74 emaitza oin bilaketarentzat - [1 - 74] bistaratzen.

oin1
1 iz. Gizakiaren zangoaren beheko zatia, hura zutik dagoenean lurra ukitzen duena. Ik. hanka; zango. Eskuak eta oinak. Eskuineko oina. Oina okerra daukana beti dabil herrenka. Oinak loturik zituelako. Oin aztarnak (Ik. oinatz). Haren oin-urratsik ez dute sumatuko. Oin baten gainean bira eginez. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten. Oin azpian darabilgun hautsa (Ik. oinazpi). Oinetan muin egin zion. Oinetako hautsa astindu. Zapatak jantzi berrian min egiten du, baina apur bat erabiliz gero, oinaren neurrira etortzen da. Luzaroan dabilela opa diogu, oin arinez abiatu den bidean. || Mundu honetako ohoreak eta atseginak oinen azpian ezarririk.
2 iz. Hainbat animaliatan, hanka; hanka bukatzen den zatia. Ik. apo2. Untxiak aurreko eskutxo edo oin biak laburragoak ditu atzekoak baino. Erbiak oinetan ez du, ez, berunik.
3 iz. Hainbat gauzatan, lurra ukitzen duen zatia. Gurutzearen oinean zeudenak. Gernikako Arbolaren oinean. Aldarearen oinean.
4 iz. Oinarria, euskarria. Oin makalak ditu uste horrek.
5 iz. pl. Ohe, hilobi eta kidekoetan, oinak jartzen diren aldea. Bata hobiaren burualdetik eta bestea oinetan eserita. Iruditu zaio ohearen oinetan dakusala Jesu Kristo.
6 iz. Argazki-oina. 36. orrialdean, Joxe Ariztimuño Aitzol-en argazkiaren oinean, Nikolas Ormaetxea Orixe zela aipatzen zen.
7 iz. Orrialde baten beheko aldea. Orrialdearen oinean azaltzen dira hitz horiek beren esanahiekin.
8 iz. Metrika klasikoan, bertso lerroaren osagaia den eta hura neurtzeko erabiltzen den silaba multzoa. Antzinako metrikako oinak. Lau oineko bertso lerroa. Azkeneko oina silaba bakarduna da. Oin luzeak eta laburrak.
9 iz. Euskal bertsoetan, errima duen hitza, puntu bakoitzaren bukaeran doana. Hau ez da bakarrik lau oin hartu eta bertso bat egitea; bertsolaritza mundu oso bat da. Lau oinak emanda, zortziko txikian bertsoa.
10 iz. Luzera-neurri zaharra, 30 bat cm-ren baliokidea zena; Britainia Handiko eta Ameriketako Estatu Batuetako neurri sisteman erabiltzen den luzera-neurria, 30,48 cm-ren baliokidea dena. Ingalaterrako oinak 30,5 cm balio du, eta Frantziakoak 33 cm; Gaztelakoak, aldiz, 28 bat cm. Hura zen gizona, hura; zazpi oin eta erdi bai luze. Hamabost oin eta hamar ontza luze da. Lau oin igo zen ura.

Esaera zaharrak

Ez zaio eman oin orori oski gorri. Irabaziak oinak arin. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako.
oin arrasto, oin-arrasto
iz. Oinatza. San Antonioren ermita ondoan dagoen harri batek oin arrasto garbia ageri du. Goazen orain Jesu Kristo gure Jaunak bere oin arrastoekin santutu zuen lurrera.
oin hartu
ad.-lok. Oinarritu.

Aztergaia: oin hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oin eman (oñ eman) bitan agertu da, G (Vill Jaink, Aran SIgn); oña eman (oña emon) 10 aldiz: B 3 (Añ EL, Itz Azald, Ur MarIl), G 6 (AA 5, Lard), IE 1 (EZ Eliç); oña artu 10 aldiz, G (AA 2, Aran SIgn, Lard 7).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oña emon 2 aldiz, B (P. Zamarripa); oin hartu (oin-hartu, oñ artu) 4 aldiz: G (Aita San Ignacio Loyolacoaren ejercicio sant.) eta EB 3 (E. Kortadi, I. Segurola, AM. Toledo); oina hartu behin, B (Bizkaiko herri iturriak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oina eman : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; oin hartu (oinhartu): DFrec 1; AB38 1, Euskalterm 1.

Bestelakoak
Txostena

ikus erabilia den.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

oin hots, oin-hots
iz. Pauso hotsa. Ik. hanka hots. Oin hotsak entzun.

Aztergaia: oin-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OIN-HOTS (oiñ-ots V, G ap. A; oin ots Lcc), OÑOTZ. "Estruendo de pies" Lcc. "Ruido de pasos" A. Enzuten dot zure senarra enterretati datozanen oin otsa. Mg CO 173. Aditu zuan atzetik lasterka zetorrenen baten oñotsa. AA II 450. Beren oñ-otsa aditzen nuala. Bv AsL 65. Etzan sartzen oiñ otsik sentidu. AB AmaE 310. Ontziak igaro / arren uretatik / ez dute oñotsik / uzten bidean. Ib. 116. Oiñ-ots durunditsua entzun eban Txiliren etxeko mailletan. A BeinB 86. [Eriotza] oñotsik atera gabe ixil-ixilik datorkigu. EEs 1924, 83. Gizon oin otsa entzuten da. Alz Ram 115. Orbelak ozenagotzen oin-otsa. Ldi BB 128. Zaldi-oñotsak etziran entzuten. Laux AB 43. Oinotsak esnatu zuen bere amesalditik. TAg Uzt 271. Oiñotsak nabaitu zitun albo-xamar. Etxde JJ 152 (v. tbn. en la misma pág. oin ots y 44 oin-ots). Astoaren oin-otsa. NEtx LBB 183 (Antz 47 oiñ-ots). Oin-otsa gero ta gertuago elurretan. TxGarm BordaB 93. v. tbn. Oin-ots: Or Eus 360. Larrak EG 1959 (3-6), 230. AZink 69. OIN-HOSKA. Zagoze basaurian, / gure etxondoan ez ekin oin-oska! Onaind in Gazt MusIx 206

adib.: oin 1 iz. Gizakiaren zangoaren beheko zatia, hura zutik dagoenean lurra ukitzen duena. Ik. hanka; zango. Eskuak eta oinak. Eskuineko oina. Oina okerra daukana beti dabil herrenka. Oinak loturik zituelako. Oin hotsak entzun.

oin(-)hots 35: Berria (“Atertu du jada./Elurraren gainean/oin hotsak soilik”), Elkar 30 (“Oin-hotsak kalte egiten zion; alde egin behar; bakardadea gorrotagarri bilakatzen zitzaion”), EiTB 4 (“OLGAk oin hotsak-edo entzun eta korrika bere mahaira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oin(-)hots 64: Berria (“Arduradunaren bulegoaren bestaldean, sarreran, ostatua ahartu dutenen oin hotsa entzuten da etengabe lurraren kontra, elurra kentzeko asmoz”), Lopez de Arana (“Heldulekuak kirrinka egin zuen; oin-hotsak hallen barrena urrundu ziren; kaleko atea danbatekoa eginez itxi zen”), Pello Lizarralde (“Urruntzen ari den Joxeren oin hotsek itzularazi dute bidera”), Elizen arteko Biblia (“Arratsean, gizonak eta emazteak baratzean zebilen Jainko Jaunaren oin-hotsa entzun zuten eta harengandik gorde egin ziren zuhaitz artean”), Felipe Juaristi (“Joanesek, geldi eta inora ezin, sarjentua etxetxora itzultzen ikusi zuen, haren oin-hotsak harri txintxarrien aurka entzun zituen.”), Jon Muñoz (“Oin-hots bizkorrak eta lekuz aldatutako altzarien zaratak entzun ziren”), Mirentxu Larrañaga (“Oin-hotsik txikienak ere ez zion haren etorreraren berri aldarrikatzen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, hanka(-)hots bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oin sarreran.

oin lepo, oin-lepo
iz. Oinbularra. Oinetan, oihalezko zapatak, oin-lepoan goiti estekatzen diren horietarik.
oin mutur, oin-mutur
iz. Oin punta. Oin-muturra lurrean; orpoa, berriz, airean.

Aztergaia: oin-mutur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OIN-MUTUR. Punta del pie. v. OIN-PUNTA. Oin-muturrak zuzenduaz soñaren luzaran. Anab EEs 1919, 186. Oin-muturra lurrean, / orpoa, berriz, airean. Or Eus 161. Zelako anka-joko, oin-muturretako ta beatz-puntakoak egin, gero! Erkiag Arran 37. Oin-muturrak zituen / pedal-lazoz lotzen. Zendoia 99. (oin muturretan). De puntillas. Oin-muturretan jartzen da. Goñi 34. Zakurra zoraturik dabil, oin-muturretan dantzan. Or Poem 532

oin(-)mutur 2: Berria (“Baina Malagako atezainak oin muturrarekin desbideratu zuen baloia kornerrera. Manu Omwu ere golaren bila ibili zen luzapenean. Caballerok ondo itxia zuen atea, tamalez”), Elkar (“Oroigarri ederra ekarri nuen, gainera, soldaduskatik, ia lizentziatzekotan ginela istripua izan nuen-eta, hanka belaun paretik bihurritu –oin muturra atzera begira geratzeraino bihurritu ere– eta herren gelditu nintzen: tximista ere neureganatuko nuke nik, izan ere!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oin-mutur 6: Jokin Urain (“Patio bazterreko itzalgunean hasi da paseatzen, begirada lurrean oin muturretatik hurbil duela”), Lander Garro 2 (“Eleketan hasi eta besoak goratzen zituenean hotza sumatzen nuen oin muturretan, mendeetako hotz zahar eta itsaskorra, negu euritsuetan etengabe gureganatzen dena, eta ezin kliskatuzko begiekin adi geratzen nintzen, zorabioa noiz hasiko zain”), Xabier Montoia (“Nonahi ezar daitezke kableak: besapeetan, bularretan, esku edo oin muturretan, zango artean, belarrian, mihian...”), Anton Garikano (“"Holako espedizioak", esan zuen Ramsay jaunak, oin muturrarekin lurra aztarrikatuz, "oso mingarriak dira"”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da oso erabilia, baina oin(-)punta azpisarrera da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oin sarreran.

oin ohar, oin-ohar
iz. Orrialdearen behealdean ezartzen den oharra. Oin oharretan azalpenak idatzi ditu.

Aztergaia: oin ohar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

oin punta, oin-punta
iz. Oinaren punta. Oin puntak ukitu zizkion.
oin puntetan, oin-puntetan
adb. Hanka-puntetan. Gizona oin puntetan atera zen gelatik.
oin sendagile, oin-sendagile
iz. Oinaren gaitzetan eta deformazioetan espezialista den sendagilea. Ik. podologo.
oin zapal
iz. Oinazpian arkurik edo gangarik ez duen oina. Buruarekin eta adimenarekin abila zena, distiratsua ere bai usu, baldarra eta traketsa baitzen gorputz mugimenduen koordinazioan, oin zapalak zituelako.

Aztergaia: oin zapal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-05-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

iritzi-emaileari bezala, lantaldeari ere egokia iruditzen zaio.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zapal.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oin sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Adiera hau sartuko nuke nik gaztelaniazko "pies planos" adierazteko:"Oin-zapala da hori", "oin zapalak ditu horrek" (1996-08-20)

oin zola, oin-zola
iz. Oinaren azpialdea, zutikako egoeran zein ibiltzerakoan lurra ukitzen duena. Ik. oinazpi. Gizon osoak zirelako, burutik oin zolarainoko gizonak.

Aztergaia: oin zola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agerraldi urriko forma da: oin zola 1 (Lç); oin-zola 4 (Ax; Arti MaldanB 2, MEIG); oinzola (O).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oinzola EB 4 (M. Aurrekoetxea, F. Mendizabal, J. Agirre).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oin zola : AB38 1; oinzola : HiztEn, Euskalterm 2; oinzolako : HiztEn, Euskalterm 3.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "oinzola = planta del pie".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zola.

oina eman
ad.-lok. Bidea eman. Ematen zaiola bekaturako oina, bidea edo laguntza.

Aztergaia: oin eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. oin hartu.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

oina hartu
ad.-lok. Zerbait beste zerbaitetarako aitzakiatzat edo abiapuntutzat hartu. Norbaitek hemendik erasiarako eta juzgu okerrak egiteko oina hartzen badu, izango da bere kulpaz eta gaiztakeriaz.

Aztergaia: oina hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINA HARTU. Tomar pie. Norbaitek emendik erausirako, ta juizio okerrak egiteko oña artzen badu, izango da au bere kulpaz ta gaiztakeriaz. AA III 551. Jainkoak emendik artu nai izan zuen, bere asmo andiak egiteko oña. Lard 160. Gauzarik onenetatik ere artzen zuten Jesusgatik gaizki itzegiteko oña. Ib. 402. Asi ziran beren anaia Moisesen kontra gaizki itzegiten, Moisesen emazteagandik oña arturik. Ib. 88. Eskrupulo edo artukitzak, konpesiotik oña arturik, erakarri zioten gerra. Aran SIgn 26.

oina hartu 5: Argia (“Istorio hauek guztiak gehienetan fantastikoak dira nahiz eta errealitatean oina hartu”), Elkar 2 (“Azkenean iritsi zen niregana, eta orduan berriro belaunikatu eta lurrari musu eman zion, eta nire oina hartu eta bere buruaren gainean jarri zuen”), Deia 2 (“Errealitatean oina hartuz, askotariko sentimenduak barnebiltzen dituen herri bat, eskubidez berdinak diren herritarrez osaturikoa, berreraikitzea izan da abertzaletasun demokratikoaren nahia, apustu sendoa... eta sozialista eta enparauena?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oina hartu 2: Iñaki Segurola (“Horiek dira ezezkotik abiatzen direnak; baiezkoan oina hartzen dutenak ("bai eta bai", "bai baina ez") besterik dira.”), Josu Zabaleta (“Hain zuzen ere, gutxienez bostehunen bat metro egin beharko nituen ibaian goiti, oina hartu ahal izateko belarrik edo ihirik ez zen lekuren bat aurkitzeko; hala hamarretik bederatzi aukera bazegoen laino hartan biderik ez aurkitzeko eta bertan itotzeko, oso igerilari ona izanagatik”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta egokia da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oin sarreran.

oinalde
1 iz. Orrialde baten beheko aldea. Behar diren ohar eta argibideak oinaldean dituztelarik. Oinaldeko oharrak.
2 iz. Zerbaiten oinaren aldea. Ohearen burualdea eta oinaldea.

Aztergaia: oinalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

oinaldeko oharretan adieraziak daude esanahiak.

oinarin, oin-arin
adj. Oinak arinak dituena. Akiles oinarina uharte zuri batean azaltzen da, inork espero ez duenean.
Azpisarrerak

Aztergaia: oin-arin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OIN-ARIN Ágil, ligero de piernas. Plazan / oñariñ eta krixkitin / guziok irradabizi / sugar aundi batean jiran. EA OlBe 19. Orein illetsu oin-ariñen zirikatzallea. 'De rápidos pies'. Zait Sof 137. Yainkoen zigor oin-ariñek, bide-lasterrez aurrea artuaz, gaiztoak atzitu oi ditu. Ib. 192. (Ref. a los versos). Olerki oin-arin hauetan inoren itzalik ikus badaiteke, [...]. MEIG II 124. Anitz mill Badag armaturi ateratzen zaie bidera; ta ateratzen, azpirako dituela dakienaren oin arinarekin. Mb IArg II 300. Kontakizun xotil eta paketsua (ez luze, ez labur, bai bien erdiko) hariltzen digu Izetak Baztango hizkera txukunean. Luzaroan dabilela opa diogu oin arinez abiatu den bidean. MEIG III 85

adib.: oin 1 iz. Gizakiaren zangoaren beheko zatia, hura zutik dagoenean lurra ukitzen duena. Ik. hanka; zango. Eskuak eta oinak. Eskuineko oina. Oina okerra daukana beti dabil herrenka. Oinak loturik zituelako. Oin hotsak entzun. Oin aztarnak (Ik. oinatz). Oinen gainean ezin egon direla. Oin baten gainean bira eginez. Oin azpian darabilgun hautsa (Ik. oinazpi). Oinetan muin egin zion. Oinetako hautsa astindu. Zapatak jantzi berrian min egiten du, baina apur bat erabiliz gero, oinaren neurrira etortzen da. Luzaroan dabilela opa diogu, oin arinez abiatu den bidean. Irabaziak oinak arin (esr. zah.).

oin arin , Berria (“Buru-oin arin sentitzen naiz jadanik, alemandarrek dioten eran, urte berrira lerratzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oin arin 5: Berria (“Eta Aralarrentzat ere, hil edo biziko kontua zen Eusko Legebiltzarrean sartzea, baina oin arinak eta gerri malgu-malgua beharko ditu ateratako parlamentuko dantzetan dotore ibiltzeko”), Lopez de Arana 2 (“Igandeko egunkariaren zenbait orri eroriak ziren mahaitik; Ellen haien gainean hasi zen dantzan, orriok bere oin arin ñimiñoez urratuz”), Agustin Otsoa (“Gizaki Basatiak oin arinekoak dira - esan zuen Ghânek”), Felipe Juaristi (“Mutilak ez zuen erantzun, neskatxaren doinuari men eginez, haren gerri-dantzari jarraitzen zion bere gerriaz, bere soin enborraz, bere oin arin mezulariez, jira eta buelta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, eta adibide gisa jasoa dago jada. Adjektibo gisa jasoz gero, oinarin forman ere jaso behar da (sarrera).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa oin sarreran.

oinarri
1 iz. Gauza bati eusten dion azpiko atala, gehienetan trinkoa. Irudiaren oinarrian. Lasaiago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek ere inarrosten ez duten etxean, oinarriak berak koloka dauzkanean baino.
2 iz. Argudio, ideia edo sistema baten euskarri gertatzen den gauza. Ik. funts; sustrai 2. Gaurko hizkuntzaren legeak eta oinarriak ez daude geroan, aldi igaroan baizik. Biltzarraren erabakiak oinarritzat hartuz. Kritika da egiazko jakinduriaren oinarria. Euskal literaturaren kondairarako oinarriak. Nekez izango da gaur filosofiarik jakintza-oinarri sendorik gabe. Oinarri gabeko ustekizuna. Oinarri hutsetan gelditu. Oinarri komunak behar dira eztabaidarako.
3 iz. ekon. Beste aldagai batzuen balioa ezartzeko erreferentziatzat hartzen den aldagaiaren balioa. Ik. zerga oinarri. Oinarri edo kuotak konpentsatzeko edo kenkariak aplikatzeko eskubidea.

Aztergaia: oinarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

n-oin(h)arriaz idatzi; prisma baten oin(h)arri; trapezio baten oin(h)arri handien; triangelu baten oin(h)arri; zenbakikuntz sistema baten oin(h)arri.

oinarri hartu
ad.-lok. Zerbait oinarritzat hartu. Ik. oinarritu. Nafarroako Unibertsitateak eginiko txosten bat oinarri hartuta. Euskara baturako, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko aditza hartu behar da oinarri.

Aztergaia: oinarri hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINARRI HARTU (oñarri G-azp-goi ap. Gte Erd 60). Tomar por base. Galdera oiñarri artu ezkero, [...]. "Tomando por base la pregunta". Or in Gazt MusIx 26 (v. tbn. 44). Besteren esanak oinarri harturik bere gisara mintzatzen zirenak. MEIG V 59. (Con compl. ines.). Basar(se) (en). Zuk egiñetan oiñarri arturik, egin zenitun Orrengana igotzeko. Or Aitork 101. Euskalerriko elezahar ta ixtoritan oñarri arturik, [...] ainbeste ipui ta eleberri mamitu. Etxde JJ 4. (Con -tzat). "Oñarritzat artu dute (G-azp-goi)" Gte Erd 60. Gizartean geienez jazo oi dana, legeak oñarritzat orixe artu daroa. Eguzk GizAuz 175. Elezar au berritzean, [...] "Gau illa" artu degu oñarritzat. Etxde AlosT 13n. Gairik arinenak oinarritzat arturik, elkar-izketa asten zuen. Zait Plat 89. Norberaren etekiña oiñarritzat arturik. Vill Jaink 82. Biltzarraren erabakiak hartzen ditut oinarritzat. MIH 97. Zein hiztegi hartu duzu oinarritzat hiztegirako? MEIG I 91. v. tbn. Mde Pr 257.

def.: abzisa ardatz, abzisa-ardatz Plano bateko koordenatu sistema batean, abzisak marrazteko oinarri hartzen den ardatza // eskaut iz. Diziplina, elkarlana, gizarte-lana eta naturarekiko harreman zuzena oinarri harturik, haur eta gaztetxoak heztea helburu duen nazioarteko erakunde bateko kidea. Jantoki hau Sao Gabriel parrokiako eskaut taldeko gazteek kudeatzen dute.

oinarri hartu 926: Berria 342, EiTB 203, Laneki 64, Argia 58, Elkar 44, Consumer 31, DiarioVasco 27, Elhuyar 27, Jakin 21, Deustuko unibertsitatea 21, Goiena 19, Uztarria 18, Gomylex 16, Deia 12, Karmel 8, Euskaltzaindia 6, AEK 4, Erlea 3, HABE, Zuzenbidearen euskal akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinarri hartu 180: Berria, Karlos Zabala, Andres Urrutia, Koldo Zuazo, Asisko Frantzizko, Iñaki Heras, Xabier Olarra, Jose Ramon Goikoetxea, Elizen arteko Biblia, Irene Aldasoro, Joseba Zulaika, Koldo Izagirre, Patxi Altuna, Txiliku, Juan Kruz Igerabide, Patziku Perurena. Juan Martin Elexpuru, Monika Etxebarria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oinarri sarreran.

oinarri izan
1 du ad.-lok. Zerbait oinarritzat izan. Ik. oinarritu. Heraklitoren asmakizunak ditu oinarri.
2 da ad.-lok. Zerbaiten oinarri gertatu. Gerokoen oinarri izan dadin. Filmaren oinarri izan zen nobela.

Aztergaia: oinarri izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINARRI IZAN a) (Aux. trans.). Tener por base. Mukulu-mordo guzi au, [...] azkenean eder iantzi zan, gure lurra oiñarri dula. Or Aitork 340. Erakleitoren asmakizunak ditu oinarri. Zait Plat 127. (Con complemento ines.). Basarse (en). Zorigaitzez jendetarteko otsak egian bazun oñarri, ororen atsegiñezko gordinkeriak zabaldu ziran bazterrik-bazter. Etxde JJ 135. Aita Iainkoaren Itzaz Iainkoak berak irakatsiak nolabaiteko oinarri izan zuen or berton. Zait Plat 36. (Con -tzat, -tako). Jaungoikoaren Eleiza, giltzarritako Jesus ta oñarritako Apostoluak dittuana. Inza Azalp 92. [Uskurtz] oñarritzat zinismen sendoa dutenak. Aitzol in Laux BBa XIV. Kondairak oinarritzat dituzten neurtitzetan egindako drama. Mde Pr 251 (v. tbn. 199). Oiñarritzat amodioa izaki, [...]. Vill Jaink 164. b) (Aux. intrans.). Ser la base (de). Mugagabea ta mugatua omen dira zer guzien oinarri. Zait Plat 56. Zentzunak atxemaiten duena, asiera ta oiñarri bai, baiña muga ta xede ezin diteke iñola ere izan. Vill Jaink 37. Orregatik egiten det seigarren eta bederatzigarren aginduen azalpena. Gerokoen oñarri izan dedin, alegia. MAtx Gazt 12. [Homero eta Berjilik] bear dute izan gure lan guztien eustazpi eta oiñarri. Ibiñ Virgil 25. Ekonomia izan dela goragoko lanbide apainagoen oinarri eta eragile. MEIG III 126. XVIIIgarren mendeak, oinarri eta dorre garai dugun mende horrek, [...]. Ib. 123.

def.: aitzindari 4 iz. Biokim. Konposatu biologiko baten —adibidez proteina, entzima edo bitamina baten— eratze-prozesuko lehen forma edo fasea, ondorengo faseen nahitaezko oinarri dena. Karotenoa A bitaminaren aitzindaria da // Elizako guraso Elizako guraso Kristau-erlijioan, fede gaietan oinarri izan diren izkribuak idatzi zituzten lehen mendeetako Elizako doktoreetako bakoitza // falangismo iz. Espainian sorturiko politika-mugimendua, erregimen frankistaren oinarri izan zen Falangeak sustatu zuena.

oinarri izan 474: Berria 194, EiTB 84, Argia 27, Jakin 21, DiarioVasco 21, Laneki 19, Deustuko unibertsitatea 13, Gomylex 13, Elhuyar 11, Deia 10, Elkar 10…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinarri izan 72: Berria, Ibon Uribarri, Ramon Saizarbitoria, Koro Navarro, Elizen arteko Biblia, Asisko Frantzizko, Pello Salaburu, Itziar Laka, Xabier Kintana, Iñaki Heras, Xabier Olarra, Edorta Jimenez, Jenaro Garate, Amaia Lizarralde, Juan Garzia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oinarri sarreran.

oinarri lege, oinarri-lege
iz. zuz. Espainiako legedian, lege jakin bati buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen legea. Udal justiziaren 1944. urteko oinarri legea.

Aztergaia: oinarri-lege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OINARRI-LEGE Ley fundamental. Likurgo-ren oñarri-legeak ogeta emeretzi milla ataletan zatitu ebazan ango lurrak. Eguzk GizAuz 10. Determinismua --ots, izakiek beti berdintsuki jokatzea-- izan oi da Jakintzaren oiñarri-legea. Vill Jaink 46.

LB: 60; ETC: 150

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: oinarri-lege (Zuz.) ley de bases; Adorez: 0; Labayru: 0, NolaErran: 0. / Euskalterm: oinarri-lege (Admin.; Zuz. es ley de bases).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da oinarri eta lege sarreretan.

Zuz.

oinarri likidagarri
iz. ekon. Zerga oinarriari atxikipenak, kenkariak edo murriztapenak ezarri ondoren gelditzen den zenbatekoa. Ik. likidazio oinarri. 32.000 eurotik gorako oinarri likidagarriei 0,5 eta 4 puntu artean igoko zaie zerga tasa.
oinarridun
adj. Oinarria duena; bereziki, arrazoi edo uste sendo batean oinarritzen dena. Ik. arrazoizko. Halako erasoen susmo oinarriduna dagoenean. Ordena publikoa asaldatzeko arrazoi oinarridunak daudenean.

Aztergaia: oinarridun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh110 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu oinarridun formarik.

oinarridun 111: Argia (“Hiztegi Batu Oinarriduna”), Berria 6 (“Baina palo cortadoa egiteko ez dago inongo arau oinarridunik”), Deia (“Hiztegi Batu Oinarriduna aurki daiteke webgune honetan”), Deustuko Unibertsitatea 79 (“Txostenok oinarridunak izango dira; eta, ezinezkoa bada oinarridunak izatea, orduan hori eragozten duen arrazoia adieraziko da”), Euskal Herriko Agintaritza 2 (“Pertsona batzuk hautatu eta izendatu behar direnean Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten eta nekazaritzaren arloan zuzeneko eskumenak dituzten entitate guztien zuzendaritza organoak eratzeko edo horietan kide izateko, emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua mantenduz hautatu eta izendatuko dira, salbu eta arrazoi oinarridun eta objektiboak badaude eta arrazoi horiek behar besteko zioen bidez azaldu badira”), EiTB 5 (“Beste talde batzuen izenak ere ezagutu ditugu gaur: Bilbon izango dira, uda honetan, Dropkick Murphys (celticpunk) zeltar oinarridun banda estatubatuarra eta Volbeat, metal, rockabilly eta rock and roll doinuen nahasketa lantzen duen Danimarkako taldea”), Elkar (“Ez ginen zarata soilik egiten zuen talde bat, oinarridun arrazoiak genituen egin nahi zutenaren aurka egiteko”), Consumer 3 (“Hau da, mitoak badiren bezala, badira haren erabilgarritasuna eta onurak nabarmentzen dituzten ikerketa oinarridunak ere“), Espainiako Gobernua 5 (“Kasazio errekurtsoa jarri ahal izango da --legea haustearen ondoriozkoa soilik-- legeak espresuki halako errekurtsoak jartzeko aukera baimentzen duen autoen aurka, bai eta probintzia auzitegiek edo Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salak lehen auzialdian edo apelazioan emandako behin betiko autoen aurka ere, jurisdikziorik eza edo largespen askea dela-eta prozesuaren amaiera badakarte eta kausa auzipetuaren aurka zuzendu bada egozpen oinarriduna biltzen duen ebazpen judizialaren bidez”), Gomylex 3 (“Larderia: larderia bada izan, kontratugileetako bati beldur zentzuzko eta oinarriduna eragiten zaionean, kontratugile horrek berak edo haren ondasunek nahiz beraren ezkontideak, ondorengoek edo aurrekoek eurek nahiz haien ondasunek hur-hurreko kalte larria jasango dutelako”), Karmel (“Bilatu den formaz Euskaltzaindiak duen informazio guztia ere eskura daiteke hiztegitik irten gabe: forma arautzeko erabili diren irizpideak 'Hiztegi Batu Oinarridunean', erabilera historikoa 'Orotariko Euskal Hiztegian' eta erabilera modernoa 'XX. mendeko corpusean' eta 'Lexikoaren Behatokian'”), Laneki 3 (“Arrantzan eskumena duen agintaritzaren agenteak ontzi, errota eta antzekoetara sar daitezke, betiere etxebizitzak ez badira eta bertan lehergaiak, debekatutako txankuak eta abar dauden susmo oinarriduna badute“), Zuzenbidearen Euskal Akademia (“Demandatuak demandatzailearen alegazioak eztabaidatzen zituenerako, aurretiaz formula eman izanak ez zuen arazoa erabakitzen; haatik, itxaron beharra zegoen, aurkariak epaileari bere alegazioak oinarridunak zirela erakutsi arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinarridun 4: Andres Urrutia 2 (“Egozketa hori oinarriduna izan daitekeela ezin uka”), Joseba Sarrionandia (“Inork ere ezin du egin uretan habiarik ez oinarridun etxerik, alde egite eta itzuleren espazioa baita”), Sonia Gonzalez (“Liburukotea hartu dut esku artean berriz ere, Eñautek irakurtzeko propio daukan besaulkian, irakurtzeko propio dagoen oinarridun lanpararen argipean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

oinarritu, oinarri/oinarritu, oinarritzen
da/du ad. Nonbait oinarri hartu edo eman, zerbait oinarritzat hartu. Bere irakaslearen lanean oinarritu zen. Leinuetan oinarritzen zen gizartean. Jainkoak zeru sabaia lurrean oinarritzen du eta horren gainean eraikitzen du jauregia. Iritzi ezkor hori zertan oinarritzen zuen galdetu nion.

Aztergaia: oinarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinarritu, oinarri(tu), oinarritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oinarritu, oinarri(tu), oinarritzen.

oinarritze
iz. Oinarritzat hartzea, oinarri ematea. Oinarritze hori ezin da beharren arabera aldatu: zimenduak ez dira behin eta berriz aldatzen!

Aztergaia: oinarritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

oinarrizko
adj. Besteren oinarri gertatzen dena. Ik. funtsezko. Oinarrizko batasuna ezkutatzen duen axaleko desberdintasuna. Oinarrizko puntuak bederen ongi finkaturik daudenean. Oinarrizko eskubideak. Oinarrizko hezkuntza. Oinarrizko hiztegia.

Aztergaia: oinarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

oinatz
1 iz. Oinak lurrean uzten duen aztarna edo seinalea. Gizonen eta abereen oinatzak ugari ageri ziren. Ez du oinik higitzen, baina oinatza uzten du ondotik. Haren oinatzei jarraiturik.
2 iz. Aztarna, seinalea, marka. Hizkuntzaren oinatz zaharrenak ezagutarazteko. XVIII. mendeko jakiteak utzi dituen oinatz ezagunak.

Aztergaia: oinatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
oinaze
1 iz. Mina, bereziki bizia. Buruko min hura, hortzetako oinaze hura. Ikusi zuen, orduan, zer oinaze eta laido handiak jasan zituen. Ezin jasanezko oinazeak. Zenbat atsekabe eta oinaze hartu zuen. Gizonari hozka egin eta oinaze handiak ematen zizkion. Haur egiteko neke-oinazeekin ama berehala hil zen. Oinazez beterik hil zen. Nigatik odolezko izerdiak eta oinazezko negarrak isuri zenituen. Infernuko oinazeak. Martirien oinazeak. || Gaitz eta oinazepean bizi gaitun, neska.
2 iz. Nahi bizien edo grinen aseezinak sortzen duen atsekabea. Lurreko oinaze eta atsekabe guztiak. Ama Birjinaren oinazeak. Inoren negarrak arinduko ez duen oinaze gordin errukigabea. Neure oinaze-lagunengana sentitzen nuen urrikia.

Aztergaia: oinaze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
oinaze-min
iz. pl. Oinazea eta mina; oinazeak eta minak. Kalbarioko zure oinaze-minak.

Aztergaia: oinaze-min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINAZE-MIN Dolor, tormento, sufrimiento. (Hay ejs. tanto de comp. copulativo como de sust. + adj.). v. MIN-OINAZE. Oiñhaze miñ hek trabu handia ibeniko deratzute. Ax 201 (V 135). Bere oñaze-minarekin [...] asten da negar ta negar. Mb IArg I 278. Zirkunzisioneari zatxeizkon oinhaze minak. Lg II 109. Sukhar batez ahitua edo oinhaze minez ihartua. Brtc 119. Edaten zutenean, oñaze miñak artzen zituen. Lard 68. Beatz arrek oñaze miñak emateaz gañera, [...]. Arr May 151 (v. tbn. Lard 29 oñaze miñak ematen zioten). Oiñhatze miñez hartuak. Atheka 25. Kalbarioko zure oñaze-miñak. ArgiDL 86. Aurpegi-illun, maxkal, oñaze miñen batek zedukan lur ontan. Or Mi 115. Harrituak gelditu ziren gazte haren ausardiaz, huskeriatzat baitzituen oinaze-minak. BiblE 2 Mach 7, 12 (Ol, Ker o(i)ñazeak). v. tbn. Aran SIgn 10 (oñaze-miñakiñ). Gorputza bat-batetan zauriz bete zion, oñaze miñ-miñak artu zuten. Lard 505. Oinhazerik minenak jasaiten ditu. Laph 14 (v. tbn. JE Bur 124 oinhazerik minenak). Han kausitu emazteki bat oinhaze minenen erdian. Ib. 86. Ematen dekan ezti-edena / oiñaze miñagoa sortzearren / eskeiñi oi-dek. NEtx LBB 246.

adib.: oinaze 1 iz. Mina, bereziki bizia. Buruko min hura, hortzetako oinaze hura. Ikusi zuen, orduan, zer oinaze eta laido handiak jasan zituen. Ezin jasanezko oinazeak. Zenbat atsekabe eta oinaze hartu zuen. Oinaze-minez hartuak.

Ez dugu aurkitu oinaze-min formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinaze-min 26: Joan Mari Lekuona 18 (“Oinaze-minik ez du utzi nahi, ez berorietatik askatu; nahiago du etenik gabe sofritu Jainkoagatik eta onagatik”), Jon Muñoz 4 (“Oinaze min baten gisakoa da, eta oinaze min horrek sortzen du ezin adierazizko plazerra.”), Juan Garzia (“Emakumeak kutxaren estalkia altxatu ez balu eta gaitz guztiak munduan barrena barreiatzen utzi, lehen bezala bizitzen jarraituko zuten gizakiek "oinaze-minen, neke gogorraren eta eritasun herio-ekarleen babesean"”), Xabier Montoia (“Hastapenetan, Pantxikak ez zuen konprenitzen zergatik ez zuten zaindariek oinaze-min ikaragarrietan zegoenaren atea berehala irekitzen”), Patziku Perurena (“Horixe litzake kantaren mezua: bostetan aditu nuen kaila kantua, baina, nik ez kasurik egin, eta orain maiteak engainaturik oinaze minetan naiz”), Elizen arteko Biblia (“Erregea eta beronekin zeudenak harrituak gelditu ziren gazte haren ausardiaz, huskeriatzat baitzituen oinaze-minak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Elkarte tautologiko bat da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oinaze sarreran.

oinazealdi
iz. Oinazez beteriko aldia. Gizadia oinazealdi luze horretatik ateratzeko.

Aztergaia: oinazealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

oinazegarri
1 adj. Oinazetzen duena. Atsekabe oinazegarria.
2 iz. Oinazetzeko tresna. Ganibetak eta osterantzeko oinazegarriak.

Aztergaia: oinazegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azaltzeko eskatuz: "1 izond. 'oinazetzen duena': atsekabe oinazegarria. 2 iz. (oinazetzeko tresna)".

oinazetan
adb. Oinazez. Ni hemen oinazetan utzirik.
Loturak

Aztergaia: oinazetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINAZETAN Atormentado, afligido. "Oñazetan dagola antzematen zaio (G-azp)" Gte Erd 58. v. OINAZEAN, OINAZEZ. Debruak oinhazetan zerabilkan hura. Dv Mc 5, 15 (5, 16 TB debrustatua, Leon debrudun ohia). Menderen mende nahi dute beren oinhazetan bizi. Dv LEd 232. Ni hemen oinazetan utzirik. HU Aurp 184. Gogoeta sainduetan eta bethiereko oinhazetan [...] bizi eta saindutu zen. Jnn SBi 82. Beti-betiko oñazetan dauden lekua da inpernua. KIkG 27 (KIkV 41 oñazetan). Sulezean oñazetan zegoelarik (Lc 16, 23). Ir YKBiz 308 (BiblE oinazez; HeH, Dv, Leon oinhazeen erdian). Amona gaixoa ziaro ezinduta eta oñazetan euki zun. Etxde JJ 232 (264 oñazetan murgildurik). Pozetan zegok, eta i oñazetan. Or QA 56. Ainbeste gizakume ta gizarte-mordo oiñazetan ta bidegabean zapaltzeko. Vill Jaink 183. v. tbn. Inza Azalp 117 (oñazetan iduki). Zait Sof 36 (oñazetan izan).

adib.: nahaspilatu 1 du ad. Egoera nahasi bati lotu. Beren buruak anitz oinazetan nahaspilatu izan baitituzte.

oinazetan 21: Karmel (“Samingarriago zaio Senarraren falta, eta oinazetan ere, badu ezti-tanta”), Elkar 7 (“Urak daraman hondar bihurtzen dira ordura arte mila aldiz itomena sortu eta oinazetan estutu gintuzten sinesmen guztiak”), Berria 8 (“XVI. mendeko soldadu bat oinazetan dabil hara eta hona, iraganeko ekintzen erruz”), Euskaltzaindia (“Nahia asetzea ezinbesteko xede bihurtuta, oinazetan egindako bilaketa da berea”), Argia 4 (“Ama oinazetan zegoen, eta gu senideok korridoreetan, laguntza eske”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinazetan 39: Herria (“Eri bat ikusten duzularik sekulako oinazetan, zer erranen diozu? Ixil-ixila egonen, ez baititake besterik egin”), Jon Muñoz 8 (“Adiskidea oinazetan duzu eta ez duzu deus egiten hari laguntzeko!”), Asisko Frantzizko 4 (“Aberea jabeari itzultzean, zeramatenak emakumea oinazetan zegoen herritik igaro ziren”), Elizen arteko Biblia 3 (“Damasko leher egina dago, ihes egin nahian, ikarak hartuta, estuasun eta oinazetan, emakumea erdiminetan bezala”), Itziar Otegi 2 (“Begiak itxi ditu eta txapelak gogor estali dizkio betazalak, oinazetan utzi.”), Imanol Unzurrunzaga 2 (“Baina merezitako zigorra ezartzean ez dago Harengan injustiziarik edo zitalkeriarik; izan ere, natura hobeto ordenatzen da zigor zuzenaren oinazetan bekatuaren zigorrik gabeko bozkariotan baino.”), Joan Mari Lekuona (“Seinale hauei esker gizakiak ezagut dezake zergatik nahigabetzen den bere oinazetan, bere zorigaitzetan eta ondasunak galtzen dituenean.”), Fernando Rey 2 (“Gizona orroka ari zen, oinazetan bihurritzen, baina soka besoetan gehiago sartzea besterik ez zuen lortzen”), Gotzon Garate (“Zakurrak nahigabeetan, oinazetan, elkarrekin borroka beldurgarrietan ikusteko bihotz beltza eduki behar da!”), Patxi Ezkiaga (“berez zen bihozbera, eta besteren oinazetan min hartzen zuena”), Jon Muñoz (“Oinazetan etzanez ohe-zerudun ohean, pentsatzen aritu zen Ruche jauna: berak ez zuen bere hezur-lotzailea aurkitu, liburu-dendako erorikoan lokatutako bere gorputz hura bere onera ekartzeko.”), Monika Etxebarria, Juan Garzia, Oskar Arana, Xabier Amuriza…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbio bat da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oinaze sarreran.

oinazetsu
adj. Oinazez betea, mingarria. Ik. mintsu. Sabeleko min oinazetsuak. Amets lazgarriak eta irudipen oinazetsuak.

Aztergaia: oinazetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

oinazetu, oinaze/oinazetu, oinazetzen
du ad. Oinaze eman. Ik. min eman. Atera behar didazu atzeko oin batean sarturik daukadan arantza oinazetzen nauena. Maiteminez dauden gazteñoak oinazetzen dituen iratxo okerra.

Aztergaia: oinazetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinazetu, oinaze(tu), oinazetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oinazetu, oinaze(tu), oinazetzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e-.

oinazez
adb. Oinazea duela, oinazea jasaten. Ik. minez. Oinazez zegoen ama, alboko minez. Oinazez dauden guzti-guztiei laguntzea.
Loturak

Aztergaia: oinazez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINAZEZ (oñ- G-goi ap. Gte Erd 58; oñh- Urt). Sufriendo, (estar, etc.) atormentado, afligido. "Clunicus, [...] ixterrean oñhazea duena, ixtarreko oñhazea duena, ixterretik oñhazez dagoena" Urt V 228. v. OINAZETAN. Cf. Zub 58: "Baztango 'Oinazez' abestiaren parekoa da". Sukarrez ta oñazez daduka gaisoak bere gorputza. Mb OtGai III 335. Egarriz, negarrez, oñazez, odolusturik il zan. Inza Azalp 68. Oñazez ta zizpuruka yeiki zen. Or Mi 121. Heriotzeko orduan, eritasunez eta oinhazez zaudenean. FIr 186. Minberaturik / dagoz oñazez / larri ta estu / Ama-Semien bijotzak. Enb 101. Oñazez eta miñez. Otx 59. Beti oiñazez, il bage. Or Eus 255. Oñazez dauden guzi-guziei laguntzea. EAEg 31-5-1937, 1732. Penitentziz ta oñazez. SMitx Aranz 123. Oñazez erdiko aiz. Ol Gen 3, 16 (Urt nekerekiñ, Bibl minetan, BiblE saminez). Oiñazez ta armiñez ubel ta kolorga egoan. Erkiag Arran 170. Gau itsuan barne-min, atsekabe, oiñaze ta eiagoraz egiten dana. Gazt MusIx 148. Oñazez erdi illik utzi. NEtx LBB 367. Naiz bera oñazez egon, beti prest bertsua botatzeko. Auspoa 7-78, 16. v. tbn. Iratz 151. Oñ-: Xe 156. Auspoa 7, 91. Ag G 335. Jaukol Biozk 9. Laux BBa 124. AZink 182. Oiñ-: Gand Elorri 198. Ostolaiz 67. (Con compl. en gen.). Neure bekhatuen oinhazez ezin nihon sosegatuz. Harb 340. Ilberri baten oñazez dagon etxean. Etxde JJ 49. Ori ik eztakin!... --ekin zion samin-oiñazez Piarresek--. Etxde JJ 198. Maiz gaixo, barne-oñazez beti. Gazt MusIx 60.

adib.: oinaze 1 iz. Mina, bereziki bizia. Buruko min hura, hortzetako oinaze hura. Ikusi zuen, orduan, zer oinaze eta laido handiak jasan zituen. Ezin jasanezko oinazeak. Zenbat atsekabe eta oinaze hartu zuen. Oinaze-minez hartuak. Gizonari hozka egin eta oinaze handiak ematen zizkion. Haur egiteko neke-oinazeekin ama berehala hil zen. Oinazez beterik hil zen. Oinazez zegoen ama, alboko minez. Nigatik odolezko izerdiak eta oinazezko negarrak isuri zenituen.

oinazez 52: Elkar 23 (“Besteren artean, Von Weber-en azken balsaren doinu gogorraren bertsio bitxi bat, gaiztoa eta anplifikatua, gordetzen dut oinazez gogoan”), EiTB 11 (“Hobeto al dago ba? Oinazez zegoen…”), DiarioVasco (“Eta berriro muga ertzeanberriz neure esparruanmaletatan ni, kuku bildurikerdi oinazez marruan"), Argia 9, Berria 6 (“Bizkarreko hernia bat da haren kalbarioa Donostiako Torneoa bertan behera utzi behar izan zuenetik, eta apurka sendatzen ari zela zirudien, baina berriz ere oinazez dago”), Consumer (“Horrez gain, glikoalkaloideak dauzka, eta artikulazio edo giltzaduretako oinazez ibiltzen direnek, adibidez, ez lukete maiz jan behar“), Elhuyar (“Azalduko zidan zer ziren, baina niri orduan bost axola, oinazez josita bainengoen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinazez 70: Berria (“Ahulerio izena du liburuak eta, «dibertimendurako» prestatutako liburua dela adierazi zuen Añorgak, «nahiz eta oinarrian oinazez betea egon»”), Asisko Frantzizko (“Baina gizonak, oinazearen oinazez bere onetik irtenda, honela erantzun zion: "Hori santu denik ere ez dut sinesten"”), Elizen arteko Biblia (“Bere anaiak baino ospetsuago izan zen Jabetz; bere amak Jabetz izena ezarri zion, esanez: "Oinazez ekarri dut mundura"”), Patxi Zubizarreta (“Bizitza, lehen aldian batik bat, bereziki gogorra gertatu zitzaion, porrotez eta oinazez betea”), Josu Zabaleta (“Oinazez nengoela esan zioten, eguzki kolpe bat izan nuela, ez dakit zer.”), Karlos Zabala (“Eta deiadar bat irten zaio Ivan Ogareffi eztarritik, oinazez eta amorruz betea”), Koro Navarro (“Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, minez bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oinaze sarreran.

oinazkar
iz. gip. Oinaztarria. Hodeia bat-batean lehertu, eta bota zituen oinazkar eta inusturi izugarriak.

Aztergaia: oinazkar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinazkar Gip. 'oinaztarria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. Ik. oinaztarri.

oinazpi
iz. Oinaren azpia. Ik. oinpe; oin zola. Idiei oinazpiak garbitu. Oinazpian kili-kili egin. Buru gainetik oinazpiraino.

Aztergaia: oinazpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G da; izen-banaketan jaso dira: oin azpi (VMg) eta oiñ-azpi (Berron Kijote) bana, eta oinazpi (oiñazpi, oñazpi) 7: B 5 (Mg PAb 2; Añ, Kk Ab I); G 2 (Lard, Ibiñ Virgil); posposizio gisa ageri dira besteak: "Noski, oin-azpiko azala ez zuan makala" (Anab Aprika); "... ona izaten omen da berotasunaren aldentzeko oin-azpiko zana ziztatzea odola izuri dezan" (Ibiñ Virgil); "olezko zapata, oñzorro edo trauskoak oñazpian" (Ag K); "Buru gañetik oñazpiraño Zati osorik eztauka" (Enb).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oiñazpi G 1 (Ibiñ Virgil: OEHko testuinguru berean).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oin azpi : AB50 1; oinazpi : DFrec 1, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; oinazpiko 'peana': Euskalterm 1; oinazpitan bermatuzko iraulketa: Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

oinazpiratu, oinazpira/oinazpiratu, oinazpiratzen
du ad. Oinperatu. Orain ontasuna eta zuzentasuna dira oinazpiratuak.

Aztergaia: oinazpiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinazpiratu, oinazpira(tu), oinazpiratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oinazpiratu, oinazpira(tu), oinazpiratzen.

oinaztargi
iz. Tximistargia, tximistaren argia. Oinaztargiaren distira izugarriek begia itsutzen duten lekuan.
oinaztarri
iz. Batez ere bizk. Lurra jotzen duen tximista. Ik. oinazkar; oinaztu; oinaztura. Trumoiak hots egin du eta oinaztarria dator gure gainera. Oinaztarririk ez zen jausi, baina bai euria gogotik. Oinaztarriren batek joa.

Aztergaia: oinaztarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 'lurra jotzen duen tximista': trumoiak hots egin du eta oinaztarria dator gure gainera.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

oinaztatu, oinazta, oinaztatzen
du ad. Ipar. Oinazetu. Suz eta sufrez oinaztatua izanen da.

Aztergaia: oinaztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinaztatu, oinazta, oinaztatzen. Ipar. du ad. 'oinazetu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oinaztatu, oinazta, oinaztatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. batez ere.

Forma baten adiera(k)

oinazetu.

oinaztu
iz. bizk. Tximista. Beldurraren beldurrez, oinaztua legez etxeratu ziren denak.

Aztergaia: oinaztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oñazkar G 6 (It Dial 4, Izt C, JMB ELG); oñaztar G 6 (AA 2, JMB ELG 3, Gazt MusIx); oñaztargi G 1 (Izt C); oinaztarri (o(i)ñaztarri, oñastarri) 41: B 24 (Azc PB 4, Zav Fab 2, AB AmaE 4, Ag AL 2, Ur 5, Echta Jos 5, Akes Ipiña, Mg CO), G 16 (Vill Jaink 4, Mg CC, Izt C, Ldi BB, JMB ELG 4, Zait Sof 5), EB 1 (MEIG); oñaztu (oñastu, oiñaztu) 16: B 12 (Ur 3, Echta Jos 8, Etxba Ibilt), G 4 (Apaol 2, JMB ELG, Or Eus); oinaztura (oiñaztura) 5: G 3 (Or 2, Vill Jaink), EB 2 (MEIG); oinasturi EB 1 (Arti MaldanB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oinaztargi (oñaztargi) 4, G-EB 1 (El Día 1931, GBarand Ilias; K. Santisteban, X. Etxaniz); oinaztarri 6, B-G-EB (S.T. Rekalde "oiñestearri"; Onaind "oiñaztarri-zale"; Zait 2, Elizdo EEs 1911 "oñastarri"; JMB "oneztu-harri"); oinaztu B-EB 3 (Erkiag "oinestu"; JMB "oñeztu"; Meteorologiaren hastapenak); oiñaztura 1 (PPer).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oinazkar : HiztEn, LurE; oinaztargi : AB38 1; oinaztarri : AB38 4, HiztEn, LurE; oinaztu : AB38 1, HiztEn (Ik. oinaztura), Euskalterm 7; oinaztura : HiztEn, LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EAEL 547 (éclair, lightning, relámpago) galderaren erantzunak, aldaerak bilduz eta herri-kopurutan: oinaztu: A 2, B 7, G 2; oinaztarri: B 1, G 1; oinazturi: B 3, G 1, N 1; oinaztura: N 9; Echaide Nav 6 (rayo, relámpago): oinaztu ez da ageri eta oinaztura eta honen aldaerak 14 erantzunetan ageri dira.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oinazkar : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, DRA (oiñazkar), PMuj DVC (oiñazkar); oinaztarri : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, DRA (oiñaztarri, oinestarri, oiñastarri, oiñestarri, oiñeztarri), PMuj DVC (oiñastarri, oinestarri, oiñeztarri); oinaztu : EuskHizt (Ik. oinaztura), HiruMila, DRA (oinestu, oiñaztu), PMuj DVC (oiñastu, oñeztu); oinaztura : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA (oiñaztura, oiñestura, oiñoztura), PMuj DVC (eta oñeztura); oinaztargi : HiruMila (eta oinaztargitu), ElhHizt, Casve EF, DRA (oiñaztargi). Eta gainera: DRA: oinastilarri, oinastilu, oinetsitu, oiñazkai, oiñaztar, oiñesitu, oiñetz, oiñusturi eta PMuj DVC: oiñastilarria, oiñastilu, oiñastiluketa, oiñastiluketan, oiñatzarri, oinaztar, oinazturi, oiñesitu, oñetsitu, oiñetz. Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'tximista'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): "bietan 'tximista' adiera dutela esango da. Bestalde, oinaztura Naf. dela esango da eta oinaztu Bizk.".

oinaztura
iz. naf. Tximista. Zorigaiztoko odol kolpeak jo zuen, oinazturak bezala.

Aztergaia: oinaztura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Naf. 'tximista'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

hedadura-marka behar lezake.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): "bietan 'tximista' adiera dutela esango da. Bestalde, oinaztura Naf. dela esango da eta oinaztu Bizk."

oinbete
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, oinbete-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. oin1 10].

Aztergaia: oinbete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oin bete (Salav: "itxitura bat arriakin egiña, lurretik oin bete ingurukoa") eta oinbete (Ag G: "Oinbete lodi bazegoan, ta mara mara zetorren zeru goibeletik bera...") bana agertu dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oiñ-bete behin (A. Arrinda: "Aska-txikia esan oi zaio zulo orreri ta oiñ-betekoa da bere neurria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oinbete : AB38 5, Euskalterm 5 (eta 3000 Hiztegia, PMuj DVC); oinbeteko : HiztEn (eta Elhuyar Hiztegia).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

e. oin.

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formak daude lehian

berria da, eta premia-erabilerak ikusiz erabakitzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bete.

oinbular
1 iz. anat. Oinaren gainaldea, behatzetatik zangoaren hasierarainokoa. Nekatuta zegoen eta mina zuen oinbularretan.
2 iz. Oinetakoetan, gainalde hori estaltzen duen zatia. Ik. mihi 5. Osaba zapatariaren esku trebeek ebakitako larrua oinbularrak josten zituzten josleei eramaten nien.

Aztergaia: oinbular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oin-lepo 2, JE Bur ("esku legun, oin-lepo mehar", "Oinetan, oihalezko zapatak, oin-lepoan goiti estekatzen diren hetarik"); ez dugu oinbular formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu oinbular eta oinlepo formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oinbular : HiztEn, Euskalterm 4 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE // 'empeine' itzulitako bestea: oingain : Euskalterm 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Kirol-Hiztegiak / Futbola: oinbularraz pasa 'pasar con el empeine'.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oinbular : ElhHizt, HiruMila, XarHizt, PMuj DVC (oin-bular); oinlepo : HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, DRA (oin-lepo), PMuj DVC (oin-lepo) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal empeine / cou-de-pied formen ordainak: ankagain (PMuj DCV); lepitzuli (HaizeG FB); oinbizkar (HiruMila, Casve FE - hoinbizkar, HaizeG FB, T-L LFB - oin-bizkar); oinbular (ElhHizt, HiruMila, XarHizt, Casve FE - hoinbular, T-L LFB - oin-bulhar, PMuj DCV - oin-bular); oingain (Lur EG/CE); oinlepo (HiruMila, T-L LFB - oin-lepo, PMuj DCV - oin-lepo); ormain , orrazi (PMuj DCV); zango bizkar (HiruMila- zangabizkar, XarHizt, Casve FE - zankobizkar, HaizeG FB, PMuj DCV); zango-lepo (HaizeG FB, PMuj DCV); zango-mehaka (HiruMila, Casve FE - zankomehoka, PMuj DCV - zango-meaka); zankogain (Casve FE) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "oinbularra = empeine del pie".

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

erabilerek ez baitute besterik agintzen, oinbular eta oin-lepo forma biak jasoko dira, hiztegietan-eta horiek proposatzen direnez.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. oin-lepo.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bular.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Sinonimoaren forma aldatu: Sin. oinlepo. || 1- Ikus aurreko oharra ("oin-lepo").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Sinonimoa isilduz eskainiko da forma: «oinbular iz. Anat.»

oindun
adj. Oinak dituena. Animalia oindunak. Ohe oinduna.

Aztergaia: oindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

oinen gainean
adb. Zutik. Ik. hanken gainean. Oinen gainean ezin egon direla. Ez naiz, bada, ni elefantea, oinen gainean lo egiteko.

Aztergaia: oinen gainean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINEN GAINEAN En pie. Egonen diratek bere oinén gainean. Lç Apoc 11, 11 (He xutik bere oiñen gaiñean, Dv oinen gainera jaiki; Ol zutitu, BiblE zutik jarri). Aurrean dagozala oñaen gañean Ochoa Onsaluch burua dala, [...] onen bean eskutaririk asko (Escrituras de Andramendi, 1588). TAV 3.2.9. Hillak oñen gañean / altxaturen diradela munduaren fiñean. EZ Man II 200. Goizean billhatzen banauzu oñen gañean izanen eznaizen. EZ Eliç 311. Es nas bada ni elefantea oiñen ganean loo eteko. Mic 12r. Oñen gañean ere doi-doia ibilli zen denbor orretan. Mb IArg II 342. Oñen gañean ezin egon, ta illak erorten ziran. Cb Just 54. [Pobre batzuek] dabiltzala oñen gañean argal, erkin ta itxuratik irtenda. Mg CC 219. Mundu guztijak dakusaz ordirik, [...] oñen ganian ezin egonak. Astar II 123. Zeña on egingo diodan bigar ordu onetarako, baldin Jaungoikoak oñen gañean banau. Izt C 165. Osta-osta, senda-berriya oraindik oñen gañean zebillela. Aran SIgn 17. Eziñ niteke geiago oñan gañean egon. Ill Testim 23. v. tbn. Azc PB 107. Oñen: Añ EL2 225. It Fab 221. Enb 101. Oiñen: AB AmaE 85. Ag AL 85. Or Eus 36. Ifini-erazo omen zeban Artza altxagarriakin lau oñen gañean bera berez bizirik bazegoen bezalaxen. Izt C 192. En pie (uso fig.). Pekatubak oñen gañian dagoz, okasinoe ezagunak oñian badagoz. Mg CO 249s. (Con reduplicación intensiva). Basoa, ez aritzez zirudidan osatua, baizik... norbaitzuez: oin-oñeen gañean luze-luze egiñak. Ldi IL 29. (oinen gain). Badoa, oiñen gain, erdi zanbuluka. Erkiag BatB 197. (oinen gainera). "Bethi oinen gainera eroriko da, il tombera toujours sur ses pieds, il s'en tirera d'avantage" H.

adib.: oin 1 iz. Gizakiaren zangoaren beheko zatia, hura zutik dagoenean lurra ukitzen duena. Ik. hanka; zango. Eskuak eta oinak. Eskuineko oina. Oina okerra daukana beti dabil herrenka. Oinak loturik zituelako. Oin hotsak entzun. Oin aztarnak (Ik. oinatz). Oinen gainean ezin egon direla.

oinen gainean 9: Argia (“Ez dakite bi oinen gainean ibiltzen zen ala ez, besoak oso luzeak zituen-eta, baina gizakiaren arbasoa dela ziurra da”), Elkar 2 (“Pisutsuegiak zaizkit gorputz-atalak, pisutsuegia arima, nire bi oinen gainean eraman ditzadan”), Elhuyar (“Bi oinen gainean ibiltzea, entzefalo garatua izatea eta hortz-egitura jakin bat izatea erabat ezaugarri fisikoak dira”), Consumer (“Haurrak oinen gainean hazten dira, eta oinak, zapaten barruan”), Berria 3 (“Beso bat altxatuz gero jokoan sartzen diren indar eta muskuluen kontzientzia bat lortzen du, haiei esker. Oinen gainean dagoen presioarena...”), EiTB (“Brock bere oinen gainean zutitzea nahi dut”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinen gainean 32: Herria (“Itxaro Bordak eta Belardi kantari laukoteak gutarteratu dute "Neanderthalen ametsa", alabaina ametsak egin baititu gizakiak gibeleko oinen gainean ibiltzen ikasi bezain laster”), Irene Aldasoro (“Ikusten dizkio zenbait akats ere, bai diseinuan eta bai errendimenduan: lau hankan ibiltzetik bi oinen gainean ibiltzera igarotzeari egotz dakizkiokeenak batzuk, eta erraz esplikatzen ez direnak beste batzuk.”), Patziku Perurena (“Gizonaren miraririk haundienetakoa, bi oinen gainean zutitu izana baita.”), Josu Zabaleta (“Van Daan andrea etzan eta burua nire oinen gainean jarri zuenean esnatu nintzen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oin sarreran.

oinetako
iz. Oinak estaltzeko eta babesteko erabiltzen den edozein jantzi; bereziki, zapata. Abarketak, guk beste oinetakorik ez genuen izaten mezara joateko. Ez dute soineko eta oinetako beharrik. Oinetakoak jantzi, jarri. Soinekoak erantzi eta oinetakoak kendu. Oinetakoak lotu, askatu. Oinetakoak urratu eta etxera. Oinetako estuegiek min ematen dute. Oinetako denda.

Aztergaia: oinetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

oinetako, zapategi, zapata.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

oinetakodun
1 adj. Oinetakoak dituena. Bai, baina horiek guztiak oinetakodunak dituk, eta zapata ondo garbiak zeramatzatek.
2 adj. Fraideez edo mojez mintzatuz, eta oinutsik joaten direnei kontrajarririk, oinetakoak eramaten dituena. Karmeldar oinetakoduna.

Aztergaia: oinetakodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Karmeldar oinetakoduna.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

oinetakogintza
iz. Oinetakoak egitea; oinetakoak egiten dituenaren lanbidea. Ik. zapatagintza. Ehungintzaren, oinetakogintzaren eta osagarrien sektorearekin loturiko alderdi legalak eztabaidatuko dituzte.

Aztergaia: oinetakogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fabricación del calzado.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

oinetxe
iz. Leinu edo familia baten jaiotetxea. Museoa Tarragonan dago, Carulla familiaren oinetxean.

Aztergaia: oinetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

oinez
1 adb. Oinak erabiliz. Oinez ibiltzen ahaztu zait. Bidez ibiltzea nahiz oinez, nahiz zaldiz, nahiz gurdiz. Etxera oinez joango gara. Oren bat behar da oinez oihana pasatzeko.
2 adb. Oinez ibiltzen. Oinez ikasi duen umetxoaren atzetik bere ama ibili ohi den antzera. Etxean zain, haurra noiz hasiko oinez.
Loturak

Aztergaia: oinez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oin sarrerari dagokion azpisarrera.

oinez oin
1 Oina oinari loturik. Ikusiak zituen gizon-emakumeak dantzan, ezpainak ezpainei, eskuak eskuei, gerriak gerriei, gorputzak soinez soin eta oinez oin elkarri loturik.
2 Oina oinaren atzetik, ondo-ondotik, hurbil-hurbiletik. Berriro hasten ziren lerroz lerro, orpoz orpo, oinez oin, elurrak ezkutatutako bidetik zehar burumakur.
Loturak

Aztergaia: oinez oin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINEZ OIN (Lar H). a) "Antípodas, oñezoñak" Lar. b) (H; oiñ R ap. A). "Pied à pied, immédiatement. Oinez oin iarraiki nintzaikon, je le suivi pied à pied" H. "Andar uno en pos de otro" A. Eskuz-esku, oñez-oñ, biotzez-biotz, Franziskoz Jesusek gurutzetu bigarren eginik, zauri sagraduz apaindu zuan. Bv AsL 117. Makurtzen eta zutitzen dire, oñez oin, soñez soin. Or Mi 58s. Beste norbaitek oñez-oin jo, ta estapurutzean lurrera jaurti zun zerraldo. TAg Uzt 64. c) "Pied contre ou avec pied. Ezpalak oinez oin ezartzea, mettre les gerbes pied contre pied. Oinez oin iotzea, se toucher pied contre pied" H.

oinez oin 1, Berria (“Raymond Chandlerren protagonista garrantzitsuenaren istorio guztiak, liburu bakarrean bildurik: Todo Marlowe. Detektibea bere galderekin erantzun bila ikusi duzu, begiz gizarte bat erretratatzen, oinez oin kalea zeharkatzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinez oin 7: Berria 2 (“Inork ez daki zer ahal dezakeen gorputz batek, izan ere, gorputzak irauteko joera baitu, lur azalean sotil tinko eta lasai egotekoa behar bada, pausuz pausu, oinez oin, poliki-poliki jarraituz”), Felipe Juaristi 4 (“Irisarrik ikusiak zituen gizon-emakumeak dantzan, ezpainak ezpainei, eskuak eskuei, gerriak gerriei, gorputzak soinez soin eta oinez oin elkarri loturik”), Aurelia Arkotxa (“Ulertzen duzunez, Antartikaren edo hegoaren aldetik diren jendeak Tramontana edo ipar izarraren aldetik direnekin oinez oin dira”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da oso erabilia, baina eskuz esku ere azpisarrera da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oin sarreran.

oinezko
1 adj. Oinez egiten dena. Oinezko ibilaldi luzeak.
2 iz. Kale eta bideetan oinez ibiltzen den pertsona. Oinezkoentzako kaleak. Oinezkoen kaleetatik zehar. Oinezkoak ezkerretik.
3 iz./adj. Soldaduez mintzatuz, oinez ibiltzen dena. Oinezko soldaduen jantziaz. Presta zitzala berrehun soldadu oinezko eta hirurogeita hamar zaldizko. Oinezkoak eta zaldizkoak.

Aztergaia: oinezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

infanteria, oinezkoak.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

oinkada
iz. Urratsa, pausoa. Oinkada bat bakarra ere aurrera ezin emanik. Atzerantz oinkada bi eginda. Haren oinkadak entzun ziren.

Aztergaia: oinkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada.

oinkari
iz. Ipar. Oinezkoa; ibiltaria. Automobilak eta oinkariak. Orkatza zen oinkari ona, zamariak ezin atzemana.

Aztergaia: oinkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

gaur bizirik den adierakoa bakarrik jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

oinezkoa.

oinkatu, oinka/oinkatu, oinkatzen
du ad. Oinaz zapaldu. Luzaroan oinkatu ditugu orduan ireki ziren galtzada zabalak. Ardoa egiteko, ez da mahats aleak oinkatzea aski.

Aztergaia: oinkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinkatu, oinka(tu), oinkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oinkatu, oinka(tu), oinkatzen.

oinlodi
iz. g. er. Peonia.

Aztergaia: oinlodi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: oinlodi; peonia: Paeonia officinalis.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin: peonia.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. peonia.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lodi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Paeonia officinalis.

oinorde
1 iz. Oinordekoa. Baina Teofilo Maria zen etxeko oinordea, txarrean nahiz onean. Artzain joan ziren haien oinorde zara zu zeu.
2 iz. Ondarea. Zalduntxoen oinordea herriarena ez den artean.

Aztergaia: oinorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
oinordekide
iz. Beste batzuekin batera pertsona beraren oinordeko den pertsona. Jainkoaren seme-alabak garela; Jainkoaren oinordeko, noski, eta Kristoren oinordekide.

Aztergaia: oinordekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2005-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan oinordekide azpisarrera: Ol Erm 8,17 ("Yainkoaren seme gerala; [...] Yainkoaren oñordeko, noski, ta Kistoren oñordekide" — IBk, BiblE oinordekide; He herederokide; TB primukide, Ker oiñorde-lagun).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oinordekide : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

oiñordekide : Or MB 1058: 'coheredes'; oiñorde lagun : Or MB 547: oiñordeko (...) oiñorde-lagun 'heredes (...) coheredes' / eta 917 ("Kristoren oiñorde lagun"), 1171; BiblE Ef 3,6: "Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Kristo Jesusen bitartez eta berrionari esker, jentilok oinordekide izatea, Kristorekin gorputz bat bera osatzea eta agintzari beraren partaide izatea".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oinordekide : ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC (oiñordekide) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

osaera egokikoa da, lantaldearen ustez; eta herederokide baztertuaren ordaintzat proposatua du gorago.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

oinordeko
1 iz. Pertsona bat hiltzean, legez haren ondasunen jabe bihurtzen den pertsona; pertsona batek bere ondarearen jasotzaile izendatzen duen pertsona. Etxahuneko oinordeko naiz eta ez dut hemendik inora joan beharrik. Bizkaiko foruak eskubidea ematen dit haututzeko zuen artean gura dudana oinordekotzat. Gurasoek utzi ninduten beren oinordekotzat.
2 iz. Kargu edo egiteko batean beste baten ondorengo den pertsona. Ik. jaraunsle. Apostoluen oinordekoak dira apezpikuak. Izenak eta obrak, ondorengo eta oinordeko politikoen premian izaten dira, iraungo badute.

Aztergaia: oinordeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

oinordekotasun
iz. Oinordekotza. Niri dagokidan oinordekotasuna kendu artean, ez da geldirik egongo.

Aztergaia: oinordekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
oinordekotza
iz. Oinordekoaren eskubidea, ondarea jasotzeko eskubidea. Ik. oinordetza. Oinordekotza galdu. Nik behartu diat hire aita, Piarresi oinordekotza kendu eta hiri emateko.
Azpisarrerak

Aztergaia: oinordekotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
oinordekotzan
adb. Oinordekotza gisa. Mirenek arropa-denda bat zeukan, gurasoengandik oinordekotzan hartua. Tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten dugun altxor bat baino.

Aztergaia: oinordekotzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

Corpusa: LB: oinordekotzan hartu 3, oinordekotzan eman 1; EPG: oinordekotzan hartu 2, oinordekotzan eman 2; ETC: oinordekotzan hartu 19, oinordekotzan eman 5.

Bestelakoak

oinordekotzan adb. (hartu, eman eta kideko aditzekin). Mirenek arropa-denda bat zeukan, gurasoengandik oinordekotzan hartua. Tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten dugun altxor bat baino. [s.u. oinordekotza]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta definitu (‘Oinordekotza gisa’). Aski dira orain arteko adibideak.

oinordetza
iz. zuz. Oinordekotza. Betearazpena abiarazita badago jada, oinordetza jakinaraziko zaio dagokionari.

Aztergaia: oinordetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oinordetza 17: Gasteiz ("Erresuma hauen oinordetza jasotzera dator"), M. Arrue 2 (adib.: ""Pirineotar Sistema Juridikoa" aipatu zuen lehenik, zeinak familia, ezkontza eta oinordetza ukitzen bait ditu bereziki"), Islam-a 2 (adib.: "Oinordetza legez Profetaren ondorengoei zegokiela defendatzen zuen dinastikoa eta dibinoa bait zen"), Koperatiben Legea 1993 ("Heriotzagatiko oinordetzagatik, eskubidedunentzat izango dira bazkide izan eta horrela eskatzen badute"), BAO 1993 3 (adib.: "Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergen kudeaketa"), Telleriarte ("Elorregi etxearen oinordetza Antoniorengana aldatu zen"), UZEI ("Kausatzailearen heriotzak oinordetza irekitzea dakarren bezala..."), Denok senide ("Emariak, legatuak, oinordetzak"), Erlijioak munduan ("Kasta baten kide izatea oinordetzaren bitartez transmititzen da"), Eskubide errealak ("Mortis causa oinordetza berezia"), Emakumeak eta feminismoa 2 (adib.: "Oinordetzan hartzeko eskubidea"), E. Antxustegi ("Hizkuntza hartuko zuten oinordetzan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oinordetza 'eskubidea': HiztEn; oinordetza 'sucesión': AB38 2; Euskalterm 27.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zuz.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

erabilia al da herentzia, oinorde-ren sinonimo gisa? Cf. BErrotul ('sucesión').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori zerrendara biltzea oso erabilgarri izan daiteke, gizartearen arloan gertatzen den fenomeno garrantzitsu bat adierazteko. Izan ere, oinordetzaren bitartez, subjektu edo erakunde bat jartzen da beste baten lekuan eta, zehatzago, subjektu edo erakunde bat jartzen da beste subjektu batek harreman zehatz batzuen alde aktibo nahiz pasiboan betetzen duen lekuan. Halaber, oinordetza hitza herentzia hitzaren sinonimoa izan daiteke'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): AU batzarrean ez denez, hurrengorako gelditu da hitz honen adiera argitzea. // BAgiria (1999-02-26): oinordekotza eta oinordetza sartzea onartu da. Hala ere, oinordetza sarreran Zuz. dela adieraziko da.

oinpe
1 iz. Oinazpia. Oinak egosi zaizkio, eta oinpeetan urbatuak ditu.
2 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Oinpean bidea zabaldu didazu. Komeniago da, honelako auzietan, oinpean darabilgun lurrari begiratzea, begiak urrutiko hodeietara jasotzea baino. Oinpeko hautsa.
3 iz. (oinpean erabili, oinpera ekarri eta kideko esapideetan, mendekotasuna adierazteko). Oinpean erabili ditudalako elizaren legeak. Oroz gaitzetsia, zatitua, oinpean erabilia ikusten badut neure burua. Ekarriko ditut zure etsai guztiak zure eskura eta oinpera.

Aztergaia: oinpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinpean erabili.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

cf. oinpean, oinpeko, oinpetik.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

oinpeko
iz. Pedala. Triziklo batean oinpekoei eraginez.

Aztergaia: oinpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oinpeko iz. 4: a) 'pedal' adierako 2, Erkiag BatB ("Iztar bat, ezkerrekoa, iragan eban kataliñeaz gain, eta alde orretako oiña ezarri eban egokion oinpekoari eutsala; jaso eban gurpiltxu orreri bira eragiñaz, pedala, goialdera", "Geroago zutundu zan aren gain indar egiñaz, ta eskuiko oiña beronen aldeko oinpekoan ipiñi nai izan eban"); b) 'alfombra' adierako 2, NEtx LBB ("Oinpekoa, alfonbra, alegia, maiztua agiri da, ta ertzak listuak ditu", "eguzkia da zure oinpekoa: izarrak zure bekaitzez urtzen daude, zerua illun dagolako zu gabe"); c) izlag. 10, oinpeko ur , auts , arri , lur , aulki , salairu eta kasta : Mb IArg II ("asi zen oinpeko urean sartzen"), Cb Eg II ("Lurreko ondasun guziak, zuen merito, ta irabazien aldean, oñ peko auts puska bat dira"), Lard ("Abiron'en oñ-peko lurra"), AB AmaE ("Makilleak ez baleuts Praisko, lagun egiñ, Oiñpeko arrietan artuko neban miñ"), A Ardi 3 (adib., "Onako ni, autsa, oinpeko autsa naizen au?", "Neronek, autsa ta oinpeko autsa baino besterik enaizen onek"), Ir YKBiz ("Eseri zaite nere eskui aldean, nik zure etsaiak yarri arte zure oinpeko alki"), TAg Uzt ("oinpeko salairua zartatu zaion abere amildua bezelaxe"), Berron Kijote ("auek ez dira izan zaldunak, oinpeko kasta zikiñekoak baizik"). Ik. ap. DRA, gainera, d) 'pedestal' adierakoa, Dv Ir 24,10 ("Haren [Jainkoaren] oinpekoa, zafirrezko tresna bat iduri zuena"); e) 'despreciable' adierakoa, Urain Ezale 1897 ("Nekazaritza daukate gauza baju eta oinpekotzat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 4 ( oinpeko haren garau, azkon, haragi, kriatura ): Ipuinak 1986 ("ezin izango genituzke sekula kontatu geure oinpeko haren garautxo guztiak ezta geure buru gainera, haizeak erabiliak, eroriko direnak ere"), GBarand Ilias ("oiñpeko azkon zorrotza erauzi zun"), M. Aramendi ("Oinpeko haragiek ibiltzean edo korrika egitean har gintzakeen kolpeak amortiguatzen ditu"); D.M. Bernaola ("Ikara egin eban lurrak eta arriak bringau zirean eta ezagutu eban gure oinpeko kriatura onek bere Egillearen esku eta indarra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oinpeko : AB38 3 ('alfombra', 'pedal' eta freno-oinpeko 'pedal del freno' bana), AB50 1 ('alfombra'), HiztEn, Euskalterm 1 (oinpeko aginte 'mando de pedal') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinpeko izlag.: IrakDo (Mt 5,34-35: "ez egin inolako zinik: ez zeruagatik, Jainkoaren jarleku da-eta; ez lurrarengatik, Haren oinpeko da-eta"; Heb 10,13: "bere etsaiak bere oinpeko izan ditzan arte").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oinpeko : EuskHizt (iz. 'pedala'; eta beste bi adibidetan, s.u. oinpe: "oinpeko autsa", eta s.u. zartatu: "oinpeko solairua zartatu zaion abere amildua bezalaxe"), HiruMila (1 alfombra; 2 pedestal, peana; 3 pedal; 4 peana, escabel, taburete; 5 despreciado, da; 6 arruinado, da), ElhHizt (pedal), Casve EF (1 ce qui est sous les pieds; 2 escabeau), Lh DBF (ik. oinazpi), DRA (1 pedestal; 2 despreciable; 3 pedales, tablas cuyo movimiento impreso por los pies activa el telar; 4 arruinado; 5 despreciado; 6 taburete), Muj DVC (1 pedales del telar; 2 arruinado, abatido; 3 despreciado, pisoteado; 4 taburete, escabel, banquillo,...; 5 alfombrilla, esterilla, redonda, ruedo); oinpekotu : PMuj DVC (arruinar, causar ruinas) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "oinpekoa = pedal" / MilaHitz: "oinpekoa".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-peko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

pedala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

oinperatu, oinpera/oinperatu, oinperatzen
du ad. Oinpera ekarri, oinpean erabili, azpiratu. Haragiaren nahikunde galgarri gaiztoak oinperatzea. Etsaiak oinperatzeko. Letradunek dugu euskara oinperatu.

Aztergaia: oinperatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinperatu, oinpera(tu), oinperatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oinperatu, oinpera(tu), oinperatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-peratu.

oinplano
iz. arkit. Eraikin baten ebakidura horizontalaren planoa, bereziki oinarriena. Oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko teilatua ditu dorretxeak. Oinplano karratuko dorrearen harresiak 3 metroko lodierako hormak dauzka.

Aztergaia: oinplano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-05-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu oinplano eta oin zapal formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oinplano (+ oin plano) 23, denak Eraik. arlokoak: D. Amundarain ("oinplanu erretangularrekoak ere ba dira"), NekazArkit 3 (adib.: "harlanduzko hiru oinplanoz osatua dago"), J.A. Berriotxoa 3 (adib.: "oin planoek itxura laukizuzen luzeska agertzen dute"), I. Aldabe 2 ("Katedraleak bere oinplanoan hiru nabe, gurutzeria eta XVI. mendean buruturiko burualdea girolarekin dauzka"), K. Olaetxea 4 (adib.: "Oinplano kurboa duten etxeak"), Harluxet HE ("Gurutze latindarreko oinplanoa du"), Markina-Xemein 9 (adib.: "Oinplanoa jauregiaren mugetan dagozan bideetara arte eroan eban", "Oinplano laukizuzenekoa da", "San Joan baselizan be oinplano laukizuzena azaltzen jaku"). Ez dugu oin zapal osaerakorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oinplano : HiztEn (Eraik.), Euskalterm 22 ('planta') // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oinplano : ElhHizt (Eraik.), HiruMila (planta); oin zapal : ElhHizt (pie plano - oin sarreran), HiruMila (oinzapal - pie plano), PMuj DVC (oin-zapal - plantígrado) DRA (oin-zapal - pie plano) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: oinplano.

ointoki
1 iz. Zalgurdi, autobus eta kidekoetan, bertara igotzeko oina finkatzen den tokia. Ik. pikabuztan. Ointokian jarria oina, ibilgailura igotzen ari zen jadanik neska. Denbora tarte batez autobusak beteta pasatu ziren, jendea ointokien gainean.
2 iz. Zelatik zintzilik jartzen den metalezko edo zurezko pieza, zaldi gainera igotzeko oina finkatzen dena. Ik. estribu. Txikiegia zen zaldi baten gainean, ointokirik gabe, oinek ia lurra ukitzeko moduan.

Aztergaia: ointoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-05-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ointoki : AB38 1, Euskalterm 3 (estribo / calapié) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ointoki : HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estribo / étrier, marchepied formen ordainak: HiztHand: 1 estribo, oinburdin; 2 pikabuztan, oinleku; 3 ostiko, horma bular; 4 estribo // ElhHizt: 1 estribo; 2 pikabuztan; 3 estribo; 4 horma-bular, ostiko, zubi-branka; 5 estribo // HiruMila: 1 ointoki, estribo, bular, buru; 2 estribo; 3 euskarri, zurkaitz, zutiko // Lur EF/FE: ø; maila // HaizeG FB: estribo; maila, zurubixka, alkitxa, oinpeko // HaizeG FB: estribera, hoinbürdüin; zürügütto // PMuj DCV: 1 barrera, oin-burdin; 2 dendel, maila, oiñ-ol; 3 ostiko, arrortz, saiets, bular, zurkaitz // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ointokia = estribo".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: ointoki.

oinustu, oinuts/oinustu, oinusten
da ad. Oinetakoak kendu. Oinuts zaitez, zeren lur hau santua den.

Aztergaia: oinustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinustu, oinuts/oinustu, oinusten. da ad. 'oinetakoak kendu, erantzi': oinuts zaitez, zeren lur hau santua den.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

oinustu, oinuts/oinustu, oinusten.

oinuts
1 adb. Oinutsik. Oinuts jarri ziren.
2 adj. Oinutsik ibiltzen dena. Neskato oinuts bat heldu zen arineketan. || Karmeldar oinutsen mojategian.

Aztergaia: oinuts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) atzizkidunak 71 dira (-an 7, -etan 4, -ez 1, -ik 56, -tu 3); atzizki gabeak 12; hauetan a1) izond. argiak dira: oiñuts 3 (Gazt MusIx: "karmeldar oñuts"), ortosi 1 (NEtx Nola: "Karmeldar Ortosia"); cf. gainera oinuts gorri(et)an esapideko 3 (Arr GB 2: "oñ-uts gorrietan zegoelako elur otzaren gañean"; Tx B I: "oiñuts gorrian Lezora juanda kunplitua da promesa"); ortoztasun (fB Ic: "ermitaino santuben barubak, ixiltasuna, ortoztasuna, latztasuna"); a2) adlag. (edo/eta predikatu-erabilerakoak): oinuts 2 (Or Eus: "Jendeak eldu dira oiñuts eta baru"; MarIl: "zenbeit aldiz, oin huts jartzen ziren"); ortuts 2 (Ax: "Biluz da, orthuz da, eztu aldatzeko athorrarik"; Jnn SBi: "athera zen etxetik orthuts, eta abiatu zen elizaz-eliza"); b) oinu- osaerakoak 47 dira (B 5, G 36, IE 4, EB 2); orto- osaerakoak 27 (B 22, G 4, EB 1); orthu- osaerakoak 7 (IE): oin huts IE 1 (MarIl); oin hutsik (+ oiñ utsik, oñ utsik) 4: B 1 (AB AmaE); G 1 (Bv AsL); IE-ZuAm 2 (Hb Esk; AstLas); oñ-uts gorrietan G 2 (Arr GB); oin-utsik (+ oñ-utsik) G 4 (Or 2, Urruz Urz, Ill Testim); oiñuts G 5 (Tx B, Or Eus; Gazt MusIx: izond. 3); oñutsez 1 (SMitx Aranz), oinutsik (+ --, -ñ-) 17: B 1 (Otx), G 14 (Zait Plat 3; SMitx Aranz, Ag G, Goñi, Or, JMB ELG, NEtx LBB), EB 2 (MEIG); oinutsean (+ -iñ-, -ñ-) 7: B 3 (Balad; Añ GGero), G 4 (Lard, Aran SIgn, Or Eus); oñutsetan G 3 (SMitx Aranz); oñustu G 2 (Lard); ointustu IE 1 (Etcham); untutsik IE 2 (JEtchep); ortozik 20: B 17 (Añ GGero, Astar, JJMg BasEsc, Mg PAb, Azc 6, Echta Jos), G 3 (Zait Sof, And AUzta); ortoztasun B 1 (fB Ic); ortosi G 1 (NEtx Nola); ortosik 5: B 4 (Añ, Itz Azald, Enb), EB (Osk Kurl); orthuts IE 1 (Jnn SBi); orthuz IE 1 (Ax); orthusik IE 1 (Ax), orthutsik IE 3 (EZ Noel, Hb Esk), orthutsetan IE 1 (EZ Man).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oin hutsik (EB: M. Etxezarreta) eta oiñ-utsik (B: M. Olazar) bana agertu dira; oinutsik (eta oinuts; -ñ- 3, -nh- 1) 14 aldiz: G 3 (Or, A. Zabala, D. Garmendia); EB 11 (X. Mendiguren B, S. Garmendia, J.A. Arrieta, J. Etxaide, M. Altuna, J. Ormazabal, S. Ariztondo, J. San Martin); untutsik behin (Herria); ortozik 3 aldiz (B: J.A. Goiria; EB 2: P. Lizarralde, L. Unzueta); ortosik (HABE) eta ortuxik (G. Aresti) bana.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ointuts : HiztEn; ointustu : HiztEn; oinuts : HiztEn-LurE, Euskalterm 6; oinutsean : HiztEn-LurE; oinutsik : DFrec 1, AB38 4, HiztEn-LurE; oinustu : HiztEn-LurE; oinuste : LurE; ortotz : Euskalterm 1; ortoz : HiztEn; ortozik : AB38 4, AB50 1, HiztEn; ortoztu : HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: oinutsean 'oinutsik', oinutsik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

oinutsik.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-huts(ik).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  oinutsean azpisarrera ere agertzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da.

oinutsean
adb. Oinutsik. Txingar gorien gainean oinutsean ibilirik.
Loturak

Aztergaia: oinutsean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'oinutsik'.

oinutsik
adb. Oinetakorik gabe. Ik. ortutsik; ortozik. Oinutsik zihoan Italiako lur izoztuan.
Loturak

Aztergaia: oinutsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oinuts sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "oin-hutsik / oinutsik : eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper