Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

urrikigabe

1 adj. Ipar. eta Naf. Damurik gabea.

2 adj. Heg. Errukigabea. Inguruan dugun mundu urrikigabe honetan.

urrikitu, urriki/urrikitu, urrikitzen

1 da/zaio ad. Ipar. eta Naf. Damutu. Hala eginaz hamar mila aldiz zaie urrikitu. Bere bekatuez urrikiturik. Datozela egun eder batez; ez zaie urrikituko. Laster urrikitu zen israeldarrak joatera utzirik. Ez duzu egundaino arbuiatu bihotz egiazki urrikitu bat.

2 da ad. Heg. g.er. Errukitu.

urrikitze

iz. Damutzea.

urril

iz. Urria, urteko hamargarren hila.

urrilo

iz. Mandragora.

urrin1

1 iz. Usain ona. Ik. lurrin. Eta etxea bete zen ukenduaren urrinez.

2 iz. Usaina. Urrin ona, txarra. Urrin bat, gaitza, zeriola. Olio urrin hura baino jasangaitzagorik bazen. Urrin atsegina sartu zen leiho zabalean barrena.

urrin2 adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, urrin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'urrun' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. urrun].

urrindatu, urrinda, urrindatzen

du ad. Batez ere Ipar. Lurrindu; baltsamatu. Ik. urrineztatu. Gela garbitzea eta gero belar usain onekoez urrindatzea.

urrindatze

iz. Lurrintzea; baltsamatzea.

urrindu, urrin/urrindu, urrintzen

1 da ad. Usain txarreko bihurtu. Ik. kirastu. Hil hori zein fite hasi den urrintzen! Zeren halakoen gorputza usteldua eta urrindua baita.

2 du ad. Usain txarra hedatu. Puzka badoa astoa, urrinduz bazter osoa.

3 (Era burutua izenondo gisa). Arima urrindu eta bihotz ustel haiek.

urrineztatu, urrinezta, urrineztatzen

du ad. Lurrindu; baltsamatu. Ik. urrindatu. Gero Josef hil zen; eta urrineztatu zuten eta ezarri zuten katabut batean.

urrineztatze

iz. Lurrintzea; baltsamatzea.

urringai

iz. Usain ona hedatzen duen gaia. Mahai honetan intsentsua eta beste urringai gozoak erretzen ziren.

urrintsu

adj. Usain ona hedatzen duena. Pipa belar urrintsuz bete.

urririk

adb. Ipar. Doan. Ik. dohainik. Lan guztiak urririk eginen zituela. Errezibitu duzue urririk, emazue urririk. Erdietsi zuen Ignazio urririk har zezan bere ontzian.

urrisoro

iz. Ipar. Bibelarra.

urritasun

iz. Urria denaren nolakotasuna; zerbait neurri edo kopuru txikian egotea. Gaiaren ugaritasunaren edo urritasunaren arabera. Film pila koxkor bat agertu zaigu aurtengo neguan, iazko urritasunaren aldean. Jan eta edan urritasuna.

adimen urritasun, adimen-urritasun Adimenaren gutxiegitasuna. Adimen urritasun larria edo sakona duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak.

urritu, urri/urritu, urritzen

da/du ad. Urri edo urriago bihurtu. Ik. gutxitu; bakandu. Luzaroko isilaldiak ez dio batere etorria urritu, ez eztarria moteldu. Egunak igaro ahala, esperantza ere urritzen zihoala. Izateko arrazoia kentzen ez badio ere, urritu behintzat bai. Gure arteko bereizkuntzak urritzeko modua. Bost axola zitzaion etsaiak gehitu ala urritu. Etxepareren miresleak ez ditu urteen joanak urritu, ugaritu baizik. || Adinak urritua zion urratsa.

urritx

iz. Gibelurdinaren familiako perretxikoa, oina eta txapel azpia zuriak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Russula cyanoxantha). Gibelurdin eder bat eta urritx bi bareak jan gabeak.

urritz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, urritz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hurritz].

urritze

iz. Urri edo urriago bihurtzea. Elikaduraren urritze eta garestitzea.

urrixa

adj./iz. Bereziki abereez mintzatuz, emea. Eta abere mota guztietarik pare bat sarraraziko duzu, urrixa eta ordotsa. Aratxe urrixa. Zure baitan ez da izanen urrixa-ordotsetan agorrik, ala gizonetan ala abereetan.

urroztar

1 adj. Lizoainibarreko Urrotzekoa, Lizoainibarreko Urrotzi dagokiona.

2 adj. Malerrekako Urrozkoa, Malerrekako Urrozi dagokiona.

3 iz. Lizoainibarreko Urrotzeko herritarra.

4 iz. Malerrekako Urrozko herritarra.

urru

iz. g.er. Hegaztien urruma.

urruin

iz. g.er. Gutxiespena, destaina.

urruindu, urruin/urruindu, urruintzen

du ad. g.er. Gutxietsi. Ez urruindu nire eskaria.

urruingarri

adj. g.er. Arbuiagarria, erdeinagarria.

urruma

1 iz. Usoen eta usapalen kantu apal beti-batekoa. Usoak dirudite, teilatu ertzean, urruma eta jolasa, elkarren artean. Eta uso zuriek elkarri urruma egiten diote.

2 iz. Intziria; marruma.

urrumaka

adb. Urruma eginez. Bi usapal elkarri urrumaka bezalaxe.

urrumatu, urruma/urrumatu, urrumatzen

1 du ad. Usoak bere lagunari urruma eginez txera erakutsi.

2 du ad. Urruma gisako hotsak eginez (haurra) lokarrarazi. Amona zaharra, haurtxo bat urrumatzen ari dela.

urrun

1 adb. Distantzia handira. (Dagokion izen sintagmak edo adizlagunak -tik atzizkia hartzen du). Ik. urruti. Urrun joan. Urrun egon. Haren izena eta omena urrun da hedatzen. Herritik urrun bizi da. Hemendik urrun. Baina hauen bihotza urrun da eneganik. Lagun galgarrietarik urrun atxiki. Euria ez da urrun. || Badoa laurehun legoa urrun. || Urrunetik: urrundik. Urruneko: urrungo. Urrungo eskualdeetan. Urrunera ikusi. Urrunean ere entzuten zen haren ahotsa.

2 adb. (Denborari dagokiola). Urrun daude elkar maite genuen egunak. || Graziaren ama berrogei urtetarik ez zen urrun.

3 adb. (Ekintza bati dagokiola). Hizkuntzaren arazo larria konpontzetik urrun da. Salbatzaileari jarraikitzeak, arima apaltzetik urrun, arima edertzen du.

4 adj. Urrun dagoena. Ekialde Urruna. || Gurasorik gabe mirariz jaioa balitz bezala, hor dago gure aurrean ez oraingo, ez egungo eguneko, inoizko aldi urrun bateko seme dirudiela.

urrundanik adb. Ipar. Urrundik. Urrundanik heldu omen da.

urrundik adb. Urrun dagoen tokitik. Oso urrundik etorri zen hura ikustera. Negar zinkurinak ez zaizkio urrundik entzungo.

urrundik ere (Ezezko testuinguruetan). Inondik ere, inola ere. Alabaina, iraganean euskaldunak ez dira denak izan, urrundik ere, etxe jabe eta gizon libre. Nik ez nuen antzeko ezer nabaritzen, ezta urrundik ere. || Ez zen arazo bat, urrundik ere ez.

urrunarazi, urrunaraz, urrunarazten

du ad. Urruntzera behartu. Bekatutik urrunaraz gaitzaketen egiak.

urrundu, urrun/urrundu, urruntzen

1 da/du ad. Urrunera joan edo eraman. Ik. urrutiratu. Mundua ikaran zeukan armada hura urrundu zen Parisetik. Euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira. Eiheralarre Donibane Garazitik hiru kilometro urrundua da, hegoaldera. Urrun zakizkit! || Hasi ziren jaunartzetik urruntzen. Bertute bat, atsegin lizunetarik urruntzen gaituena. Zure alferkeria da Jainkoari obeditzetik urruntzen zaituena.

2 da/du ad. (Denborari dagokiola). Ez dugu oraindik neurtzen hasteko bezain urrundua iragan berria, hainbeste gauzatan bizirik dirauen aldi joana.

3 (Era burutua izenondo gisa). Seme urrunduaren aitaren mina.

urrunkari

adj. Ipar. g.er. Urrun heltzen dena, helmen handikoa. Arma urrunkaria.

urrunkor

adj. Urruntzeko joera duena. Haurrekin ez izan urrunkor, baina solas eta josteta guztietan ez gal behin ere gurasoek hartze duten errespetua.

urruntasun

iz. Urrun egotea; urrun dagoenaren egoera. Urruntasunak eta denborak itzaltzen ez duen maitasuna. || Jauna, zure gogara ez eginik merezia dut urruntasun hura.

urruntxo

adb. Urrun samar. Ik. urrunxko; urrutitxo. Badira iturri onak, baina herritik urruntxo.

urruntzaile

adj./iz. Urruntzen duena. Guk hemen behar ditugun gauzen eramaile eta urruntzaile izanen zela autobidea.

urruntze

iz. Urrunera joatea edo eramatea. Nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik ttipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien.

urruntze agindu, urruntze-agindu Zuz. Epaile batek zigor gisa ematen duen agindua, norbaiti beste norbaitengana edo leku jakin batera hurbiltzea debekatzen diona. Gizon bat kartzelan sartu dute urruntze agindua hausteagatik. Hiru urtez ezin izanen da bikotekide ohiarengana hurbildu, kilometro bateko urruntze agindua ezarri baitio epaileak.

urrunxko

adb. Urrun samar. Ik. urruntxo; urrutitxo. Urrunxko ziren Iruñetik. || Urrunxkotik egin zien oihu.

urruñar

1 adj. Urruñakoa, Urruñari dagokiona.

2 iz. Urruñako herritarra.

ürrüstoitar

1 adj. Ürrüstoi-Larrabilekoa, Ürrüstoi-Larrabileri dagokiona.

2 iz. Ürrüstoi-Larrabileko herritarra.

urruti

1 adb. Distantzia handira. (Dagokion izen sintagmak edo adizlagunak -tik atzizkia hartzen du). Ik. urrun. Ez baitu beste inork hain urruti jo bide horretatik. Elizatik urruti bizi direnak. Euskal mugetatik urruti. Ez gara elkarrengandik urruti ibili. Entzun zen, urruti samarrean, moxalen irrintzi larria.

2 adb. (Leku atzizkiekin). Arriskuak maite ditu, baina urrutitik. Eredu horri, urrutitik bederen jarrai gakizkion. Urrutiko gezurrak ederrago agertzen direlako. Urrutiko Indietara. Urrutiko arrantzaren erorikoa. Beste jakintzetara, inguruko nahiz urrutikoetara begiak iraultzea.

3 adb. Irud. Ez zegoen olerki horietatik urruti beste euskal liriko handi baten ukitua. Neskatxa horren adina urruti baino urrutiago utzia baitut.

4 adb. (Denboraz mintzatuz). Hain hurbil eta hain urruti dugun garai bateko giroa.

5 adj. Urruti dagoena. Bazter urrutietatik zetozela. Joan zitekeen lekurik urrutienera.

6 (Izen gisa). Ameriketako urruti haietan.

urrutian Urruti, urruti dagoen tokian. Goratu zituen bere begiak eta ikusi zuen urrutian Abraham. || Jerusalemetik zerbait urrutian zeuden alderdietan.

urruti gabe Urruti ez. Hemendik urruti gabe iturriren bat badela.

urrutira Urruti, urruti dagoen tokira. Dioena gezurtatzeko, ez da urrutira joan beharrik. Delako joera hori mugatzen eta zehazten saiatu ginen urrutirago jo gabe. || Urrutirako betaurrekoekin.

urrutira gabe Urrutira joan gabe. Baina badut nahikoa adibide, nire jaioterrian, urrutira gabe.

urruti-min

iz. Urruti joateko irrika. Berezkoa izan du euskaldunak urruti-mina.

urrutiratu, urrutira/urrutiratu, urrutiratzen

da/du ad. Urrutira joan; urrutira eraman. Ik. urrundu. Pagoetatik zerbait urrutiratu zirenean. Katilua urrutiratuz. Bada beste arazo bat, elkarrengandik urrutiratzen gaituena.

urrutitasun

iz. Urruntasun. Otoitzak ez du aurkitzen urrutitasunik, hegatzen da hodeiez goiti, zeruraino.

urrutitu, urruti/urrutitu, urrutitzen

da/du ad. g.er. Urrutiratu.

urrutitxo

adb. Urruti samar, urruntxo. Ik. urrutixko. Eliza hau herritik urrutitxo aurkitzen baitzen.

urrutixko

adb. Urrutitxo. Txakur leiala atzetik joan zitzaien, baina urrutixko, badaezpada ere.

urrutizkin

iz. g.g.er. Telefonoa.

urruxa adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, urruxa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. urrixa].

urtabe

iz. (urtabe ona, urtabe txarra esapideetan, 'uzta oneko urtea', 'uzta txarreko urtea' adierazteko). Aurten urtabe ona. Urtabe ona den guztietan.

urtaldi

iz. Ipar. Urtabea. Horrek ez du erran nahi beti uzta txarra altxatzen dela, zeren badira urtaldi onak. Bi urtaldi txar izan ditugu.

urtar1

adj. Uretan bizi dena edo dagoena, uretakoa. Arrainek, ordea, urtarrak izanik, beroa neurrian izaten dute.

urtar2

1 adj. Mesopotamiako Ur hirikoa, Mesopotamiako Ur hiriari dagokiona.

2 iz. Mesopotamiako Ur hiriko herritarra.

urtarazi, urtaraz, urtarazten

1 du ad. Ipar. Urtzera behartu. Eguzkiak urtarazten du mendiko elurra. Urtaraz ezazu kazola batean gurin pixka bat. Juduen gogortasunak negarretan urtarazten zituen.

2 du ad. Ureztatu, busti. Lihoa ateratzea eta urtaraztea.

urtaro

iz. Lurrak eguzkiarekiko duen egoera kontuan izanik, urtea bereizten den hiru hilabeteko lau zatietako bakoitza. Ik. udaberri; uda; udazken; negu. Denborak aurrera egin zuen, urtaroak bata bestearen atzetik etorri eta joan ziren. Negua zen urtarorik gogorrena. Urtaro aldaketak.

urtarril

1 iz. Urteko lehen hila. Ik. ilbeltz. 1552ko urtarril hondarrean. Urtarril mina zela, bi gaskoi ehizan. Handik lau hilabetera, urtarrilean.

2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Urtarrilaren hamahirua igandea da aurten. Iragan urtarrilaren 25ean heldu ziren. Urtarrilaren seian etorriko da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, urtarrilak 25, asteartea. Datorren ostegunean, urtarrilak 20, izendatuko da epaimahaia.

Urtats

iz. Ipar. Urteberri eguna. Eguberriz, Urtatsez eta Pazkoz. 1546ko Urtats egunean.

urtatu1, urta, urtatzen

du ad. Ipar. Ureztatu. Bazihoan ubidea Otsobiko lepora, handik beheiti pentze guztiak urtatzen zituela.

urtatu2

adj. g.er. Urte askokoa.

urte

1 iz. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako hamabi hilabeteko aldia. Ik. eguzki urte; ilargi urte; eliz urte. Urteak lau aro ditu, hamabi hilabete, berrogeita hamabi aste eta egun bat, eta hirurehun eta hirurogeita bost egun eta sei oren. Bizi zara, urtearen erdirako artorik ez duzula. 1905-1915 urteak. 1880. urtea baino lehenagokoak. Urtearen azkenean. Lau urtetan antolatu dute danborrada. Joan den urtean (Ik. iaz). Hurrengo urtean berriro etorri zen. Hurrengo urteko urtarrilean hila zela behintzat badakigu. Aurtendik edo datorren urtetik hasita Jainkoak nahi badu eta datorren urtean bizi banaiz (Ik. geurtz). Urte berri on! (Ik. Urteberri) Apirila euritsu, urte hura ogitsu (esr. zah.).

2 iz. Hamabi hilabeteko denbora-bitartea. Orain bost urte. Duela ia hogeita hamar urte. Aurten ehun urte eman zuen argitara liburu hori Bonapartek. Hamazazpi urte badira ez dudala ikusi. Zortzi urte eta erdi igaro ondoan. Neurtitz hauek ondu zituenetik ez dira urte asko joan. Urte gehiegi iragan zaizkigu bertan goxo geundelarik. Azken urte hauetan. Arantzazuko bilera baino bi urtez lehenagoko kontua. Laurogei urte geroago arte argitaratu ez zena. Hamar urteren buruan. Urteen buruan argitaratu ditudan zenbait izkribu. Urte gutxi barru. Aste hartan egiten da urteko aitortza. Urteko egunik luzeena. Urte guztiko meza-bezperak. Hori aspaldiko urteetan datorren kontua da. Hainbeste urtetako hondamendia. Parisek bi milagarren urtea ospatu zuenean. Urdaia urtekoa, adiskidea urtetakoa (esr. zah.).

3 iz. (Iraupena edo maiztasuna adierazten duten testuinguruetan). Aljerian egona zen urte bat (Ik. urtebete). Noek kutxa hau egiten urte asko igaro zituen. Hirurogeiren bat urte daramatzagu horretan. Abimelekek Israelgo agintean hiru urte egin zituen. Zazpina urte eman zituen bi lan horietan. Ez dira alferrik izan euskal irakaskuntzan eman dituen urteak. Gu, izan ere, ez gara asmaketan ari urteak nola emango, ez baikaude, Peneloperen pare, senar herratuaren espero etsian. Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. Hiru urteko batxilerra egin ondoan. Ehizaren arrastorik ez dute izan urte guztian. Arras nagusi da, urte osoan nahi duena egiteko. Urte osoetan aitortza onik egin gabe. 500 urtez edo iraungo du. Urte luzeetan barrena jaso zituen gai aberatsak. Hogeita bost urtean bizi izan zen, bere haurra sabelean zuela. Urte askoan bizi izan zen komentu hartan. Urte askotako bekatu isilduak. Hemezortzi urtetik hemezortzi urtera agertzen dira herrian. Urte oroz adar apalenak ebaki itzazu ondotik (Ik. urtero). Irabaziak, hamar mila ogerleko urteko.

4 iz. pl. Adina, urte kopurua. Lilurak oro itzaltzen dira urteekin. Bakoitzaren urteei, osasunari, indarrari, eginbeharrari eta bizierari begiraturik. Zure urteak banitu. Kopetako zimurrek urteak gehiagotzen zizkioten. || (urteetan sartu, urteetan aurrera joan eta kideko esapideetan). Haurrak izateko urteetan igaroa zen. Gurasoak urteetan aurrera samartuak zirelako. Urteetan aurreratuxea nagoenez gero.

5 iz. (Adina adierazten duen zenbakia hartzen duela). Fabrikan hasi nintzen lanean, hamabost urte nituela. Hogeita bost urtetan ezkondu zen: hogeita bost urterekin. Hirurogei urte bete zituen egunean. Hamabi urteko mutiko bat. Berrogei urte inguruko gizon gordina. Hogei urtetik aurrerako gizon, gerrarako gai zirenak. Hamabi urtera heldu zenean. Hamar urtetako gelditu zen amarik gabe.

6 iz. pl. (Norbaiten bizitzako garai jakin bat adierazteko). Eskolako urteak. Ahantz ditzan gaztaroko urteak. Joan dira nire urteak kearen eran. Igaro zituen haurtasuneko urteak aita-amen itzalean.

7 iz. pl. Urte asko. Urteak dira bizitza gaizto batean bizi zarela. Urteak behar dira horretarako, eta ni ez nago urteetarako. Urteetarako etxea badugu; gaur jarriko diote harri bat, bihar beste bat, hurrengo egunean adreilu bat, eta horrela. Urteetako sufrimendua.

8 iz. pl. (Hamarkada bati dagokion zenbakia izenlaguntzat duela). Hamarkada. Hirurogeita hamarreko urteetan, ordea, pitzatzen eta zartatzen hasi zen jarraitutasun eta linealtasun hori. Grafiti hitza XX. mendeko 60ko urteetan hasi zen indarra hartzen, Amerikako Estatu Batuetan.

9 iz. (Zenbait esapidetan). Urteak joan eta urteak etorri, erraldoiari indarrak ahitu zitzaizkion. Izokina gutxitzen ari da urtetik urtera. Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira. Urtean behin besta ederra egiten dugu.

urte askoan Urtebetetzeetan eta kidekoetan, zorionak emateko, edo norbait aurkeztean erabiltzen den jendetasunezko formula. Ik. anitz urtez; urte askotarako. Orduan, eskaileretan bi neska deabru haiek, auzoak agurtzen: urte askoan, Bender jauna!

urte askota(ra)ko Urte askoan. Zorionak eta urte askotarako! Pozten naiz zu ezagutzeaz, urte askotako!

urte sasoi, urte-sasoi Urtaroa. Urte sasoi ezin hobea da uda, eguneroko bizitzatik urrutiratzeko. Berarentzat, urte sasoi guztiak ziren onak.

Urteberri

iz. Urteko lehen eguna. Ik. Urtats. Atzo Gabon zahar, gaur Urteberri. Urteberri egunean.

urtebete

iz. Urte bat. Urtebete pasatu zuen Ameriketan. Urtebete baino lehen nintzen teniente. Orain dela urtebete hasi zen lanean. Urtebete lehenago. Eta urtebete gehiago ere eman zuen han, ikasten eta irakasten. Barneko oihua ezin isilduz nenbilen urtebetean. Handik urtebetera denak aldare aurrean ziren. Urtebeteko epea. Parisen urtebetez erakutsi dut soziolinguistika.

[Oharra: urtebete bat egon zen gaixorik eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak urtebete egon zen gaixorik eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

urtebetetze

iz. Urteak betetzen diren eguna, jaiotegunaren urtemuga. Ik. egun 5. Bere hamabosgarren urtebetetzean. Martaren urtebetetzea ospatzeko. Urtebetetze eguna.

urtebi

iz. Sagar mota, asko irauten duena. Urtebiak onak dira, nahiz erreta, nahiz gordinik jateko. Urtebi sagarra.

urteburu

1 iz. Urteurrena, urtemuga. Haien ezkontzaren urteburua zen atzo. Ehungarren urteburua.

2 iz. Urte amaiera.

urtegarren

iz. g.er. Urteurren. (Batez ere zenbaki baten eskuinean erabiltzen da). Donostia erre zuteneko ehun urtegarrena.

urtegi

iz. Gizakiak egindako ur biltegia, batez ere aski handia dena. Añarbeko urtegia.

urtekal

adb. Zub. Urtero. Urtekal, urte baten ere hutsik gabe, igortzen zizkigun gauza beharrenen guztiak.

urtekari

iz. Urtean behin argitaratzen den aldizkaria. Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiaren urtekaria. Argia-ren 1994ko urtekarian.

urtekotu, urteko/urtekotu, urtekotzen

du ad. Epealdi jakin bateko kopuru edo balio batek urtebeteko epean izango duen balioa kalkulatu.

urtekotze

iz. Epealdi jakin bateko kopuru edo balio batek urtebeteko epean izango duen balioa kalkulatzea.

urtemuga

1 iz. Gertaera gogoangarri baten urteak betetzen diren eguna. Ik. urteurren. Besta egiten zuten ezkontzako urtemugan.

2 iz. Urtebetetzea. Urtemugako afaria.

urtero

adb. Urte guztietan, urte oroz. Urtero, Garizuman eta udazkenean, gogo jardunak, euskaraz eta erdaraz. Aurten egingo da, aurrerantzean urtero egitekotan, Nafarroako lehenbiziko bertsolari sariketa. Urtero-urtero joaten ei zen Arantzazura.

urteroko 1 adj. Urte guztietakoa. Urteroko jaia. Bere gurasoen etxean urteroko hamabostaldia egiten.

2 adj. Landareez mintzatuz, urte barruan erne, loratu eta zimeltzen dena. Baratze landare urterokoa.

urtetsu

adj. Urte asko dituena. Ik. adintsu. Arrantzale urtetsu bat. Intxaur urtetsu horren azpian. Arbasoen eskuz jasotako horma urtetsuak.

urtetxo

iz. Adkor. Urtea. Bere urtetxoak ditu aitona horrek.

urteurren

iz. Gertaera gogoangarri baten urteak betetzen diren eguna. Ik. urtemuga. Hil honen hamaikagarren egunean Andre Maria Lourdesen agertu zen urteurrena da. Hamargarren urteurrena. Euskaltzaindiaren 75. urteurrena ospatzeko. || Jaiotza urteurrena: urtebetetzea.

Urtezahar

iz. Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ik. Gabon zahar. Urtezahar eta Urteberri egun alaiak ere joan ziren. 1932ko Urtezahar bezpera. Urtezahar egunean.

urtika

adb. (harri urtika, birao urtika eta kideko esapideetan, bigarren osagai gisa). Bizk. Jaurtika, jaurtiz. Makila urtika igarotzen dituzte jai arratsaldeak.

urtoki

1 iz. Toki zingiratsua.

2 iz. Ur asko dagoen tokia.

urtsu

adj. Ur asko duena. Lur gizen, urtsu edo buztindunetan. Begiak hits eta urtsu. Fruitu urtsuak.

urtsulatar

adj./iz. XVI. mendean Angela Mericik sortu zuen agustindar kongregaziokoa, kongregazio horri dagokiona; kongregazio horretako kidea.

urtu, ur/urtu, urtzen

1 da/du ad. Gai solido batez mintzatuz, beroaren eraginez isurkari bihurtu. Aspaldi mendietan urtu da elurra. Gurina urtu. Argizari koskorra su biziaren gainean urtzen den bezala.

2 da/du ad. Gai solido batez mintzatuz, uretan edo beste isurkari batean desegin. Ik. disolbatu. Uretan urtzen diren gaiak. Azukrea ahoan urtzen zaizunean.

3 da/du ad. Irud. Jo eta jo, muinak urtu dizkiote. Begira zegokiola, bihotza urtu beharrean zuen. Etxeak saldu, diruak urtu, orain guztiontzat kalte. Euskararen mugak urtzen hasiak ziren aspaldidanik.

4 da ad. Irud. (Pertsonez mintzatuz, osagarriak -n edo -z atzizkia hartzen duela). Mundu guztia harritua eta tristezian urtua egon zen egun hartan. Izerditan urtzen. Negarrez urtu naiz. Nire auzoko anaiak ondamuz urtu daitezela. Pozez urturik. Atseginez urtua. Kadira apal batean jarri zen, ahalkez urtua. Amodioz urtuak zeruratu arte.

5 (Era burutua izenondo gisa). Berun urtu eta burdina goriaren gisa. Egin dute irudi bat gai urtuz.

urtukor adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, urtukor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. urkor].

urtume

1 iz. Urtean sortutako adarra. Ebakitzen duzunean zuhaitz bat eta berriz hartatik urtumeak eta adarrak sortzen direnean.

2 iz. Urtean jaiotako umea.

urtxakur

1 iz. Ile luze eta kizkurreko txakurra, lepoa motza, burua biribila eta belarriak eroriak dituena, igerian ondo egiten duena; arrantzaleei txalupako lanetan laguntzen dien txakurra. Nik alkateari baino errespetu handiagoa diot urtxakur bati.

2 iz. Igaraba.

urtxintxa

iz. Katagorria. Bere ezinegonaz urtxintxa bat zirudiela.

urtxori

iz. g.er. Buztanikara.

urtzaile

1 iz. Burdinoletan, mea sutegian urtzen duen langilea. Urtzaileak bete behar du sutegia meaz.

2 iz. Urtzen duen gauza. Elur-urtzailerik hoberena eguzkia da.

urtze

iz. urtu aditzari dagokion ekintza. Burdinaren urtze lana. Berunaren urtze puntua.

urtzi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, urtzi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ortzi].

urtzintz

iz. Ipar. Doministikua, usina. Urtzintz egin du.

urubi

iz. Hontzaren antzeko hegazti harraparia, lumadi arre-gorrixka edo grisaxka duena eta ornodun txikiz elikatzen dena (Strix aluco).

uruguaitar

1 adj. Uruguaikoa, Uruguairi dagokiona. Uruguaitar agintariak.

2 iz. Uruguaiko herritarra.

uruktar

1 adj. Urukekoa, Uruki dagokiona.

2 iz. Urukeko herritarra.

urxapal

iz. Zub. Usapala. Urxapal bat badugu herrian tristerik.

urxuri

iz. Ipar. Gernua, pixa. Droga gehienak ez dira urxurian agertzen.

urxuria egin Pixa egin. Tisana horrek urxuria egitea aisatzen du.

urzain

iz. Batez ere Ipar. Erreka eta ibaietako arrantza zaintzen duen pertsona. Urzainak mutiko bat debekatutako arrantzan harrapatu du.

urzainkiar

1 adj. Urzainkikoa, Urzainkiri dagokiona.

2 iz. Urzainkiko herritarra.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper