Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

b

1 Ik. be.

2 (Letra larriz). bel-en nazioarteko sinboloa.

ba1

lok. Bada.

[Oharra: elkarrizketetan eta kidekoetan onartzekoa da ba forma, maila neutroari bada forma dagokion arren].

ba2

adb. Lap. eta BNaf. Beh. Bai. Auzapezek beharko dutela sinatu, ba edo ez, bretoia utzirik elizetan, frantsesari lotu direnetz apezak. Ba, jauna, ba, handik heldu naiz.

ba3

interj. Zerbait sinesten ez dela edo arbuiatzen dela adierazteko erabiltzen den hitza. Ba, ba!, aski dugu!

ba4

Hizkl. Adizki trinkoari aurretik lotua jartzen den baiezko partikula. (Esaldiaren galdegaia baieztapena bera denean, edo adizki trinkoa esaldiaren hasieran doanean erabiltzen da). Nahikoa esan duzu eta banoa. Badator Gabon eguna, badator Gabon gaua. Memento batez uste nuen banindoala mundutik. Badakizu zer erantzun didan? Oraindik toki gehiago ere badago. Banuen astakume polit bat, oso maite nuena. || (ote, omen eta kideko partikulen aurrean). Ba ote dakizu? Ba al da inor elizan?

baba

1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba lastoa. Baba lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.

2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba zorria.

3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. urbatu. Eskuak babaz josiak.

4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka.

baba beltz Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor).

baba gorri Babarrun gorria. Baba gorria odolostearekin.

baba handi Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior).

baba zuri Babarrun zuria.

babaka

iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. baba 4.

babalarru

iz. g.er. Baba, larruazaleko handitu urtsua.

babalarrutu, babalarru/babalarrutu, babalarrutzen

da/du ad. g.er. Babatu.

babalore

1 iz. Babaren lorea.

2 adj. Ergela, sineskorra. Hi haiz babalorea! Nora joango haiz, ba, babalore honekin, esandako guztia sinesten dik eta.

babarrun

1 iz. Urteroko barazkia, lekadunen familiakoa, fruitutzat giltzurrun antzeko haziak ematen dituena (Phaseolus vulgaris). Ik. indaba. Babarrun sailak.

2 iz. Landare horren hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak. Zorro bete babarrun. Babarrunak azarekin. Babarrun jana.

babatu, baba/babatu, babatzen

da/du ad. Larruazaleko babak atera. Lanak babatzen dizkit eskuak. Eskuak babatuta.

babazorro

1 iz. Babaz beteriko zorroa.

2 adj. Ergela, babalorea.

babazuza

iz. Kazkabarra, txingorra. Izotz eta babazuzak.

babero

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, babero-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adur zapi eta lerde zapi].

baberrun

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baberrun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babarrun].

babes

1 iz. Gordetzen, zaintzen edo zerbaitetatik begiratzen duen gauza. Ik. geriza 2. Haizearen ihesi babesaren bila. Horma baten babesean atseden apur bat hartu zuen. Gauaren babesean gorde. Gurasoen babesa. Ontzia haize babesean jarri. Ginbailtxo hura beroaren babes bikaina baitzen.

2 iz. Gordetzea, zaintzea edo zerbaitetatik begiratzea. Babes eskubidea. Babesa eskaini, eman, eskatu, ukatu.

3 iz. Egitasmo edo ekimen bati ematen zaion laguntza. Euskaltzaindiaren babesa lortu nahiz. Coca Colaren babesaz.

4 adj. Lekuez mintzatuz, babesean edo babestua dagoena. Leku babesean dago. Sakonik babesenean.

babes erakunde, babes-erakunde Arrisku edo premia egoeran dagoen norbait edo zerbait babesten duen erakundea. Nerabe horietatik ia gehienak adingabekoentzako babes-erakunde publikoek hartzen dituzte.

babes etxe, babes-etxe Behartsuei eta gabetuei babesa eskaintzen zaien etxea. Emakume askok bizilekua utzi behar izaten dute eta babes etxeetan aurkitzen dute beharrezkoa duten laguntza eta aldi baterako ostatua.

babes neurri, babes-neurri Batez ere pl. Zerbait babesteko hartzen den neurria. Pertsona horiek, gehienetan, babes-neurririk gabeko sexu-harremanen bidez kutsatzen dira. Informatikan, babes-neurri guztiak hartu behar direla zioen, eta ez dugula inoiz fidatu behar.

babesgabe

adj. Babesik ez duena. Haur babesgabe baten antzera. Lurralde honetako toki babesgabeak miatzera etorriak zarete.

babesgabeko adj. g.er. Babesgabea.

babesgabetasun

iz. Babesik eza, babesik ez duenaren egoera.

babesgabetu, babesgabe/babesgabetu, babesgabetzen

du ad. Babesik gabe utzi.

babesgarri

1 iz. Zerbait edo norbait babesten duen gauza. Babesgarririk gabe. Minik ez hartzeko, azpian babesgarri bat jarri zuen.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bekokian zeukan eskua, begien babesgarri. Estalki bana gorputzaren babesgarri.

3 adj. Babesten duena. Bere itzal babesgarria. Fruituaren oskol babesgarria.

babesgune

iz. Babeslekua.

babeski

iz. Babesgarritzat erabiltzen den gauza. Hartu iskilu eta babeski, eta ni laguntzera jaiki.

babesle

1 iz./adj. Batez ere pertsona edo izaki bizidunez mintzatuz, zerbait edo norbait babesten duena. Elkartearen babesleen artean. Foruaren babesleak. Jainko babesleei opariak eskaintzen. Oskol babeslea.

2 iz. Kultura edo kirol jardueraren bati, publizitatea egiteko helburuz, diru laguntza ematen dion enpresa edo erakundea. Babesle sendo bat lortzen ez badute, taldea desagertu egingo dela. Udala eta Diputazioa dira jaialdiaren babesleak.

babesleku

iz. Norbait edo zerbait babesten den lekua. Ik. babesgune; gordeleku. Ez zieten babeslekurik indartsuenek ere haize berriei gogor egingo. Euskararen babesleku genituen baserria eta kostaldea ez dira, aspaldidanik, lehen ezagutu genituenak.

babesorri

iz. Azaleztaturiko liburu baten hasieran eta amaieran jartzen den orri zuri testurik gabea. Inkunablearen babesorriak, liburuaren gorputza bezala, paperezkoak.

babespe

iz. Babesa. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Xafanen semeak bere babespean hartua zuen Jeremias. BBKren babespean eta Markinako Udalaren laguntzarekin. Nazio Batuen bake indarraren babespeko segurtasun eskualdea. Otoitzaren babespera jo dut oker zebilen anaia askatzeko.

babestaile

iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, babestaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babesle].

babestoki

iz. Babeslekua.

babestorri

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, babestorri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babesorri].

babestu, babes/babestu, babesten

1 da/du ad. Babesa eman; babesean jarri. Harresi sendoz babesturiko hiria. Euri denean estali eta haize denean babestu. Oinak babestu eta berotzeko. Norbaitek bere mendean daudenak babestu. Elkar babestuko dute. Azalaren koloreak babesten ditu zenbait animaliaren erasoetatik.

2 da ad. Estalpetu. Elurra hasi zuen eta etxola batean babestu ginen.

3 du ad. Egitasmo edo ekimen bati babesa eman. Bertsolari txapelketa, Euskaltzaindiak babestua. Diru aldetik Aurrezki Kutxak babesten du.

4 (Era burutua izenondo gisa). Hiri babestua. Leku babestuetan. Itsasontzi handi babestuak.

babil

iz. Metxa. Ik. muki 3. Kandela mehe, txiki, babil laburrekoa.

babiloniar

1 adj. Babiloniakoa, Babiloniari dagokiona.

2 iz. Babiloniako herritarra.

babo

adj. Ergela. Babo arraioa!

babor

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, babor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ababor].

babuino

iz. Afrikako tximino handia, buztan luzea, txakurrarenaren antzeko mutur irtena eta ile zuri-horixkaz estaliriko masailak dituena, talde handi eta ongi antolatuetan bizi dena (Papio sp.). Ik. papioi.

bada

lok. Aurretik esan denarekin nolabaiteko lotura, ondorio gisakoa edo, adierazten duen hitza. Dirua du eta gastatzeko gogoa; zergatik, bada, ez du erosten? Bada, hori zure eskuan dago. Horrela egingo dut, bada, nik ere. Goazen, bada. Horregatik, bada, heldu naiz berandu. Zer du, bada? Horra, bada, zer jazo zen.

[Oharra: elkarrizketetan eta kidekoetan onartzekoa da ba forma, maila neutroari bada forma dagokion arren].

badaezpada

adb. Gerta daitekeena aldez aurretik kontuan edukirik. Badaezpada esaten dizut. Oskarbi zegoen, baina badaezpada aterkia hartu zuen. Izena osorik doa, laburdurarik gabe, badaezpada. Zertarako ipintzen duzu herriaren izena bi aldiz?, badaezpada.

badaezpada ere Badaezpada. Badaezpada ere, bi har itzazu. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut. Baina ez diot, badaezpada ere, inori agertu nahi gorderik dagoena.

badaezpadako 1 adj. Zalantzazkoa; erdipurdikoa, fidatzekoa ez dena. Ik. nola-halako. Mundu hau badaezpadakoa da, ez da ezer segururik eguzkiaren azpian. Orduan ezagutzen dugu munduko atsegintasun guztiak badaezpadakoak direla. Juanitori, berriz, dena iruditu zitzaion badaezpadakoa, itsusia, txiroa Zabaletan. Badaezpadako jendea. Badaezpadako neskatxen atzetik. Gizagalduen eta badaezpadakoen aholkuak ez entzuteko. Badaezpadako ardoa.

2 adj. Badaezpada egiten dena. Badaezpadako neurriak hartu zituzten.

badarik

lok. Hala ere, dena dela. (ere partikula har dezake). Eta ez naizelarik ongi preparatua egun oroz meza santuaren errateko, badarik ere, ahal guztia eginen dut egun jakinetan jainkozko misterioen errezibitzeko.

badere

lok. g.er. Bada ere.

badia

iz. Itsas golko txikia, ontziak babesteko balio duena. Getariako badian.

badminton

iz. Tenisaren antzeko jokoa, pilotaren ordez, pilota erdi batez eta lumazko isats batez osaturiko jaurtigaia erabiltzen duena.

bafada

1 iz. Lurruna; ahokada, ahotik behingoan botatzen den airea. Pipa bafada bat. Bafadatik ezagutzen diat pattarra edan duala. Paper fabriketako ke aterabideek zerua zikintzen dute beren bafada nahasi beltzez.

2 iz. Hats moduko aire bolada. Azienden gernu bafadatik urruntzea. Bafadak du salatzen lorea. Ene soineko arropa guztietarik ateratzen dela ez dakit zer bafada.

bafadaka

adb. Bafadak jaurtiz; bafadetan. Sudur zulo handietatik bafadaka. Leiho irekietatik bafadaka sartzen zen udaberriko haizea.

bafatu, bafa, bafatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). g.er. Bafadak jaurti.

bafle

iz. Bozgorailuak eta honen kaxak osatzen duten multzoa. Kanpoan bi bafle erraldoi daude, eta bertatik entzuten dugu Chavez irratian esaten ari dena. Gaur hogei urte egin zuten ihes espetxetik, bafle batzuen barruan ezkutatuta.

baga1

1 iz. Uhina, olatua. Bagak sartzen ziren ontzira. Jo gintuen beste baga batek burutik behera. Baga eta olatuen orroak.

2 iz. Irud. Tentaldiaren bagetan galdu duzu graziaren ontzia. Ekiten diote grina txarren bagek, behin alde batetik, gero bestetik.

baga2

postpos. [Oharra: Euskaltzaindiak, baga-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gabe].

bagai

adj. g.er. Alferra, nagia.

bagaje

iz. Bidaia batean eramaten diren gauzen multzoa. Ik. puska 3. Ez baita aise bidaiatzen, hainbeste kargarekin, ez ate hertsitik sartzen, hainbeste bagajerekin.

bagasoka

iz. Zah. g.er. Soka lodia. Aberatsa zeruan sartzea baino errazago da bagasoka bat jostorratzaren begian sartzea.

bagdadar

1 adj. Bagdadekoa, Bagdadi dagokiona. Bagdadar agintariak.

2 iz. Bagdadeko herritarra.

bage

postpos. [Oharra: Euskaltzaindiak, bage-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gabe].

bagil

iz. Ekaina.

bagina

iz. Umetokitik bulbara doan hodia, muki mintzez estaliriko giharrezko paretak dituena. Ik. ematutu.

baginitis

iz. Med. Baginaren hantura.

bago

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bago-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pago].

bagoi

iz. Tren bateko orga, bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko prestatua. Bagoi lerroa, andana. Bagoi bat idiz betea zetorren.

bagoneta

iz. Bagoi txiki estalkirik gabea, batez ere salgaiak eta kidekoak garraiatzeko erabiltzen dena eta errail gainean mugitzen dena. Ukuilutik simaurtegira bi errail jarriak dauzkate eta egunero bagoneta koxkor batera simaurrak bildu eta simaurtegiraino eramaten dute.

bahaismo

iz. Erl. XIX. mendearen erdialdean Persian sorturiko erlijio monoteista, erlijio nagusi guztien irakaspenen batasuna proposatzen duena.

bahamar

1 adj. Bahametakoa, Bahamei dagokiena. Bahamar hondartzak.

2 iz. Bahametako herritarra.

bahaola

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bahaola-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bahola].

bahe

1 iz. Hondo sareduna edo zuloduna duen lanabesa, aleak tamainaren arabera edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. Ik. galbahe; zetabe; maze; artza; bahola; zetatxu. Bahetik igaro. Ahalik eta baherik tapituenak nahi genituzke lan honetarako. Bahe sarea: bahe zulo-handia. Okin berriak bahea zuri (esr. zah.).

2 iz. Irud. Bahe fonetikoan barrena iragazi behar ditugu entzuten ditugunak.

bahegile

iz. Baheak egiten dituen pertsona.

baheketa

iz. Bahetzea.

bahekin

iz. Alea bahetu ondoren gelditzen den hondakina.

bahetu, bahe/bahetu, bahetzen

1 du ad. Bahetik igaroarazi. Ik. galbahetu. Garia, legarra bahetu.

2 du ad. Baliagarri edo onargarri ez dena bereizi. Sarira aurkeztu zirenak bahetuz-bahetuz, sei abeslari gazte gelditu ziren azken aldirako. Nor zein diren ongi ditu Jaun onak bahetuko.

bahetze

iz. Bahetik igaroaraztea; baliagarri edo onargarri ez dena bereiztea. Ik. galbahetze. Baheak gehiegi kargatzen direnean, asko luza daiteke bahetze denbora.

bahi

iz. Zorraren ordainketaren seinaletzat hartzekodunaren eskuetan uzten den gauza. Ik. berme. Hamar mila pezeta utzi nizkion eta erlojua eman zidan bahian. Zordunaren ondasunak dira hartzekodunaren bahia. Gure salbamenaren bahia den gurutzea.

bahiketa

iz. Norbait bere borondatearen kontra bahitzea, bereziki askatzearen truke zerbait lortzeko asmoz. Lehendakariaren bahiketa. Bahiketaren erantzukizuna bere gain hartu dutenak.

bahikuntza

iz. Norbaiten ondasunak, haren zorrei erantzuteko edo, agintaritzak bere esku hartzea. Ik. bahitura 2. Ez zen bahikuntzarik egin.

bahimendu

iz. Gobernu edo erakunde batek herrialde jakin batekin salerosketan aritzeko ezartzen duen debekua, zenbait salgai, bereziki armak eta gerra tresneria, saltzea edo erostea debekatzen duena. Ik. blokeo. AEBko ordezkari batek Kubari egin dion eskaintzarik argiena izan da hau, 1962an AEBk bahimendua ezarri eta bi herrialdeen arteko harremanak eten zirenetik.

bahisari

iz. Bahitua berreskuratzeko ordaintzen den saria. Bahitzaileek milioi bat euroko bahisaria eskatu zuten.

bahitegi

iz. Espetxea.

bahitetxe

iz. Zerbait bahian hartuz dirua ematen duen etxea. Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea.

bahitu, bahi/bahitu, bahitzen

1 du ad. g.er. Zerbait bahian eman. Nahiago dituzte besteren onak zuzen edo makur hartu, eta bereak ere bahitu eta saldu, lan egin baino. Bahitzekorik eta saltzekorik ez dutenean. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen (esr. zah.).

2 du ad. Zerbait bahian hartu; bahitura egin. Ardiak bahitu dizkiot nire soroan egin duen kaltea ordain dezan artean. Ondasun guztiak bahitu zizkioten zordunari. Agintaritzak liburu bat bahitu du.

3 du ad. Norbait atzeman edo inorena den zerbaitez jabetu, trukean zerbait lortzeko asmoz. Hegazkin bat bahitu. Gobernuburua bahitzeko asmotan.

4 (Era burutua izen gisa). Ostirala arte luzatu dute bahituak hiltzeko epea.

bahitura

1 iz. Bahia. Ezkondu nintzenean bost gona nituen, bi bahituran jarri eta bi saldu nituen.

2 iz. Norbaiten ondasunak, haren zorrei erantzuteko edo, agintaritzak bere esku hartzea. Ik. bahikuntza; enbargo. Sartu ziren nire nagusiaren ondasunen bahitura egitera, zorra ordaindu arte.

bahituri

iz. Jas. Pertsonez mintzatuz, bahitua, bahitutakoa.

bahitzaile

iz. Zerbait edo norbait bahitzen duen pertsona. Hegazkinaren bahitzaileek eskatzen duten saria.

bahitze

iz. Bahiketa.

bahola

iz. Ipar. Bahea.

baholatu, bahola/baholatu, baholatzen

du ad. Bahetu.

bahraindar

1 adj. Bahraingoa, Bahraini dagokiona. Bahraindar agintariak.

2 iz. Bahraingo herritarra.

baht

iz. Thailandiako diru unitatea. Etxeratzeko agindua urratzen duenak bi urte arteko espetxe zigorrari eta 40.000 bahteko isunari egin beharko dio aurre.

bai

1 adb. Galdera bati erantzutean, baiezko esaldi baten ordain den hitza. Ekarriko duzu?, bai. Kristaua al zara?, bai, jauna, kristaua naiz. Bai, ihardetsi zuen Etxebarnek.

2 adb. (Esaten denaren egiatasuna azpimarratzeko). Bai, zutaz ari naiz. Badakit, bai, zer zaren zu.

3 adb. (Ezezko esaldi baten ezkerrean edo eskuinean, haren aurkakoa adierazteko). Nik esan bai eta egin ez. Aita eta ama ez zeuden begira, baina zu bai. Eztirik egin ez, baina langileek egindakoa jan bai.

4 Esaldi bat baiezkoa den egiaztatzeko galde hitza. —Bihar etorriko da. —Bai? Bai ote?

5 adb. (Harridurazko esaldietan). Bai toki ederra! Hori bai dela neskatxa guztiz polita! Bai ederki bizi ginela orduan!

6 iz. Baiezkoa. Baia eman zion. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Bai lehor batez erantzun zion. Erregeren baia gabe dekretuek ez zuten indarrik.

bai... bai... (Maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotuz, baieztapena azpimarratuz). Ik. eta; bai... eta bai... (ere); bai... baita... (ere); hala... nola... 2; nahiz... nahiz... 2. Hirurek, bai amak, bai alabek, hitz egiten dute euskaraz. Bai Axularrek, bai Oihenartek euskara gaitu, egokitu nahi zuten, batak hitz lauz, besteak hitz neurtuz.

bai... baita... (ere) Bai... bai... Bai Adami, baita bere ondorengo guztiei ere.

bai eiki g.er. Baiki.

bai... (ere) Ik. baita2. Makina bat botika ibili zen gure etxean, bai dirua galanki gastatu ere. —Arratsalde on, adiskidea! —Bai zuri ere! || (eta-rekin). Bakoitzak ditu bere grinak, akatsak eta bai alderdi onak ere.

bai... eta bai... (ere) Bai... bai... Bai bata eta bai bestea, biak ziren onak. Zuhaitz bikaina da, bai bere irabaziz eta bai bere gerriz. Horrelako makurrak maiz egin izan dituzte, bai protestanteek eta bai katolikoek ere. Mintzatzea ukatu zaiolako, bai zuzenean eta bai zehar bidez ere.

bai eta... (ere) Ik. baita2. Frantzian, bai eta Espainian ere. Hura orduko unatua baitzen, bai eta haren gizonak ere. Etxe hura bizi da oraino, bai eta etxe hartan Inazioren oroitzapena.

bai horixe Esan dena egia dela edo harekiko adostasuna azpimarratzeko edo baiezko erantzuna indartzeko erabiltzen den esapidea. —Egia da esan duzun hori? —Bai horixe. Jakingo dut, bada, nola hitz egin; bai horixe. Kostatuko zaizue merkeago aurkitzea, bai horixe!

bai zera!, bai, zera! Zerbait guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea. —Orduan bai egingo zenukeela negar zolia. —Bai zera! Baina ez ziren isildu: bai, zera! Etorriko zela, baina, bai, zera! Pozik? bai, zera!, ezta hurrik eman ere! —Gorrotoa al zion? —Bai, zera! || —Ken itzak bizar horiek. —Bai zera kendu!, ondo egoki dauzkat.

baia1

iz. Ipar. g.er. Akatsa.

baia2

iz. Bot. Haziak mamiz inguratuak dituen fruitua, gehienetan biribil antzekoa. Ik. drupa.

baia3

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'badia' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. badia].

baia4

(Galde perpausetan). Ipar. Bai. —Etorriko da. —Baia?

baiatu, baia/baiatu, baiatzen

du ad. Ipar. g.er. Gaitz erran, gaitzetsi. Egiazko alargunak ez ditu bertzeak inoiz ere kondenatu eta baiatu behar, zeren bigarreneko edo hirugarreneko ezkontzetara iragaten diren.

baiduri

iz. g.er. Baimena.

baieki

[Oharra: Euskaltzaindiak, baieki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bai eiki].

baiesle

iz. Zerbait baiesten duen pertsona.

baiespen

iz. Baiestea. Inozentzio III.ak ahozko baiespena eman zion Frantziskok aurkeztu zion bizi proiektuari.

baieste

iz. Baiezkoa ematea; berrestea, baieztatzea.

baietsi, baiets, baiesten

1 du ad. Baiezkoa eman, onartu.

2 du ad. Berretsi, baieztatu. Ez zuen baietsi, ezta gezurtatu ere, joan den astelehenean zabaldu zen informazioa.

baietz

1 bai adizlagunaren zeharkako era. Anton. ezetz. Baietz erantzun nion. Baietz uste dut. Baietz dio. Esazu baietz! Zer esaten duzun ez dakizula, baietz esaten duzu anitzetan.

2 Baiezkoa berresaten denean erabiltzen den era. —Etorriko al zara? —Bai. —Zer? —Baietz. Baietz, bada, Martin, egia diodala!

3 (Apustu adierazgarri gisa). Apustu egin dio Getariatik Zumaiara joan baietz hitzik egin gabe. Donostia baietz, Getaria baietz, baietz hogeiz azpitik. Baietz egingo nuke. Irabazi baietz. Baietz galdu. Lau baietz.

4 iz. Baiezkoa. Zer dakarzu, baietza ala ezetza? Baietza eman, hartu, eskatu. Bere baietzaren agiria.

baiez

1 iz. g.er. Eztabaida. Norbaitekin baiezean jarri.

2 iz. g.er. Zalantza, ezbaia. Baiezean egon.

baiezka

adb. Baietz esanez. Baina alferrik zabiltza ezezka; hitzez ezezka eta bihotza baiezka.

baiezkako

adj. baiezka-ri dagokion izenlaguna. Ezezkako mintzoari eder iritzirik gaude; ez genuen baiezkako hizketarik behar den tamainan ikasi.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper