Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

subespezie

iz. Biol. Bizidunen sailkapenean, espeziea banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, espezieko beste banakoetatik bereizten dituzten zenbait ezaugarri duten banakoez osaturik dagoena. Orangutanen eta txinpantzeen artean gertatzen den bezala, badira gorilen artean ere subespezie bereiziak, hau da, ezaugarri morfologiko desberdinak dituztenak.

subfamilia

iz. Biol. Bizidunen sailkapenean, familia banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, bere barnean hainbat genero hartzen dituena.

subgenero

iz. Biol. Bizidunen sailkapenean, generoa banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, bere barnean hainbat espezie hartzen dituena.

subil

iz. Beheko suan erretzen den enborra. Suak erasotzen dio subilari.

subilaro

iz. Gabon eguna.

subiranismo

iz. Lurralde baten subiranotasunaren alde egiten duen mugimendu politikoa. Hauteskundeetan subiranismoak argi irabaziz gero, ondorengo urratsa independentzia aldarrikatzea izango litzateke.

subiranista

adj./iz. Subiranismoarena, subiranismoari dagokiona; subiranismoaren aldekoa. Ideia subiranistak bultzatzeko. Aldarrikapen subiranistak ez duela herritarren nahia islatzen. Subiranistak duela hamabi urte baino gehiago dira egun Quebecen.

subirano

1 adj. Goiena, oroz gainekoa. Ik. gehien 5; nagusi 6. Gauza guztien kreatzailea eta nagusi subiranoa. Aingeruen eta gizonen Andre subiranoa. Juje subiranoa mundura jausten denean, nork jasan haren soa? Ohore subirano eta loria neurrigabe batengatik.

2 adj. Inoren mendeko ez dena. Estatu subiranoak.

subiranotasun

iz. Inoren mendeko ez denaren nolakotasuna edo egoera. Autonomia ez da subiranotasuna. Ukrainaren subiranotasuna sendotzeko.

subjektibismo

iz. Gauzak iritzi edo ikuspegi pertsonalen arabera soilik ikustean oinarritzen den jarrera edo teoria. Subjektibismoak etikaren balio unibertsala edo objektibotasuna zalantzan jartzen du.

subjektibo

1 adj. Subjektuari dagokiona. Genitibo subjektiboa.

2 adj. Burutik edo gogotik at izatasunik ez duena. Denbora errealitate subjektiboa dela diote.

3 adj. Norberaren aurreiritzien, interesen edo zaletasunen mende dagoena. Gustuak subjektiboak dira. Munduaren ikuskera subjektibo bat.

subjektibotasun

iz. Subjektiboa denaren nolakotasuna. Subjektibotasun gehiegiak arimaren ahuldadea erakusten omen du.

subjektu

1 iz. Hizkl. Perpaus batean, predikatuan esaten dena dagokion pertsona edo gauza. Euskal perpausa honela bereizten omen da: subjektua, alde batetik, eta predikatua, bestetik. Perpaus baten subjektua aditz sintagmaren ezkerretara doan izen sintagma da.

2 iz. Pertsona, pentsatzen duen edo aritzen den izaki gisa hartua.

subjuntibo

iz. Mendeko perpausen aditzaren gramatika moduetako bat, egoera edo ekintza desirazko edo iritzizko gisa adierazten duena. Subjuntiboa euskaraz, -(e)n edo -(e)la menderagailuez hornituriko -dadi- edo -deza- laguntzaileen saileko adizkiak izendatzeko erabiltzen da. Subjuntiboko orainaldia, lehenaldia. Subjuntiboko adizkiak desagertuz doaz hizkuntza askotan.

subkarpatiko

adj. Lurraldeez eta kidekoez mintzatuz, Karpato mendien oinetan dagoena.

subklase

iz. Biol. Bizidunen sailkapenean, klasea banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, bere barnean hainbat ordena hartzen dituena. Baso hauetako espezie nagusia koniferoen subklaseko zuhaitz bat da.

subkontziente

1 iz. Psikol. Psikearen zatia, kontzientea ez dena, baina haren jokamoldean eragina duena. Ik. inkontziente. Subkontzienteari buruzko teoriek egin zuten Freud ezagun.

2 adj. Psikol. Egoera psikikoez mintzatuz, kontzientea ez dena, baina gizabanakoaren jokamoldean eragina duena. Surrealismoak mekanismo automatikoak eta subkontzienteak bultzatzen ditu.

sublimatu, sublima, sublimatzen

1 du ad. Psikol. Instintu bulkada bat moralki edo sozialki onargarriagoa den ekintza bihurtu. Ez dagoela bere maitemina sublimatzeko gai ez den maitemindua baino izaki arriskutsuagorik.

2 da/du ad. Fis. Gorputz bat egoera solidotik gas egoerara pasatu, egoera likidotik igaro gabe.

sublimatze

1 iz. Psikol. Instintu bulkada bat moralki edo sozialki onargarriagoa den ekintza bihurtzea.

2 iz. Fis. Gorputz bat egoera solidotik gas egoerara pasatzea, egoera likidotik igaro gabe.

sublimazio

1 iz. Psikol. Sublimatzea. Mendeetan txertatu diguten sufrimenduarekiko ikuspegi kristauak oinazearen sublimaziora ohitu gaitu.

2 iz. Fis. Sublimatzea. Liofilizatze prozesuan, izotza sublimazioz lurrun bihurtzen da.

subliminal

1 adj. Oharmenari ihes egiten diona. Ik. oharkabeko. Pertzepzio subliminala.

2 adj. Publizitateaz, mezuez eta kidekoez mintzatuz, hartzaileak ohartuki jaso ez arren, haren jokaeran eragina duena. Zientzialari askok argi kritikatu dugu eslogan horren bidez kontsumitzaileari bidaltzen zaion mezu subliminala. Publizitate subliminala.

subnormal

adj./iz. Pertsonez mintzatuz, buruz atzeratua.

subordena

iz. Biol. Bizidunen sailkapenean, ordena banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, bere barnean hainbat familia hartzen dituena.

subproduktu

iz. Prozesu industrialetan, produktu nagusiaz gain lortzen den bigarren mailako produktua.

subrogatu, subroga, subrogatzen

da/du ad. Zuz. Norbaitek edo zerbaitek, erlazio juridiko batean, beste norbait edo zerbait ordeztu.

subrogazio

iz. Zuz. Subrogatzea. Hipotekaren subrogazioa egitera behartzen dituzte bezeroak.

subsidiario

adj. Erantzukizunez, arauez eta kidekoez mintzatuz, sail nagusia ordezkatzen duena edo haren euskarri dena. Arratzu-Ubarrundiako Udalak arau subsidiarioak aldatu ditu kanpina egin ahal izateko.

subsidiariotasun

iz. Subsidiarioa denaren nolakotasuna. Subsidiariotasun printzipioa.

subsidio

iz. Oinarrizko dirulaguntza, Administrazioak edo erakunde ofizial batek ematen duena. 30 euroko igoerak balioko die zuzenean gutxieneko soldata jasotzen duten langileei, eta subsidioa jasotzen duten langabeei.

substantibo

iz. Hizkl. Izena. Ahalegin zaitez substantiboak, adjektiboak, izenlagunak eta aditzak gehiegi ez errepikatzen.

substantzia

1 iz. Fil. Berez den gauza, berez existitzen dena. Ni, arima naizen aldetik, substantzia naiz.

2 iz. Gaia, gauzak osatzen dituzten materia motetako bakoitza.

substratu

1 iz. Zerbaiten oinarrian dagoen gauza. Nire olerkien substratua beti izango da berbera, bizitza eta bizitzako zerak.

2 iz. Hizkl. Lurralde jakin batean mintzo den hizkuntza zabaldu aurretik hitz egiten zen hizkuntzak geroagoko horretan utzitako arrasto fonetiko, morfologiko, sintaktiko edo semantikoen multzoa. Ik. superestratu. Irlanderaren ez-indoeuropar substratua.

3 iz. Biol. Landareak eta animalia batzuk finkaturik bizi diren tokia.

4 iz. Geol. Azterketa-eremuaren azpian dagoen eremua. Gainazalaren itxuratik abiatuta, has gaitezke aurreikusten substratuaren ezaugarriak.

5 iz. Kim. Erreakzio kimikoetan, entzima baten eragina duen gaia.

6 iz. Fil. Substantzia. Iragana eta geroa denboraren egiazko substratua den orainaldiaren inguruan moldatzen dira.

subtropikal

adj. Geogr. Tropiko inguruetako eremu epeletakoa, eremu horiei dagokiena. Landare mota hori inguru subtropikaletan bizi ohi da. Klima subtropikal epela du Zimbabwek.

suburdina

iz. Egurrari eusteko beheko suan jartzen den burdinazko euskarria, gehienetan hankaduna izaten dena. Beheko sua beltz, lauso, errauts tantarik gabe, eta suburdinak diz-diz.

suburu

iz. Sukaldearen edo beheko suaren gaineko inbutu modukoa, kea bildu eta tximiniara bideratzen duena. Antzinako sukalde zahar suburu zabalekoa.

sucre

iz. Ekuadorko diru unitatea, dolar estatubatuarra ezarri zen arte.

sucretar

1 adj. Sucrekoa, Sucreri dagokiona.

2 iz. Sucreko herritarra.

sudandar

1 adj. Sudango Errepublikakoa, Sudango Errepublikari dagokiona. Sudandar nekazariak.

2 iz. Sudango Errepublikako herritarra. Sudandar batek egin omen zituen irudiak.

sudiakre

iz. Ipar. Erl. Subdiakonoa.

sudoku

iz. Denbora-pasako jokoa, karratu bat osatuz jarririk dauden 9 laukietan eta horietako bakoitza osatzen duten 9 laukitxoetan 1etik 9rako zenbakiak jartzean datzana, betiere zutabe, errenkada edo lauki berean zenbakirik errepikatu gabe eta hasieran jarririk dauden zenbakien laguntzarekin. Garunarentzat eraginkorrago duzu oinez ibiltzea sudokuak egitea baino.

sudun

adj. Batez ere Ipar. Sua duena. Zuzi suduna.

sudupil

iz. g.er. Sudur zuloa. Sudupil irekiekin haizea sumatzen du.

sudur

1 iz. Giza aurpegiaren erdiko irtengunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. Sudurraz usnatzea edo usain egitea. Sudur handiko gizona. Sudur luzea, kakoa, motza. Begiak triste, sudurra luze. Sudurretik odola zeriola. Neskato sudur-motz bat etxeratu zuen. Sudur azpiko bizarrak. Sudur puntan. || pl. Ezin jasanezko urrina, sudurretan barna sartzen zena.

2 iz. Irud. Besteren egitekoetan sudurra sartu. Sudurraz haratago ez zuen ikusten.

3 iz. Animaliez mintzatuz, giza sudurraren egiteko bera duen organoa. Ik. mutur. Badira euliak zaldiei eta beste abere batzuei sudurretik sartzen zaizkienak. || pl. Ehiza txakurrak ditu zorrotzak begiak eta zorrotzak sudurrak.

sudur hauts, sudur-hauts Tabako hautsa, sudurretik hartzen zena. Sudur hautsaren ontzia.

sudur hezur, sudur-hezur Sudurreko hezurra. Emakumeak gorputz osoan ubeldura ugari zituen eta sudur hezurra hautsita zuen.

sudur mintz, sudur-mintz 1 Batez ere pl. Sudur zuloak bereizten dituen kartilagoa. Zezena lotzen da sudur mintzetatik.

2 Batez ere pl. Sudur barrua estaltzen duen muki mintza. Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.

3 Batez ere pl. Muturra. Katamotzaren sudur mintzetako bizar lodi gogorrak.

sudur mintzo, sudur-mintzo Sudur hotsa duen mintzoa, sudur zuloetako traba edo akatsen baten ondorio dena. Sudur mintzoa du horrek.

sudur zapi, sudur-zapi Musuzapia.

sudur zulo, sudur-zulo Batez ere pl. Sudurreko barrunbeetako bakoitza. Sudur zuloetatik hautsa sartu zait. Sudur zuloak zimurtu. Sudur zulo iletsuak.

sudurkari

adj./iz. Hizkl. Fonemez mintzatuz, haizea sudurretik kanporatuz ahoskatzen dena. Bokal sudurkariak. Bokal arteko sudurkaria erortzea.

sudurkaritasun

iz. Hizkl. Sudurkaria denaren nolakotasuna. Eskualdeko mintzoa sailkatzean, bokalen sudurkaritasuna aintzat hartu dute.

sudurpeko

iz. Bibotea. Sudurpeko beltz, luze, erpin-zorrotza.

sudurreko

1 iz. Sudurrean hartzen edo ematen den kolpea. Ikaragarrizko sudurrekoa eman zion.

2 iz. pl. Betaurreko mota zaharra.

suebaki

1 iz. Baso, ereintza eta kidekoetan, suak aurrera ez egiteko soiltzen den lur zerrenda. Suak ez zuen inolako giza kalterik eragin, traktoreekin egindako suebakiek sua pinudi batetik berrehun metrora geldiarazi baitzuten.

2 iz. Inform. Sare informatikoak babesteko segurtasun gailua, baimenik ez dutenak bertan sartzea eragozten duena. Kanpaina horrek suebakien eta birusen aurkako programen bitartez nola babestu irakasten die internautei.

suebo

adj./iz. Hist. V. mendean, Galia eta Hispaniako ipar-mendebaldea inbaditu zituzten germaniar leinuetako bateko kidea; leinu horiei dagokiena. Alanoak, sueboekin eta bandaloekin batera, Iberiar penintsulako lurretara igaro ziren.

suediar

1 adj. Suediakoa, Suediari dagokiona. Suediar idazlea.

2 iz. Suediako herritarra.

suediera

iz. Suedian mintzatzen den germaniar hizkuntza. Suedierazko literatura.

sueldo

iz. Naf. Espainiako diru zaharra. Ezkontzen zen andreak eramaten zituen hiru sueldo bere senarraren etxera.

suelto

1 adb. Gip. Lgart. Ugari. Dirua suelto gastatu. Remigio, atera ezak ardoa suelto.

2 adj. Gip. Soltea.

suertatu, suerta, suertatzen

1 da ad. Zerbait halabeharrez gertatu edo egokitu; gertatu. Herensugearen janari izatea suertatu zitzaion. Ezkontzan suertatu zaio gizon bat abererik zikinena baino zikinagoa. Gauza jakina da zer suertatzen zaien itsas zabalean dabiltzanei.

2 da ad. Halabeharrez, toki edo egoera jakin batean aurkitu. Ik. egokitu 3; gertatu 3. Zu han suertatu bazina, hilko zintuzten. Gizonak bere burua munduan aurkitzen du, hemen gertatzen da, hemen suertatzen, nola eta zergatik ez dakiela. Ez dut aukera nire eskuko, eta loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz, nahi badut eta nahi ez badut.

3 da ad. Topo egin. Egun haietan, eta elkar aditu gabe, Erroman suertatu ziren Juan de Figeroa, Matiu Ori eta Gazpar de Doctis.

suerte

1 iz. Ipar. Mota. Zenbat bekatu suerte dira? Suerte guztietako loreak.

2 iz. Herr. Zoria. Ik. zorte. Mundu honetan suerte onik ez da niretzat. Suerte txarrak jo zuelako, beso bat dauka moztua.

3 iz. Herr. Suerte ona. Suerte handiko gizona zen. Nire senarrak zer suertea, ni emaztetzat hartzean!

suete

iz. Bizk. Sukaldea. Suete bazterrean.

suetxe

iz. Txondorraren erdiko zuloa.

sufi

1 adj. Sufismoarena, sufismoari dagokiona. Tradizio sufiko ipuin bat.

2 iz. Sufismoaren jarraitzailea. Sufien artean estimu handian diren amodiozko poema eder horiek.

sufismo

iz. Islamismoaren doktrina aszetiko eta mistikoa, Alarekin batasun mistikoa lortzea helburu duena.

sufragio

iz. Hauteskundeetan edo erabaki bat hartzean, botoa ematea. Sufragio eskubidea. 1979an hautatu zen lehen aldiz, sufragio unibertsalez, legebiltzarra.

sufragista

iz. Emakumeen boto eskubidearen aldeko ekintzailea.

sufre

iz. Elementu kimikoa, ez-metal horia, industrian oso erabilia dena (S; zenbaki atomikoa, 16). Sufre usaina. Sufre irazekizko aintzira batera. Sufrezko euri ikaragarri bat hasi zen.

sufredun

adj. Sufrea duena. Ik. sufretsu. Mendi honetan badira iturri sufredunak, baita gatzdunak ere.

sufretsu

adj. Sufre asko duena. Ik. sufredun.

sufreztatu, sufrezta, sufreztatzen

du ad. Sufre geruza batez estali. Mahastiak sufreztatu.

sufriarazi, sufriaraz, sufriarazten

du/dio ad. Sufritzera behartu, pairarazi. Hainbeste pena sufriaraztea, ai zer gauza itsusia! Ikusiz deabruak zenbat sufriarazten dion haren alaba maiteari (...). Jende xeheari anitz sufriarazi zion gosete handi batean.

sufriarazle

iz. Sufriarazten duen pertsona. Barkatzen diet etsaiei, nire sufriarazleei.

sufrikario

iz. Sufrimendua. Sufrikarioak jasan. Mundu honetako sufrikarioak ez dira deus. Sufrikariozko leku bat.

sufrimen

iz. g.er. Sufrimendua.

sufrimendu

iz. Sufritzea. Ik. pairamen; nekaldi; oinaze; sufrikario; sufrimen. Sufrimendu handien ondoren. Txakurren sufrimenduak. Sufrimendua premiarik gabe luzatu. Sufrimendutik sortutako literatura.

sufritu, sufri, sufritzen

du ad. Nekea edo oinazea pairatu edo jasan. Ik. eraman1 11. Ni naizela medio sufritu dituen nekeak. Sufritu du hamaika gose. Gure aitak asko sufritu zuen gerran. Eramangarritasunez sufritu.

sugai

iz. Sua egiteko erabiltzen den gaia. Ik. erregai. Baina zeri zaio gehienik sua lotzen, ez bada sugai idorrari? Geldi ez zaitezen infernuko sugai egina. Arte egurra da sugairik onena.

sugaiketa

adb. Ipar. Sugai bila. Sugaiketa joan zen.

sugandila

iz. Muskerraren itxurako narrastia, hura baino txikiagoa eta eskuarki arrea (Podarcis sp.). Sugandila, euli ehizan. Sugandila bezala zuloetan sartzen.

horma sugandila, horma-sugandila Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis).

sugar

iz. Garra. Infernuko sugarretan. Lot Sodomako sugar izugarrietatik begiratu zenuen bezala.

sugarastatu, sugarasta, sugarastatzen

da/du ad. Bizk. g.er. Gardostu.

sugarri

1 iz. Bizk. Sugaia.

2 iz. Bizk. Pizgarria.

sugartu, sugar/sugartu, sugartzen

da/du ad. Sugarretan jarri; bat-batean su hartu.

sugatz

iz. Belarrez, iratzez edo lastoz eginiko meta. Eta belarrak ihartutakoan, sugatzak egin nonahi, dotore askoak, tente-tente.

suge

iz. Zilindro itxurako gorputz luzea duen narrasti hankarik gabea (Subord. Ophidia). Suge pozoiduna. Sugeak heldu izan balio ere, ez zuen horrelako bihozminik hartuko. Sugeak ausiki zuelako. Sugerik gabeko paradisua zen hura. Hori irents dezakeenak apoak eta suge biziak ere irentsiko lituzke. Suge habia batean. Suge zuloa dirudien etxe madarikatu horretan. Suge hozka, zizta. Ipuinak badu miztoa, eta suge miztoa gainera.

suge belar, suge-belar Kala itxurako landarea, lore zuri-berdexkak eta mulkoetan bilduriko fruitu gorri pozoitsu eta deigarriak ematen dituena (Arum sp.).

suge ilar, suge-ilar 1 Hiruki formako ale beltzaxka irintsua ematen duen landarea (Fagopyrum esculentum).

2 Usagaria.

suge jan, suge-jan iz. Suge belarraren fruitu gorri pozoitsu eta deigarria.

sugegorri

iz. Hiruki formako burua duen suge isats-laburra, hozka egitean letagin barne-hutsetatik pozoia sartzen duena eta animalia txikiz elikatzen dena (Fam. Viperidae). Sugegorriaren ziztada. Sugegorrien habia. Sugegorriaren beldurrez bizi da beti artzaina, bazterren batetik noiz agertuko zain.

sugekume

iz. Sugearen umea. Sugea hilagatik sugekumeak bizi (esr. zah.).

sugestio

iz. Psikol. Teknika edo praktika psikologikoa, hitzaren bitartez pertsona batek beste baten jokabidean nahiz egoera afektiboan eragin dezakeela uste izatean oinarritzen dena. Ik. hipnotismo. Sugestioaren bidez, pazienteek onuragarri zitzaien erregimena betetzea zen helburua.

sugetzar

iz. Adkor. Suge handia. Sugetzarra bezala zapalduko haute.

sugin

1 iz. g.er. Errementaria.

2 iz. Labeetan, lurrun makinetan eta kidekoetan, suaren ardura duen langilea. Suginek ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira.

suhar

adj. Lehia biziz betea, kartsua, sutsua. Gudari bipil eta euskaldun suharra. Lapurtar klasikoak izan duen aldekorik suharrena. Bihotz suharra. Fede suharrekoa.

suharbera

adj. Sukoia. Etxeetako suteen herenak metxeroekin edo gai suharberekin jolasean dabiltzan umeek eragiten dituzte.

suharki

adb. Lehia biziz, kartsuki. Suharki otoitz egin. Euskal Herria suharki maite zuen.

suharri

iz. Kuartzo mota trinkoa, gris horixka, sua pizteko erabiltzen zena. Pipa suharriaz piztu. Suharri guztiak baino bihotz-gogorragoak izan ez balira. Suharrizko geziak.

suhartasun

iz. Suharra denaren nolakotasuna. Bertsolaritzak modan jarraitzen du, baina ez hamarkadaren hasierako suhartasunaz. Suhartasun bizia.

suhartu, suhar/suhartu, suhartzen

1 da/du ad. Ipar. Suhar bihurtu. Soldadu bihotz gutiduna suhar daiteke lagun suharrekin.

2 (Era burutua izenondo gisa). Bere bihotz amodioz suhartua.

suhi

iz. Alabaren edo semearen senarra. Haserretu nintzen nire suhiarekin. Mikel Lahirigoien hartu du suhitzat.

suhi-errain pl. Suhia eta erraina; suhiak eta errainak. Gure umeak oso onak; suhi-errainak berdin, zer esanik ez.

suhigai

iz. Alabaren edo semearen senargaia.

suhiltzaile

iz. Suteak itzaltzeko edo arriskuan dagoen jendeari laguntzeko eraturiko herri erakundeko kidea. Suhiltzaileei deitu. Suhiltzaileengana hel egin.

suhuskundar

1 adj. Suhuskunekoa, Suhuskuneri dagokiona.

2 iz. Suhuskuneko herritarra.

suil

1 iz. Isurkariak, ura batez ere, garraiatzeko zurezko ontzia, oinarria ahoa baino zabalagoa duena eta burdinazko uztaiak dituena. Ik. edarra; tina1; pegar. Demagun, neska bat suila buruan eta eskuinean pertza, ur bila doala. Ez dago iturria agortuko duen suilik. Suilez hari du euria.

2 iz. Suil baten edukia. Ik. suiltara. Iturritik zetorren suil bat urekin.

suiltara

iz. Ipar. Suil baten edukia. Leiho batetik suiltara ur hotz isuri zioten besagainka.

suin iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, suin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. suhi].

suite

1 iz. Mus. Tonalitate bereko zenbait zatiz osaturiko musika-lana. J. S. Bachen suiteak.

2 iz. Goi mailako hoteletan, elkarren artean komunikaturiko gela multzoa, bezero bakar bati alokatzen zaiona.

suitzar

1 adj. Suitzakoa, Suitzari dagokiona. Suitzar mutil gazte bat.

2 iz. Suitzako herritarra.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper