Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

e1

iz. Alfabetoko letra (e, E).

e2

interj. Deitzeko edo arreta erakartzeko hitza. E, Joseba!

ea1

1 Zehar-galderazko esaldi txertatu baten hasieran, indargarri gisa ezartzen den hitza. (Esaldi horren aditzak -(e)n menderagailua hartu behar du). Ikus dezagun ea nor etorri den. Ea zergatik egin duen hori jakin nahi nuke. Galdetu zuen berehala ea nori emango zitzaion hura egiteko kargua. Nahasketan ibili naiz ni, buru-belarri, ea eraginaren eraginez zerbait bereizten ote dugun. Ea zer bazkari jarriko ote zion.

2 (Desira moduren bat-edo gauzatzen duen esaldi txertatu baten hasieran). Ea gauzak pixka bat zuzentzen ditugun! Ea oraingo honetan irabazten dugun. Ea haien bitartez zerbait konpontzen dugun. || Okerrak zuzenduko omen ditu: ea, bada!

ea2

interj. Norbaiten arreta lortzeko edo norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Ea, esazu kredoa. Ostalari, ea, hona whiski bana! Ea, mutilok!

eaka

adb. Ipar. Galdezka.

eatar

1 adj. Eakoa, Eari dagokiona.

2 iz. Eako herritarra.

ebagi

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebagi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaki].

ebakaitz

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakaitz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakigaitz].

ebakera

1 iz. Ebakitzeko era. Gari horrek ebakera ona du.

2 iz. Hizkl. Ahoskatzeko modua. Euskal herskari hasperendunen ebakera.

ebakerazi

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakerazi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakiarazi].

ebaketa

1 iz. Mat., Log. Aldi berean bi multzo edo gehiagotan dauden elementuak aurkitzeko eragiketa. A, B eta C multzoen ebaketa den multzoa. Ebaketa egin.

2 iz. Ebakitzea. Sarritan erabili ohi da zulatzeko makina ebaketarako.

ebaki1, ebaki, ebakitzen

1 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi. Ik. moztu 4. Ebaki zizkien oinak eta eskuak. Jondoni Petriri ebaki zioten burua. Pedrok bere ezpataz ebakitako belarria. Halere ez zuen lore bat ebakiko eta beretzat hartuko. Zuhaitz betekorra ez du inork ebakitzen. Haritz guztiak hondo-hondotik ebaki. || (Belarraz eta kidekoez mintzatuz). Belarra ebakitzen ari zela. Segaz ebakia. Garia noiz erein eta noiz ebaki. || Aldizkari batetik argazkiak ebakitzen.

2 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna eten, zerbait bereizi edo zatitu. Mastaren lokarriak edo sokak ebakitzen. Korapilo hau ebaki gabe askatu dut. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Puskatan ebaki. Ogia ebakita, bere apostoluei eman zien. Egurra ebakitzen nekatu zen.

3 du ad. (Hedaduraz). Ik. moztu 6. Etsaiari ebakitzen zion bidea, bere bihotzean sar ez zedin. Ontziak ura ongi ebakitzen du. Ebaki, eta kartak banatzen hasi zen. Solas alferrak ebaki behar dituzu (Ik. eten). Bi astean gaitzak ebaki zigun koplariaren bizitza.

4 du ad. Zauria egin. Lotu zuen gerriko latz batekin larrua ebakitzeraino. Azotez ebaki. Labanarekin matraila alderik alde ebakia utzi zien. Ganibeta erori zaio eta behatza ebaki du.

5 du ad. (Hizkuntza-hotsak) ahoaz gauzatu. Ik. ahoskatu. Lau edo bost urteko mutiltxo bat badator Gaztelatik Euskal Herrira, laster ikasiko du euskara, eta guk bezala ebakiko ditu hitzak. Hango azentu tankerak badu berezkorik; esate baterako, "gizonak" sing. eta "gizonak" pl., berdin ebakitzen dira: "gizónak". Esaldiak ongi ebakitzen ahalegintzeko.

6 du ad. Mat. Lerro, plano edo solido batek, hurrenez hurren, beste batekiko puntu, lerro edo plano komun bat izan. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio zatia. || Elkar ebakitzen duten bidexkak.

ebaki2

1 iz. Lanabes aho-zorrotz batez-edo egindako zauria edo arrakala. Ebakientzat eta zaurientzat ez da ura baino sendagai hoberik. Ganibetaz eginiko ebakia. Adabegian bertan ebaki mehar bat eginez.

2 iz. Kafeari esne pixka bat nahasiz eginiko edaria. Ebaki bat eskatu eta hizketaldi laburra izan du lagun batekin.

ebakialdi

iz. Zerbait ebakitzen den aldi bakoitza; ebakitzea. Bigarren ebakialdian. Pagotxak ez du berdinik abereak gizentzeko; baina ez du ebakialdi bat baizik. Urtean hiru ebakialdi ematen dituen belar landarea.

ebakiarazi, ebakiaraz, ebakiarazten

du ad. Ebakitzera behartu. Buruko ileak ebakiarazteko.

ebakidura

1 iz. Mat., Log. Aldi berean bi multzotakoak edo gehiagotakoak diren elementuen multzoa, ebaketa-eragiketaren bidez lortua. Bi multzo horien ebakidura multzo hutsa da.

2 iz. Mat. Solido bat plano batez ebakitzean sortzen den irudia. Barru aldean, luzetarako ebakiduran, erdiko habeartea besteak baino askoz ere garaiagoa dela ikusten da.

3 iz. Objektu bat plano batez ebakiko balitz sortuko litzatekeen irudia, objektu horren barne egitura erakusteko egiten dena. Argazkian, odolbildu bat ikus daiteke arteriaren zeharkako ebakiduran.

4 iz. Ebakitzea; ebakia. Gazta gurintsuari ebakiduratik mamia dario.

ebakiera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakiera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakera].

ebakigailu

iz. Ebakitzeko erabiltzen den tresna edo gailua. Ebakigailu bat erabili zuen gazteak gizona beldurtzeko.

ebakigaitz

adj. Ebakitzeko, ahoskatzeko gaitza gertatzen dena, ia ezin ebakizkoa. Esaldi luze eta ebakigaitzak.

ebakin

iz. Egunkari, aldizkari eta kidekoetatik ebakitzen den testu zatia edo argazkia. Ebakin bat da, atzoko egunkaritik ebakia. Nik ebakinen album bat izateak harritu zuen nonbait.

ebakiondo

iz. Orbaina. Zauriaren ebakiondoak sendatzeko ukendua. Ordudanik ez zion alde egin aurpegiko ebakiondo itsusiak.

ebakitza

iz. Ipar. Erdainkuntza.

ebakitzaile

1 adj./iz. Ebakitzen duena. Hortz ebakitzaileak. Basati buru-ebakitzaileak.

2 adj./iz. Mat. Lerroez edo planoez mintzatuz, beste lerro edo plano bat ebakitzen duena. Marraztu itzazu bi zentimetroko erradioa duten zirkunferentzia ebakitzaile bi.

ebakitze

iz. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna etetea, zerbait bereiztea edo zatitzea. Ebakitze mingarria. Belar ebakitzea bukatzerakoan.

ebakortz

iz. Hortz ebakitzailea, ahoaren aurrealdean gertatzen dena. Ebakortzak eta letaginak. Gizonaren zortzi ebakortzak.

ebakuatu, ebakua, ebakuatzen

1 du ad. Larrialdi batean leku batetik jendea atera. 1937an beste hogei mila haur ebakuatu zituzten Frantziara eta Belgikara.

2 du ad. Larrialdi batean leku bat jendez hustu. Hainbat geltoki ebakuatu zituzten atzo goizean.

ebakuazio

iz. Ebakuatzea. Enbaxadako langileen ebakuazioa agindu zuen.

ebakuntza

iz. Med. Gorputz bizi batean, zati hondatu bat erauzteko edo osatzeko egiten den eragiketa. Ik. operazio. Ebakuntza bat egin. Ebakuntzarako tresnak prestatzen. Atzo egin zioten bihotzeko ebakuntza.

ebakuntza gela, ebakuntza-gela Ebakuntzak egiten diren gela berezia. Ik. operazio gela.

ebaluaketa

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebaluaketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaluazio].

ebaluapen

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebaluapen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaluazio].

ebaluatu

1 du ad. Baloratu, balioetsi. Ez dira ebaluatzen errazak izaten osasun zentroetako lanuzteak. Enpresa guztiek arriskua ebaluatzeko plana izango dute.

2 du ad. Ikasle batek arlo jakin batean duen ezagutza edo arlo horretako lanak eta emaitzak baloratu. Ez da eskolan ikasitakoa bakarrik ebaluatzen. Erlijioa ebaluatu egingo da, baina bertan lortutako nota ez da aintzat hartuko bekak lortzeko. Orain arte ez da ikaslearen lana ebaluatzeko metodo egokirik.

ebaluatzaile

iz. Zerbait ebaluatzen duen pertsona. Selektibitateko ebaluatzaile guztiak sare publikokoak dira.

ebaluazio

iz. Ebaluatzea. Planaren egoeraren ebaluazioa egitea proposatu zuen.

ebanista

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebanista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zurgin].

ebanjelari

iz. Ebanjelioak idatzi zituzten idazleetako bakoitza. Lau ebanjelariak. S. Mateo ebanjelaria.

ebanjeliko

1 adj. Ebanjelioarena, ebanjelioari dagokiona. Gezurrezko utopia ebanjelikoekin eta aingerukeriekin geure buruak engainatzen ibili gabe. Gure gizartean balio ebanjelikoak zeintzuk diren ikusi ahal izateko.

2 iz. Protestantea; bereziki, luteranismoaren eta kalbinismoaren bat egitetik sorturiko protestantismoaren jarraitzailea. Katolikoen eta ebanjelikoen artean burutzen ari diren Elizen arteko Biblia.

3 adj. Ebanjelikoen doktrinari atxikia; ebanjelikoen doktrinari dagokiona. Gilbert Deya artzapezpiku ebanjelikoa estraditatzeko eskatu dio Kenyak Erresuma Batuari. Eliza Ebanjelikoak. Eliza katolikoarekin, eliza ebanjelikoarekin eta musulmanekin duen akordioa betetzen du.

ebanjelio

1 iz. (E larriz). Berri Ona, Jesus Nazaretekoaren mezua. Jainkoaren hitzaren eta Ebanjelio santuaren arabera. Mairuei Ebanjelio santua predikatzeko. Bizia enegatik eta Ebanjelioagatik galtzen duenak. Euskal Herrira Ebanjelioa aurrena ekarri zuena. Jentilei Ebanjelioa erakusteko. Ebanjelioko legea. Ebanjelioko egia adieraztera. Ebanjelioaren araberako apaltasuna.

2 iz. (E larriz). Jesus Nazaretekoaren bizitza eta mezua biltzen diren liburuetatik bakoitza. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren arabera. Ebanjelio sinoptikoak San Mateo, San Marko eta San Lukasenak dira. Laugarren Ebanjelioa edo San Joanen Ebanjelioa.

3 iz. Elizkizunetan irakurtzen den Ebanjelioetako pasartea. Hau da, ene kristauak, gaurko ebanjelioak dakarrena. Ebanjelio santua San Markoren liburutik.

ebanjelista

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebanjelista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebanjelari].

ebanjelizatu, ebanjeliza, ebanjelizatzen

du ad. Ebanjelioa aldarrikatu; Ebanjelioko doktrina irakatsi. Apostoluentzat eta San Paulorentzat honetan datza berri ona: Jainkoak Jesusen baitan salbatzen gaituela; beraz, ebanjelizatzen ari dira, Jesusek salbatzen gaituela iragartzen ari direnean.

ebanjelizatzaile

iz./adj. Ebanjelizatzen duena. The Mission film ebanjelizatzailea. Ebanjelizatzaileak zoko ezkutuetaraino sartzen dira.

ebanjelizatze

iz. Ebanjelioa aldarrikatzea; Ebanjelioko doktrina irakastea. Ik. ebanjelizazio. Anitzek ez dituzte bereizten Elizako agintari handienen politika-jarrerak eta herrietako apaiz gehienen euskaltasuna eta ebanjelizatze lan leiala.

ebanjelizazio

iz. Ebanjelizatzea, Ebanjelioko doktrina irakastea.

ebano

1 iz. Tropikoko zuhaitz sendo luzea, hosto-iraunkorra, zur beltz, gogor eta astuna duena (Diospyros ebenum).

2 iz. Zuhaitz horren zura, zurgintzan oso aintzat hartua dena. Ebanozko makulu bat eramaten zuen beti eskuan. || Sudurra makur samarra, begiak ebano beltzezkoak.

ebasgo

iz. Ohointza, lapurreta. Badakigu ebasgo guztiak ez direla bide bazterretan egiten.

ebaska

1 adb. Isilka, gordeka. Ez agerian, baina ebaska bezala. Jakite hori besterengandik ebatsia du isil-gordean eta ebaska, lapurreta aitortu gabe.

2 adb. g.er. Ebatsiz, lapurretan. Ebaska bildu omen du bere diru guztia.

ebasketa

1 iz. g.er. Lapurreta.

2 iz. Zuz. Indarkeriarik erabili gabe inoren gauzaz jabetzea.

ebaskin

iz. g.er. Harrapakina.

ebasko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebasgo].

ebasle

adj./iz. Zerbait ebasten duena; ohoina, lapurra. Galdu dituzu behiak; badakizu nor den ebaslea? Diru-ebasleak.

ebastaile

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebastaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebasle].

ebaste

iz. Lapurreta.

ebatondo

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebatondo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakiondo].

ebatsarazi, ebatsaraz, ebatsarazten

du ad. Batez ere Ipar. Ebastera behartu.

ebatsi, ebats, ebasten

1 du ad. Lapurtu. Ik. ostu. Zazpigarrena, ez ebastea. Ohoinak gau iluna eta haizetsua desiratzen du ebasteko. Zenbat diru ebatsi dute? Bere jabeari itzultzea ebatsi dion gauza. Zotala azpian izatea gaizto dute zuhaitz guztiek; belarrek ebasten diete lurreko gozoa.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ur ebatsiak eztiago eta gozoago dira.

ebatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. oratu].

ebatzi, ebatz, ebazten

1 du ad. Erabaki. Auzia ebazteko. Batzar handi bat egin zuten, eskolarik egongo zen ala ez ebazteko.

2 du ad. Arazo edo eragozpen baten askabidea aurkitu. Korapilo hori behar bezala ebatzi gurarik.

3 du ad. Mat. Problema baten edo ekuazio baten emaitza aurkitu. Ekuazio bat ebatzi.

ebazkizun

iz. g.er. Ebatzi behar den arazo edo eragozpena. Sortzeko bidean diren zientzietan ebazkizunak hala moduz definiturik daude oraindik.

ebazle

adj./iz. Ebazten duena.

ebazpen

1 iz. Ebaztea. Ministro batek irakurri zuen epaileen ebazpena. Galdutzat eman zezakeen dirua, auziaren ebazpena legearen eskuetan uzten bazuen. Nazio Batuen Erakundearen ebazpena.

2 iz. Mat. Problema bat edo ekuazio bat ebaztea. Hirugarren mailako ekuazio baten ebazpena.

ebazpide

1 iz. Ebazteko prozedura.

2 iz. Mat. Ariketa bakoitzari bere ebazpidea ipini diogu, eta bukaeran emaitza.

ebazte

iz. Erabakitzea; arazo edo eragozpen baten askabidea aurkitzea. Ik. ebazpen.

ebiakoitz

iz. Ipar. Larunbata.

ebidentzia

iz. Begien bistako gauza. Ez dago hori frogatzen duen ebidentziarik. Ebidentziak erakusten diona ezin du ukatu.

ebili

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebili-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ibili].

ebitatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebitatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. saihestu eta ekidin].

eblatar

1 adj. Eblakoa, Eblari dagokiona.

2 iz. Eblako herritarra.

ebolutibo

adj. Eboluzioz gertatzen dena; eboluzioari dagokiona. Aldaketa ebolutiboa geneen frekuentzia aldaketa da.

eboluzio

iz. Bilakaera, bereziki espezieek belaunaldiz belaunaldi egiten dutena. Eboluzioaren teoria. Eboluzioaren lehenengo mailetan animaliak odol hotzekoak ziren.

eboluzionatu, eboluziona, eboluzionatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Bilakatu, bereziki espezieak belaunaldiz belaunaldi aldatu. Gizakiak eta txinpantzeak antzeko abiadan eboluzionatu dute.

eboluzionismo

1 iz. Doktrina filosofikoa, kultura eboluzio prozesu baten ondoriotzat duena.

2 iz. Espezieetan gertatzen diren aldaketak belaunaldiz belaunaldi izandako aldaketen ondorio direla dioen teoria. Darwinen eboluzionismoa.

eboluzionista

1 adj. Eboluzionismoarena, eboluzionismoari dagokiona. Teoria eboluzionistaren zirriborro modukoa. XVIII. mendean ideia eboluzionista espezieen arteko ahaidego baten bidez formulatzen zen.

2 adj./iz. Eboluzionismoaren aldekoa.

ebonita

iz. Kim. Gai beltz eta gogorra, kautxua sufreaz tratatuz lortzen dena, isolatzaile gisa erabili izan dena. Isolatzailerik onenak beira, portzelana, ebonita eta kautxua dira.

edabe

iz. Ezaugarri bereziren bat duen edaria, bereziki sendagarria edo magikoa dena. Edabe horretatik edaten duena ez da inoiz gaixotuko. Edabe honen tanta batzuk emango dizkiogu zure apoari, ea zer gertatzen zaion. Edabe magikoa.

edade

iz. Heg. Herr. Adina.

edadeko adj. Heg. Herr. Adinekoa.

edadetu, edade/edadetu, edadetzen

da ad. Heg. Herr. Adindu.

edaldi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, edaldi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. edanaldi].

edale

1 adj./iz. Edari alkoholdunen zaleegia dena. Ik. edatun. Ez baita emazte edalea baitan zer fidaturik, eta ez gizon hordia baitan ere. Nekazari edalea ez da aberastuko. Edale eta jokalarien artean. Anitz jateaz eta anitz edateaz jaleago eta edaleago egiten baita. Horra zer jazo ohi zaien ardo-edaleei.

2 iz. Aipatzen dena edaten duen animalia edo pertsona. "Ur honen edalea egarrituko da berriz ere" zioen Jesusek. Haur esne-edalea.

edalontzi

iz. Ontzi txikia, gehienetan beirazkoa eta zilindro formakoa, edateko erabiltzen dena; ontzi horren edukia. Ik. edontzi; baso2. Beirazko sei edalontzi. Edalontziak bete zituen ardoz. Edalontzi bat ur. Edalontzia bete ur. Edalontziak hustu.

edan1, edan, edaten

1 du ad. Isurkari bat irentsi. Baso bat ardo edan. Jatekoa, botikak eta edateko ura banatzen ari dira. Edateko ona den ura. Edateko ona ez dena. Ez dezala haurrak ardorik eta sagardorik edan. Edan ezazu iturriko ura ezeren nahaste gabe. Ur hau edaten duena berriz ere egarrituko da; baina nik emandako uretik edaten duenak ez du egundaino egarririk izango. Belar horiekin eginiko saldatik hiru aldiz edatea aski bailuke eriak, sendatzeko. Izango dugu zer jan eta zer edan. Tanta bat edan. Kopatik hurrupaka edaten. Ezer ere jan eta edan gabe egotea. Abereei edaten eman. Itsasoko ura zu bazina, agortzeraino edango nuke. Lore guztiek haginka edan zidaten odola.

2 du ad. Irud. Aireko hezetasuna edaten duen lurra. Esnea xurgatzean euskara dut edan. Argi iturri horretan edan zituzten Elizako gurasoek beren liburuetako ikaskizunak. Zure ahotik pozik, Txomin, dut edaten. Gure irabaziak janez eta edanez asetzen zara.

3 du ad. (nor osagarririk gabe). Edari alkoholdunak hartu. Ik. zurrut egin. Badakit edaten duela. Edanda dago. Asko edaten du eta kalte egiten dio. Ezagutza galtzeraino edan. Neurriz jatea eta edatea. Jateko eta edateko gurari larregia. Anitz jateaz eta anitz edateaz jaleago eta edaleago egiten baita.

edan-sarri adj. Edari alkoholdunak sarri edaten dituena. Ez dit ezerk higuin gehiago ematen, nekazari edan-sarri edo ardozaleegiak baino.

edan2

iz. Edatea; edaria. Ondasun, apaindura, jan, edan eta beste honelako gauzetan. Jana, edana, jokoa eta alferkeria. Edanak galduko hau. Neurriz gaineko edana, agortzen ez den gaitz iturria da. Abere bihurtzen dira gizonak edan gehiegiarekin. Bazekien bere senarra edanari emana zela. Ongi irabazten dute, baina hondatzen dute edanean, jokoan edo trabesean.

edanaldi

iz. Edaten den aldia; edatea. Asteazkenean edanaldi bat dute nagusiaren lepora. Edanaldi bakoitzean topa eginez.

edanarazi, edanaraz, edanarazten

du ad. Edatera behartu. Edabe nazkagarri bat edanarazi zion. Edanarazten diete alkohola haurrei.

edangarri

adj. Edateko ona.

edanleku

1 iz. Abereei edaten emateko lekua; aska (abereei edaten ematekoa).

2 iz. Taberna. Edanleku honetan ez da alkoholik salduko.

edanontzi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, edanontzi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. edalontzi eta edontzi].

edantegi

iz. g.er. Taberna.

edaran, edaran, edaraten

du ad. Edanarazi.

edari

iz. Edateko den isurkaria. (Batez ere, ur hutsa ez denaz esaten da). Janaria, edaria eta janztekoa. Ohetzat lastoa, aulkitzat harria, edaritzat ur hutsa. Edari goxoa, garratza, motela. Edari alkoholdunak hartu. Edari bizkorgarri bat. Edari hordigarriak. Edari mozkorgarri bereziak irentsiz. Presondegian eskaini zioten edari pozoitua. Eta haren odola dela gure edari. Behazunez eta ozpinez egindako edari bat.

edari bizi Alkohol graduazio handiko edaria, gehienbat destilazioz lortua. Ez du edango ez ardorik ez edari bizirik.

edarigintza

iz. Edariak egitea; edarien industria. Edarigintzan erabiltzen diren landareak.

edarikoi

adj. g.er. Edalea, edarizalea.

edaritegi

iz. Edariak saltzen edo zerbitzatzen diren etxea edo denda. Edaritegiren batean aurkituko duzu.

edarizale

adj. Edarien zale dena. Ez zen neskazale amorratua, ezta edarizalea ere. Emakume edarizalea.

edarra

iz. Suila. Ik. ferreta. Iturrian, buruko edarraren zabuak ezin zaindurik.

edasi

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, edasi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erasi].

edaska

iz. g.er. Abereei edaten emateko aska. Ik. uraska; aska 3.

edaski

iz. Urrebotoia.

edate

iz. Edari alkoholdunak hartzea. Jostetak eta jate eta edate galantak. Eta itzultzen dira edate zikin galgarri gaiztoetara.

edate dantza, edate-dantza g.er. Karrika-dantza.

edateko

iz. Edaria. Behar duen jateko eta edateko guztia. Badu oren erdi bat hemen jarri eta edateko bat galdegin nuela.

edatun

adj. Edalea. Oso jatun eta edatun txarra zen, eta ogi pixka busti birekin ematen zitzaion mantenua. Emakumea bada edatuna, hainbat gaiztoago.

edegi

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, edegi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. edeki].

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper