oinpe
1 iz. Oinazpia. Oinak egosi zaizkio, eta oinpeetan urbatuak ditu.
2 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Oinpean bidea zabaldu didazu. Komeniago da, honelako auzietan, oinpean darabilgun lurrari begiratzea, begiak urrutiko hodeietara jasotzea baino. Oinpeko hautsa.
3 iz. (oinpean erabili, oinpera ekarri eta kideko esapideetan, mendekotasuna adierazteko). Oinpean erabili ditudalako elizaren legeak. Oroz gaitzetsia, zatitua, oinpean erabilia ikusten badut neure burua. Ekarriko ditut zure etsai guztiak zure eskura eta oinpera.