eta zorabioak, esaterako. Gaitzaren eragin somatiko nahiz psikikoei aurre egiteko.

2 adj. Biol. Somarena, somari dagokiona. Gametoak haploideak dira, eta zelula somatikoak, 46 kromosoma dituztenak, diploideak.

somatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, somatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sumatu].

somier

iz. Ohearen oinen edo euskarriaren gainean jartzen den egitura arina, lastairari eusten diona. Alboko gelako ohearen somier herdoilduaren kirrinkak entzuten ziren.

sommelier

iz. Jatetxe bateko ardoez arduratzen den pertsona. El Bulli jatetxeko sommelierrak ardo onenen zerrendan sartu du, bere liburuan, Talai Berrik ekoizten duen txakolin zuria.

somnifero

1 adj. Lo-eragilea. Hauts somniferoak.

2 iz. Lo egiteko botika edo bestelako gaia. Ik. lo belar. Somnifero bat hartu eta lokartzen saiatu zen.

somoni tajikistandar

iz. Tajikistango diru unitatea.

sona

iz. Gip. Herr. Ospea, omena. Lourdesko gertaeren sona zabaldu zen bazter guztietara. Euskaldunaren sona da beti kristau langilearena. Orkolagak badauka abilaren sona, zeinek ez du maiteko holako gizona? Nonahi entzungo duzu Lizasoren sona. Bere alboan sona handiko aktoreak izan ditu lanean.

sonar

iz. Soinu uhinen bidez urpean diren gauzakiak atzemateko erabiltzen den tresna. Adituen arabera, sonarrek kalte handia egiten die itsas ugaztunei. Sonar-sistema berriak.

sonata

iz. XVI. eta XVII. mendeetako musikan, zati lasterrak eta geldiak txandakatzen diren musika-lana, zenbait tresnarentzat ondua; hurrengo mendeetan, hiru edo lau aldiko eta forma jakineko musika-lana, instrumentu batentzat, birentzat edo hirurentzat ondua. Beethovenen piano sonatak. Biolin eta Pianorako Sonata.

sonatu

adj. Gip. Herr. Entzutetsua. Ik. ospetsu. Letradu sonatu batek esana. Bertsolari sonatua.

sonda

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, sonda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zunda].

sondikatar

1 adj. Sondikakoa, Sondikari dagokiona. Ik. sondikoztar.

2 iz. Sondikako herritarra.

sondikoztar

1 adj. Sondikakoa, Sondikari dagokiona. Ik. sondikatar.

2 iz. Sondikako herritarra.

soneto

iz. Hamalau lerroko poesia-lana, lau lerroko bi ahapaldik eta hiruko beste bik osatua, inguruko literaturetan oso erabilia. Ik. hamalaudun. Shakespeareren sonetoak.

songhai

1 adj. Afrikako mendebaldean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Songhai inperioko burua.

2 iz. Etnia horretako kidea. Songhaien buztinezko etxolak. Kidal hirian lau lagun hil ziren tuaregen eta songhai beltzen arteko borroketan.

soninkera

iz. Mauritanian mintzatzen den hizkuntza.

sonoritate

1 iz. Ozentasuna.

2 iz. Musika-tresna baten, ahots baten edo musika-lan baten soinuaren nolakotasuna. Sonoritate berrien bila nabil beti, eta musika garaikideak lehen rockak ematen zidana ematen dit: mundu zabal bat lan egiteko. Konturatu zen hiru musika-tresna horiek bateratzeko modua bazegoela; hirurak nahasiz gero, oso sonoritate berezia lor zitekeela.

3 iz. Fis., Mus. Entzumen sentipenaren ezaugarria, soinuak isilenetik ozenenera hedatzen den eskala baten arabera ordenatzen dituena.

sonsorolera

iz. Palauko Errepublikan mintzatzen den hizkuntza.

sopelar

1 adj. Sopelakoa, Sopelari dagokiona. Ik. sopeloztar.

2 iz. Sopelako herritarra.

sopeloztar

1 adj. Sopelakoa, Sopelari dagokiona. Ik. sopelar.

2 iz. Sopelako herritarra.

soprano

1 iz. Mus. Emakumezkoen artean ahotsik gorena. Ik. tenor. Sopranoa izaten da mutikoen ahotsa. Soprano ahotsa zuen.

2 iz. Mus. Ahots hori duen abeslaria.

3 adj. (Hedaduraz). Mus. Saxofoi sopranoa.

sopuertar

1 adj. Sopuertakoa, Sopuertari dagokiona.

2 iz. Sopuertako herritarra.

sor

1 adj. Sentiberatasunik gabea. Ik. soraio. Harria baino sorrago. Emakume hain sor, hain astun, hain euren arimaren ardura gutxikoak. Hankak indarge eta sorrak, belarriak nahiko gor eta motelak.

2 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, ia nabari ez dena, bizia ez dena. Ik. minsor. Hitzaren oihartzun sorra. Sumatzen dut hor nonbait gelditzen zaidala zain mutur minberaren bat; haren pilpira sorra nabari dut aldizka.

3 adj. Zah. Gorra.

sor eta gor Sorgorturik, inongo sentipenik gabe. Sor eta gor nago. Jaunaren deiari sor eta gor egonez. Hemendik, sor eta gor eginik geratzea bekataria.

sor eta lor Harriturik. Ik. zur eta lur. Denak sor eta lor gelditu ziren.

sorabiera

iz. Alemaniako Lusazian mintzatzen den hizkuntza.

soraio

1 adj. Ipar. eta Naf. Sentiberatasunik gabea. Ik. sor. Ondasun miragarri haren aldera gor eta soraio izan dela. Baina jende eskergabe eta soraio haien bihotza ez zen hautsi. Hotzarendako soraioa da gizon hori.

2 adj./iz. Batez ere Ipar. Zah. Legenduna. Naaman, printze soraio hura. Itsuak, gorrak eta soraioak. Etorri zen harengana soraio bat.

soraioarazi, soraioaraz, soraioarazten

du ad. Norbaitengan soraiotasuna sorrarazi. Katolikoak soraioarazteko.

soraiodura

1 iz. Soraiotzea.

2 iz. Soraiotasuna.

soraiokeria

iz. Soraiotasun gaitzesgarria. Zer den, haatik, gizonaren soraiokeria!; iraganak oro ahantzirik, bizi nintzen axola handirik gabe.

soraiotasun

iz. Sorgortasuna, gogo edo arimako gauzetarako nagitasuna edo sentimenik eza. Non kausi halako gogortasunik, halako soraiotasunik? Ezin aski mirets daiteke faraoiaren soraiotasuna, mirari batek berak ez zuenez gero hautsi haren bihotza.

soraiotu, soraio/soraiotu, soraiotzen

1 da/du ad. Soraio edo sor bihurtu. Lohikeriak itsutzen eta soraiotzen du gizona halako maneraz non ez baitu sentitzen ere bere hobenaren izugarritasuna.

2 da/du ad. Zah. Legendun bihurtu.

soraluzetar

1 adj. Soraluzekoa, Soraluzeri dagokiona.

2 iz. Soraluzeko herritarra.

sorbalda

iz. Besaburua; bizkarraren gainaldea. Ezkerreko sorbaldatik eskuinekora. Eta ardia ediren duenean ezartzen du bere sorbalden gainean alegerarik. Sorbaldak jaso, goratu, goititu. Ez du gaizki hartu sorbalda gainean jarri dioten eskua. Zaku pisua sorbaldan harturik. Gurutzea sorbaldan zuela igo zen Kalbarioko mendira. Lebitek hartu zuten arka sorbaldetan. Eskopeta bat sorbaldatik zintzilik. Bularra eta sorbalda estali gabe datozenei. Gizon laburkote sorbalda-zabal bat. || Gabardinaren sorbaldak.

sorbaldako

iz. Sorbaldan ematen den ukalditxoa. Lopek, sorbaldako bat emanaz, bere lagunari esan zion (...).

sorbaldaratu, sorbaldara/sorbaldaratu, sorbaldaratzen

du ad. Sorbaldan ipini. Gurutzea sorbaldaratu ziotenean.

sorbatz

iz. Tresna ebakitzaile baten ahoa. Sorbatz biko ezpata.

sorbeltz

iz. Enararen antzeko txori luma-beltza (Apus apus). Ik. txirringilo; txirrio1. Sorbeltzak txilioka airean.

sorberri [Oharra: Euskaltzaindiak, sorberri-k, izenondo gisa, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori erabili beharrean, sortu berri erabiltzea gomendatzen du].

sorberritu, sorberri, sorberritzen

da/du ad. Berriro sortu. Ik. birsortu. "Auspoa" bildumak sorberritu dizkigun atzoko idazleak ez dira denak berdin agertzen gaurko irakurlearen begietan.

sorbete

iz. Fruitu zuku bat urarekin, azukrearekin eta beste zenbait osagairekin nahasiz eta birrinduz prestatzen den jakia, erdi izoztua zerbitzatzen dena. Irabiakiak, sorbeteak eta edari freskagarriak. Limoi sorbetea.

sorbide

iz. Sortzeko bidea. Badu euskarak hitz sorbide ugari.

sorbiko

adj. Biokim. Azido sorbikoa: konposatu organiko naturala, gatz eran janariak kontserbatzeko erabiltzen dena.

sorburu1

iz. Jatorria, iturburua. Gaitz guztien sorburua. Jainkoa da izaki guztien sorburu. Ibaiaren sorburuan.

sorburu2

iz. Sorbalda.

sorddes

1 pred. Ipar. Txarrago, okerrago. Elkarrengandik betiko bereizirik edo, sorddes, gehiago ez jakinik elkarren berri. Hainbat sorddes, joan ez garenentzat!

2 adj. Ipar. Pertsonez mintzatuz, gaiztoa; lotsagabea. Igandeko pausuaren hausle sorddesak. O, traidore madarikatua, Judas baino sorddesagoa!

3 adj. Ipar. Gauzez mintzatuz, desatsegina, gogaikarria. Lan sorddesa.

sorddeski

1 adb. Ipar. Gaizki.

2 adb. Ipar. Lotsagabeki.

sorddestu, sorddes/sorddestu, sorddesten

1 da/du ad. Ipar. Txarragotu, okerragotu.

2 da/du ad. Ipar. Lotsagabetu.

sorgailu

iz. Zerbait, bereziki energia edo indarra, sortzen duen gailua. Sorgailu elektrikoek energia elektrikoa ekoizten dute. Sorgailu nuklearrak. Azken garai honetan, kostaldean haize sorgailu ugari jarri dira. Elektrizitate sorgailua.

sorgarri

1 adj. Sor uzten duena. Ik. sorgortzaile; sorgorgarri. Gaitz orotarik sorgarriena da lohikeria. Bata mingarri, bestea sorgarri (esr. zah.).

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Gorputzeko nekeen sorgarri egin duzu gau iluna.

sorgin

1 iz. Herri sineskeriaren arabera, deabruarekiko hitzarmen baten ondorioz-edo, indar ezkutuen jabe den pertsona. Ik. azti 2. Akelarrera doaz sorginak airean hodei guztien azpitik, sasi guztien gainetik. Ama sorgina eta aita aztia zituen. Anbotoko sorgina erratz gainean bere bila zetorrela. Sorgin batzarra. Errenterian dauka sorginaren fama. Sorgin gaizto bat. Laminak eta sorginak. Apostoluak sorgin zahar zenbait ziren. Sorgin zulotik laguntza galdez ari da atsoa. Gure aurrekoek sorgin-kontu asko kontatu ohi ziguten.

2 adj. Emakumeez mintzatuz, maltzurra, gaiztoa. Atso sorgin, hortz-ustel, gezurtia. || (Txerazko adierarekin). Ez al dira neska gehienak sorgin samarrak? Hau ume sorgina!, laztanka jango nuke!

3 adj. Gauzez mintzatuz, liluragarria. Mahatsaren ur sorgina. Gau sorginagorik!

4 iz. Haur ipuinetan, atso itsusia, zoritxarra ekartzen duena. Sorgin ipuinak.

sorgin afari, sorgin-afari iz. Gauerdi inguruan egiten den afaria, bereziki, egun berezietan edo taldean eginiko lanen bat amaitu ondoren lagunartean egiten dena.

sorgin baratxuri, sorgin-baratxuri iz. Mahastietan eta leku hareatsuetan hazten den baratxuri mota (Allium vineale).

sorgin belar, sorgin-belar iz. Tomatearen familiako landare pozoitsua, kanpai formako lore gorri-moreak ematen dituena. Ik. belaiki2.

sorgin dantza, sorgin-dantza iz. Inauteri giroko dantza, gizonezkoek bikoteka, batzuk emakume jantzian eta besteak gizon jantzian, egiten dutena.

sorgin ehiza, sorgin-ehiza iz. Gobernu edo alderdi batek bere aurkarien kontra antolatzen duen erabateko esetsaldia. Gazteen aurkako sorgin ehiza salatu du erakundeak. McCarthy ospetsuaren sorgin ehiza.

sorgin gurpil, sorgin-gurpil iz. Gurpil zoroa. Bortizkeria sorgin-gurpil honi geldialdi bat emateko.

sorgin haize, sorgin-haize iz. Haize zirimolatsua. Abuztuko sorgin haizeak babak erabat ihartu ditu.

sorgin iratze, sorgin-iratze iz. Iratze mota (Athyrium filix-femina).

sorgin oilo, sorgin-oilo iz. Tximeleta.

sorgin-orratz iz. Burruntzia (intsektua).

sorgin-orrazi iz. Kardu mota (Carduus crispus).

sorgin txori, sorgin-txori iz. Txori txiki igokaria, gainalde arrea, azpialde zurixka eta moko luze kakotua dituena, zuhaitzetan harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Certhia sp.).

[Oharra: Hegoaldean, batez ere emakumezkoei dagokie].

sorgindu, sorgin/sorgindu, sorgintzen

1 da/du ad. Sorgin bihurtu.

2 du ad. Sorginkeriaz menderatu. Ik. xarmatu. Iñakik, nonbait, ontzia sorgindurik dauka, eta itsasoa gora eta behera ibili arren, ez du ontziak zirkinik egiten, hondoari iltzaturik balego bezala. Bihotza sorgintzen duen emakumea.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Leku sorgindu bati bezalakoxe beldurra baitzion oheari. Hondartzarik zoragarrienak eta uharterik sorginduenak.

sorgingo

iz. Sorginaren antzea edo lanbidea. Ik. sorgintza. Erran zioten bazela herrian emazte bat sorgingoan zekiena.

sorginkeria

iz. Sorginari dagokion egite harrigarri eta gaitzesgarria. Ik. sorgintasun; aztikeria. Lourdesko gauzak ez direla sorginkeriak besterik. Ezin sinetsizko sorginkeriak egiten zituen. Sorginkeria dirudi. Sorginkeriei sineste ematen dionak. Zer sorginkeria dukesa horren edertasunean! Sorginkeriazko gerizpe argitsu betean ezkutatu gintuen hodeiak.

sorgintasun

1 iz. g.er. Sorginkeria.

2 iz. Magiazkoa dirudien egite edo eragina.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper