Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zarpaildu, zarpail/zarpaildu, zarpailtzen

1 da/du ad. Zarpail bihurtu. Gure osaba nola zarpaildu zaigun! Soinekoa zarpaildurik eta burua hautsez beterik zekarrela.

2 (Era burutua izenondo gisa). Jaka ilun zarpaildua eta gorbata beltz koipetua.

zarpailkeria

iz. Zarpaila denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Bistan daude Xenpelarren alde onak: laburtasuna, giharra, zorroztasuna eta baita, zenbait aldiz, zarpailkeria dirudien hori berori ere.

zarpailki

adb. Zarpailkeriaz. Hain zarpailki aurkeztu dudan obra hau.

zarpatsu

adj. Zarpaz jantzia, arlotea. Ik. zarpail; zirtzil. Eskale zarpatsuak. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko bide asko daude: onak eta gaiztoak bereiz ditzakegu, dotoreak eta zarpatsuak.

zarpiatu, zarpia, zarpiatzen

du ad. (Pareta) kareorez estali eta berdindu. Pareta, lehenik, zarpiatu eta, gero, igeltsuztatu.

zarrabete

iz. Harizko musika-tresna, arrabitaren antzeko forma duena, hariak igurzten dituen biradera bat eta teklatu bat dituena.

zarrada

iz. Batez ere Bizk. Zirrara. Barruan zarrada handia egin dit. Zure bertsoak eragin dit gaur zarrada izugarrizkoa.

zarradagarri

adj. Zirraragarria. Anaien arteko guda zarradagarria.

zarrakatu, zarraka, zarrakatzen

da/du ad. Gip. Arrakalatu. Harriak zarrakatu ziren, lurra dardaratu zen. Ikaratzen da lurra, zarrakatzen ditu haitzak. Eliza honi erortzen zaizkio teilatuak, zarrakatzen paretak.

zarrakazteluar

1 adj. Zarrakaztelukoa, Zarrakazteluri dagokiona.

2 iz. Zarrakazteluko herritarra.

zarramiko

iz. Ipar. Zarrapoa, atzaparkada. Ik. harramazka. Ez dagiala zimiko, nahi ez baduk zarramiko (esr. zah.).

zarraparra

iz. Batez ere Bizk. Zarata, iskanbila. Sasian zarraparra denean, zerbait izaten da.

zarrapatan

iz. Artzain-mutila.

zarrapo

iz. Atzaparkada. Dena zarrapo eta zauri, hezurrak oro ageri. Kantuak bihotzean egin dit zarrapo.

zarrapoka

adb. Zarrapo eginez, atzaparka. Egin zuten bi lehoiek zulo bat zarrapoka.

zarrasta

iz. Ipar. Urradura, urratua. Aita baten edo ama baten galtzea, zer zarrasta bihotzean!

zarrastada

iz. g.er. Zarrasta. Jostorratzarekin zuri egingo dizut nik zarrastada ederra geldirik ez bazaude.

zarrastaka

adb. Zarrastatuz. Zarrastaka larrutu.

zarrastatu, zarrasta/zarrastatu, zarrastatzen

1 du ad. Ipar. eta Naf. Urratu, zarratatu. Ik. tarratatu. Neska gaztearen eskuak zarrastatuak ziren, zango-besoak odolduak. Kapa zarrastaturik.

2 du ad. Irud. Bihotza zarrastatzen duen gauza. Bere bekatuen urrikiak bere baitan zarrastatzen duena.

zarrata

iz. Tarratada, urratua. Ik. zarrasta; zarrastada.

zarratatu, zarrata, zarratatzen

1 da/du ad. Gip. eta Naf. Urratu. Ik. zarrastatu; tarratatu. Jesus hiltzean, Jerusalemeko tenpluko pareta goitik behera estaltzen zuen oihala zarratatu zen. Jantzirik zarratatu gabe.

2 da/du ad. Irud. Tximista luzeek iluna argitzen dute, haizea zarratatuz. Umezurtz gelditzeak zauritzen zidan arima, zarratatzen bezala bizia.

zarratu1, zarra, zarratzen

1 da/du ad. Bizk. Itxi. Ik. zerratu. Begiak zarratu ditu. Beti zure baitan zarratua.

2 da/du ad. Bizk. Bildu. Nola agindu guztiak dauden zarraturik karitateko aginduan.

3 da/du ad. Bizk. (Apustua) egin, hitzartu. Hilaren hamarrean zen apustu hori zarratu.

zarratu2

adj. Sarria. Baso zarratua. Eralki behar da bahe zarratuan. Bizarra ere zarratua, buruko ilea legez.

zart

1 onomat. Bat-batekotasuna adierazten duen onomatopeia. Ik. zapla 2. Noizbait erbia, zart!, badoa, hala nola zizparen tiroa. || Barkatuko didazue, zart erraten badut?

2 onomat. Kolpe baten, eztanda baten edo zerbait haustearen onomatopeia. Zart!, tiro arteza bota zion aurreko oinetara.

zart egin Lehertu, eztanda egin. Bere matela gorriak zart egiteko eran haizez hanpaturik.

zarta1

1 iz. Ipar. eta Naf. Zirtakoa. Ik. klaska 2. Entzun zituzten azote ukaldi haien zartak.

2 iz. Ipar. eta Naf. Masailekoa, zaplada. Zertako ematen dio apezpikuak zarta ttipi bat konfirmatu duenari?

zarta2

iz. Bizk. g.er. Makila, zigorra. Zarta da sendatzailerik onena zoro batentzat.

zartada

1 iz. Heg. Ukaldia. Aurpegian zartada bat ikasle bati eman diolako. Zartada ederra hartu du, arbolatik jausita. Makila batez zartada gogorra emanaz.

2 iz. Heg. Zigor ukaldia. Zigorraren zartada entzuten da, gero, zaldien zintzarri hotsa.

zartadura

1 iz. Pitzadura. Ik. zartatu2. Oholetako zartadurak bikez ixten zituzten.

2 iz. Bihurdura.

zartagailu

iz. Ipar. Lehergailua. Kabul hiri nagusian zartagailuz betea zen automobil bat zapartatu da.

zartagin

iz. Sukaldeko ontzia, biribila, zapala eta kirten luze batez hornitua, frijitzeko erabiltzen dena. Pago ezkurraren olioa guztiz ona da eltzerako eta zartaginerako. Zer erretzen duzu zartagin horretan? Zartagin ipurdia baino beltzagoa. Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori! (esr. zah.).

zartailu

iz. Zigortzeko tresna. Zartailu latzez, erruki gabe jo eta jo.

zartakatu, zartaka, zartakatzen

1 du ad. g.er. Zartakoak eman.

2 du ad. g.er. Makila edo haga batez zuhaitz adarrak jo, fruituak eror daitezen. Ik. hagatu.

zartako

iz. Ukaldia; masailekoa. Hain zartako ederra ematen dio pilotari, ala eskuinaz ala ezkerraz! Eta bizkarrean ematen dio zartako amultsu bat. Zartakoz betondoa jo. Ipurdian zartakoak merezi lituzke. Makila-zartako ederrak.

zartakoka

adb. Ukaldika. Zartakoka bidali nahi izan ninduen.

zartarazi, zartaraz, zartarazten

du ad. Zartatzera behartu. Lehergailu bat zartarazi. || Nola zartarazten zuen Pellok azotea, bost zaldien gainean!

zartateko

iz. Zartakoa. Aitzur kirtenaz eman zizkion hiru edo lau zartateko, galantak.

zartatu1, zarta/zartatu, zartatzen

1 da/du ad. Pitzatu, arrakalatu. Zartatu da etxe guztia lurrikararekin. Lurra ikaratu, harriak zartatu eta hilobiak zabaldu ziren. Oinpeko solairua zartatu zaion abere amildua bezalaxe. Mutikotan, neguan, eskugain guztiak zartatuta edukitzen genituen. Ezpainak, zartatuta; ahoa, lehor-lehor.

2 da ad. Lehertu. Lehergailu bat pausatua izan da bulego baten aitzinean, zartatu ez dena. || Oharkabean eskopeta zartatu zitzaion eta eskua zulatu.

3 du ad. Jo. Atseginekin dute herrian aditzen, leheneko pareta pilotak zartatzen.

4 (Era burutua izenondo gisa). Teilatu zartatua. Atsoaren aurpegi zartatua.

zartatu2

iz. Zartadura. Murruko zartatua.

zartatze

iz. Ipar. Leherketa. Zartatze honek hildakoak eta zaurituak eragin zituen aparkalekuaren inguruetako denda eta jatetxeetan.

zarzuela

iz. Espainiako opereta mota, zati kantatuak eta mintzatuak txandakatzen dituena; lan horiek osatzen duten generoa. Arriaga antzokiak "Doña Francisquita" zarzuela eskainiko du bihar eta etzi.

zata1

iz. Caprimulgus generoko hegaztia (Caprimulgus sp.). Zatak zozoaren tamainakoak dira, gautarrak eta intsektujaleak.

zata2

iz. Abarka moduko oinetakoa. Zatak edo abarkak josten ahaztu zaizue.

zatar1

1 iz. Ehun zati zahar eta urratua. Ik. trapu. Pobretxo arlote, zatarrez jantzi edo estaliak. Zatar-biltzailea.

2 iz. Garbitzeko edo xukatzeko erabiltzen den oihal zatia. Sukaldeko zatarra eskuetan hartuta.

zatar2

adj. Heg. Itsusia. Ez nauzu horren zatarra, izan arren begibakarra. Hitz zatar, lotsagarri eta arimaren galgarriak. Lanik zatarrena ere alferkeriaren aldean atsegina da.

zatar-ipurdi adj. Lgart. Oso itsusia.

zatarkeria

iz. Itsuskeria. Bartzelonako bazterretan ikusitako zatarkeria lizuna. Ahora zetorkien zatarkeria edozeini esan behar zioten.

zatarki

adb. Itsuski. Ik. zatarto. Gainean plastikozko ontzi bat eta azpian urdinez zatarki margoturiko kartoi bat.

zatarto

adb. Zatarki.

zatartu, zatar/zatartu, zatartzen

da/du ad. Itsustu. Zatartu egin da gaztetan hain polita zena.

zati

1 iz. Zerbait haustean, ebakitzean edo banatzean gertatzen diren gauzetako bakoitza. Lukainka zati bat eman zidan erretzeko. Hartu zuen bere kapa eta hautsi hamabi zatitan. Ezarri zuen idi bat zatitan aldarearen gainean. Gelditzen zaizkio hortz artean zenbait haragi zati. Tenpluko tapizeriak egin ziren bi zati. Herri zintzo hau hiru zati egin zuten bere etsaiek.

2 iz. Gauza batez mintzatuz, gauza horretatik bereiz daitekeen edo berezitzat har daitekeen osagaia. Bi zati berezi ditu liburuak. Dotrinaren zatiak. Bigarren zatian. Herri kanta baten zatia. Sistema baten zatiak edo osagarriak. Hitzak dira hizkuntza baten zatirik aldakorrenak. Geure izatearen zatirik barrenena. || Zorren zati handi bat ateratzeko. Elizgizonetako zati handi batek. Nire denboraren zatirik handiena.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Partziala, zatikakoa. Zati azterketa. Zati galderak eta bai/ez galderak.

4 iz. Denbora bitartea. Eta gorputza gelditzen zait zati bateko indar barik.

5 Mat. Zatiketaren ikurra (: edo /); zatiketa adierazteko erabiltzen den hitza. 20 zati 4 berdin 5 (20 : 4 = 5 edo 20 / 4 = 5).

zatiarazi, zatiaraz, zatiarazten

du ad. Zatitzera behartu.

zatibanatu, zatibana, zatibanatzen

da/du ad. Barreiatu.

zatibanatze

iz. Barreiatzea.

zatibitu, zatibi/zatibitu, zatibitzen

da/du ad. Bi zati egin, erdibitu.

zatidura

iz. Mat. Zatiketaren emaitza. Uhin luzera soinuaren abiaduraren eta maiztasunaren arteko zatidura da.

zatiezin

adj. Ezin zatituzkoa. Nazio espainiarraren batasun zatiezinean oinarritzen da Konstituzioa.

zatigailu

iz. Teknol. Makina-tresnetan jartzen den gailua, mekanizatu beharreko pieza erraz eta zehazki angelu jakinetan birarazten duena, makinak erregularki banatutako tarteetan landu dezan.

zatigaitz

adj. Nekez zatitzen dena, ia zatiezina. Mordoiloak omen dira hitzok, itxuragabeki eratuak eta, hori dela medio, ilunak eta zatigaitzak.

zatigarri

adj. Mat. Zenbakiez mintzatuz, zatiketan hondarrik gabeko emaitza duena. Aritmetikan, zenbaki osoen forma aztertzen da: haien propietateak, ea bakoitiak ala bikoitiak diren, zatigarriak diren ala ez.

zatigarritasun

iz. Mat. Zatigarria denaren nolakotasuna.

zatika

adb. Hainbat zatitan, ez osorik; ez dena batera. Ik. puskaka. Ikusirik zatika jausiz doala horma hau. Zatika hautsia. Ikasgaia zatika ikasi. Inor gutxik ezagutzen dituen euskal obrak, zatika bederen, irakurtzeko aukera. Nahiz erabat, nahiz zatika. Apurka eta zatika. Aldizkari hartan zatika-zatika ezartzeko jaun apaiz haren bizia.

zatikako

adj. Zati bati edo zati batzuei dagokiena; ez-osoa. Ik. partzial. Euskal literaturaren erabateko nahiz zatikako historiaz mintzatzen zaizkigun liburuak.

zatikatu, zatika/zatikatu, zatikatzen

da/du ad. Zatitu; bereziki, zati txikietan zatitu. Erresuma zatikatu zuten 83 departamendutan. Lurrak ahal bezainbat zatikatzen hasi ziren, eta nekazariei puskatxo bana ematen. Bere emaztearen bistan zatikatu zuten gizona. Lurrezko ontzi bat bezala izanen dira zatikatuak.

zatikatzaile

adj. Zatikatzen duena.

zatikatze

iz. Zatitzea; bereziki, zati txikietan zatitzea. Zatikatze hauek ez zuten suntsitu oinarrizko batasunaren sena.

zatiketa

1 iz. Zatitzea. Euskal Herriaren zatiketaren ondorio direla foruak.

2 iz. Mat. Oinarrizko eragiketetako bat, bi zenbakiren biderkadura (zatikizuna) eta bi biderkagai horietako bat (zatitzailea) ezaguturik, beste biderkagaia (zatidura) aurkitzea helburutzat duena. Zatiketa egin.

zatiki

1 iz. Mat. Bi zenbaki osoren arteko zatiduraren adierazpena (a/b). Ik. frakzio. 6/10 zatikia. Zatiki baliokideak.

2 iz. Zati txikia. Ik. partikula. Mosaikoaren zatikien eraketan ordenarik ez dagoela esatera ausartzen dira.

zatikizun

iz. Mat. Zatiketan, zatitzaile izenekoak zatitzen duen zenbakia.

zatikor

adj. Zati daitekeena. Ostia zatitzen denean, zatitzen dira bere ordekoak eta antzak, zatikorrak direlako, baina Jesu Kristo ez, zatikorra ez delako bere egoera zoriontsuan.

zatitu, zati/zatitu, zatitzen

1 da/du ad. Zatietan bereizi. Aizkoraz zatitu zion burua. Horretarako, mintegia zatitu egin behar duzu, sailka ipini. Ostia zatitzen denean. Hura hil eta gero zatitu zen haren erresuma. Hiruren artean zatitu behar gurasoek etxeko ondasunak. Bost partetan zatitua dago. Zatitua eta bereizia dagoen etxeak ez omen du iraungo. Hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien.

2 du ad. Mat. Zatiketa egin. Bakoitia da bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen ez duena.

zati-zati egin Erabat zatitu. Ik. txiki-txiki egin. Gure ontziak bi masta zeuzkan eta biak zati-zati egin zizkigun haizeak.

zatitxo

iz. Zati txikia. Pernil zatitxo bat. Honako liburu hau ez da haren zatitxo bat besterik.

zatitzaile

1 iz./adj. Zatitzen duena. Gizarte-zatitzaile handiena hauteskundeetako porrota onartzen ez duena da.

2 iz. Mat. Zatiketan, zatikizun izenekoa zatitzen duen zenbakia. Ik. zenbakitzaile.

zatitze

iz. Zatietan bereiztea. Banaka batzuek ez zuten ondo hartu zatitze hori.

zatixka

iz. Ipar. Zatitxoa. Emadan, lehenik, oihal zatixka bat.

zauli

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, zauli-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zalu].

zaunka

1 iz. Txakurraren eta kideko animalien oihua. Ik. adausi. Txakur zaunkak entzun zituen. Azeriaren zaunka. Zaunka hotsa. || Irud. Kontzientziaren zaunka izugarriak.

2 adb. Zaunka eginez. Ik. zaunkaka; zaunkaz. Zaunka ari zen. Basetxeko txakurrak zaunka eta zaunka hasi ziren.

zaunka egin Txakurrek edo kideko animaliek zaunka-hotsa egin. Ik. zaunkatu. Txakurrari dagokio zaunka egitea eta etxe inguruan ibiltzea. Ehun otsok egin arren inguruan zaunka. Uste ez zuen txakurrak zaunka egin dio.

zaunkaz adb. Zaunka eginez, zaunkaka. Txakurra zaunkaz hasi zen. Zaunkaz ari dira. Ilargiari zaunkaz egoten diren txakurrak.

zaunkaka

adb. Zaunka eginez, zaunkaz. Txakurrak, itsumustuan jaiki, eta ekin zion zelaian zehar estu-estu zaunkaka.

zaunkari

adj. Askotan eta ozen zaunka egiten duena. Hezurretan zegoen txakur zaunkari bat atera zitzaion. Txakur zaunkariak hozkarik ez (esr. zah.).

zaunkatu, zaunka/zaunkatu, zaunkatzen

du ad. Zaunka egin. Pintok eta Leonek estu zaunkatzen dute, eta iruditzen zait etxeko teilatuan norbait dabilela.

zauri

iz. Larruazaleko ehunak irekitzea edo hondatzea, tresna zorrotz batek edo gaitz batek eragiten duena. Zauri handi bat zuen bekokian. Zauri sakonak egin. Zauri gaiztotua. Zauri bizia. Zauri egin berria. Zauria sendatu. Txakurrak eginiko zauria osatzen dela txakurraren ileaz. Zauria garbitu eta lotu zion. Zaurietan zirika ari zela. Zauriz beteriko eskeko bat. Zauriz usteldu den haragiaren gisakoa. Jesu Kristoren bost zauriei. Ene zauriak usteldu eta usaindu dira. Burutik hasi eta oinetaraino zauri bat egina dago guztia. Bere izterrean bazuela zauri bat ikaragarria eta dena harrez betea. || Irud. Ireki didazu bihotzaren erdian zauri bat, luzaro penazko odola emango duena. Bekatuak ariman utzi ohi dituen zauriak.

zauritsu

adj. Zauriz betea. Aingeru bat lagun izan dut neure bizi zauritsuan.

zauritu, zauri/zauritu, zauritzen

1 da/du ad. Larruazaleko ehunak irekitzea edo hondatzea dakarren kolpe bat eman; zauria sortu. Ik. kolpatu. Inor hil edo zauritu duenak. Bi aldiz balak zauritu arren, ez da gaztea atzeratzen. Larriki zauritu da. Gaitzak eta ohe luzeak zauritu zizkion haragiak. Balea zauritu dugu arpoiaren kolpeaz. || Zuhaitza zauritu baduzu, galtzeko arriskuan ipini duzu. Zure hitzez bihotza zauritu baitidazu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Garbitu zion betondo zauritua. Lesakan zeuzkan hiru liberal zaurituak haien eskuetan ipintzeko.

3 (Era burutua izen gisa). Pertsona zauritua. Eta berari begiratu hutsarekin, zauritu guztiak sendatzen ziren.

zauritze

iz. Zauria sortzea. Oi, erretze guri, zauritze kutun, eskugain leun!

zauriztatu, zaurizta, zauriztatzen

da/du ad. Batez ere Ipar. Zauriz bete. Bidearen luzeak oinak zauriztatu zizkion.

zaurtu, zaurt, zaurtzen

da/du ad. Ipar. Zauritu. Dorpeak dira ustekabe zaurtzen gaituzten kolpeak. Haren birjintasuna zaurtu gabe. Ene bihotz hau zaurt ezazu zure amodioaren tragazaz. Urrun itzazu nigandik ene arima zaurtzen duten gogoeta izugarriak.

zaurtzaile

adj. Zaurtzen duena. Zaurtzaile eta sendatzaile zarena. Esku zaurtzailea.

zauskada

iz. Heg. Zirrara. Ikusi zuenak eta entzun zuenak zauskada handia egin zioten Txanton gizon ahul erkinaren bihotzari.

zazpi

1 zenbtz. Sei eta bat, 7. Zazpi soldadu heldu ziren. Zazpi seme-alaba zituzten. Zazpi urteko neska txiki bat. Zazpi sakramentuak. Greziako zazpi jakintsuak. Zazpi gizon bertutetsuk egina. Zazpi urteren buruan. Orain zazpi mila urte. Zazpi aldiz egunean. Ardiak sei-zazpi urtetan, eta ahariak zazpi-zortzitan, ez dira gehiago gizentzeko baizik on. Zazpiak bat.

2 (Izen gisa). Lau eta hiru zazpi dira. Zazpi zenbakia.

3 (Data adierazteko). Gaur, irailak zazpi, igandea. Urriaren zazpian izango da ekitaldia.

4 (Ordua adierazteko). Zazpietan joan ziren. Zazpi eta erdietan. Goizeko zazpiak arte. Zazpi eta laurdenak. Zazpiak eta laurden. Zazpiak eta laurdenetan. Zazpiak eta bostean. Zazpiak hamar gutxi(ago). Zazpiak laurden gutxi(ago)tan.

zazpi eta erdian Zazpi puntu eta erdi lortzean datzan karta-jokoan.

zazpitan adb. Zazpi aldiz. Den justuena ere egunean zazpitan erortzen da.

zazpiehun

zenbtz. Zazpi bider ehun. Zazpiehun ardi, zazpiehunak beltzak. Mila zazpiehun eta berrogeita zazpigarren urtean. Salomonek izan zituen zazpiehun emazte.

zazpiehuna

banatz. Bakoitzari zazpiehun, bakoitzak zazpiehun. Zazpiehuna mila euro eman zizkien.

zazpiehunaka

adb. Zazpiehuneko multzoetan.

zazpiehungarren

ord. Zerrenda batean aurretik seiehun eta laurogeita hemeretzi dituena (700.).

zazpigarren

1 ord. Zerrenda batean aurretik sei dituena (7.). Zazpigarren aldiz. Jaunaren legeko zazpigarren agindua. Hogeita zazpigarren egunean. Zazpigarrena, Jainkoaren beldurraren dohaina. Urriaren zazpigarrenean. Fernando zazpigarrenaren erreinaldian. Zazpigarrenean bizi da. Seigarren egunetik zazpigarrenera. Zazpigarrenez: zazpigarren aldiz.

2 adb. Zazpigarren lekuan. Zazpigarren heldu zenari.

zazpihortz

iz. Zazpi hortzeko nekazari lanabesa.

zazpiki

1 adj./iz. Haurrez mintzatuz, ama ernaldu eta zazpi hilabetera jaiotzen dena. Zazpikia zen haur bati. Zazpikia jaio zen, baina gizon galanta egin da.

2 adj. Pazientzia gutxikoa, edozergatik urduri edo egon ezinik jartzen dena. Ondo zazpikia da gizon hori.

zazpiko

1 iz. Zazpik osaturiko gauza. Hamaikakoen eta zazpikoen azentua bigarren eta seigarren silabetan.

2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko zazpi irudi dituena. Zazpiko urrea eta zazpiko ezpata. Zazpiko bihotza.

zazpikote

iz. Zazpi lagunek osaturiko taldea. Zazpikote bat entzuten ari bazara, bakoitzaren mintzo lerroa entzungo duzu, eta zazpiak erabat ere bai.

zazpina

banatz. Bakoitzari zazpi, bakoitzak zazpi. Zazpina galdera egin zitzaien hamaika laguni. Zazpina mila euro eman zizkien. || Zazpina urte eman zituen bi lan horietan.

zazpinaka

adb. Zazpinako multzoetan. Zazpinaka bildu.

zazpira

banatz. Ipar. Zazpina.

zazpirazka

adb. Ipar. Zazpinaka.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper