Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

o1

iz. Alfabetoko letra (o, O).

o2

interj. Ustekabea, harridura edo mirespena adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. oi; ai. O, ene Jainkoa! O, itsutasun ezin esan bestekoa! O, heriotza!, zein gauza samina den zure oroipena! O, zein ederra zaren!

oasi

1 iz. Basamortu batean, ura eta landareak dauden tokia. Saharako oasiak. Oasiko palmondoak. Putzu asko zituen oasi batean.

2 iz. Irud. Estualdi eta zoritxar aldietan, babestokia, atsedentokia. Unamunok bere poema ederrenetakoak idatzi zituen Fuerteventuran; filosofo eta idazlearentzat, oasia izan zen uharte hura, babestokia, esperantzarako kaia.

obal

adj. Obalo formakoa. Jainkosaren aretoa txikia eta obala zen.

obalatu

adj. Obala. Mahai obalatu zuri distiratsua.

obalo

iz. Elipsearen antzeko kurba itxia, ardatz batekiko edo birekiko simetrikoa dena.

obanostar

1 adj. Obanoskoa, Obanosi dagokiona.

2 iz. Obanosko herritarra.

obario

iz. Obulutegia. Gonada sexualek —obarioek eta barrabilek— eta horiek sortzen dituzten hormonek —estrogenoak eta testosteronak— odola, bihotza eta burmuina asaldatzen dizkigute.

obediarazi, obediaraz, obediarazten

du/dio ad. Obeditzera behartu. Erakutsiko du kar gehiago erregelamenduari obeditzeko eta besteri obediarazteko.

obedient

adj. Ipar. Esanekoa. Ik. obeditzaile.

obediente

adj. Heg. Esanekoa. Ik. obeditzaile.

obedientzia

iz. Esanekotasuna. Jainkoari zor diozun obedientzia.

obeditu, obedi, obeditzen

du/dio ad. Agintzen duenaren nahia bete edo esana egin, beste batek agindu duenari amore eman. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. men egin. Gurasoei obeditu behar zaiela. Legeei obeditzeagatik, ez obeditzeagatik baino zigor gogorragoa izango dutela.

obeditzaile

adj. Obeditzen duena. Ik. esaneko.

obeditze

iz. Agintzen duenaren nahia betetzea edo esana egitea, beste batek agindutakoari amore ematea.

obelisko

iz. Monolito garaia, oinarria lauki edo lauki zuzen formakoa, eta goialdea piramide antzekoa duena.

obertura

iz. Mus. Opera, oratorio eta kidekoetan, sarrerako musika-lan instrumentala. Beethovenen Fidelio operako obertura.

obiparo

adj./iz. Zool. Animaliez mintzatuz, amaren gorputzetik kanpo garatzen diren arrautzen bidez ugaltzen dena. Ik. errule.

objektibatu, objektiba, objektibatzen

du ad. Zerbaiti izaera objektiboa eman. Inguratzen gaituen errealitatea pinturen, ekuazioen edo poemen bidez objektiba daiteke.

objektibo

1 adj. Objektuari dagokiona.

2 adj. Subjektutik at izatasuna duena. Bereizkuntza objektiboak.

3 adj. Norberaren aurreiritzien, interesen edo zaletasunen mende ez dagoena. Argibide objektiboa.

4 adj. Pertsonez mintzatuz, bere aurreiritzien, interesen edo zaletasunen mende egon gabe aritzen dena. Berriemaile objektiboa.

5 iz. Optika-tresnetan, ispilu, leiar edo leiar multzoa, ikusi edo aztertu nahi den gauzaren aldera zuzentzen dena.

6 iz. Argazki kameretan, leiar multzoa, objektuaren irudia xafla sentikor batean islatzen duena.

objektiboki

adb. Objektibotasunez.

objektibotasun

iz. Objektiboa denaren nolakotasuna. Epai baten objektibotasuna. Har ezazu denbora apur bat nire egoera objektibotasunez aztertzeko.

objektore

iz. Kontzientzia-objektorea. Armak erabili nahi ez dituztelako egin dira objektore.

kontzientzia objektore, kontzientzia-objektore Kontzientzia-eragozlea.

objektu

1 iz. Gogoetaren gai izan daitekeen zernahi gauza, gogoeta egiten duen subjektutik at izatasuna duena. Subjektua eta objektua. Objektuaren eta haren ideiaren arteko aldea.

2 iz. Hizkl. Aditz iragankor baten osagarria, subjektua ez dena, eta, gehienetan, nor edo nori osagarriari dagokiona.

3 iz. Gauzakia. Ukitzen duzu berriro, haztatzen dizkiozu alde guztiak, uste duzu inoiz inork ukitu gabeko objektu bat ukitzeko fortuna izan duzula.

objekzio

iz. Kontrako argudioa. Objekzio dogmatikoak, kritikoak edo eszeptikoak.

kontzientzia objekzio, kontzientzia-objekzio Kontzientzia-eragozpena.

oblatu

1 adj./iz. Erl. Zenbait ordenatako lekaide edo lekaimeek hartzen duten izena; ordena horietako batekoa dena. Maria Sortzez Garbiaren Oblatuak. Moja oblatuak.

2 iz. Erl. Beneditar monasterio bati loturiko laikoa, ordena horretako arau espiritualen araberako biziera eramateko promesa egin duena. Orain Beloken ditugun oblatuak, jaun-andre batzuk dira, berrogei bat denetara, gehienak erdaldunak. Urtean lau aldiz etortzen zaizkigu jaun-andre oblatuak edo otoizlariak.

3 iz. Erl. Zenbait lan, zerbitzu edo ondasunen truke monasterio edo komentu batean bizi den laikoa.

obligarazi, obligaraz, obligarazten

du ad. Ipar. Behartu.

obligatu, obliga, obligatzen

da/du ad. Behartu. Ik. obligarazi.

obligazio

1 iz. Eginbidea. Ik. eginbehar, betebehar, egiteko.

2 iz. Ekon. Finantza-merkatuetan, kreditua lortzearren, enpresek nahiz erakunde publikoek jaulki dezaketen titulua. Jaurlaritzak bihar jarri nahi du merkatuan 186 milioi euroko zorra; obligazioak Bilboko Burtsaren Ohar Zerbitzuaren bitartez jarriko dituzte merkatuan. Bankuek jaulkitzen dituzten bonuak eta obligazioak bermatzeko.

oboe

iz. Tutu formako zurezko haize instrumentu mihi-bikoitza, mutur batean bestean baino zabalagoa dena. Oboe-jotzailea.

oboide

1 adj. Arrautza formakoa. Ik. arrauzkara. Fruituak oso txikiak dira, oboideak eta horiak, eta gehienbat adaxken puntetan sortzen dira, multzoka.

2 iz. Mat. Arrautza formako irudi geometrikoa. Oboide formako hilobiak.

obolo

iz. Antzinako Greziako zilarrezko dirua, drakmaren seirena balio zuena.

obozelula

iz. Bot. Landareen gameto emea.

obra

1 iz. Egitea, egintza. Miserikordiazko obrak. Bekatu egin dudala pentsamenduz, hitzez eta obraz.

2 iz. Artista edo idazle baten lana; idazlana edo artelana. Obra mardula utzi digu Orixek eta bizitza-eredu beteagoa. Arestiren obra osoa ez dugu behar bezala ezagutzen. Ez diote itzulpenek ematen literatura bati bere maila, berezko obrek baizik.

obramendu

iz. Heg. Herr. Giza gorotza. Beherakoa dagoenean, bost minututik bost minutura obramendua.

obratu, obra/obratu, obratzen

1 du ad. Gauzatu. Zuk manatzen dituzun hitzak nahi ditut obratu. Elkar ezin jasanez bizi gara, itsuskeria izugarrienak obratzeraino.

2 du ad. Jardun, aritu. Sinestea aski ez duk, non ez duan obratzen.

obratzaile

iz. Batez ere Ipar. Zerbait obratzen duen pertsona. Ik. egile. Ezagutu zuten mirakuluen obratzailea Jainkoaren semea zela.

obserbantzia

iz. Erl. (Aginduak, arauak eta kidekoak) betetzea, begiratzea. Jauna, gida gaitzazu zure manu santuen obserbantzian.

obsesibo

1 adj. Ideiez edo sentimenez mintzatuz, obsesio bihurtu dena. Ezinikusi hutsetik harago doan gorroto obsesiboa.

2 adj. Pertsonez mintzatuz, obsesioen mende dena, obsesionatzeko joera duena. Ikertzaile obsesibo baten antzera.

obsesio

iz. Borondatearen kontra nagusitzen den burutapena edo irudia, gogotik kendu ezin dena. Biribilen eta zuloen obsesioak jota bizi ginen ordurako. Zergatik identitate obsesio hori hemen egiten dugun guztiarekin? Bi obsesio ditu: musika klasikoa, eta 36ko gerran ikusitako izugarrikeriak.

obsesionatu, obsesiona, obsesionatzen

da/du ad. Obsesioa izan, burutapen edo irudi bat gogotik ezin kendu; obsesioa eragin. Ik. itsutu 3. Euskararen kalitateak kezkatu egin behar gaitu, baina ez obsesionatu. Gaurkotasunak obsesionatua bizi den mundu hau. Berak aitortua da: hitzekin obsesionatu egiten da batzuetan.

obstetrizia

iz. Med. Medikuntzaren adarra, haurdunaldiaz, erditzeaz eta erditze ondokoaz aritzen dena. 1958an hasi ziren ekografiak erabiltzen obstetriziaren alorrean. Ospitaleko obstetrizia-zerbitzua.

obulatu, obula, obulatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Obulazioa gertatu. Emakumeek bi aste horietako edozein unetan obula dezakete.

obulazio

iz. Obulutegitik obulu bat kanporatzea, uteroan ernaldu ahal izateko. Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da: obulu bat ateratzen da bi obulutegietako batetik.

obulu

1 iz. Sexu zelula eme heldua, ernaldua izateko gai dena. Obulua eta espermatozoidea batzean sortzen den zelula batetik garatzen dira gainerako guztiak. Emakumeak obulu kopuru jakin batekin jaiotzen ziren ustea zalantzan jarri dute AEBko adituek.

2 iz. Landare hazidunen organo obala, landarea ernaldu ondoan hazi bihurtzen dena.

obulutegi

1 iz. Emeen ernaltze organoa, obuluak sortzen dituena. Ik. obario. Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da: obulu bat ateratzen da bi obulutegietako batetik.

2 iz. Bot. Landareez mintzatuz, pistiloaren behealdeko zatia, obuluak dauzkana.

obus

iz. Artilleriako pieza, kanoiaren eta morteroaren artekoa; tresna horrek botatzen duen jaurtigaia. 1871n obus batek burua moztu zion.

oda

1 iz. Grezia klasikoan, musikaren laguntzaz kantatzen edo esaten zen olerki lirikoa. Saforen odak.

2 iz. Gehienetan ahapaldi edo zati berdinetan zatitzen den olerki lirikoa.

odaiertz

iz. Ostertza.

odi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, odi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hodi].

odietar

1 adj. Odietakoa, Odietari dagokiona.

2 iz. Odietako herritarra.

odisea

iz. Abenturaz eta arriskuz josiriko bidaia luzea. Bi urteko odisea latza onik bukatu ahal izan zuten guztiek.

odol

1 iz. Kolore gorriko isurkari lodia, gorputz osoan zainetan zehar dabilena, elikagaiak eta oxigenoa banatzen eta hondakinak jasotzen dituena. Ahotik odola dariola. Odolaren kolorekoa. Zauriz eta odolez beterik. Odolez gorritua. Odola gatzatu. Odol hotzeko eta beroko animaliak. Barberuak atera behar du odola gaitz askotan, baina, nire ustez, ez hainbestetan.

2 (Esapideetan). Odolezko izerditan. Gorputza odoleraino zigortuz. Odolak su gabe diraki (esr. zah.).

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Odol zainak. Odol tantak darizkiola. Odol aztarnak. Odol gazura (Ik. gazur 2). Odol motak.

4 iz. (Leinuaren ezaugarrien oinarritzat hartua). Odol bereko haurride bagina bezala. Odol bateko ahaideak. Mutiko hura bere odolekoa zela jakin zuenean (Ik. odoleko). Jakoben odolekoak zirenei. Nire odolekoek jasoko dute nire gorputz hila. Ahaidetasuna odolekoa edo erantsia den. Gazte aberats eta odol garbiko bat. Judu odolekoa. Jatsuko odola zuen bere zainetan. Odolaren mintzoa. Odola bera baino lokarri sendoagoak elkartzen gaitu.

5 iz. (Gerra edo borroketan isurtzen den odolaz mintzatuz). Ik. beherago odol isurtze. Odolak odola eskatzen du. Bere odol-egarria asetzeko. Are atsekabe handiagoa hartu zuen, aurkitu zenean, ez etsaien, ezpada israeldarren odola isuri beharrean.

odol belar, odol-belar Horma-belarra.

odol-bero Ik. odolbero.

odol emaile, odol-emaile iz. Bere odola transfusioetan erabiltzeko ematen duen pertsona.

odol-erre Ik. odolerre.

odoletan adb. Odolez estalirik; odola jariatuz. Oihuka ari zen neskatxa, eskuak odoletan. Gizona odoletan utzi zuen. Han gelditu da errukarria, lurrean, odoletan.

odol-gaitz Ik. odolgaitz.

odol galtze, odol-galtze Odola jariatzea edo galtzea. Ik. odoljario.

odol hodi, odol-hodi Odola ibiltzen den hodia.

odol-hotz adj. Pertsonez mintzatuz, nekez larritzen edo hunkitzen dena. Ik. lasai. Dozena bat gudari, zangar bezain odol-hotzak.

odol hotzean adb. Sentimenek hartua izan gabe, larritu edo hunkitu gabe. Haserrealdian ala odol hotzean egin duen. Odol hotzean hil zuen.

odol isuri, odol-isuri 1 Odola isurtzea. Ik. odol isurtze.

2 iz. Odola jariatzea edo galtzea. Ik. odoljario. Hil da 70 urtetan, odol-isuriak eramanik.

odol isurketa, odol-isurketa Odola isurtzea. Ik. odol isurtze.

odol isurtze, odol-isurtze (Gerretan edo borroketan isurtzen den odola adierazteko). Guduak eta odol isurtzeak higuindurik. Bi urtez asko nahaskeria, desmasia eta odol isurtze jasan zituzten gure arbasoek. Odol isurtzerik gabeko heriotza horrek ez gaitu nahigabetu.

odol kolpe, odol-kolpe Gorputz zati batean gertatzen den odol metatzea. Odol kolpe baten ondorioz, konorterik gabe gelditu zen.

odol talde, odol-talde Giza odola, hematietan azaltzen diren antigenoen arabera sailkatzen den lau mota nagusietako bakoitza. Pertsona bati transfusio bat egin behar diogunean, lehen pausoa bere odol taldea zein den jakitea izango da.

odolaldi

1 iz. Gorputzeko alderdiren batean odol gehiegi biltzea.

2 iz. Haserrealdia.

odolbatu

iz. Odolbildua. Ik. odoluri. Atzamarra mailuarekin jo eta odolbatua egin dut.

odolbero, odol-bero

adj. Pertsonez mintzatuz, erraz berotzen edo sutzen dena. Ik. haserrekor. Mutil odolberoa. Azkar eta odolbero bezain bakezko eta ororen adiskide zen. || Ganadu ausart odolberoa.

odolbide

iz. Odol hodien multzoa.

odolbildu

iz. Gorputzean gertatzen den odol biltze edo gatzatzea; bereziki, kolpe baten ondorioz azal azpian egiten dena. Ik. odolbatu; odoluri; ubeldu2; tronbo. Odolbildu haietatik zaina eten eta odola kanporatzera ez dago pauso bat baizik. Koma-egoeran izan zen bi egunez, kolpearen ondorioz buruan egin zitzaion odolbilduaren eraginez.

odoldu, odol/odoldu, odoltzen

1 da/du ad. Odolez orbandu, zikindu, estali. Ik. odoleztatu. Biluzik eta odoldurik ohe gainean zetzalarik (Ik. odoletan). Odoltzen zitzaizkion askotan zauriak. Zenbat aldiz odoldu dut neure aizkora zorrotza!

2 da/du ad. Irud. Gizonak hilez eta lurra odolduz, erreinu asko irabazi zituen. Eguzkia ilunduko da, ilargia odolduko.

3 (Era burutua izenondo gisa). Bere mihiaz mutur odoldua milikatzen duela. Ardi hilen larru odolduak. Zesarren gorputz odolduaren ondoan harriturik bezala daude hiltzaileak.

odoldun

adj. Odola duena. Animalia odoldunak.

odoleko

adj./iz. Pertsonez mintzatuz, beste pertsona batekin odoleko ahaidetasuna duena, odol berekoa. Ik. odolkide. Erbesteko ezagun, adiskide eta odolekorik gehienek alde egin zuten.

odolerre, odol-erre

adj. g.er. Haserrekorra, zitala. Ik. odolbero.

odoleztatu, odolezta, odoleztatzen

1 da/du ad. Ipar. eta Naf. Odoldu. Burutik oinetaraino odoleztatua.

2 (Era burutua izenondo gisa). Zernahi pairatzen zuela bere esku odoleztatuetarik. Ezpata odoleztatua.

odoleztatze

iz. Odolez orbantzea edo estaltzea.

odolgabe

1 adj. Odolik ez duena. Gorputz odolgabea.

2 adj. Adorerik edo kemenik gabea. Nire lantokiko gazte odolgabeak apaizak baino goizago erretiratzen dituk gauaz.

odolgabetu, odolgabe/odolgabetu, odolgabetzen

1 da/du ad. Odolgabe bihurtu, adorea galdu.

2 da/du ad. Odolustu.

odolgaitz, odol-gaitz

adj. g.er. Pertsonez mintzatuz, gogorra, ankerra.

odolgiro

1 adj. Odolzalea. Kristauen etsai odolgiroa. Hautsi zuen bere oin azpian suge odolgiroaren buru pozoitsua.

2 adj. Odoltsua. 1808 eta ondoko urteetako ezbehar odolgiroak.

odoljario

iz. Odola jariatzea edo galtzea; odol hodi batetik odola ateratzea. Ik. hemorragia. Hamabi urtean odoljarioz bizi zen emakume gaixo bat. Zerraldo utzi zuen, bekain bat irekita, odoljario gupidagarrian. Odoljarioa geldiarazteko.

odolkara

adj. Odolaren kolorekoa. Zeru odolkarari so.

odolki

iz. Txerri odol egosiz eta beste zenbait osagaiz egiten den hestebetea. Ik. odoloste; buzkantz. Gabon aldean txerria hilda, odolkia eta lukainka. Babarrunak odolkiarekin. Odolki mutur bat.

odolkiak ordainetan Mesede edo kalteren bat hartu duenak era berean erantzun duela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ordutik aurrera burutazio bakarra izan duela beti: nola edo hala, odolkiak ordainetan ematea guri. Errege Magoak jo eta ke aritu dira lanean, onak izan direnei opariak eta gaizto izan direnei odolkiak ordainetan ematen.

odolkide

adj./iz. Odol berekoa. Ik. odoleko. Odolkideak ere hiltzeko higuinik ez zuten.

odolkidetasun

iz. Odolkide denaren nolakotasuna. Odolkidetasunak eta ahaide arteko ezkontzek ahuldutako leinu baten azken alea.

odolkoi

adj. Odolzalea.

odoloste

iz. Bizk. Odolkia.

odoltsu

1 adj. Odolez betea, odoldua. Ezpata odoltsua. Beren zauri odoltsuak.

2 adj. Gerrez, borrokez eta kidekoez mintzatuz, odol asko isurarazten duena. Sakrifizio odoltsuak. Borroka odoltsuen artean. Gudu odoltsua.

3 adj. Odolzalea.

odoluri

iz. Ipar. eta Naf. Ubeldua; odolbildua. Gorputz guztia zioten azotez larrutu, eta bisaia ederra odoluriz itsustu.

odoluste

1 iz. Odol asko edo odol guztia ateratzea edo galtzea. Odolustea agudoago egiteko, harakinaren laguntzaileak atzeko hanka batetik oratu zion idiskoari.

2 iz. Eriez mintzatuz, zaina irekitzea odol kopuru jakin bat ateratzeko. Ik. odulustu2. Hurtadok odoluste bat egin zion besoan.

odolustu1, odoluts, odolusten

da/du ad. Pertsonez edo abereez mintzatuz, odol asko edo odol guztia atera edo galdu. Zigor ukaldika odolustu zuten. Emaztea aiztoarekin odolusteko gertu zegoen. Hilotza ahotik odolusten ikustean. Biharamunean odolusturik aurkitu zuten.

odolustu2

iz. Eriez mintzatuz, zaina irekitzea odol kopuru jakin bat ateratzeko. Ik. odoluste 2. Odolustu bat komeni zaio gibel aldeko zainetik.

odolzale

adj. Odol isurtzeak atsegin dituena, ankerra. Ik. odolgiro; odolkoi. Borrero gogor eta odolzaleak. Herodes odolzalearen eskuetan hil ziren haurrak.

odontologia

iz. Med. Medikuntzaren adarra, hortz-haginak eta haien gaixotasunen sendabideak aztertzen dituena.

odontologo

iz. Odontologian espezialista den sendagilea.

ofenditu, ofendi, ofenditzen

du ad. Heg. Iraindu.

ofentsa

iz. Iraina, laidoa.

ofentsagarri

adj. Zah. Iraingarria.

ofentsatu, ofentsa/ofentsatu, ofentsatzen

du ad. Ipar. Iraindu, laidoztatu.

ofentsatzaile

adj. Ipar. Iraintzailea.

ofertorio

iz. Erl. Mezaren partea, Jainkoari ogia eta ardoa eskaintzen zaizkiona. Ik. eskaintza 3. Mezako Ofertorioan, Ostia jasotakoan.

ofita

iz. Geol. Harri magmatiko ilunkara, gehienetan berdexka, zenbaitetan feldespatozko kristal izpi zuriz hornitua izaten dena eta harri apaingarri bezala erabiltzen dena. Bidezidorrak egiteko bertako ofita erabili dute.

ofizial1

1 adj. Legezko aginpidea gauzatzen duten erakundeetatik (gobernutik, Administraziotik eta kidekoetatik) datorrena, edo horiei dagokiena. Agiri ofiziala. Estatuaren aldizkari ofiziala.

2 adj. Horretarako eskua duten herri agintariek antolatua. Euskal Herriko unibertsitate ofiziala. Espainiako irakaskuntza ofizialak gure artean izan duen egiteko kaltegarria. Kontrol ofizialaren azpian dagokeen edozein irakastegi.

3 adj. Dagokion erakundeak erabakirik, indarrean dagoena. Hizkuntza ofiziala.

4 adj. Irud. Barka eske nator, Barojaz mintzatu naizelako gure Barojalari ofizialen baimenik gabe.

ofizial2

iz. Heg. Armadan, maila apaleko buru edo buruzagia. Ik. ofizier.

ofizialdu, ofizial/ofizialdu, ofizialtzen

du ad. g.er. Ofizial bihurtu. Dagoeneko Euskal Herriko hogeita bi udalek ofizialdu dute euskal nortasun agiria.

ofiziale

iz. Ipar. Bere kontura ari den hargina, arotza edo kideko langilea. Elkarte honek 6.000 kide dauzka, laborari, ofiziale, arrantzale eta beste. Ofiziale lana.

ofizialki

adb. Era ofizialean, ofizialtasunez. Ofizialki onartua.

ofizialtasun

iz. Ofiziala denaren nolakotasuna. Udal izenen ofizialtasuna. Euskararen ofizialtasunik ezaren ondorioak.

ofizier

iz. (-r- bakunarekin). Ipar. Ofiziala, armadako buruzagia. Soldaduak eta ofizierak.

ofizio

1 iz. Lanbidea, ogibidea. Harakina da ofizioz. Ofizio nekagarriak.

2 iz. Egitekoa. Deabruaren ofizioa da arimak hiltzea.

3 iz. Elizkizuna. Meza eta ofizioetan.

4 iz. Otoitz multzo jakina. Ama Birjinaren bihotz garbiaren ofizio xumea esan.

ofreitu, ofrei, ofreitzen

du ad. Ipar. Beh. Eskaini.

ofrenda

iz. Zah. Eskaintza.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper