aukera
1 iz. Hautatzea; horren ondorioa; hauta daitezkeen gauzetako bakoitza. Gizonaren bizitza aukera hutsa da. Bidelagunaren aukera egiteko orduan (Ik. aukeratu). Jainkoak bere herri berezitzat Abraham eta honen ondorea hautu zituen, eta aukera honen seinaletzat zirkunzisioa eman zion. Bi aukeraren artean hautatu. Baturako formen aukerak eskainiak daude. Aukera guztiak berdintsuak dira. Lau aukera aztertzen ari dira Etxe Zurian. Berak egin zuen jakien eta edarien aukera. 2 iz. Hauta daitezkeen gauzen multzoa. Arkume onak hazi ditugu, gaztatik berriz aukera, okerragorik ez dezagula izan hemendik aurrera. Hiria erakargarria izango da baldin eta jatetxe, taberna eta kafetegien aukera zabala erakusten badu.
3 iz. Zerbait egiteko gertatzen den ahala edo egokiera. Ik. mentura 3. Atzerrira ateratzeko aukerarik ezagatik. Euskarari giro berri honetan zabaltzen zaizkion aukerak eta ate berriak. Irabazteko aukera alferrik galdu. Aukera ederra eskaintzen dio arlo horretan ari nahiko duenari. Onenekin aritzeko aukera baliatu nahi dute. Ekainean Donostiara etorri zen, eta aukera aprobetxatu genuen harekin honetaz guztiaz hitz egiteko.