24 emaitza aukera bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

aukera
1 iz. Hautatzea; horren ondorioa; hauta daitezkeen gauzetako bakoitza. Gizonaren bizitza aukera hutsa da. Bidelagunaren aukera egiteko orduan (Ik. aukeratu). Jainkoak bere herri berezitzat Abraham eta honen ondorea hautu zituen, eta aukera honen seinaletzat zirkunzisioa eman zion. Bi aukeraren artean hautatu. Baturako formen aukerak eskainiak daude. Aukera guztiak berdintsuak dira. Lau aukera aztertzen ari dira Etxe Zurian. Berak egin zuen jakien eta edarien aukera.
2 iz. Hauta daitezkeen gauzen multzoa. Arkume onak hazi ditugu, gaztatik berriz aukera, okerragorik ez dezagula izan hemendik aurrera. Hiria erakargarria izango da baldin eta jatetxe, taberna eta kafetegien aukera zabala erakusten badu.
3 iz. Zerbait egiteko gertatzen den ahala edo egokiera. Ik. mentura 3. Atzerrira ateratzeko aukerarik ezagatik. Euskarari giro berri honetan zabaltzen zaizkion aukerak eta ate berriak. Irabazteko aukera alferrik galdu. Aukera ederra eskaintzen dio arlo horretan ari nahiko duenari. Onenekin aritzeko aukera baliatu nahi dute. Ekainean Donostiara etorri zen, eta aukera aprobetxatu genuen harekin honetaz guztiaz hitz egiteko.

Aztergaia: aukera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aukeran; aukerako izlag. 1 'aukeran dagoena'. 2 'egokia, bikaina'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, adib. gisa, aukeraren maukera, azkenean okerra; eta AS gisa: aukera-maukera .

aukera berdintasun, aukera-berdintasun
iz. Pertsona guztiek eskubide politiko eta zibil berberak eta gizarte-ongizaterako aukera bera izatea. Hezkuntza sistemak ahalbidetzen badu ikasle batzuk gure lurraldean ofizialak diren bi hizkuntzetan gai izatea eta, aldiz, beste batzuk ez, aukera-berdintasuna urratzen ari da. Neskak eta mutilak aukera berdintasunean heztea.

Aztergaia: aukera-berdintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh258 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu aukera(-)berdintasun formarik.

aukera(-)berdintasun 404: Aizu 3, Argia 26, Berria 140, Deia 15, Deustuko Unibertsitatea 7, DiarioVasco 16, Euskal Herriko Agintaritza 23, EiTB 24, Elhuyar 4, Elkar 14, Consumer 1, Espainiako Gobernua 69, Euskaltzaindia 2, Goiena 3, Gomylex 4, HABE 3, Jakin 22, Karmel 1, Laneki 14, Nafarroako Gobernua 1, UEU 6, Uztarria 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aukera(-)berdintasun 98: Berria, Iñaki Heras, Arantxa Iturbe, Lopez de Arana, Jon Arretxe, Pello Salaburu, Filosofiako gida, Iñigo Aranbarri, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aukera sarreran.

aukera eduki
du ad.-lok. Zortzi orduko bi ikastaro egiteko aukera daukate. Une honetan, ez daukagu beste aukerarik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera egon
da ad.-lok. Zaila da aukera dagoenean aukeratzea. Bertsoak entzuteko aukera egon zen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera eman
du ad.-lok. Zerbaitetarako ahala edo egokiera eman. (-tzeko edo -rako atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Ondo pasatzeko aukera ematen dute barnetegiek. Trebezia gutxien dutenei ez zaie aukerarik ematen hobetzeko. Udaleku eta kanpaldiek aukera ematen dute 24 orduko elkarbizitzarako. || Uztaberri Egunak berebiziko aukera eman zigun Lapuebla de Labarca ezagutzeko. Banbuak sorkuntzarako aparteko aukerak ematen ditu.

Aztergaia: aukera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aukera eta eman sarreretan.

aukera galdu
du ad.-lok. Lastima!, azken aukera galdu duk! Bidean makina bat aukera galdu dira orain arte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera ireki
du ad.-lok. Ik. aukera eman. Alegazioak jartzeko aukera irekiko da, eta baita akatsak konpontzekoa ere.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera izan
da/du ad.-lok. (da aditza denean, 3. pertsonako adizkiekin bakarrik erabiltzen da). Liburu kontuan ez da aukera handirik. Hemendik aurrera urtean aldizkariaren bi zenbaki ateratzeko aukera izango dela. Aukera handia duzu denda hartan. Emakumeak ez zuen garai hartan ikasteko aukera handirik. Ekainekoaz gainera beste aukera bat dute irailean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera sortu
da ad.-lok. Aukera sortu zitzaidanean, eskaintza onartu nuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Kirolarekin zerikusia duen adibideren bat sartzea komeni da.

aukera-aukeran
adb. aukeran-en indargarria. Aukera-aukeran daukat. Aukera-aukeran etorri zaizu dirua, nonbait.
Loturak

Aztergaia: aukera-aukeran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aukera-aukeran (s.u. aukera)

aukera-maukera, aukeraren maukera
iz. Aukera ona. Ez da aukera-maukerarik faltako. Beherapenak, aukera-maukera, pagotxa, eskaintza berezia, mauka, erdi prezioak.
Loturak

Esaera zaharrak

Aukeraren maukera, azkenean okerra.

Aztergaia: aukera-maukera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aukera sarrerari dagokion azpisarrera.

aukerabide
iz. Aukera; aukera bat gauzatzeko era edo bidea. Liburu ugari horietatik, aukerabidea sortuko zaigu. Kristaua bi aukerabideren artean hautatu beharrean aurkitzen da.

Aztergaia: aukerabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

aukeraketa
iz. Aukeratzea. Ik. aukera. Lau finalistek pilota aukeraketa egin zuten atzo. Gai-jartzailearen esku dago gaiaren aukeraketa.

Aztergaia: aukeraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aukerakizun
iz. Aukera daitezkeen gauzetako bakoitza. Ik. aukera.

Aztergaia: aukerakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

aukerako
1 adj. Aukeran dagoena. Azterketa hori ez da nahitaezkoa, aukerakoa baizik.
2 adj. Egokia; bikaina. Aukerako egunak ereiteko. Ez zen gerrarako aukerako gizona. Aukerakoak zarete bata bestearentzat. Zenbat gogoeta sakon, zenbat hitz zorrotz, zenbat aukerako etsenplu! Saul hiru mila soldadu aukerakorekin Daviden bila joan zen.
Loturak

Aztergaia: aukerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aukerako izlag. 1 'aukeran dagoena'. 2 'egokia, bikaina'

aukerakotasun
iz. Aukeran dagoenaren nolakotasuna edo egoera.

Aztergaia: aukerakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: opcionalidad.

Informazio osagarria
Osaera azterkizun dago

aukerako oinarriak '(oso) egokia' adieraz gain, 'aukeran dagoena' adiera ere onartua duenez, egokia da aukerakotasun eratorria.

aukeramen
iz. Aukeratzeko ahalmena. Ik. hautamen. Aukeramena hau edo bestea aukeratzeko ahalmena da, eta ahalmen hori daukalako da libre gizona, hain zuzen ere.

Aztergaia: aukeramen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-men.

aukeran
1 adb. Une edo era egokian; gogara, ezin hobeto. Zuhaiztiek itzala emateko aukeran eginak ziruditen. Aukeran bizi da.
2 adb. Hautatzeko eran, ugari. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean. Aukeran zeuzkaten, nahi zutenean jateko, Paradisu hartako fruitu guztiak.
3 adb. Aukeratzen utziz gero; (ohi edo espero denarekin) alderatuz. Aukeran, nahiago dut hori. Aukeran, sikutxoa da gazta hau. Horretarako egin zituen bere mezak: errazak, guretzat aukeran errazegiak. Azalez aberatsa —aberatsegia, aukeran— izanik, are aberatsagoa da mamiz.
Loturak

Aztergaia: aukeran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
aukeran etorri
da ad.-lok. Aukeran etorri zitzaion Nikolasi igande goiz hura. Niri, behintzat, aukeran datorkit metafora edo konparazioa edo dena delakoa.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukeran etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Aukeran etorri zara: une egokian etorri zara. (s.u. aukeran)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta, definizioak argitzen du eta.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aukeran utzi
1 du ad.-lok. Hautatzeko eran utzi. Izen berezietan aukeran utzi zituen Euskaltzaindiak Irungo / Iruneko, Irundik / Irunetik, Iruna / Irunera tankerako bikoteak.
2 du ad.-lok. Norbaiti zerbait egin nahi duena egiteko modurik onenean utzi. Pilota dejada egiteko aukeran utzi zion. || De las Cuevasek kornerra atera, Kodrok aukera-aukeran utzi, eta Merinok ez zuen barkatu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukeran utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aukerarazi, aukeraraz, aukerarazten
du ad. Aukeratzera behartu.

Aztergaia: aukerarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aukerarazi, aukeraraz, aukerarazten. dio ad.

aukeratu, aukera/aukeratu, aukeratzen
1 du ad. Zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartu edo seinalatu. Ik. hautatu. Handiena edo garestiena aukeratu. Aukeratu dituztenen artean. Etxea egiteko aukeratu duten lursaila. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Testu aukeratuen bilduma sortzeko asmotan dabiltza. Bilboko Rekalde Aretoak hartuko du irabazle eta aukeratuen lanekin osatutako erakusketa.
2 Bere mota edo saileko gehienak baino hobea. (Partizipio burutua izenondo gisa). Sagar aukeratuak dituzu. Herritar neskatxarik aukeratuenak.

Aztergaia: aukeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aukeratu, aukera(tu), aukeratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aukeratu, aukera(tu), aukeratzen

aukeratzaile
adj./iz. Aukeratzen duena. Ik. hautatzaile.

Aztergaia: aukeratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aukeratze
iz. Zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartzea edo seinalatzea. Ik. hautatze. Otxoluak bizkaiera gihartsu-egokia ohi darabil, eta hitz aukeratze eta asmagintzan ere zolia da.

Aztergaia: aukeratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper