Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

kuantu

iz. Fis. Sistema batek truka dezakeen energia kopuru txikiena. Kuantuen teoria.

kuartangar

1 adj. Kuartangokoa, Kuartangori dagokiona.

2 iz. Kuartangoko herritarra.

kuartel

iz. Soldadu taldeen egonleku edo bizileku den eraikina. Ik. kaserna; gudaletxe. Loiolako kuartelak jarri zituztenean. Moncadako kuartela.

kuarteto

1 iz. Lau musika-tresna edo ahotsetarako musika-lana. Mozarten kuartetoak.

2 iz. Lan horiek jotzen edo kantatzen dituzten jotzaile edo kantarien taldea.

3 iz. Lau musikarik osaturiko taldea. Ik. laukote.

kuarto1

iz. Heg. Beh. Gela.

kuarto2

iz. Espainiako kobrezko diru zaharra, lau kobrezko marabedi balio zuena. Ik. lauko. Bi lagunentzat hamarna kuarto asko zela?

kuartzita

iz. Miner. Harri gogorra, nagusiki kuartzoz osatua, kolore zuri, arre edo gorrixka izan dezakeena. Estatuak kuartzita-bloke handietan zizelkatuak zeuden.

kuartzo

iz. Miner. Silizearen forma kristaldua, hainbat harriren eta harea gehienen osagaia dena. Suharria kuartzo mota bat da. || Kuartzozko erlojua.

kuaternario

1 adj./iz. (Izena denean, K larriz). Geol. Zenozoikoa banatzen den periodoez mintzatuz, azkena, duela 2 milioi urte ingurutik gaur egun arte hedatzen dena, Pleistozenoa eta Holozenoa barnean hartzen dituena. Egun aurki daitezkeen glaziar alpetarrak Kuaternarioko glaziazio handiaren ondorio dira. Periodo kuaternarioa.

2 adj. Geol. Kuaternariokoa, Kuaternarioari dagokiona.

kuatrikromia

iz. Lau koloretan (urdina, horia, gorria eta beltza) oinarrituriko inprimatze sistema; sistema horrekin eginiko inprimatze lana.

kuba-libre

iz. Likoreren bat, gehienetan rona, kola-freskagarriarekin nahasiz prestatzen den edaria. Ik. kubata. Eguzkitan etzanik, kuba-libre batzuk edaten.

kubata

iz. Lgart. Kuba-librea. Garagardo ziztrin bat? et, et, et, munduko kubatarik onena prestatuko diagu.

kubatar

1 adj. Kubakoa, Kubari dagokiona. Kubatar dantzaria.

2 iz. Kubako herritarra.

kubiko

1 adj. Kuboarena, kubo forma duena.

2 adj. Kuboa (bolumen unitatea). Metro, zentimetro kubikoa: metro, zentimetro kuboa.

kubismo

iz. 1910 inguruan eratu zen arte eskola, perspektiba tradizionala baztertu zuena eta gauzak geometria formen bidez irudikatzen zituena, alde guztiak plano berean emanez. Picassok eta Braquek hasi zuten kubismoa.

kubista

adj./iz. Kubismoari dagokiona; kubismoari jarraitzen diona. Margolan kubista bat. Picasso eta gainerako kubistak.

kubitu

iz. Anat. Besaurrea osatzen duten bi hezurretako luzeena eta lodiena. Kubitua hautsi zioten.

kubo

1 iz. Mat. Sei lauki berdinez osaturiko poliedroa. Kubo baten aurpegi, alde eta angelu guztiak berdinak dira. Kuboaren erpinak. Kubo formako gauzakia.

2 iz. Mat. Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki horren biderketa hirukoitzaren emaitza. 2ren kuboa 8 da, eta 3rena, 27.

3 adj. Mat. (Bolumen unitateetan, metro, zentimetro eta kideko hitzen eskuinean, alde bakoitza metro (zentimetro...) batekoa duen kubo baten bolumena adierazteko). Zortzi metro kubo ur eduki ditzakeen ontzia.

4 iz. Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, kubo formakoa. Ik. harri kubo. Hogeita bi jasoaldi egin zituen kuboarekin eta gero koadroarekin jardun zuen.

kudeaketa

iz. Kudeatzea. Ingeniaritza Eskolako kudeaketa-eredua.

kudeatu, kudea/kudeatu, kudeatzen

du ad. Egiteko baten antolaketa-arazoen eta diru gorabeheren arta izan. Herriko ikastola kudeatzen dutenak. Euskal kulturaren astea kudeatzeko.

kudeatzaile

iz. Egiteko bat kudeatzen duen pertsona. Elkartearen lehendakaria eta kudeatzailea izendatu. Kudeatzaile bipil bati eskerrak, aurrera doa aldizkaria.

kudeatze

iz. Egiteko baten antolaketa-arazoen eta diru gorabeheren arta izatea. Ik. kudeaketa. Kudeatze lanak.

kui

iz. Akuria.

kuia

iz. Landare herrestaria, hosto-handi eta lore-horia, haziz beteriko fruitu biribilak eta oso handiak, hori-laranja kolorekoak, ematen dituena; landare horren fruitua (Cucurbita pepo). Ik. kurkubita. Buru handia zuen, kuia alimale baten heinekoa. Kuia-zopa. Kuia-haziak. Kuia-burua.

kuiatxo

iz. Kuiaren familiako landarea; landare horren fruitua, jateko ona, azala berdea eta mamia zuria dituena (Cucurbita pepo var. oblonga). Ik. kurkubita.

kuka

iz. Ipar. Txorimaloa. P. Larzabalen antzerki lanetako gizon eta emazteek ez dute lasto eta trapuzko kuka edo panpinen eiterik.

kuku

1 iz. Txori igokaria, uso baten tamainakoa, lumak hauskarak eta buztana beltza dituena (Cuculus sp. eta Clamator sp.). Kuku emeak beste txorien habietan jartzen omen ditu arrautzak.

2 iz. Kukuaren kantua. Kukuak kuku eta dirua sakelan, aberatsa urte guztian.

3 adb. Ezkutaturik. Ik. kukuka. Kuku egon.

4 interj. Ipar. Norbait edo zerbait gaitzesteko oihua. Ik. behera 3. Anton. biba. Biba azeriak, kuku txakurrak!

kukuak jo Zoria aldekoa izan. Lanean ari denari kukuak jotzen dio.

kukuak makur jo Gauzak gaizki, espero ez bezala gertatu. Zaharrak ginen hiru, irabazi nahiz zerbait diru, kukuak makur jo digu.

kukuak oker jo Gauzak gaizki, espero ez bezala gertatu. Askok uste zuten menderatuko zutela, gero ikusi zuten kukuak txit oker jo ziela.

kuku bala, kuku-bala Kuku sagar gogortua.

kuku belar, kuku-belar Urrebotoiaren familiako landarea, lore handi more edo zuriak ematen dituena, lilitegietan hazten dena (Aquilegia vulgaris).

kuku egin Zerbaiten atzetik edo zuloren batetik zerbait agertu edo atera. Edurneren buruak kuku egin zuen egongelako atetik.

kuku gordeka, kuku-gordeka adb. Gordeketan.

kuku jo Erreka jo, porrot egin.

kuku lore, kuku-lore Kuku belarra.

kuku-praka Belar landarea, titare itxurako loreak, zurtoinaren buruan mordoetan bilduak, ematen dituena (Digitalis purpurea). Kuku praken hostoetatik bihotzekoen aurkako sendagai bat ateratzen da.

kuku sagar, kuku-sagar Haritzetan eta haritzaren familiako zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den koskor biribila. Ik. kalitxa 2.

kukuarazi, kukuaraz, kukuarazten

du ad. Ipar. Kukutzera behartu.

kukubilkatu, kukubilka, kukubilkatzen

da ad. g.er. Kukubilko jarri.

kukubilko

adb. g.er. Kokoriko.

kukuka

adb. Kuku eginez; ezkutatzean datzan jolasean. Kukuka aritu. Burua goratzean eguzkia kukuka dabilela ikusi du.

kukula

1 iz. Ipar. Zerbaiten goialdea, gailurra. Haize kolpeek etxe inguruko zuhaitzen kukulak inarrosten zituzten.

2 iz. Ipar. Gandorra.

kukulauka

adb. Ipar. Kukuka.

kukulaukari

adj. Ipar. Kukulauka ari dena, kukulauka aritzen dena.

kukuldu, kukul, kukultzen

1 da/du ad. Ezkutatu, desagertu.

2 da/du ad. Kikildu, uzkurtu.

kukulu

iz. Uraza, aza eta kideko landareen barneko zati guri eta biguna. Tuterako kukuluak.

kukulumuxu

adb. Bizk. Kokoriko.

kukuma

iz. Perretxiko mota zuria, pozoitsua (Amanita ovoidea).

kukumarro

iz. Ipar. g.er. Barnean gazta zati bat biltzen duen taloa. Ik. marrakuku.

kukumiku

iz. Ipar. g.er. Ezkutatuz eta agertuz ibiltzea.

kukumikuka

adb. Ipar. g.er. Ezkutatuz eta agertuz.

kukurruku

iz. Oilarraren oihua edo kantua. Oilarraren lehen kukurrukuaz jaiki.

kukurruku egin Kukurruku egitera doan oilarrak legez burua jasota. Alferrik, oilarrari, kukurrukurik ez egiteko esan. || Irud. Ikusiko diagu nork egingo duen oraino gorenik kukurruku!

kukurruku eztul, kukurruku-eztul Med. Eritasun infekziosoa, eztul gogor latza eragiten duena. Ik. kukutxeztul. Kukurruku eztul gogorrak hartu zuenean.

kukurruku jo Kukurruku egin. Oilarrak kukurruku jo du. Gure etxean, kukurruku oilarrak jo beharrean, oiloak jotzen du. || Hura entzun izan bagenu, beste oilar batek joko liguke orain kukurruku: hura entzun izan bagenu, egoera hobean izango ginateke orain.

kukurrukuka

adb. Kukurruku joz. Kukurrukuka hasi, aritu.

kukurusta

iz. Ipar. Gandorra.

kukurutx

iz. Toki hezeetan hazten den krustazeo lehortarra, kolorez arre iluna, ukitzean bolatxo baten itxura hartuz biltzen dena (Armadillidium vulgare).

kukuso

iz. Arkakusoa. Ik. ardi2. Kukusoz ausikia alde orotarik. Bestetan kukuso bila eta bera zorritsu. Orekin datzana jaikitzen da kukusoekin (esr. zah.).

kukuso belar, kukuso-belar Usain bortitzeko landarea, hazi txiki asko ematen dituena (Plantago psyllium). Ik. arkakuso plantain; ardi belar.

kukustu, kukuts/kukustu, kukusten

du ad. Lihoari kukutsak kendu.

kukuts

iz. Bizk. Lihoari, bihurritzean, ateratzen zaion gandor modukoa.

kukutu, kuku/kukutu, kukutzen

1 da/du ad. Ipar. Estali. Piltzarrez lepo-belarriak kukuturik.

2 da/du ad. Ipar. Ezkutatu, gorde. Haren adiskideak kukutuak zeuden beste ganbera batean. Erretorea bere etxean kukutu zen, ate-leihoak hetsirik.

3 (Era burutua izenondo gisa). Gelako zoko kukutuenean.

kukutxeztul

iz. Med. Kukurruku eztula. Txikitan hil ziren hiru seme-alabak: kukutxeztulaz bat, elgorriaz bigarrena, eta difteriaz hirugarrena.

kulata

1 iz. Heg. Fusilen eta kidekoen ipurdia. Ik. ipurtondo. Kulata-kolpeka lurreratu zuen gizona.

2 iz. Teknol. Eztanda-motorretan, zilindro bat edo zilindro guztiak gainaldetik ixten dituen estalkia.

kulatz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kulatz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. puntu 4].

kulero

iz. pl. Heg. Emakumezkoen azpiko arropa, gerritik izter goienera arteko gorputz atalak estaltzen dituena. Ik. pantaloi; kulot. Bularretakoa eta kulero beltzak erantzi zituen.

kuleto

iz. Laranja koloreko txapel zabala duen perretxikoa, sukaldaritzan oso aintzat hartzen dena (Amanita caesarea). Ik. arrautza perretxiko.

kuleto faltsu Perretxiko pozoitsua eta haluzinogenoa, txapel gorri zuriz tantotua duena (Amanita muscaria).

kuliska

iz. Oilagorraren familiako hegaztia, mokoa eta zangoak luzeak dituena, zingira eta paduretan bizi dena (Limosa).

kulot

1 iz. Ipar. Emakumezkoen azpiko arropa, gerritik izter goienera arteko gorputz atalak estaltzen dituena. Ik. pantaloi; kulero. Bularrekoa eta kulota soinean.

2 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Kirola egiteko galtza motz estuak, ehun elastiko batez eginak direnak, bereziki bizikletan ibiltzeko janzten direnak. Kulot onak eramatea garrantzitsua da, bizikletaren eserlekua gogorra da eta.

kulpa

iz. Hobena, errua. Zurea da kulpa. Kulparik ez zuela. Kulparik batere gabe pagatu zuen bekatari kulpadunen zorra. Bere kulpaz.

kulpadun

adj. Hobenduna, erruduna. Kulparik batere gabe pagatu zuen bekatari kulpadunen zorra.

kulpagabe

adj. Hobengabea, errugabea. Bildots kulpagabea. Kulpagabeak zigortu.

kulpagarri

adj. g.er. Kulpaduna.

kulpante

adj. Heg. Beh. Kulpaduna. Pikardia berak eginda, beti besterik kulpante.

kultibatu, kultiba, kultibatzen

du ad. Mikrob. Mikroorganismoak edo zelula biziak, helburu zientifiko jakin batekin, ingurune egokian hazi. Espezie patogeno batzuk, "Treponema pallidum"a, adibidez, ezin dira laborategian kultibatu.

kultibo

iz. Mikrob. Mikroorganismoak edo zelula biziak, helburu zientifiko jakin batekin, ingurune egokian haztea. Bakterio kultiboak.

kulto iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kulto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kultu1].

kultu1

iz. Erl. Gurtza; erlijio-ospakizunen multzoa.

kultu2 adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, kultu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'ikasia, landua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ikasi2; landu2].

kultura

1 iz. Gogo ahalmenak lantzea; gogo ahalmenen garapena dakarten ezagutza eskuratuen multzoa. Kultura, dena ahazten denean gelditzen dena da. Kulturarik gabeko gizona. Irakaskuntza da kulturaren oinarria. Izadiaren eta kulturaren arteko bitartea. || Orotariko kultura.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zordun gara zenbait kultura sailetan. Gaztelaniaz mintzatzen den kultura-mundua. Kultura-gaiak. Kultura-erakundeak. Txinako kultura-iraultza. Kultura-harremanak.

3 iz. Gizarteetan, ikasten diren jokamoldeen multzoa. Arbasoengandik ikasi duguna da gure kultura.

4 iz. Herri edo zibilizazio baten buru-lanaren emaitzen multzoa. Europaren kultura gu guztiona da. Frantses kultura. Euskaldunok ez dugu, herri gaietan izan ezik, kultura berezirik. Herri kultura eta kultura ikasia edo landua. Hizkuntza bakoitza kultura baten adierazpidea da. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kultura hizkuntza: kultura ikasiaren adierazpide den hizkuntza araupetua.

kultura aniztasun, kultura-aniztasun Lurralde berean kultura eta jatorri desberdineko gizataldeak elkarrekin bizitzea. Herrialdeen batasuna eta kultura aniztasuna helburu duen mundu honetan bada oraindik gaindiezineko muga bat, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko muga.

kultur etxe Kulturaren inguruko jarduerak egiten eta ekimenak sustatzen diren etxea, erakunde publiko batek kudeatzen duena. Ikastaro trinkoak antolatzen hasi nintzen auzoko kultur etxean. Kultur etxeko astearteroko hitzaldia. Al Kooperren kontzertua maiatzaren 26an izango da, Donostiako Egia auzoko kultur etxeko aretoan.

pebble kultura Hist. Behe Paleolitoko lehen aldia edo kultura, Acheul aldiaren aurrekoa, tresnak, batez ere errekarriak, egiteko erabili zirena.

kulturadun

adj. Kultura duena. Jende ikasia, ongi hezia, sentikorra, kulturaduna.

kultural

adj. Kulturarena, kulturari dagokiona. Jarduera politiko eta kulturalak. Iraultza kulturala: kultura-iraultza.

kulturarteko

adj. Kulturen arteko harremanei dagokiena. Inprobisazioari buruzko kulturarteko jardunaldiak antolatu ditugu.

kulturartekotasun

iz. Kulturartekoa denaren nolakotasuna. Literaturaz eta kulturartekotasunaz idatzi dute beren jaioterrietatik urrun bizi diren hiru idazlek.

kulturgile

iz. Kulturgintzan lan egiten duen pertsona. Euskal Herritik kanpoko kulturgile ezagunak ere badira sinatzaileen artean. Azokak irauten duen artean, euskal kulturgile eta kulturazale asko elkartzen da han.

kulturgintza

iz. Kulturaren aldeko lana; kulturarekin loturiko jarduera. Kulturgintzan eta herrigintzan dabiltzanak.

kulubiz

iz. Arrantzan egitean, sarea edo haria hondora ez dadin, jartzen den artelazki zatia. Ik. buia1.

kulunka

1 iz. Oreka puntuarekiko edo ardatzarekiko alde batera eta besterako higidura. Ezkilen kulunkak. Sehaskaren kulunkan entzun zituen kantu haiek.

2 iz. Kulunkatzen den tresna. Ik. zabu.

3 adb. Kulunkatuz. Oraino kulunka gabiltza uhinetan.

kulunkan adb. Kulunkatuz. Ohol bakoitzaren muturretan, gizon bi kulunkan.

kulunkari

adj. Kulunkatzen dena. Zume kulunkariak.

kulunkatu, kulunka/kulunkatu, kulunkatzen

da/du ad. Oreka-puntuarekiko edo ardatzarekiko alde batera eta bestera higitu. Galburuak eskuin-ezker kulunkatzen dira. Urak kulunkatzen gaituen bitartean. Sehaska kulunkatzen.

kulunkaulki

iz. Bi beso eta bizkar luzea dituen jarleku kulunkaria, zurezko bi arku ahurren gainean finkatua dena. Supazter txokoan dago, bera bezain zaharra den zurezko kulunkaulki batean eserita.

kuluska iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kuluska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kuluxka].

kuluxka

iz. Loaldi arina eta laburra. (Batez ere, lo kuluxka esapidean erabiltzen da). Lo kuluxka bat egin. Bazkalondoko lo kuluxka. Lo kuluxka batek hartu nau ene aulkiaren gainean. Kuluxka bat egin.

kuma

iz. Batez ere Bizk. Sehaska.

kumastar

1 adj. Kumaskoa, Kumasi dagokiona.

2 iz. Kumasko herritarra.

kume

1 iz. Animalien umea. Ik. arkume; astakume; belakume; katakume... Antzararen kumeak. Zozoaren kumeak. Ahuntz amak bi kume zituen.

2 iz. (Hedaduraz, hitz elkartuetako bigarren osagai gisa, maiz gutxiespenezko ñabarduraz). Ik. aberaskume; kalekume. Ijito kumea ematen zuen. Hizkuntzalari edo hizkuntzalari kumeren bat. Liberal kume baten mendean. Hiru eratako hitzak daude zabalduak, bai latinez, bai latin kumeetan.

kumino

iz. Landare ginbailduna, medikuntzan eta sukaldaritzan erabiltzen diren hazi txiki urrintsuak ematen dituena (Cuminum cyminum). Kumino belarra. Kumino-haziak.

kumulu

iz. Meteorol. Hodei zurien multzo handia, mendi itxurakoa.

kuna

iz. Kroaziako diru unitatea.

kunde

iz. Zub. Zah. Mota. Anitz abere kunderen irudiak adoratzen zituzten.

kuneiforme

1 adj. Ziri itxurakoa.

2 adj. Idazkeraz mintzatuz, ziri itxurako letrak edo ikurrak erabiltzen dituena; idazkiez mintzatuz, ziri itxurako letrak edo ikurrak erabiliz idatzia dena. Mesopotamiako idazkera kuneiformea bost hizkuntzatan erabili zen. Antzinako persieraz idatzitako testu kuneiformea.

kunkuin

adb. Zub. Gainezka, mukuru.

kunplitu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, kunplitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. konplitu].

kuntza

iz. g.er. Itxura, eitea.

kuntze1

iz. g.er. Seinalea.

kuntze2

iz. g.er. Sexua.

kuota

1 iz. Eman edo hartu behar den kopuru batetik, bereziki diru kopuru batetik, bakoitzari dagokion zatia. Estatu bakoitzaren kuotaren arabera. Esne kuota.

2 iz. Elkarte, erakunde eta kidekoetan, bazkideek aldian-aldian ordaindu behar duten diru kopurua. Bazkideen kuotak.

kupel

iz. Upela.

kupira iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kupira-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gupida].

kupitu, kupi, kupitzen

da/du ad. Gip. Gupidatu.

kupo

iz. Heg. Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako estatuari egin behar dion diru ekarpena. Kupoaren negoziazioa.

kupoi

iz. Txartel edo bonu batetik bereizten den zatia, zerbait kobratzeko edo eskuratzeko eskubidea ematen duena. Hilero kobratu beharreko kupoiak.

kupula

iz. Esfera erdiaren forma duen ganga. Babiloniako urrezko kupulak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper