Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

frito iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frijitu].

frits iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frits-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fits].

frixt onomat. [Oharra: Euskaltzaindiak, frixt-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. brixt].

frixtan

adb. Ipar. Bat-batean; oso arin. Jauzaraziko dugu frixtan ontzitik ontzira.

froga

iz. Zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duen gauza. Ik. frogantza; proba. Euskararen antzinatasunaren frogarik ez dute aurkitu han. Delituaren froga nabariak daude. Frogaren argudioak. Zeharbidezko frogak. Hona egia horren froga bat! Damuaren frogatzat. Frogak izan, eman, eskatu. Salomonek bere zuhurtziaren froga handi bat laster eman zuen.

[Oharra: Euskaltzaindiak, liburuaren lehen frogak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, liburuaren lehen probak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

frogabide

iz. Zerbait frogatzeko erabiltzen den bidea. Ab absurdo frogabidea.

frogaezin

adj. Ezin frogatuzkoa. Frogaezinak diren axiomak.

frogagaitz

adj. Frogatzen zaila, ia frogaezina.

frogagarri

1 adj./iz. Zerbait frogatzen duena. Argudio frogagarriak. Herriaren nahiaren frogagarri bikaina.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bazuen zuhaitzak fruiturik aski, nire gutiziaren pizgarri eta nire abileziaren frogagarri.

3 adj. Froga daitekeena.

frogagiri

iz. Sinestamendua, egiaztagiria.

frogaldi

iz. Epaiketa zibiletako fasea, prozesuko alderdietako bakoitzak, epailearen aurrean frogak aurkeztuz, aurkako alderdiak ezeztatu edo zalantzan jarritako adierazpenak egiaztatzeko aukera duena. Alderdiek prozesua frogaldira igaro dadin eskatuko dute, eta epaileak halaxe egingo du.

frogantza

iz. Froga. Egiaz edo gezurrez frogantzak eginik. Frogantza beharrik ez duten puntuak frogatzen.

frogarazi, frogaraz, frogarazten

du ad. Frogatzera behartu. Frogaraz iezaguzu zeure bertute ederra.

frogarri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frogagarri].

frogatu, froga/frogatu, frogatzen

1 du ad. Froga bidez zerbait egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutarazi. Cf. probatu. Argudio egokiak erabili zituen, haurraren aita zela frogatzeko. Anitz arrazoiz froga ahal daitekeen gauza. Hona adibide bat, egia hau argi frogatuko duena. Bereizkuntza hori nolakoa den igarri diodala uste dut, baina igartzea ez da frogatzea.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ni gauza frogatuen gainean aitzinatzen naiz.

[Oharra: Euskaltzaindiak, lagunak frogatzeko esan zuen hori esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, lagunak probatzeko esan zuen hori eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

frogeta iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogeta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. probeta].

frogu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frogu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. progu].

frontal

1 iz. Eraik. Horma baten luzean, horizontalean jartzen den habea, solairuko solibei eusten diena.

2 adj. Aurrekoa.

fronte

1 iz. Zerbaiten aurrealdea; bereziki, etsaiaren aurrean dagoen armadaren aurrealdea. Bere bi anaiak frontean hil ziren.

2 iz. Meteorol. Bi etorki eta tenperatura desberdineko masen arteko banaketa-azala. Biharko, fronte hotz bat datorrela iragarri dute telebistan.

frontenis

iz. Plekako pilota-jokoa, teniseko erraketen antzekoak erabiliz pilotalekuan jokatzen dena. Bizitza guztia daramat pilotan jokatzen, eskuz, palaz, frontenisean...

frontera iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frontera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. muga].

frontis

1 iz. Pilotalekuaren aurrealdeko pareta. Pilota politak, biziak, frontisetik ongi ateratzen direnak.

2 iz. Eraik. Fatxada, eraikin baten aurrealdeko pareta.

frontismo

iz. Alderdi politiko eta kidekoen jarrera, beste alderdi bati aurre egiteko biltzera eramaten dituena. Frontismorik gabe gobernatuko duen lehendakaria izango dela dio Lopezek.

frontista

1 adj./iz. Frontismoarena, frontismoari dagokiona; frontismoaren aldekoa. Sozialistek popularrekin lortutako akordioaren balioa berretsi du EAEko lehendakariak, eta ukatu egin du itun hori frontista denik.

2 iz. Ipar. Frantziako Fronte Nazionaleko kidea. Demagun norbaitek Front Nationalen webguneko bideoak ikusten dituela; agian hemendik urte batzuetara frontista bihurtuko da.

frontoi

1 iz. Arkit. Arkupe, aurrealde edo leiho baten goialdea, hiruki edo zirkuluerdi baten forma duena.

2 iz. Pilotalekua. Tolosako Beotibar frontoian hasiko dira final-laurdenak.

frotatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, frotatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. igurtzi1].

fruitu

1 iz. Landareen emaitza, lorearen ondoriozkoa, haziak dauzkana; bereziki, mamitsua eta jateko ona dena. Ik. fruta; igali. Fruitutzat ezkurra ematen duten zuhaitzak. Arbola fruitu-ekarle eta ez alferra. Fruitu landareak. Fruiturik ematen ez duen landarea. Fruitu berdea, heldugabea. Fruitu heldua, ondua. Harrak jotako fruitua. Fruitu ustelak jaten. Fruitu garratza, gazia, geza, gozoa, azukretsua, urtsua. Fruitu beranta. Fruituaren azala, mamia, haziak. || Paradisuko fruitu debekatua.

2 iz. Emakume batek sabelean daraman umea. Eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus. Bere erraietan zeraman amodio debekatuaren fruitua.

3 iz. Zerbaiten emaitza edo ondorioa, gehienetan onuratsua. Eman eta zabal ezazu munduan fruitua. Nekazariak fruituen esperantzan gogotik igarotzen ditu bere laneko nekeak. Fedeak Euskal Herrian txertaturik eman duen fruitua. Eguneko nekeak Jaunari eskaintzeak dakartzan ondasun handi ugariak eta fruitu miragarriak. Han agertuko da obedientziaren fruitua. Har ezazu liburu honen fruitua, dasta ezazu barreneko mamia. Zure heriotzak, Aitzol, fruituak emango ditu. Gure gehiegizko seta, irudipen edo liluraren fruitu zen. Zure ahaleginak fruitua emango du.

fruitu arbola, fruitu-arbola Fruitu mamitsu eta jateko onak ematen dituen zuhaitza. Ik. fruta arbola. Fruitu arbolak eta barazkiak polinizatzeko funtsezkoak dira erleak.

fruitudun

adj. Fruituak dituena edo fruituak ematen dituena. Bazterrak mahasti eta arbola fruitudunez beteak daude.

fruitugabe

adj. Fruiturik ematen ez duena; antzua.

fruitutsu

adj. Fruitu asko ekartzen duena, fruitu-ekarlea. Zuhaitz heze eta fruitutsua. Alor fruitutsuak.

fruiztar

1 adj. Fruizkoa, Fruizi dagokiona.

2 iz. Fruizko herritarra.

fruktosa

iz. Kim. Fruituen azukrea, glukosaren isomeroa, fruitu gozo guztiek dutena.

frustratu, frustra, frustratzen

1 da ad. Norbaitengan frustrazioa sortu. Munduko herrialdeek hiesaren aurrean duten arduragabekeriak frustratzen gaitu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ez da egia kritikariak idazle frustratuak direnik.

[Oharra: pertsonak frustratzen dira; ez, ordea, asmoak, ilusioak eta gisakoak: horiek huts egin dezakete, edo/eta zapuztu egin litezke].

frustrazio

iz. Helburu batera iritsi nahi eta ezin duenarengan sortzen den gogo egoera. Egoera horrek frustrazioa eragiten du. Arazo larria da hau, frustrazio handia sortzen baitu arrakastarik ez duten ikasleengan. Frustrazio horren arantza eraman ezinez bizi da.

fruta

iz. Heg. Jateko onak diren fruitu hezeak; horietako mota bakoitza. Zopa, oilaskoa eta fruta jan zuen. Laranjak, sagarrak eta beste fruta batzuk. Edalontzi batzuetan fruta-zukua zekarren.

fruta arbola, fruta-arbola Frutak ematen dituen zuhaitza. Sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten dira hor-hemenka.

fruta denda, fruta-denda Fruta saltzen den denda. Barazki-postuetatik hasi eta harategietara, fruta-dendak inguratu eta esnekien saltokietaraino, burutik buru zeharkatu genuen azoka.

fruta saltzaile, fruta-saltzaile Bizibidez fruta saltzen duen pertsona. Orga handi banaka batzuek auzo oso bateko fruta-saltzaileak hornitzeko adina salgai garraiatzen zuten.

frutagintza

iz. Fruta-hazkuntza.

frutaontzi

iz. Frutak edukitzeko ontzia. Frutaontzitik sagar bat hartu, eta mahaia jaso gabe irten nintzen.

frutategi

1 iz. Fruta gordetzeko lekua.

2 iz. Supermerkatuetan, frutak saltzen diren saila.

3 iz. Fruta-denda.

frutu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frutu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fruitu].

fu

onomat. Putz egitearen edo ufakoaren onomatopeia. Fu eginez kandela itzali zuen.

fuel

iz. Fuel olioa.

fuel-oil iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuel-oil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fuel olio].

fuel olio, fuel-olio

iz. Erregai isurkaria, koipetsua eta kolore ilunekoa, petrolio gordinaren destilaziotik lortzen dena.

fuente iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuente-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretilu].

fuera

interj. Herr. Norbaiten edo zerbaiten aurkako oihua, alde!, kanpora!-ren baliokidea. Fuera kanpotarrak!

fueraka

1 adb. fuera esanez. Besteak han, bilkura okaztagarri haren inguruan, oihuka, fueraka, txistuka.

2 adb. Taldean jokatzen den eta, tantoa galdu ahala, jokalariak kanporatzean datzan pilota-jokoan. Errekreo denboran fueraka jokatzen genuen.

fuerte

1 adj. Heg. Beh. Bortitza, indartsua, sendoa. Ik. azkar1. Gorputz handia ez daukat, baina bai zimela eta fuertea. || (Adizlagun gisa). Oihuka hasi ziren izugarri fuerte.

2 iz. Heg. Beh. Gotorlekua.

fuga

iz. Mus. Kontrapuntuaren erregelen arabera eratutako musika forma. J. S. Bach-en organo fugak. Fuga bat lau ahotsetara.

fuin iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. muin1].

fuksia

1 iz. Onagraceae familiako Fuchsia generoko landare belarkara edo zuhaixka, apaingarritarako landatzen dena, arrosa ilun koloreko lore zintzilikari ikusgarriak ematen dituena (Fuchsia sp.). Fuksiak, adibidez, parterreak osatzeko erabiltzen dira.

2 iz./adj. Fuksiaren loreen kolorearen antzekoa, arrosa iluna. Matisse-ren paperezko lauki koloreetakoak, berdea, urdina, fuksia, beltza, oihalean itsatsiak.

fula

1 adj. Afrikan, batez ere Ginean eta Nigerren, bizi den herri nomada batekoa, herri horri dagokiona.

2 iz. Herri horretako kidea. Ez da soilik tuaregen iraultza; arabiarrak batu zaizkio eta, 2012. urtetik, songhaiak eta fulak ere bai.

3 iz. Herri horren hizkuntza.

fular

iz. Zetazko edo kotoizko oihal finez egindako lepoko zapia, gehienetan luzean zabalean baino handiagoa izaten dena. Gogoan dut behin nola agertu zen, lepoan zetazko fularra zuela, mukuru betetako gelaren aurrean. Neskak aurpegia makillatuta eta buruaren erdia ozta-ozta estaltzen dieten fularrak jantzita.

fumigatu, fumiga, fumigatzen

du ad. Med., Nekaz. Kea, gasa edo lurruna hedatu, desinfektatzeko edo soroetako intsektu kaltegarriei eraso egiteko. Mauritanian, 6.029 hektarea fumigatu zituzten. Ez darama ezer soinean, ezpada maskaratxo zuri bat musuan eta fumigatzeko tresnak eskuetan.

fumigatzaile

iz. Med., Nekaz. Fumigatzen duen pertsona. Zer egingo genuke milurtekoaren bukaeran fumigatzailerik gabe?

fumigazio

iz. Med., Nekaz. Fumigatzea. Mauritanian eta Senegalen egindako fumigazio lanen berri eman zuten.

funafutiar

1 adj. Funafutikoa, Funafutiri dagokiona.

2 iz. Funafutiko herritarra.

fundamentalismo

iz. Erlijio baten testuen edo doktrina baten arauen interpretazio eta aplikazio hertsi eta zorrotzaren aldeko mugimendua edo doktrina. Erlijioaren aitzakiaz, fundamentalismora lerratzen diren nazionalismoak. Filosofia dateke fundamentalismoaren aurkaririk handiena.

fundamentalista

1 adj. Fundamentalismoarena, fundamentalismoari dagokiona. Euskaldunen joera fundamentalistari kritika egiterakoan.

2 adj./iz. Fundamentalismoaren aldekoa. Emakumeek talde fundamentalisten presioa jasan behar dute. Armadak dio 120 fundamentalista kristau hil dituela Sudango hegoaldean.

fundamentu

1 iz. Oinarria, zimentarria.

2 iz. Ganora, funtsa. Fundamenturik gabeko pertsona. Hamaika aldiz egunsentian dago etxera sartua; sasoi horretako mutilarentzat hori da fundamentua!

fundamentuzko adj. Fundamentua duena, ganora duena. Utzi negarrak eta intziriak, eta hasi fundamentuzko zerbait egiten. Morroi bat hartuko dut, fundamentuzkoa.

fundatu, funda, fundatzen

du ad. (Enpresa, erakunde edo kideko bat) sortu, eratu. Hark fundaturiko alderdi politiko eta aldizkariaren bitartez.

fundatzaile

adj./iz. Fundatzen duena. Jesusen Lagundiaren fundatzailearen bizitza laburtua. Santu fundatzailea.

fundazio

1 iz. Fundatzea, sortzea. Hiriaren fundazioaz geroztik.

2 iz. Irabazteko xederik gabeko erakundea, sortzailearen nahiari jarraitzen diona.

fundiarazi, fundiaraz, fundiarazten

du ad. Ipar. Suntsiarazi. Egiptoarren armada oso bat fundiarazi zuen.

funditu, fundi, funditzen

da/du ad. Ipar. Suntsitu, hondatu. Honda bedi mundua, fundi nadila neroni, zuri laido bat egin baino lehen. Hiri hura funditua izan zen. Ohartu ziren gorputz guztia funditua zuela, zorne zikin bat zeriola. Fundi nadila!

[Oharra: bonbilla funditu/bonbilla erre esapideen artean, Euskaltzaindiak bonbilla erre hobesten du].

funditzaile

adj. Funditzen edo suntsitzen duena. Aingeru funditzailea.

fundizio

1 iz. Heg. Galdategia.

2 iz. Heg. Burdinurtua.

funestar

1 adj. Funeskoa, Funesi dagokiona.

2 iz. Funesko herritarra.

fungizida

iz. Onddoak hiltzen edo galtzen dituen gai kimikoa.

funikular

iz. Malda handietan erabiltzen den garraiobidea, kableen edo kateen bidez kontrako norabideetan mugiarazten diren bi bagoik osatua. Artxandako funikularra.

funsgabe

adj. Funtsik ez duena; hutsala. Uste funsgabeak. Gogoeta funsgabeak! Zenbat hizketa alfer eta funsgabe? Lurreko ondasun funsgabe eta kaltegarriak. Gizon funsgabea. Ez dira, beraz, alegiak gauza ilaun eta funsgabeak.

funsgabeko adj. Funsgabea, funtsik gabekoa. Funsgabeko esamesak, jendea gehiago nahasteko baizik balio ez zutenak.

funsgabekeria

iz. Funsgabetasun gaitzesgarria. Funsgabekeriaz egina. Eleketan eta funsgabekerietan denbora galduz.

funsgabeki

adb. Funtsik gabe. Funsgabeki salatua. Funsgabeki esana.

funsgabetasun

iz. Funtsik eza, funsgabea denaren nolakotasuna. Munduko gauzen funsgabetasuna ikusiko duzu. Askoren gutizien funsgabetasuna. Salaketen funsgabetasuna frogatu zuen.

funski

adb. Ipar. Errotik, benetan. Funski aldatu. Elkar funski maitatuz.

funts

1 iz. Zerbaiten, bereziki zerbait abstrakturen, muina edo oinarria. Haren izatearen funts guztia ezagutzeko gai bagina. Arrazoi honen zimendua eta funtsa. Hala bertute haren funtsa nola itxurak. Ez dut esango film honetako sinbolo guztien funts ezkutua ezagutu dudanik. Funts gutxiko ustea. Ezberdintasun guztien funtsa edo erroa zertan datzan. Bere lagunak funtsik aski gabe gaizki jujatzea. Gure hutsegiteez funtseraino jabetu arte. Zoaz funtsera eta ikusiko duzu ez dela ageri dena. Kontatzen duenak badu beti funtsa eta indarra. D. Dodgeren eleberri kaxkar eta funtsik gabeko bat.

2 iz. Pertsonez mintzatuz, ganora, zentzutasuna. Funtsik gabeko gizona. Funts onekoa, gaiztokoa. Gazte arina eta funts gutxikoa. Funtsezko gizonen artean.

3 iz. Kapitala, dirua, ezarritakoa bereziki. Diru maileguaren funtsa eta korrituak. Funtsak gauzatzeko. Nazioarteko Diru Funtsa.

4 iz. Liburutegi, museo edo kideko batek dauzkan aleen multzoa. Udal liburutegiaren funtsak.

5 iz. Lur ondasuna. Sos puska bat eginik, funts bat erostera eta emaztegai baten bila heldu zela. Pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senar-emazteak.

funtsean adb. Oinarrian; azken batean, benetan. Funtsean bat gatoz. Daviden erokeria zelakoa ez zela funtsean erokeria, egiazko zuhurtzia baizik. Funtsean ez garela deus ere. Bi itzulpenak funtsean berdinak dira.

funtsez adb. Behar den bezala. Lana zintzo egin du eta funtsez. Zerbait funtsez egin behar dela ez holakorik gehiago gertatzeko. Funtsez eta zentzuz mintzatzen zaigu Truebaren idazlanez.

funtsezko adj. Oinarrizkoa; funtsa duena. Funtsezko gauza utzi, hutsalari lotzeko. Duda funtsezkoak. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. Ez genuen zimentarririk aski, erabateko erabaki funtsezkorik hartzeko.

funtsatu, funtsa/funtsatu, funtsatzen

da/du ad. Oinarritu, bermatu. Hizkuntzaren biziari dagozkion zenbait erabaki, ikerlanaren ondorioetan funtsa daitezke bakarrik. Iritzi horiek datuetan funtsatzen dira.

funtsezkotasun

iz. Funtsezkoa denaren nolakotasuna.

funtzio

1 iz. Elementu batek, bera osagai den multzo edo osotasun batean, betetzen duen eginkizuna. Ik. betekizun. Adjektibo funtzioa duten perpaus txertatuak. Gibelaren funtzioak.

2 iz. Mat. Bi multzo, X eta Y, izanik, X multzoko edozein x elementuri Y-ko elementu bat, f(x) idazten dena, egokiarazten dion zernahi eragiketa. Logaritmo funtzioa, y = log(x) adierazten dena. Funtzio bateko aldagai askea eta mendeko aldagaia. Bi aldagaiko funtzioa.

3 iz. Jendaurreko saioa edo emankizuna. Eliz funtzioa: elizkizuna. Teatro funtzioa: teatro emankizuna.

funtzional

1 adj. Funtzioari dagokiona. Analisi funtzionala.

2 adj. Gauzez mintzatuz, bereziki altzariez edo eraikinez mintzatuz, funtzio berezi baterako egokia dena, haren diseinuan, estetikaren gainetik, erabilgarritasunari lehentasuna eman zaiona. Altzari funtzionalak.

funtzionalismo

1 iz. Hizkl., Psikol., Soziol. Sistema bateko elementuek sistema horretan betetzen duten funtzioari begiratzen dion teoria. Funtzionalismoa Martinet-ek eta haren jarraitzaileek eratu zuten. Hori horrela balitz, gogo-egoeraren definizio okerra emango lukete funtzionalismoak, psikologia kognitiboak eta bestek. Funtzionalismo antropologikoaren lan garrantzitsuenetako bat da liburu hau, Malinowskiren teorien oinarri nagusiak laburbiltzen baitira bertan.

2 iz. Arkit. XX. mende hasierako arkitektura-mugimendua, formaren eta balio dekoratiboen gainetik funtzionaltasunari lehentasuna ematen diona.

funtzionalista

1 adj. Funtzionalismoarena, funtzionalismoari dagokiona.

2 iz./adj. Funtzionalismoaren jarraitzailea. Gaur egungo eztabaidetan funtzionalistek bizidunen ezaugarriak geneen eta horien informazioaren bidez azalduko dituzte.

funtzionalitate

iz. Teknol. Sistema edo gailu elektroniko batek bete dezakeen funtzioa. Aparteko aplikazioak ere instala daitezke funtzionalitate gehigarriekin. Scribus-ek, maketaziorako behar diren funtzionalitate guztiak eskaintzen ditu.

funtzionaltasun

iz. Funtzionala denaren nolakotasuna. Hizkuntzaren funtzionaltasun osoa behar dugu.

funtzionamendu

iz. Funtzionatzeko era. Hizkuntzaren helburua eta funtzionamendua azalduko dugu.

funtzionarazi, funtzionaraz, funtzionarazten

du ad. Funtzionatzera behartu. Aldibereko itzulpen zerbitzua funtzionarazten ia ordubete galdu zuten.

funtzionario

iz. Administrazio publikoan lan egiten duen pertsona. Mahai atzeko funtzionarioak goitik behera aztertu du sartu berria. Bartzelonako Udalean ziharduela funtzionario.

funtzionariotza

1 iz. Funtzionario izatea. Ez baitugu esango ez dela bera funtzionariotzaren atzetik ibili.

2 iz. Funtzionarioen multzoa. Liu Pangek sorturiko Han dinastiak arrakasta izan zuen funtzionariotza eraginkor eta onargarria eratzen.

funtzionatu, funtziona, funtzionatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Alhan izan, ibili. Makina horrek ez du funtzionatzen: makina horrek ez du lan egiten, makina hori ez dabil.

furfuria

1 iz. Ipar. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Nahi bezainbat furfuria eta zalaparta. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian.

2 iz. Burgoikeria, harrokeria.

furfurian adb. Oldarrean, indarkeriaz. Badoaz furfurian.

furgoi

1 iz. Tamaina ertaineko automobil itxia, bereziki poliziak erabiltzen duena. Furgoiak hutsik zetozen, guardia zibilik gabe alegia. Ertzaintzaren bi furgoi heldu dira, baina ez da istilurik izan.

2 iz. Bidaiarientzako trenetan, bagajea edo salgaiak garraiatzeko bagoia. Trenaren azken bagoia furgoi ireki bat zen.

furgoneta

iz. Ibilgailu motorduna, neurriz automobilaren eta kamioiaren artekoa, batez ere salgaiak errepidez garraiatzeko erabiltzen dena. Banaketarako furgoneta handi bat zekarten. Erosi berria zuen bigarren eskuko furgoneta. Estatu Batuak furgoneta batean zeharkatuko ditugun bidaiariok hamahiru gara guztira.

furia

1 iz. Haserrea; lehia. Furian: haserre bizian.

2 iz. Gaizkileak zigortzeko egitekoa zuten infernuko hiru jainkosetako bakoitza.

furnitu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, furnitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hornitu].

furrier

iz. (-r- bakunarekin). Armadaren kuarteletan, hornitze lanez arduratzen den kaporala. Kaporal furriera.

furrunda

iz. Burrunba.

furtxeta

iz. Ipar. Sardexka. Hartu nuen koilara esku batez eta furtxeta besteaz.

fusa

iz. Mus. Kortxeaerdiaren erdia balio duen musika-nota.

fusaerdi

iz. Mus. Fusaren erdia balio duen musika-nota.

fuselaia iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fuselaia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fuselaje].

fuselaje

iz. Hegazkinaren gorputzaren egitura, hegoak itsasten zaizkiona.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper