Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

azti

1 iz. Ezkutua dena ezagutzeko edo etorkizuna asmatzeko, ohiz kanpoko ahalmenak omen dituen pertsona. Aztiei galdetu.

2 iz. Izadiaren legeen kontrako gauza miragarriak egiten bide dituen edo ahalmen ezkutuak bide dituen pertsona. Ik. sorgin. Ibili ohi dira azti bila, lurpeko ondasunak aurkitzeko. Lot gakizkion, bada, den hizkuntzari, izango dena aztiei eta sorginei utzirik. Azti lana. Azti hitzak.

3 (Izenondo gisa). Liluragarria, guztiz erakargarria. Maite ninduenaren maitasun aztia!

4 (Adizlagun gisa). Erne. Camillo, azti ibili, zazpi aldiz pentsa ezak. Hago azti.

aztiatu, aztia, aztiatzen

du ad. Azti lanez asmatu.

aztiatze

iz. Azti lanez asmatzea.

aztigo

iz. Aztitza.

aztikeria

iz. Azti lanezko asmaketa edo egite gaitzesgarria. Neskatxa honek, deabrua berekin zuela, aztikeria asko egiten zituen. Aztikerietan sinetsi. Ontzixka geldi zeukaten aztikeriaz bezala. Aztikeriaz igarri.

aztiketa

iz. g.er. Aztikeria.

aztinantza

iz. Zah. g.er. Aztikeria.

aztitza

iz. Aztiaren antzea edo lanbidea. Saulek sorgintzan eta aztitzan zebiltzan guztiak bere mendetik kendu zituen.

aztoragarri

adj. Aztoratzen duena. Ik. aztoratzaile. Klima aldaketaren mamu aztoragarria.

aztoramen

iz. Aztoraturik dagoenaren egoera. Jendearen aztoramena baretzeko.

aztoramendu

iz. Aztoramena. Irakasleak testu hori idatzi zuenean ez zuen inolako zalapartarik edo aztoramendurik eragin ikasleengan. Zein baino zein eroago, botikarantz abiatu dira aztoramendu handiz.

aztoratu, aztora, aztoratzen

da/du ad. Izuak, ezinegonak edo gertaera bereziren batek animaliak edo pertsonak asaldatu edo bere onetik atera. Ardiak aztoraturik, alde orotara lasterka, ez jakin zer egin, ez nora jo. Aztoratutako astarra baino zakarragoa. Hobira joan eta gorputz hila aurkitu ez dutelako aztoratuta dabiltza.

aztoratzaile

adj. Aztoratzen duena. Ik. aztoragarri. Judu aztoratzaile batzuk herria nahasten zebiltzan eta lege berriak ipini nahi zituzten.

aztore

iz. Hegazti harraparia, handia, gaina iluna eta azpia zuri nabarra duena, usoak-eta harrapatzeko erabili izan dena (Accipiter gentilis). Aztorea eskuan daukazunean, higitzen da, inarrosten da, hegaldatzera oldartzen da.

aztura

iz. Ohitura, berezkoa nahiz hartutakoa. Ez dituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat. Leheneko aztura zahar gaiztoak utzirik, aztura berri onak hartu. Behin aztura hartuz gero, trebatuz gero. Aztura arrotz gaiztoak. Azturaz gara euskaldun, ez sorkuraz. || Esr. zah.: Herrik bere lege, etxek bere aztura. On bada menturaz, on ez bada azturaz. Antz-azturak hobiraino.

azturu

iz. g.er. Aztia.

azueloar

1 adj. Azuelokoa, Azuelori dagokiona.

2 iz. Azueloko herritarra.

azufre iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, azufre-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sufre].

azukre

1 iz. Gai eztia eta urkorra, erremolatxatik edo azukre kanaberatik ateratzen dena, ale zuri txikietan kristaltzen dena. Sagar zatiak azukrearekin egosita. Kafesneari azukrea bota. Azukre ura. Erremolatxa azukrea.

2 iz. Kim. Gutxienez lau karbono atomo, zenbait alkohol funtzio eta gutxienez aldehido funtzio bat duten karbono hidratoen genero izena. Esne azukrea.

azukre beterraba, azukre-beterraba Azukre erremolatxa.

azukre erremolatxa, azukre-erremolatxa Azukrea ateratzeko erabiltzen den erremolatxa barietatea (Beta vulgaris var. saccharifera). Ik. azukre beterraba.

azukre hauts, azukre-hauts Azukre birrindua, gozogintzan erabiltzen dena.

azukre kanabera, azukre-kanabera Lastodunen familiako landarea, eskualde tropikaletakoa, azukrea lortzeko erabiltzen dena (Saccharum officinarum). Bere azukre kanabera eta kafe soroek mozkinak ematen zizkioten. Neska hark oso-osorik zirudien azukre kanabera bezalakoa, zalua eta arina.

azukre koxkor, azukre-koxkor Azukre puska trinko txikia. Azukre koxkor bat atera zuen azukre ontzitik. Zaldiak adi begira geneuzkan, azukre koxkor gehiagoren zain. || (Irud.). Oi, ene bihotzeko azukre koxkorra, ezkondu zaitez nirekin.

azukre mokor, azukre-mokor Azukre koxkorra.

azukre ontzi, azukre-ontzi Azukrearentzako ontzia. Ez dago lekurik, txindurriek azukre ontzia topatuko ez dutenik.

azukre palmondo, azukre-palmondo Azukrea ateratzeko erabiltzen den palmondo mota (Arenga saccharifera).

azukre tontor, azukre-tontor Azukre koxkorra.

azukregintza

iz. Azukrea egitea; azukre industria.

azukretsu

adj. Azukreduna, azukre asko duena. Gai azukretsuak.

azukreztatu, azukrezta, azukreztatzen

1 du ad. Zerbaiti azukrea ezarri.

2 (Era burutua izenondo gisa). Dotore jantzi eta txukun-txukun orrazten ninduen ur azukreztatuarekin.

azul

adj. Heg. Herr. Urdina.

azuleju

iz. Heg. Adreilu zapal beiraztatua, paretak eta lurrak estaltzeko erabiltzen dena. Sukaldeko paretan ehun eta hamabi azuleju zuri eta hogeita hamabi loredun zeuden.

azun

adj. Ernaria, ernari dagoena.

azunberdi

iz. Azunbre erdia. Egunero azunberdi esne edaten dut.

azunbre

iz. Bizk. Edukiera-neurria, bi litro ingururen baliokidea. Azunbre bat ardo.

azundu, azun/azundu, azuntzen

1 da/du ad. Ernaldu. Azundu da txerria.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ardi azunduak.

azurita

iz. Miner. Kobre bikarbonatoz osaturiko mineral urdina, kristalezko edo zuntzezko testura duena.

azuzena

iz. Zitoria.

b

1 Ik. be1.

2 (Letra larriz). bel-en nazioarteko sinboloa.

ba1

lok. Bada.

[Oharra: elkarrizketetan eta kidekoetan onartzekoa da ba forma, maila neutroari bada forma dagokion arren].

ba2

adb. Lap. eta BNaf. Beh. Bai. Auzapezek beharko dutela sinatu, ba edo ez, bretoia utzirik elizetan, frantsesari lotu direnetz apezak. Ba, jauna, ba, handik heldu naiz.

ba3

interj. Zerbait sinesten ez dela edo arbuiatzen dela adierazteko erabiltzen den hitza. Ba, ba!, aski dugu!

ba4

Hizkl. Adizki trinkoari aurretik lotua jartzen den baiezko partikula. (Esaldiaren galdegaia baieztapena bera denean, edo adizki trinkoa esaldiaren hasieran doanean erabiltzen da). Nahikoa esan duzu eta banoa. Badator Gabon eguna, badator Gabon gaua. Memento batez uste nuen banindoala mundutik. Badakizu zer erantzun didan? Oraindik toki gehiago ere badago. Banuen astakume polit bat, oso maite nuena. || (ote, omen eta kideko partikulen aurrean). Ba ote dakizu? Ba al da inor elizan?

baba

1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba lastoa. Baba lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.

2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba zorria.

3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. urbatu. Eskuak babaz josiak.

4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka.

baba beltz Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor).

baba gorri Babarrun gorria. Baba gorria odolostearekin.

baba handi Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior).

baba zuri Babarrun zuria.

babaka

iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. baba 4.

babalarru

iz. g.er. Baba, larruazaleko handitu urtsua.

babalarrutu, babalarru/babalarrutu, babalarrutzen

da/du ad. g.er. Babatu.

babalore

1 iz. Babaren lorea.

2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela, sineskorra. Hi haiz babalorea! Nora joango haiz, ba, babalore honekin, esandako guztia sinesten dik eta.

babarrun

1 iz. Urteroko barazkia, lekadunen familiakoa, fruitutzat giltzurrun antzeko haziak ematen dituena (Phaseolus vulgaris). Ik. indaba. Babarrun sailak.

2 iz. Landare horren hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak. Zorro bete babarrun. Babarrunak azarekin. Babarrun jana.

babatu, baba/babatu, babatzen

da/du ad. Larruazaleko babak atera. Lanak babatzen dizkit eskuak. Eskuak babatuta.

babazorro

1 iz. Babaz beteriko zorroa.

2 adj. Ergela, babalorea.

babazuza

iz. Kazkabarra, txingorra. Izotz eta babazuzak.

babero iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, babero-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adur zapi; lerde zapi].

baberrun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baberrun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babarrun].

babes

1 iz. Gordetzen, zaintzen edo zerbaitetatik begiratzen duen gauza. Ik. geriza 2. Haizearen ihesi babesaren bila. Horma baten babesean atseden apur bat hartu zuen. Gauaren babesean gorde. Gurasoen babesa. Ontzia haize babesean jarri. Ginbailtxo hura beroaren babes bikaina baitzen.

2 iz. Gordetzea, zaintzea edo zerbaitetatik begiratzea. Babes eskubidea. Babesa eskaini, eman, eskatu, ukatu.

3 iz. Egitasmo edo ekimen bati ematen zaion laguntza. Euskaltzaindiaren babesa lortu nahiz. Coca Colaren babesaz.

4 adj. Lekuez mintzatuz, babesean edo babestua dagoena. Leku babesean dago. Sakonik babesenean.

babes erakunde, babes-erakunde Arrisku edo premia egoeran dagoen norbait edo zerbait babesten duen erakundea. Nerabe horietatik ia gehienak adingabekoentzako babes-erakunde publikoek hartzen dituzte.

babes etxe, babes-etxe Behartsuei eta gabetuei babesa eskaintzen zaien etxea. Emakume askok bizilekua utzi behar izaten dute eta babes etxeetan aurkitzen dute beharrezkoa duten laguntza eta aldi baterako ostatua.

babes neurri, babes-neurri Batez ere pl. Zerbait babesteko hartzen den neurria. Babes-neurririk gabeko sexu-harremanak. Informatikan, babes-neurri guztiak hartu behar direla zioen, eta ez dugula inoiz fidatu behar.

babesgabe

adj. Babesik ez duena. Haur babesgabe baten antzera. Lurralde honetako toki babesgabeak miatzera etorriak zarete.

babesgabeko adj. g.er. Babesgabea.

babesgabetasun

iz. Babesik eza, babesik ez duenaren egoera.

babesgabetu, babesgabe/babesgabetu, babesgabetzen

du ad. Babesik gabe utzi.

babesgarri

1 iz. Zerbait edo norbait babesten duen gauza. Babesgarririk gabe. Minik ez hartzeko, azpian babesgarri bat jarri zuen.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bekokian zeukan eskua, begien babesgarri. Estalki bana gorputzaren babesgarri.

3 adj. Babesten duena. Bere itzal babesgarria. Fruituaren oskol babesgarria.

babesgune

iz. Babeslekua.

babeski

iz. Babesgarritzat erabiltzen den gauza. Hartu iskilu eta babeski, eta ni laguntzera jaiki.

babesle

1 iz./adj. Batez ere pertsona edo izaki bizidunez mintzatuz, zerbait edo norbait babesten duena. Elkartearen babesleen artean. Foruaren babesleak. Jainko babesleei opariak eskaintzen. Oskol babeslea.

2 iz. Kultura edo kirol jardueraren bati, publizitatea egiteko helburuz, dirulaguntza ematen dion enpresa edo erakundea. Babesle sendo bat lortzen ez badute, taldea desagertu egingo dela. Udala eta Diputazioa dira jaialdiaren babesleak.

babesleku

iz. Norbait edo zerbait babesten den lekua. Ik. babesgune; gordeleku. Ez zieten babeslekurik indartsuenek ere haize berriei gogor egingo. Euskararen babesleku genituen baserria eta kostaldea ez dira, aspaldidanik, lehen ezagutu genituenak.

babesorri

iz. Azaleztaturiko liburu baten hasieran eta amaieran jartzen den orri zuri testurik gabea. Inkunablearen babesorriak, liburuaren gorputza bezala, paperezkoak.

babespe

iz. Babesa. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Xafanen semeak bere babespean hartua zuen Jeremias. BBKren babespean eta Markinako Udalaren laguntzarekin. Nazio Batuen bake indarraren babespeko segurtasun eskualdea. Otoitzaren babespera jo dut oker zebilen anaia askatzeko.

babestaile iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, babestaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babesle].

babestoki

iz. Babeslekua.

babestorri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, babestorri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babesorri].

babestu, babes/babestu, babesten

1 da/du ad. Babesa eman; babesean jarri. Harresi sendoz babesturiko hiria. Euri denean estali eta haize denean babestu. Oinak babestu eta berotzeko. Norbaitek bere mendean daudenak babestu. Elkar babestuko dute. Azalaren koloreak babesten ditu zenbait animaliaren erasoetatik.

2 da ad. Estalpetu. Elurra hasi zuen eta etxola batean babestu ginen.

3 du ad. Egitasmo edo ekimen bati babesa eman. Bertsolari txapelketa, Euskaltzaindiak babestua. Diru aldetik Aurrezki Kutxak babesten du.

4 (Era burutua izenondo gisa). Hiri babestua. Leku babestuetan. Itsasontzi handi babestuak.

babil

iz. Metxa. Ik. muki 3. Kandela mehe, txiki, babil laburrekoa.

babiloniar

1 adj. Babiloniakoa, Babiloniari dagokiona.

2 iz. Babiloniako herritarra.

babo

adj. Ergela. Babo arraioa!

babor iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, babor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ababor].

babuino

iz. Afrikako tximino handia, buztan luzea, txakurrarenaren antzeko mutur irtena eta ile zuri-horixkaz estaliriko masailak dituena, talde handi eta ongi antolatuetan bizi dena (Papio sp.). Ik. papioi.

bada

lok. Aurretik esan denarekin nolabaiteko lotura, ondorio gisakoa edo, adierazten duen hitza. Dirua du eta gastatzeko gogoa; zergatik, bada, ez du erosten? Bada, hori zure eskuan dago. Horrela egingo dut, bada, nik ere. Goazen, bada. Horregatik, bada, heldu naiz berandu. Zer du, bada? Horra, bada, zer jazo zen.

[Oharra: elkarrizketetan eta kidekoetan onartzekoa da ba forma, maila neutroari bada forma dagokion arren].

badaezpada

adb. Gerta daitekeena aldez aurretik kontuan edukirik. Badaezpada esaten dizut. Oskarbi zegoen, baina badaezpada aterkia hartu zuen. Izena osorik doa, laburdurarik gabe, badaezpada. Zertarako ipintzen duzu herriaren izena bi aldiz?, badaezpada.

badaezpada ere Badaezpada. Badaezpada ere, bi har itzazu. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut. Baina ez diot, badaezpada ere, inori agertu nahi gorderik dagoena.

badaezpadako 1 adj. Zalantzazkoa; erdipurdikoa, fidatzekoa ez dena. Ik. nola-halako. Mundu hau badaezpadakoa da, ez da ezer segururik eguzkiaren azpian. Orduan ezagutzen dugu munduko atsegintasun guztiak badaezpadakoak direla. Juanitori, berriz, dena iruditu zitzaion badaezpadakoa, itsusia, txiroa Zabaletan. Badaezpadako jendea. Badaezpadako neskatxen atzetik. Gizagalduen eta badaezpadakoen aholkuak ez entzuteko. Badaezpadako ardoa.

2 adj. Badaezpada egiten dena. Badaezpadako neurriak hartu zituzten.

badarik

lok. Hala ere, dena dela. (ere partikula har dezake). Eta ez naizelarik ongi preparatua egun oroz meza santuaren errateko, badarik ere, ahal guztia eginen dut egun jakinetan jainkozko misterioen errezibitzeko.

badere

lok. g.er. Bada ere.

badia

iz. Itsas golko txikia, ontziak babesteko balio duena. Getariako badian.

badminton

iz. Tenisaren antzeko jokoa, pilotaren ordez, pilota erdi batez eta lumazko isats batez osaturiko jaurtigaia erabiltzen duena.

bafada

1 iz. Lurruna; ahokada, ahotik behingoan botatzen den airea. Pipa bafada bat. Bafadatik ezagutzen diat pattarra edan duala. Paper fabriketako ke aterabideek zerua zikintzen dute beren bafada nahasi beltzez.

2 iz. Hats moduko aire bolada. Azienden gernu bafadatik urruntzea. Bafadak du salatzen lorea. Ene soineko arropa guztietarik ateratzen dela ez dakit zer bafada.

bafadaka

adb. Bafadak jaurtiz; bafadetan. Sudur zulo handietatik bafadaka. Leiho irekietatik bafadaka sartzen zen udaberriko haizea.

bafatu, bafa, bafatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). g.er. Bafadak jaurti.

bafle

iz. Bozgorailuak eta honen kaxak osatzen duten multzoa. Kanpoan bi bafle erraldoi daude, eta bertatik entzuten dugu Chavez irratian esaten ari dena. Gaur hogei urte egin zuten ihes espetxetik, bafle batzuen barruan ezkutatuta.

baga1

1 iz. Uhina, olatua. Bagak sartzen ziren ontzira. Jo gintuen beste baga batek burutik behera. Baga eta olatuen orroak.

2 iz. Irud. Tentaldiaren bagetan galdu duzu graziaren ontzia. Ekiten diote grina txarren bagek, behin alde batetik, gero bestetik.

baga2 postpos. [Oharra: Euskaltzaindiak, baga-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gabe].

bagai

adj. g.er. Alferra, nagia.

bagaje

iz. Bidaia batean eramaten diren gauzen multzoa. Ik. puska 3. Ez baita aise bidaiatzen, hainbeste kargarekin, ez ate hertsitik sartzen, hainbeste bagajerekin.

bagasoka

iz. Zah. g.er. Soka lodia. Aberatsa zeruan sartzea baino errazago da bagasoka bat jostorratzaren begian sartzea.

bagdadar

1 adj. Bagdadekoa, Bagdadi dagokiona. Bagdadar agintariak.

2 iz. Bagdadeko herritarra.

bage postpos. [Oharra: Euskaltzaindiak, bage-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gabe].

bagil

iz. Ekaina.

bagina

iz. Umetokitik bulbara doan hodia, muki mintzez estaliriko giharrezko paretak dituena. Ik. ematutu.

baginitis

iz. Med. Baginaren hantura.

bago iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bago-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pago].

bagoi

iz. Tren bateko orga, bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko prestatua. Bagoi lerroa, andana. Bagoi bat idiz betea zetorren.

bagoneta

iz. Bagoi txiki estalkirik gabea, batez ere salgaiak eta kidekoak garraiatzeko erabiltzen dena eta errail gainean mugitzen dena. Ukuilutik simaurtegira bi errail jarriak dauzkate eta egunero bagoneta koxkor batera simaurrak bildu eta simaurtegiraino eramaten dute.

bahaismo

iz. Erl. XIX. mendearen erdialdean Persian sorturiko erlijio monoteista, erlijio nagusi guztien irakaspenen batasuna proposatzen duena.

bahamar

1 adj. Bahametakoa, Bahamei dagokiena. Bahamar hondartzak.

2 iz. Bahametako herritarra.

bahaola iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bahaola-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bahola].

bahe

1 iz. Hondo sareduna edo zuloduna duen lanabesa, aleak tamainaren arabera edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. Ik. galbahe; zetabe; maze; artza; bahola; zetatxu. Bahetik igaro. Ahalik eta baherik tapituenak nahi genituzke lan honetarako. Bahe sarea: bahe zulo-handia. Okin berriak bahea zuri (esr. zah.).

2 iz. Irud. Bahe fonetikoan barrena iragazi behar ditugu entzuten ditugunak.

bahegile

iz. Baheak egiten dituen pertsona.

baheketa

iz. Bahetzea.

bahekin

iz. Alea bahetu ondoren gelditzen den hondakina.

bahetu, bahe/bahetu, bahetzen

1 du ad. Bahetik igaroarazi. Ik. galbahetu. Garia, legarra bahetu.

2 du ad. Baliagarri edo onargarri ez dena bereizi. Sarira aurkeztu zirenak bahetuz-bahetuz, sei abeslari gazte gelditu ziren azken aldirako. Nor zein diren ongi ditu Jaun onak bahetuko.

bahetze

iz. Bahetik igaroaraztea; baliagarri edo onargarri ez dena bereiztea. Ik. galbahetze. Baheak gehiegi kargatzen direnean, asko luza daiteke bahetze denbora.

bahi

iz. Zorraren ordainketaren seinaletzat hartzekodunaren eskuetan uzten den gauza. Ik. berme. Hamar mila pezeta utzi nizkion eta erlojua eman zidan bahian. Zordunaren ondasunak dira hartzekodunaren bahia. Gure salbamenaren bahia den gurutzea.

bahiketa

iz. Norbait bere borondatearen kontra bahitzea, bereziki askatzearen truke zerbait lortzeko asmoz. Lehendakariaren bahiketa. Bahiketaren erantzukizuna bere gain hartu dutenak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper