hautatzaile
1 iz. Zerbait edo norbait hautatzen duen pertsona. Ik. hautesle. Jainko aske, hautatzaile eta maitatzaile bat onartzen ez duenarentzat. Departamenduko hautatzaileen bilkura. 2 iz. Kiroletan, lehiaketa edo partida baterako, bereziki herrialde baten izenean jokatzeko, kirolariak hautatzen dituen pertsona. Jose Angel Iribar hautatzaileak 20 jokalari deitu ditu euskal selekzioan aritzeko.