Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

frustrazio

iz. Helburu batera iritsi nahi eta ezin duenarengan sortzen den gogo egoera. Egoera horrek frustrazioa eragiten du. Arazo larria da hau, frustrazio handia sortzen baitu arrakastarik ez duten ikasleengan. Frustrazio horren arantza eraman ezinez bizi da.

fruta

iz. Heg. Jateko onak diren fruitu hezeak; horietako mota bakoitza. Zopa, oilaskoa eta fruta jan zuen. Laranjak, sagarrak eta beste fruta batzuk. Edalontzi batzuetan fruta-zukua zekarren.

fruta arbola, fruta-arbola iz. Frutak ematen dituen zuhaitza. Sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten dira hor-hemenka.

fruta denda, fruta-denda iz. Fruta saltzen den denda. Barazki-postuetatik hasi eta harategietara, fruta-dendak inguratu eta esnekien saltokietaraino, burutik buru zeharkatu genuen azoka.

fruta saltzaile, fruta-saltzaile iz. Bizibidez fruta saltzen duen pertsona. Orga handi banaka batzuek auzo oso bateko fruta-saltzaileak hornitzeko adina salgai garraiatzen zuten.

frutagintza

iz. Fruta-hazkuntza.

frutaontzi

iz. Frutak edukitzeko ontzia. Frutaontzitik sagar bat hartu, eta mahaia jaso gabe irten nintzen.

frutategi

1 iz. Fruta gordetzeko lekua.

2 iz. Supermerkatuetan, frutak saltzen diren saila.

3 iz. Fruta-denda.

frutu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frutu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fruitu].

fu

onomat. Putz egitearen edo ufakoaren onomatopeia. Fu eginez kandela itzali zuen.

fuel

iz. Fuel olioa.

fuel-oil

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuel-oil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fuel olio].

fuel olio, fuel-olio

iz. Erregai isurkaria, koipetsua eta kolore ilunekoa, petrolio gordinaren destilaziotik lortzen dena.

fuente

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuente-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretilu].

fuera

interj. Herr. Norbaiten edo zerbaiten aurkako oihua, alde!, kanpora!-ren baliokidea. Fuera kanpotarrak!

fuerako (markaz/markatik fuerako, neurriz fuerako eta kideko esapideetan, 'ohiz kanpokoa, bikaina' adierarekin). Herr. Hau markaz fuerakoa dun, neska! Harriak oso urrun eta oso abiada biziz jaurtitzen zituzten tiragomak egiteko goma beltz markatik fuerakoak.

fueraka

1 adb. fuera esanez. Besteak han, bilkura okaztagarri haren inguruan, oihuka, fueraka, txistuka.

2 adb. Taldean jokatzen den eta, tantoa galdu ahala, jokalariak kanporatzean datzan pilota-jokoan. Errekreo denboran fueraka jokatzen genuen.

fuerte

1 adj. Heg. Beh. Bortitza, indartsua, sendoa. Ik. azkar1. Gorputz handia ez daukat, baina bai zimela eta fuertea. || (Adizlagun gisa). Oihuka hasi ziren izugarri fuerte.

2 iz. Heg. Beh. Gotorlekua.

fuga

iz. Mus. Kontrapuntuaren erregelen arabera eratutako musika forma. J. S. Bach-en organo fugak. Fuga bat lau ahotsetara.

fuin

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. muin1].

fuksia

1 iz. Onagraceae familiako Fuchsia generoko landare belarkara edo zuhaixka, apaingarritarako landatzen dena, arrosa ilun koloreko lore zintzilikari ikusgarriak ematen dituena (Fuchsia sp.). Fuksiak, adibidez, parterreak osatzeko erabiltzen dira.

2 iz./adj. Fuksiaren loreen kolorearen antzekoa, arrosa iluna. Matisse-ren paperezko lauki koloreetakoak, berdea, urdina, fuksia, beltza, oihalean itsatsiak.

fula

1 adj. Afrikan, batez ere Ginean eta Nigerren, bizi den herri nomada batekoa, herri horri dagokiona.

2 iz. Herri horretako kidea. Ez da soilik tuaregen iraultza; arabiarrak batu zaizkio eta, 2012. urtetik, songhaiak eta fulak ere bai.

3 iz. Herri horren hizkuntza.

fular

iz. Zetazko edo kotoizko oihal finez egindako lepoko zapia, gehienetan luzean zabalean baino handiagoa izaten dena. Gogoan dut behin nola agertu zen, lepoan zetazko fularra zuela, mukuru betetako gelaren aurrean. Neskak aurpegia makillatuta eta buruaren erdia ozta-ozta estaltzen dieten fularrak jantzita.

fumarola

iz. Geol. Sumendi baten arrakaletatik edo haiei darien labatik irteten diren gasen eta lurrunen nahasketa; arrakala edo pitzadura hori bera. Kraterrera sartu ginen, fumarola artean. Itsasoko fumaroletan aurkitu dira mikrobio hauek.

fumigatu, fumiga, fumigatzen

du ad. Med., Nekaz. Kea, gasa edo lurruna hedatu, desinfektatzeko edo soroetako intsektu kaltegarriei eraso egiteko. Mauritanian, 6.029 hektarea fumigatu zituzten. Ez darama ezer soinean, ezpada maskaratxo zuri bat musuan eta fumigatzeko tresnak eskuetan.

fumigatzaile

iz. Med., Nekaz. Fumigatzen duen pertsona. Zer egingo genuke milurtekoaren bukaeran fumigatzailerik gabe?

fumigazio

iz. Med., Nekaz. Fumigatzea. Mauritanian eta Senegalen egindako fumigazio lanen berri eman zuten.

funafutiar

1 adj. Funafutikoa, Funafutiri dagokiona.

2 iz. Funafutiko herritarra.

fundamentalismo

iz. Erlijio baten testuen edo doktrina baten arauen interpretazio eta aplikazio hertsi eta zorrotzaren aldeko mugimendua edo doktrina. Erlijioaren aitzakiaz, fundamentalismora lerratzen diren nazionalismoak. Filosofia dateke fundamentalismoaren aurkaririk handiena.

fundamentalista

1 adj. Fundamentalismoarena, fundamentalismoari dagokiona. Euskaldunen joera fundamentalistari kritika egiterakoan.

2 adj./iz. Fundamentalismoaren aldekoa. Emakumeek talde fundamentalisten presioa jasan behar dute. Armadak dio 120 fundamentalista kristau hil dituela Sudango hegoaldean.

fundamentu

1 iz. Oinarria, zimentarria.

2 iz. Ganora, funtsa. Fundamenturik gabeko pertsona. Hamaika aldiz egunsentian dago etxera sartua; sasoi horretako mutilarentzat hori da fundamentua!

fundamentuz adb. Ganoraz, funtsez. Hori da fundamentuz jardutea! Etxeko maiorazkoa nintzen tokamentuz, baldin zerbitzatu banu aita fundamentuz.

fundamentuzko adj. Fundamentua duena, ganora duena. Utzi negarrak eta intziriak, eta hasi fundamentuzko zerbait egiten. Morroi bat hartuko dut, fundamentuzkoa.

fundatu, funda, fundatzen

du ad. (Enpresa, erakunde edo kideko bat) sortu, eratu. Hark fundaturiko alderdi politiko eta aldizkariaren bitartez.

fundatzaile

adj./iz. Fundatzen duena. Jesusen Lagundiaren fundatzailearen bizitza laburtua. Santu fundatzailea.

fundazio

1 iz. Fundatzea, sortzea. Hiriaren fundazioaz geroztik.

2 iz. Irabazteko xederik gabeko erakundea, sortzailearen nahiari jarraitzen diona.

fundiarazi, fundiaraz, fundiarazten

du ad. Ipar. Suntsiarazi. Egiptoarren armada oso bat fundiarazi zuen.

funditu, fundi, funditzen

da/du ad. Ipar. Suntsitu, hondatu. Honda bedi mundua, fundi nadila nerau, zuri laido bat egin baino lehen. Hiri hura funditua izan zen. Ohartu ziren gorputz guztia funditua zuela, zorne zikin bat zeriola. Fundi nadila!

[Oharra: bonbilla funditu/bonbilla erre esapideen artean, Euskaltzaindiak bonbilla erre hobesten du].

funditzaile

adj. Funditzen edo suntsitzen duena. Aingeru funditzailea.

fundizio

1 iz. Heg. Galdategia.

2 iz. Heg. Burdinurtua.

funestar

1 adj. Funeskoa, Funesi dagokiona.

2 iz. Funesko herritarra.

fungizida

iz. Onddoak hiltzen edo galtzen dituen gai kimikoa.

funikular

iz. Malda handietan erabiltzen den garraiobidea, kableen edo kateen bidez kontrako norabideetan mugiarazten diren bi bagoik osatua. Artxandako funikularra.

funsgabe

adj. Funtsik ez duena; hutsala. Uste funsgabeak. Gogoeta funsgabeak! Zenbat hizketa alfer eta funsgabe? Lurreko ondasun funsgabe eta kaltegarriak. Gizon funsgabea. Ez dira, beraz, alegiak gauza ilaun eta funsgabeak.

funsgabeko adj. Funsgabea, funtsik gabekoa. Funsgabeko esamesak, jendea gehiago nahasteko baizik balio ez zutenak.

funsgabekeria

iz. Funsgabetasun gaitzesgarria. Funsgabekeriaz egina. Eleketan eta funsgabekerietan denbora galduz.

funsgabeki

adb. Funtsik gabe. Funsgabeki salatua. Funsgabeki esana.

funsgabetasun

iz. Funtsik eza, funsgabea denaren nolakotasuna. Munduko gauzen funsgabetasuna ikusiko duzu. Askoren gutizien funsgabetasuna. Salaketen funsgabetasuna frogatu zuen.

funski

adb. Ipar. Errotik, benetan. Funski aldatu. Elkar funski maitatuz.

funts

1 iz. Zerbaiten, bereziki zerbait abstrakturen, muina edo oinarria. Haren izatearen funts guztia ezagutzeko gai bagina. Arrazoi honen zimendua eta funtsa. Hala bertute haren funtsa nola itxurak. Ez dut esango film honetako sinbolo guztien funts ezkutua ezagutu dudanik. Funts gutxiko ustea. Ezberdintasun guztien funtsa edo erroa zertan datzan. Funtsera jo eta funtsik gabe gelditzen da galdera hori. Bere lagunak funtsik aski gabe gaizki jujatzea. Gure hutsegiteez funtseraino jabetu arte. Zoaz funtsera eta ikusiko duzu ez dela ageri dena. Kontatzen duenak badu beti funtsa eta indarra. D. Dodgeren eleberri kaxkar eta funtsik gabeko bat.

2 iz. Pertsonez mintzatuz, ganora, zentzutasuna. Funtsik gabeko gizona. Funts onekoa, gaiztokoa. Gazte arina eta funts gutxikoa. Funtsezko gizonen artean.

3 iz. Kapitala, dirua, ezarritakoa bereziki. Diru maileguaren funtsa eta korrituak. Funtsak gauzatzeko. Nazioarteko Diru Funtsa.

4 iz. Liburutegi, museo edo kideko batek dauzkan aleen multzoa. Udal liburutegiaren funtsak.

5 iz. Lur ondasuna. Sos puska bat eginik, funts bat erostera eta emaztegai baten bila heldu zela. Pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senar-emazteak.

funtsean adb. Oinarrian; azken batean, benetan. Funtsean bat gatoz. Dabiden erokeria zelakoa ez zela funtsean erokeria, egiazko zuhurtzia baizik. Funtsean ez garela deus ere. Bi itzulpenak funtsean berdinak dira.

funtsera eta adb. Ipar. Azken batean, azken finean. Baina zer gara gu, funtsera eta?

funtsez adb. Behar den bezala. Lana zintzo egin du eta funtsez. Zerbait funtsez egin behar dela ez holakorik gehiago gertatzeko. Funtsez eta zentzuz mintzatzen zaigu Truebaren idazlanez.

funtsezko adj. Oinarrizkoa; funtsa duena. Funtsezko gauza utzi, hutsalari lotzeko. Duda funtsezkoak. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. Ez genuen zimentarririk aski, erabateko erabaki funtsezkorik hartzeko.

funtsatu, funtsa/funtsatu, funtsatzen

da/du ad. Oinarritu, bermatu. Hizkuntzaren biziari dagozkion zenbait erabaki, ikerlanaren ondorioetan funtsa daitezke bakarrik. Iritzi horiek datuetan funtsatzen dira.

funtsezkotasun

iz. Funtsezkoa denaren nolakotasuna.

funtzio

1 iz. Elementu batek, bera osagai den multzo edo osotasun batean, betetzen duen eginkizuna. Ik. betekizun. Adjektibo funtzioa duten perpaus txertatuak. Gibelaren funtzioak.

2 iz. Mat. Bi multzo, X eta Y, izanik, X multzoko edozein x elementuri Y-ko elementu bat, f(x) idazten dena, egokiarazten dion zernahi eragiketa. Logaritmo funtzioa, y = log(x) adierazten dena. Funtzio bateko aldagai askea eta mendeko aldagaia. Bi aldagaiko funtzioa.

3 iz. Jendaurreko saioa edo emankizuna. Eliz funtzioa: elizkizuna. Teatro funtzioa: teatro emankizuna.

4 iz. Inform. Programa baten zatia, eginkizun berezi bat betetzen duena. Eskuliburu horretan programaren funtzio guztiak azaltzen dira.

funtzional

1 adj. Funtzioari dagokiona. Analisi funtzionala.

2 adj. Gauzez mintzatuz, bereziki altzariez edo eraikinez mintzatuz, funtzio berezi baterako egokia dena, haren diseinuan, estetikaren gainetik, erabilgarritasunari lehentasuna eman zaiona. Altzari funtzionalak.

funtzionalismo

1 iz. Hizkl., Psikol., Soziol. Sistema bateko elementuek sistema horretan betetzen duten funtzioari begiratzen dion teoria. Funtzionalismoa Martinet-ek eta haren jarraitzaileek eratu zuten. Hori horrela balitz, gogo-egoeraren definizio okerra emango lukete funtzionalismoak, psikologia kognitiboak eta bestek. Funtzionalismo antropologikoaren lan garrantzitsuenetako bat da liburu hau, Malinowskiren teorien oinarri nagusiak laburbiltzen baitira bertan.

2 iz. Arkit. XX. mende hasierako arkitektura-mugimendua, formaren eta balio dekoratiboen gainetik funtzionaltasunari lehentasuna ematen diona.

funtzionalista

1 adj. Funtzionalismoarena, funtzionalismoari dagokiona.

2 iz./adj. Funtzionalismoaren jarraitzailea. Gaur egungo eztabaidetan funtzionalistek bizidunen ezaugarriak geneen eta horien informazioaren bidez azalduko dituzte.

funtzionalitate

iz. Teknol. Sistema edo gailu elektroniko batek bete dezakeen funtzioa. Aparteko aplikazioak ere instala daitezke funtzionalitate gehigarriekin. Scribus-ek, maketaziorako behar diren funtzionalitate guztiak eskaintzen ditu.

funtzionaltasun

iz. Funtzionala denaren nolakotasuna. Hizkuntzaren funtzionaltasun osoa behar dugu.

funtzionamendu

iz. Funtzionatzeko era. Hizkuntzaren helburua eta funtzionamendua azalduko dugu.

funtzionarazi, funtzionaraz, funtzionarazten

du ad. Funtzionatzera behartu. Aldibereko itzulpen zerbitzua funtzionarazten ia ordubete galdu zuten.

funtzionario

iz. Administrazio publikoan lan egiten duen pertsona. Mahai atzeko funtzionarioak goitik behera aztertu du sartu berria. Bartzelonako Udalean ziharduela funtzionario.

funtzionariotza

1 iz. Funtzionario izatea. Ez baitugu esango ez dela bera funtzionariotzaren atzetik ibili.

2 iz. Funtzionarioen multzoa. Liu Pangek sorturiko Han dinastiak arrakasta izan zuen funtzionariotza eraginkor eta onargarria eratzen.

funtzionatu, funtziona, funtzionatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Alhan izan, ibili. Makina horrek ez du funtzionatzen: makina horrek ez du lan egiten, makina hori ez dabil.

furfuria

1 iz. Ipar. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Nahi bezainbat furfuria eta zalaparta. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian.

2 iz. Burgoikeria, harrokeria.

furfurian adb. Oldarrean, indarkeriaz. Badoaz furfurian.

furgoi

1 iz. Tamaina ertaineko automobil itxia, bereziki poliziak erabiltzen duena. Furgoiak hutsik zetozen, guardia zibilik gabe alegia. Ertzaintzaren bi furgoi heldu dira, baina ez da istilurik izan.

2 iz. Bidaiarientzako trenetan, bagajea edo salgaiak garraiatzeko bagoia. Trenaren azken bagoia furgoi ireki bat zen.

furgoneta

iz. Ibilgailu motorduna, neurriz automobilaren eta kamioiaren artekoa, batez ere salgaiak errepidez garraiatzeko erabiltzen dena. Banaketarako furgoneta handi bat zekarten. Erosi berria zuen bigarren eskuko furgoneta. Estatu Batuak furgoneta batean zeharkatuko ditugun bidaiariok hamahiru gara guztira.

furia

1 iz. Haserrea; lehia.

2 iz. Erromako mitologia klasikoan, gaizkileak zigortzeko egitekoa zuten infernuko hiru jainkosetako bakoitza.

furian adb. Batez ere Ipar. eta Naf. Haserre bizian. Hartu du labana handi bat eta joan da Joxerengana furian.

furnitu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, furnitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hornitu].

furrier

iz. (-r- bakunarekin). Armadaren kuarteletan, hornitze lanez arduratzen den kaporala. Kaporal furriera.

furrunda

iz. Burrunba.

furtxeta

iz. Ipar. Sardexka. Hartu nuen koilara esku batez eta furtxeta besteaz.

fusa

iz. Mus. Kortxeaerdiaren erdia balio duen musika-nota.

fusaerdi

iz. Mus. Fusaren erdia balio duen musika-nota.

fuselaia

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuselaia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fuselaje].

fuselaje

iz. Hegazkinaren gorputzaren egitura, hegoak itsasten zaizkiona.

fusible

iz. Korronte elektrikoa handiegia denean urtzen den eta, hortaz, korrontea eteten duen hari zatia.

fusil

iz. Oinezko soldaduek erabili ohi duten su arma kanoi-bakarra, balak jaurtitzen dituena. Helmen handiko fusila. Mauser fusila. Fusil balak.

fusilamendu

iz. Fusilatzea. Bularraldean agerian zituen fusilamenduko zaurien orbainak. Fusilamendu hormara doanean.

fusilarazi, fusilaraz, fusilarazten

du ad. Heriotzara kondenatua fusil tiroz hilarazi. Egia da, bai, Egozkue fusilarazi nuela.

fusilatu, fusila/fusilatu, fusilatzen

1 du ad. Heriotzara zigortua fusil tiroz hil. Tolosan hiru liberal fusilatu zituela.

2 (Partizipio burutua izen gisa). Fusilatuen gurasoen eskariz.

fusilatze

iz. Heriotzara zigortua fusil tiroz hiltzea. Fusilatzeak geldiarazteko.

fusio

1 iz. Fis. Beroaren bidez egoera solidotik egoera likidora igarotzea. Ik. urtze. Fusio puntua.

2 iz. Fis. Zenbaki atomiko txikiko nukleoak batzea. Fusio nuklearrak pisu arineko nukleo bi batzen ditu, pisu handiagoko bat sortzeko. Hidrogeno bonbek, hau da, fusio bonbek leherrarazteko fisio bonba txiki bat erabili behar izaten zuten.

fusionatu, fusiona, fusionatzen

1 da/du ad. Fis. Bi nukleoren fusioa gertatu. Atomoak fusionatzeko beren nukleoek oso gertu egon behar dute.

2 da/du ad. Batu, elkartu, bat egin.

fustiñanar

1 adj. Fustiñanakoa, Fustiñanari dagokiona.

2 iz. Fustiñanako herritarra.

futbito

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, futbito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. areto futbol].

futbol

iz. Hamaikana jokalariko bi talderen artean, batez ere oinaz jotzen den baloi batez jokatzen den kirola. Futbol partida. Futbol taldeko atezaina, atzelaria, aurrelaria. Futbol txapelketa. || Futbolera joan.

areto futbol, areto-futbol iz. Futbol mota, 36 x 18 m-ko eremu angeluzuzen, gehienean estalkidunean, bosna jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen dena. Zazpi urterekin hasi zen areto futbolean, eta, harrezkero, zale amorratua da.

futbolean adb. (aritu, jokatu eta kideko aditzekin). Futbolean jokatu. Futbolean egin: futbolean jokatu.

futbol zelai, futbol-zelai iz. Futbol partidak jokatzeko egokitutako zelaia. Anoetako futbol zelaian.

mahai futbol, mahai-futbol iz. Futbol zelai bat irudikatzen duen mahai antzeko batean egiten den jokoa, futbolari irudi batzuk dituzten haga kirtendun batzuei eraginez, bola txiki bat ate moduko zulo batean sartzean datzana.

futbolari

iz. Futbol jokalaria. Futbolari orok jakin behar du baloiari ostikoz ematen.

futbolin

iz. Mahai futbola.

futbolista

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, futbolista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. futbolari].

futbolzale

iz./adj. Futbola maite edo atsegin duena. Futbolzale asko, telebistaren aurrean. Aitona ere futbolzale amorratua zen.

futitu, futi, futitzen

1 da ad. Ipar. Beh. Bost axola izan. Ni frantsesek beren lurrean egiten dutenaz ontsa futitzen naizela, hemen ez baikara Frantzian. Futitzen zela guk irabaz ala haiek.

2 da ad. Ipar. Beh. Burlatu, trufatu. Ez dut maite homosexualez eta operaz futitzen den jendea.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa, irain hitz gisa erabilia). Gaztigu bat ona merezi lukete gazte futitu batzuek.

futurismo

iz. XX. mendearen hasierako doktrina estetikoa, dinamismoa, makinen erabilera eta etorkizuneko mundua ustez aurreikusten zuena. Futurismoak abangoardiaren eremu guztietan izan zuen eragina.

futurista

1 adj. Futurismoarena, futurismoari dagokiona. Munduaren ikuspegi futurista. Pintura futuristen kolore indartsu eta lerro okerrak.

2 iz./adj. Futurismoaren jarraitzailea. Remo Chiti idazle futurista.

futxo

interj. Ipar. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Ik. arraio2; demontre. Alabaina bizi nahi; eta, futxo, igandeetan lan hau edo hura egin gabe, ezin bizi. Anitz bihozmin bazuen, eta, futxo, deusik ezin egin! Baina, futxo!, lau mila libera ez dira artopean atzematen.

fuxina

iz. Ipar. Hiru hortzeko sardea. Ik. hiruhortz. Fuxinaz ekarriz orgetara belar meta guztiak.

g

1 Ik. ge.

2 gramo-ren nazioarteko sinboloa.

gabadiar

1 adj. Gabadikoa, Gabadiri dagokiona.

2 iz. Gabadiko herritarra.

gaban

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gaban-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. beroki].

gabardina

iz. Beroki arina, euritik babesteko janzten dena. Gabardina eta aterkiarekin.

gabarra

iz. Salgaiak eta pertsonak garraiatzeko ibai ontzi handia. Ik. ala3. Bidaztiak, zalgurdiak eta abereak garraiatzeko gabarra berezien bidez, hiru ordu behar dira ibaiaz bestaldera pasatzeko.

gabe

1 postpos. Gabetasuna adierazten duen hitza. (Izen sintagma mugatuek edo mugagabeek har dezakete. Mugagabeek -ik atzizkia hartzeko joera dute). Dirurik gabe. Onerako gogorik gabe eta gaitzerantz makurtua. Arrisku handirik gabe. Atea irekitzeko beta gabe. Neurri gabe edanez. Kulpa gabe zigortua. Ahaide eta adiskiderik gabe gelditu. Baitakite Jainkoa gabe arnasarik ere atera ezin dezakegula. Eskatu nion aldizkaria gabe etorri da. Jainkoaren laguntza berezia gabe. Besterik gabe. Ni gabe. Hori gabe ez gara moldatuko.

2 postpos. (Partizipio burutuaren eskuinean ezartzen da; partizipio burutu hori izan-en bidez gauzatzen denean, izan hori ezabatu egiten da gehienetan). Aita-amak ikusi gabe joan zen. Etxean edukiko dituzu, eskolara bidali gabe. Gerorako utzi gabe. Haiek uste (izan) gabe heldua. Nahi gabe egin du. Jainkoak guk merezi gabe egin dizkigun mesedeak. Hiritik alde egin gabe egon beharra. Egiari kalterik egin gabe. Oraintsu arte argitara gabe egon dena. || Damaskora gabe, argiaren distirak begiak liluratu dizkielako. || Iraungi berrian, oraino hoztu gabea denean. Eta sei maindire, batere erabili gabeak. Lur goldatu gabean barna.

3 postpos. (Izenordain zehaztugabeekin, inor eta ezer erabiltzen dira norbait eta zerbait-en ordez). Ezer esan gabe gelditu. Ezer gabe. Ezeren nahaste gabe. Etxetik atera zen, inor ohartu gabe. Besterik inor gabe. Inork hitzik atera gabe. Guztia osorik gorde nahi zutenak deus ere gabe gelditu ziren.

4 postpos. (Denbora edo leku esapideetan, baino lehen-en kide bezala). Nagusia etxera gabe: etxeratu baino lehen. Bi minutu gabe, laguna alboan dut. Igandea gabe ikusi behar dut. Berehala behar dugu, gerora gabe. || Luzaro gabe. Bordeletik urruti gabe. Berandu gabe etxeratu ginen hirurok.

5 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Lehenago aipatu dena gabe. Lehen banituen lur eta etxeak, orain gelditu naiz gabe. Lizarragaren mutilak eta nireak bateratu ziren, haiek armadun eta nireak gabe. Baziren buruko gorriak zituztenak eta gabe zebiltzanak.

6 postpos. Ordez. Guk, berba gabe, hitz esaten dugu: "berba" esan beharrean, "hitz" esaten dugu. Telebista aurrean hainbeste denbora eman gabe, hobe musika entzungo bazenu.

7 iz. Gabetasuna, gabezia. Onerako gogoaren gabea eta gaitzerako makurtasun handi hura. Bere gabeak eta premiak eskatzen duen gauza emanez. Nire gabea zuri dizut agertzen. Gabeak irents ez gaitzan. Gutxia hobe, gabea baino. Gabeak hatsa kirats (esr. zah.).

8 adj. Ezer ez duena, behartsua. Guztiz gabea zela ikusirik. Nire baratzea, gaur hain estu, gaur hain gabe. Euskara aski eskasa eta gabea da fonema kontuan.

gabean postpos. Gabe. (Batez ere aditzaren partizipio burutuarekin erabiltzen da). Edan gabean ez du gauzak esateko hainbat kemen. Dena aurretik planifikatua zen, gu ohartu gabean. Honela atsedeten du arimak arrazoiketa gabean. Jakin gabean pasatzen dira gauza batzuk, itsuan.

gabeko 1 (Izen sintagma mugagabe baten edo -ik atzizkiaren eskuinean). Duda(rik) gabeko kontua. Amairik gabeko bideetan. Ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa, ez dela aski izango.

2 (Partizipio burutuaren eskuinean). Gizonekin ibili gabeko emakumea.

gabetan postpos. Gabe. (Batez ere aditzaren partizipio burutuarekin erabiltzen da). Ik. gabean; gaberik 2. Niri kasurik egin gabetan, ez dakit nola joana den.

gaberik

1 postpos. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Gabe. Ik. gabetanik; gabetarik. Diru gaberik: dirurik gabe. Zalantza gaberik. Zu gaberik ezer ez da. || Esr. zah.: Neke gaberik ez da bizitzerik. Su gaberik ez da kerik.

2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren partizipio burutuaren eskuinean). Arrastorik utzi gaberik. Ezer esan gaberik. Ez da deus lortzen saiatu gaberik. || Guk merezi gaberik.

gabetanik

1 postpos. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Heg. g.g.er. Gaberik. Zu gabetanik ezin bizi.

2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren partizipio burutuaren eskuinean). Heg. g.g.er. Ongi dakizu, inork esan gabetanik.

gabetarik

1 postpos. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Ipar. Gaberik. Emaztea har dezana handietarik, ez date etxean grina gabetarik (esr. zah.).

2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren partizipio burutuaren eskuinean). Ipar. Hainbat denbora iraun zezakeen jan eta edan gabetarik. Borrero batek lehertu baitzion begia, uste gabetarik, gobernadorearen adiskide bati.

gabetasun

iz. Zerbait falta duenaren egoera; ezer ere ez duenaren egoera edo nolakotasuna. Ik. gabezia; bihozgabetasun; burugabetasun; neurrigabetasun... Jauna begira iezaiozu ene gabetasunari. Pobrezia eta erabateko gabetasuna. Oparotasunean eta gabetasunean. Hogeita hamasei ordu haren gorpuztxoa ikusi gaberik zegoela, eta herriminaren antzera, ziztatzen zion bihotza gabetasun horrek.

gabetu, gabe/gabetu, gabetzen

1 da/du ad. Norbait edo zerbait gauzaren bat gabe utzi edo gelditu; norbaiti zerbaiten jabetasuna kendu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere ondasun eta aberastasun guztiez gabetu zuten. Zegozkidan eskubideez gabetu naizenez gero. Ez dut eskuetan dudanaz gabetu nahi. Azeria, buztanaz gabetua. Laguntza mota guztiez erabat gabeturik. Zeruko grazia miragarriaz gabetua aurkitzen den arima. Kalte handia da begietako bistaz, osasunaz eta azienda guztiaz gabetzea.

2 (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. axolagabetu; baliogabetu; bihozgabetu. Juduak errege gabetuak izan zirenean.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ezedukien eta gabetuen artean. || Gizonik behartsuenari, on guztiez gabetuenari galdetzen badiozu.

gabetze

iz. Gabe gertatzea edo gabe uztea. Biziki haserretua naiz, polit hori, bai zu ikusteko plazeraz gabetu nauzulako, bai eta gabetze horren kausaz ere.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper