110 emaitza aho bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

aho
1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra. Jaki bat hauta, ahoan urtuko zaizuena.
2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura. Krokodiloak aho ikaragarria zabaldu eta umea irentsi zuen.
3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.
4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena.
5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.
6 iz. Haizezko musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.
7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.
8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Tunela argi bizi batez bete zen ezpataren ahoari zerion distiraz!

Esaera zaharrak

Ahoan min duenari eztia karmin. Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. Zaharra eta labea ahotik berotu.

Aztergaia: aho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aho, aha-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aho batez, aho betean, ahotan, ahotik ahora, ahoz, aho zabalik, aho zabalka, ahoz aho, ahoz behera, ahoz gora, ahozko

ahotik ezin utzi edo ahotik ezin utzizko adibidea azpisarrera bihurtzea proposatu da. (2013-12-17)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aho(a) bete formako azpisarrerak gehitzeko eskatuko zaio Euskaltzaindiari, uste baitugu horrek ez duela aho betean arautua "aldatzea" esan nahi, "osatzea" baizik: aho(a) bete , aho(a) betean , aho(a) beteka , aho(a) beteko , aho(a) betez; aho-korapilo, ahoko soinu, aho-mihi, ahotan erabili, ahotan hartu ; eta adib. gisa: ahotik ezin utzi(zko).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aho batez, aho betean, aho-zabalik, aho-zabalka, ahotan, ahotik ahora, ahoz, ahoz aho, ahoz behera, ahoz gora, ahozko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aho(a) bete hortz/hagin gelditu' eta 'aho(a) bete hortz/hagin utzi' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'berez aho(-)korapilo behar luke. / Iritzi-emaileak proposatu du aho(a) bete hortz/hagin gelditu eta aho(a) bete hortz/hagin utzi ere azpisarrera modura sartzea. Agian gehitxo da azpisarrera ematea. Behar bada, ahoa(a) bete azpisarreraren adibidetzat ahoa bete hortz/haginekin gelditu, utzi eman?'

 - [E208]: 'hitz honen hiruzpalau adiera nagusiak behintzat jarri beharko genituzke: 'janaria gorputzera sartzeko zuloa', 2 'dastamena, gustua, zaporea', aho oneko pertsona, 3 'tresna zorrotz baten ertza' bi ahotako ezpata, ezpataren ahoz hil zituzten. 4 'gauzen sarrera', kale-aho, kanoi-aho, metro-ahoa...'

 - [E123]: 'arriskutsua iruditzen zait hitz batzuetan adierak bereizten hastea. Hiztegia osatzen denerako utzi beharko genuke hori, besteak beste, adiera bakoitzak tradizioan zenbateko pisua izan duen ikusteko'.

 - [E210]: 'Horren familiakoak ere hamaikatxo, hala nola, aho(-)gaizto, aho(-)hats, aho(-)oneko, aho(-) handi, aho(-)makur, aho(-)motel, aho(-)zikin…'

 - [E123]: 'Aho(-)gaizto: 24 adibide OEHko corpusean / Aho(-)hats: OEHk dakarrenaren arabera, hiztegitik jasotako forma da, ez literaturan dokumentatua; gauza bera esateko badirudi aho lurrun hobeto dokumentatua dagoela (lehen itzulian arautuaren arabera aho lurrin beharko luke, nahiz lurrin 'usain gozoa' jarri genuen). Besterik da ahoko hatsa, edo esaldi berean aho eta hats aurkitzea. Aipatu ditudan datuak, aho hats izen elkartuari dagozkio. / Aho(-)oneko: Jean Etxepareren adibide bakarra aurkitu dut OEHko corpusean (egon daiteke besteren bat, bestelako formaren batean ageri dena; dena den begiratu dut ao oneko forman ezer ageri den). / Aho(-)handi: OEHn dokumentatua dago / Aho(-)makur: hau ere hiztegietatik jaso du OEHk. / Aho(-)motel: hiztegietatika jasoa. / Aho-zikin: hiztegietatik jasoa; gehi, Zaitegiren adibide bat. / Gauzak horrela, zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'adierak ematea eskatzen du ohargileak. Ez da onartu. Kontra bozkatu dute zazpi euskaltzainek. XKren alde, berriz, seik. Eta zuri, hiruk'. Erabakia (2002-03-22): 'Hurrengo hitzak honela erabaki dira [...] aho ahotik ezin utzi(zko) / aho-artatzaile / aho batez / aho(a) bete: ahoa bete hortz/haginekin gelditu, utzi. / aho(a) betean: gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. / aho(a) beteka / aho(a) beteko / aho(a) betez / aho(-)korapilo / aho-mihi kasu markaren batekin erabiltzen da, eta pluralean edo mugagabean: Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua. / ahoko soinu / ahotan / ahotan erabili / ahotan hartu / ahotik ahora / ahoz / aho zabalik / aho zabalka / ahoz aho / ahoz behera / ahoz gora / ahozko'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aho-handi edo ahohandi [azpisarrera gehitu], ahotik ezin utzi edo ahotik ezin utzizko [adibidea azpisarrera bihurtu].

aho artatzaile, aho-artatzaile
iz. Ipar. Dentista.
aho bateko
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, aho bateko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahobatezko].

Aztergaia: aho bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aho bateko: unánime

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. ahobatezko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'iritzi-emaileek ez dute ulertu zergatik aho batez, baina ahobatezko'.

 - [E210]: 'Ulergaitza da, zinez, aho batez jartzea eta, gero, ahobatezko'.

 - [E123]: 'Pentsatzen dut 'unánime' adierazteko egokia zelakoan sartu duela Hiztegi Batuko lantaldeak. Hala dator OEHn. Mitxelenaren adibidea gehitu daiteke: guztion ahobatezko baimena'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'aho bateko* e. ahobatezko'.

aho batez
adb. Erabakietan edo iritzietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. Aho batez eman dute saria. Euskal literaturaren lanik ederrentzat aho batez aitortzen dugun liburu hau.
Loturak

Aztergaia: aho batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aho ganga, aho-ganga
iz. Ahosabaia.

Aztergaia: aho ganga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ahosabaia.

aho gingil, aho-gingil
iz. Eztarriaren sarbidean ahosabai bigunetik zintzilik dagoen luzakina, giharrez eta mintzez osatua dena eta ahosabaia bi zatitan banatzen duena. Pistola ahoan sartu zidaten aho-gingila ukitu arte.

Aztergaia: aho-gingil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

AHO-GINGIL. "Aho-gingila, úvula (L; Lander)" DRA.

LB: 4 “Musuak aho gingilean egiten du oihartzun” (Elkar) / EPG: 16 “Sabai bigunaren azkenean, eztarrirantz zintzilik dagoen luzakinari deitzen zaio aho gingil edo ubula” (lourdes Oñederra) / ETC: 42 “Edonon ageri dira mutilatutako mihiak, ahots kordak, aho-gingilak, laringeak...” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: aho-gingil (Anat.) úvula; Adorez: 0 ; Labayru: 0;

Bestelakoak

gingil 1 iz. Hainbat organoren luzakin haragitsua. Aho gingila: eztarriaren sarbidean aurkitzen den gingila. Belarri gingila. Ahuntzaren gingilak: ahuntzak kokotsaren azpian dituen gingilak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa da, lehendik arautua dagoen belarri(-)gingil bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho eta gingil formetan.

aho korapilo, aho-korapilo
iz. Esaldi esangaitza, bereziki mihia trabatzeko jolas gisa esanarazten dena.
aho soinu, aho-soinu
iz. Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen.

Aztergaia: aho soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-03-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'ez dut hain argi ikusten; esango nuke gaur erabiltzen dela aho(-)soinu. Hiztegi entziklopedikoek ere badakarte'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'aho(-)soinu sartzea erabaki da'.

aho uhal, aho-uhal
iz. Ahokoa, brida. Zaldia aho uhaletik hartuta.

Aztergaia: aho-uhal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHO-UHAL. "Aougal (aoubal), rienda" BeraLzM. Eskerreko ao-ugala lasaiturik, zaldiak okertzean. Zait Sof 30. Zaldiak oiuka aizatuz batera, aougalak eskuz iñarrosten zituten. Ib. 30. Zaldia abo-ugaletik artuta. Etxde JJ 277. Ao-ugaletik (brida) eutsi zion ni igo nendin. Etxde Itxas 126. Ao-ualetik elduaz. Berron Kijote 209. Ao-ugaletik geldi-erazi zuan Rozinante. Ib. 45

ahol-uhal 2, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aho-uhal 4: Fernando Rey 2, Patxi Ezkiaga, Patxi Zubizarreta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa uhal sarreran.

aho zabalik, aho-zabalik
adb. Guztiz harriturik. Aho zabalik entzun genituen abesti horiek. Aho-zabalik utzi zituen entzuleak. Gaztelaniaz ari zen eta nolako gaztelaniaz; aho zabalik nindukan. Aho-zabalik gelditu nintzen hara begira.

Aztergaia: aho zabalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ikus ahazabal sarreran bildu informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

'con la boca abierta' adierakoak dira: abu zabalik G 1 (Alz Bern); ao zabalik B 2 (Erkiag BatB); ao-zabalik G 4 (Muj PAm, Ibiñ Virgil, Zait Plat, NEtx Antz); abozabalik G 1 (Etxde AlosT); agoxabalik G 1 (Or Eus); aozabalik G 3 (TAg Uzt, Txill Let); eta OEH argitaratuan, 'se dice de las cosas desconocidas o reventadas' adierako ao zabalik (Etxba Eib).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'con la boca abierta' adierakoak dira: ao zabalik B 1 (Gure Erria); aho zabalik EB 14 (M. Izeta, L. Haranburu-Altuna, K. Navarro, J.M. Irigoien, I. Urbieta, J. Urkijo, M.E. Laboa, A. Berasategi, M. Altuna, Egin); ao-zabalik G 2 (G. Mujika, P. Berrondo); EgAs 1 (Amaiur); aho-zabalik EB 2 (R. Saizarbitoria); abozabalik B 1 (J. Altuna); ahozabalik EB 4 (B. Gandiaga, M. Landa, I. Elizegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aho zabalik : AB38 1, AB50 2, HiztEn (AS).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aho zabalka, aho-zabalka
adb. Aharrausi eginez. Ik. aharrausika. Aho zabalka dago. Haurra aho-zabalka hasi zen.

Aztergaia: aho zabalka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Eta izena denean? Gure hiztegian 'aho-zabalka' dugu ('aharrausi'-ren sinonimoa: 'aho-zabalka batzuk egin')" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "[ahozabalka] eransteko proposamena" egin du.

 - [E123]: "sar daiteke, nire ustez. Baina nola idatzi erabaki beharko genuke. ISk, aho zabalka".

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): "ahozabalka eta aho zabalka, biak ematea onartu da".

 - Erabakia: EHk aldatua (2016)

aho-mihi
iz. Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

Aztergaia: aho-mihi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aho sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

kasu-markaren batekin erabiltzen da, eta pluralean edo mugagabean.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

aho-mihitan
adb. Ahotan. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

Aztergaia: aho-mihitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHO MIHITAN (Con hartu, erabili, izan, etc.). (Tomar, llevar, tener, etc.) en boca. "Aho-mihitan ekhartzen zaituzte, on jase sur votre compte" Dv. "Aho-mihitan (Lc, Sc), (traer) en boca. Aho-mihitan dabilate hori (Lc, BNc), a ése le traen en boca, hablan mal de él" A (s.v. aomen). "Agomietan (BN, R)" Ib. Cf. VocB: "Agomita, llevar o traer en boca" recogido por A (s.v. agomita): "Se usa siempre con una desinencia casual, generalmente con el locativo -n: agomitan artu, 'tomar en boca'". v. AHOTAN HARTU, AHOTAN IZAN, AHOTAN ERABILI. Mendratuko naute, erranen dute ihes nabilala. Aho mihitan horrela ibilia banintz! Laph 22. Ondar aste hautaraino Rusiak ez zuen desarmatzea baizik aho-mihitan. Herr 5-9-1957 (ap. DRA). Egungo egunean, jakintsunek ez baitute aho-mihitan "constante H" edo "nombre quantique"-ez bertzerik, arrazoin emaiten diote. Lf in Zait Plat XX. Noizean bein, naigabe gogorretan, ao-mihitan artzen dute beste izen au ere. Vill Jaink 18. Au da umegintzaren misterioa, ain zikindua ta likistua, eta ala ere belauniko baizen ao-miitan artu bear ez litzakena. Ib. 58. Siñismenik ez dau bear gizon askeak. Siñismena ao-miiñetan arturik, goikoak, beekoak lo jarteko baiño ez darabille. Erkiag BatB 146. (Precedido de gen.). En boca de. Etxalde aiphatua zen Garaten sor-etxea, Pikasarria, eta jendeen aho-mihitan Pikasarri zen bethi haren ardurako izena. Arb Erlis 252. Gaindi bedi Kristoren bozkarioa zuen bihotzetan, eta haren hitza zuen aho-mihitan maiz ibil bedi. Arb Igand 139. Kili-kili egiten eutsan aragian, bere ospe ta izena mutikoen ao-miñetan ezarri naiak. Erkiag BatB 36

adib.: aho-mihi Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

aho-mihitan 1, Argia (“bolo-bolo guztien aho mihietan darabilen herria“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aho-mihitan (aho-mihietan) 37: Herria 8 (adib.: “Denen aho mihitan zebilen solasa”), Iñaki Segurola 4, Patxi Zubizarreta 8, Aingeru Epaltza 3, Xipri Arbelbide 4, Piarres Xarriton 3, Jean Baptiste Etxarren 2, Txiliku, Jose Morales, Gotzon Garate 2, Fernando Rey.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

aho(a) bete haginekin
Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Hor konpon! esan, eta aho bete haginekin utzi zituen. Aurten Euskal Herrira freskura bila etorri direnak aho bete haginekin geldituko ziren.
aho(a) bete hortz
Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.
aho(a) betean
adb. Zerbait esateko eraz mintzatuz, garbi eta itzulingururik gabe, esaten denarekin atsegin hartuz. Gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. Ahoa betean eralgitzen ditugu goresmenak. Aho betean aitortua.
aho(a) beteka
adb. Ahoa betean. Denok ezagutzen dugu hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek darasatena.
aho(a) beteko
adj. Ikusiko duzu nola bihotza berpiztuko zaizun ahoa beteko baietzaz.
aho(a) betez
Ahoa betean. Ahoa betez mintzo ziren.
ahoa ireki
ad.-lok. adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa zabaldu. Enekin ez du ahorik ere irekitzen. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

Aztergaia: ahoa ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOA IREKI. Abrir la boca (para hablar). v. AHOA ZABALDU. Eta Paulek ahoa ireki nahi zuen bezala, erran ziezén Gallionek Iuduei. Lç Act 18, 14 (He, Dv ahoa ideki, Ol aoa iriki; Ker itz egiten asi, IBe hizketan hastera joan). Ezpaikara digne hari rekestarik egitera gure ahoaren irekiteko. Lç Ins E 7v. Ezta gaizki mintzatzeko / heure ahoa ideki. EZ Eliç 103. Eta alea ni mutu ahorik ez nuen ideiten. Harb 329. Eziñ ahoa idek dezaket baizen errateko hitz hauk. Ch III 52, 3. Ordian thürbürarzün pazenziareki soferitiak plazer eginen dü, eta inikitatiak eztü ahua idekiren. Mst I 24, 5. Idikitzen ditue beren auak Jaunaren itzaren ta ministroen kontra. AA III 598. Emaztiak ez aorik edegi, senarrari asarria irago artian. fB Ic III 375. Ahoa eztu idoki geroztik, / Ikhusirik nihork eztuela nahi / Sinhetsi. Arch Fab 161. Ixil-ixila eta ahorik ideki ere gabe. Jnn SBi 148. Iñok aorik ezebala edegiten ekusita gero. Ag Kr 111. Etzikean, ahoa ideki behar zuen aldi bakotx, elizako orhoitzapen zurruburruez mihia trabatua! JE Bur 101. Debekau egin dautsat aborik idegittea. Otx 143. Berdintzetan idikiko dut nere agoa, munduaren asieratik gorderik zeuden gauzak agertuko ditut. Ir YKBiz 180. Ez nauk ondo gogoratzen, aua iriki detala uste diat. Ugalde Iltz 50. Mehatxatu nauzue, berriz edekitzen badut ahoa, aldez edo molez isilduko nauzuela. Arti Tobera 283. Enekin ez du ahorik ere idekitzen. Zuri emaiten dautzia solas? Larz Senper 124. Ahoa ireki-ahala sermoia sortzen zen haren ezpainetatik. MEIG IX 101. v. tbn. Aoa iriki: SMitx Aranz 143. Ibiñ Virgil 116. Lab SuEm 171. Agoa idiki: Inza Azalp 64.

ahoa ireki 72: Deia, Elhuyar, Elkar, Berria 24, EiTB 34, Argia 8, Laneki 2, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahoa ireki 126: Berria 7, Pello Lizarralde 8, Aingeru Epaltza 7, Oskar Arana 5, Xabier Montoia, Itxaro Borda, Jon Arretxe, Joxan Elosegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa aho sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ireki sarreran ere.

ahoa itxi
ad.-lok. adkor. Isildu; ahoa itxi isilik gelditzeko. Burua makurtu eta ahoa itxi. Ezin ahoa itxirik eduki. Ahoa itxita edukitzeko agindu garratzak eman dizkiot.

Aztergaia: ahoa itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOA ITXI. Cerrar la boca, callar. Ez dabe bertatik ux agoak itxita? AB AmaE 260. Begiak idigi ezin badaunaz bere ezin aoa itxirik euki. A BeinB 40. Iñongo txarkeriak aboa itxiko du. Ol Imit I 24, 5 (SP ahoa tapatu). Bakaldun aurrian eta zure antziñian abua itxitta eukitteko aginddu garratzaak emon dautsadaz. Otx 147. Oiek ere, iritzi berbera dute. Baña, zure ederragatik, aoa itxi daroate. Zait Sof 175. Onek makil-eraso ura guzia bere gaiñ zetorkiola ikusi-ta ere, ez zuan aorik ixten, goiak eta beeak kiskaliaz. Berron Kijote 65. Bardemen garraxiei gorrarena egin diete askok hemen [...]: burua makurtu eta ahoa itxi. MEIG I 145. (Aux. trans.). Tapar la boca, hacer callar. Xagi banadi itsiko deustat molsuarekin aoa. Acto 147.

ahoa itxi 96: Ortzadar, Deia 5, Elhuyar 2, Consumer 4, Berria 24, EiTB 47, Jakin, Argia 7, Laneki 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahoa itxi 67: Berria 10, Elizen arteko Biblia, Pello Lizarralde, Fernando Rey, Oskar Arana, Agustin Otxoa, Anjel Lertxundi, Iñaki Mendiguren, Felipe Juaristi, Joxe Austin Arrieta, Koldo Izagirre, Julen Gabiria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoa zabaldu
ad.-lok. adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa ireki. Ahoa zabaldu gabe kendu zituzten oinetakoak. Ahoa zabaltzeko denbora utzi gabe.

Aztergaia: ahoa zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOA ZABALDU. Abrir la boca (para hablar). v. AHOA IREKI. Oraindiño aorik zabaldu ez eban gazte batek. Ag Kr 21. Bitartean gure aizkolariok, aoa zabaldu gabe, osoro benaz, patxada onean [...], kendu zituzten oñetakoak. Ag G 102. Etzuten geroztik ez burua jaso ez agoa zabaltzen. A Ardi 84. Dominixek, Goihenetxi ahuaren zabaltzeko denbora ützi gabe [...], ihardetsi zian. Const 41. Gixon jakittuntzat eta ondo berba egiñikotzat artu agijen gura badok, ezegik aborik eguno zabaldu. Otx 128. Baña, aoa zabaldu zutenez gero, iñork galdegin al-zun arrotzak ziranentz? Ldi IL 67. Amar miñutu-inguru joan ziran Mateok aorik zabaltzeke. NEtx Antz 147. Zabaldu zunan agoa doakabe arek. Or QA 104. Ahoa zabaltzen duzu, bainan ez duzu deus erraiten. Pertsu pollit bat ateratzen baduzu ere, ez da izaiten lagunak erran dautzunaren ihardespena. Xa Odol 63. Ori esateko agoa zabaldu daben guztiak, ondo baño obeto dakie guzur biribil bat dala. Gerrika 198. Gina Lollobrigidak aski du nonbait begien aurrean agertzearekin, ia ahoa zabaldu gabe. MEIG I 159. Egia da, [orduan] ahorik zabaldu ez banuen ere. MEIG VII 44. (Aux. trans. tripersonal). Hacer abrir la boca. Hil-ikararen lazturak zabaltzen dio agoa. Iratz 151

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahoa zabaldu 157: Berria, Anjel Lertxundi, Elizen arteko Biblia, Iñaki Mendiguren, Jose Morales, Xabier Montoia, Joan Mari Irigoien, Imanol Zurutuza, Patziku Perurena, Alberto Ladron Arana, Xabier Olarra, Patxi Zubizarreta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoan
adb. (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahotan. Kanta ederra, gaur arte herriaren ahoan, zorionez, irauna. Goierrikoen ahoan entzuten diren hitzak.
Loturak

Aztergaia: ahoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOAN. (Precedido de gen.). En boca de. v. AHOTAN; cf. AHOETAN. Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu izanen da hitz guzia. Lç 2 Cor 13, 1 (TB -en ahoan; Dv -en ahotik, Ol -en aoz; Ker -en autorrez, Bibl -en erranaren gainean). Eta haién ahoan ezta eriden enganiorik. Lc Apoc 14, 5. Nola kantak maiz baitire mundukoen ahoan. EZ Man I 4. Arrazoin da gure ahoan maiz diren aiphatuak. Ib. 14. Gure guztien ahoan deitzen da Ifernua. Ib. 91. Hekin ahoan aithorra. Hm 100. Jesus dela ene ahoan. Gç 218. [Manes eta aren gisako] orien aoan kristau-ezkonza deabru galgarriaren lana da. Mb IArg I 177. Onelako beste itzkuntza [...] itsusiak Euskaldun ondo azi diranen aoan zeñ gaizki diruditen! Cb EBO 37. Aria. Karidadearen edo egiazko Amorioaren aban. GavS 17. Ezteia lehena [Mariaren izena] bizien ahuan, eta azkena hilzerakuenian? Mercy 14. Kendu bazendu buruko kerizgarri, zuben auan sonbrelluba deritxona. Mg PAb 58. Abereai birauak botatzea ez dala berez bekatu larria; baña Kristauaren auan gaizki dirudi. AA II 35. Haren izen Saindua izan bedi bethi zure ahoan. MarIl 102. Zure auan Jaungoikuak berak jarriko ditu itz egokiak. Bv AsL 99. (s. XX). Goierrikoen aoan entzuten diranak [itzak]. Ag Kr 6. Josetxo, Masimen agoan, zan, baserritar, dirubako, ta nundik-norakoa zan iñok ezekiena. Echta Jos 168. Solas pisua, Alemaneri kalte egitekoa presuneren ahoan ezin barkatuzkoa. StPierre 35. Au guzia esan nai zuten itz oiek Aingeruaren agoan. Inza Azalp 156. Ja kanta-alerik ere ez dute izan eliza ospatsu oiek gure aurrekoen aoan. SMitx Aranz 185. Kanta ederra [...], gaur arte erriaren aoan zorionez irauna. Lek SClar 119. Iñoizko berbarik naitakoenak Garbiñeren aoan. Erkiag BatB 142. "Perejil" izeneko gizon baregarri baten agoan [ipinten dau Moretok "agur" itza]. Alzola Atalak 144. [Bertso] erdarazkoek ere badute bere "xaltxa", honako ijitoen ahoan ipintzen dituen hauek bezalaxe. MEIG III 132.

(-en) ahoan : Ortzadar, ElCorreo, Deia 5, Elhuyar, Elkar 2, Berria 17, EiTB 3, Jakin 2, Karmel, Argia 4, Erlea 2, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(-en) ahoan : Herria 2, Berria 7, Elizen arteko Biblia 11, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Asisko Frantzizko…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoan bilorik gabe
Argi eta garbi, ezer ezkutatu gabe. Hona zer esan duen, garbiki eta goraki, ahoan bilorik gabe.
ahoan gurutze
adb. Ipar. g. er. Jan gabe. Ahoan gurutze egotea gauza hitsa da.

Aztergaia: ahoan gurutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gurutze sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jan gabe.

ahobatezko
adj. Iritziez, erabakiez eta kidekoez mintzatuz, talde bateko kide guztiak bat datozena. Guztion ahobatezko baimena. Mundu narras honetan ahobatezko iritzien batasunik ez dugu ikusiko.

Aztergaia: ahobatezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aho-batezko 2 (MEIG: "guztion baimena behar, guztion aho-batezko baimena"; "mundu narras honetan aho-batezko iritzien batasunik ikusiko ez dugunez gero").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ahobatezko EB 1 (I. Segurola: "erakutsi zuen trebetasun eta jakinduriari esker erdietsi ere zuen Orixek euskal idazleen eredu (...) izatearen ezagutza (ia) ahobatezkoa"); aho-batezkotasun EB 2 (P. Sastre: "Unanimitate edo aho-batezkotasuna"; "aho-batezkotasuna (...) potentziaren sinbolotzat jo izan du sobietar intelligentsiak").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ez dugu aurkitu hauetan: JaurlHizt, HiztEn-LurE, Harluxet Fundazioa EHE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erd. unanime-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: aho bateko , iritzi bereko; HiruMila: "adj. 1 (de la misma opinión): iritzi bereko, irizkide. 2 ahobatezko "; Casve FE: denen, güzien, ororen; (du même avis) bihotzez bat, ber gogoko (abüruko), gogo (bihotz, abüru) bateko; HaizeG FB: guzi-guzien, denen, ororen, gogo bateko; T-L LFB: guzi-guzien, ororen, denen; PMuj DCV: "gogo (iritzi, ago, biotz) bateko; irizkide, gogaide, biozkide"; BeraLzM: erizkide, gogaide; ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE; Lur EF/FE; Azkue Aurkibidea. // erd. unanimidad / unanimité-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "guztien adostasun (...) por unanimidad aho batez , guztien adostasunez; HiruMila: "irizkidetasun, ahobatekotasun , adostasun; por unanimidad aho batez "; Casve FE: aho (gogo, bihotz) bat , ber gogo (bihotz); HaizeG FB: gogo-batasun, aho bat , denek bat; T-L LFB: (à l'unanimité, tourner par) guziak oro, guzi-, guziak, denak, etc. en mettant le cas exigé par le verbe; PMuj DCV: gogo bat, ao bat , irizkidetasun; BeraLzM: erizkidetasun; ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE, Lur EF/FE; Azkue Aurkibidea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Horrelakoak bereiz idaztea proposatzen dugu (Ik. 'aldibereko'-n dagoen oharra)" (2001-01-23)

 - [E410T]: "aho batez (EArau 44) eta ahobatezko (A, Z4). Nola ulertu behar da hori: adberbioa bereizita eta adjektiboa lotuta? UZEIko erabileran nahaste-borraste handia daukagu, baina horko "arauak" ez du gurea konpontzeko gehiegizko argitasunik ematen" (J. agirre, 2000-11-07)

ahobatezkotasun
iz. Erabaki edo iritzi batean guztiak ados etortzea, guztien adostasuna. Era horretako erabakiek klase politikoaren erabateko ahobatezkotasuna beharko lukete.
ahobero, aho-bero
adj. Mintzatzean, gauzak puztuak eta handizkatuak azaltzen dituena. Ahobero horri, esaten duenetik erdia baino gehiago kendu behar izaten zaio. Zazpi kiloko erbia harrapatu zuela esan zuen ahobero hark.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahobero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bero.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'hitz elkartuen araua kontuan hartuaz, ahobero, aho-bero egin beharko genuke'.

 - Erabakia: Erabakia: 'ahobero edo aho-bero'.

ahoberokeria
iz. Ahoberoari dagokion esana edo kontakizuna; beroaldi batean esaten den gauza. Ez diotsut inongo ahoberokeriarik, zoriontsu baino zoriontsuago bizi direla esaten badizut.

Aztergaia: ahoberokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bero-keria.

ahoberritu, ahoberri, ahoberritzen
du ad. Lanabes bati edo tresna ebakitzaile bati ahoa konpondu, zorroztu. Pala ahoberritu.

Aztergaia: ahoberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahoberri, ahoberritzen.

Esapideei dagokien sistematika

-berritu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ahobizar
1 iz. g. er. Ahoa (tresna ebakitzaile batena). Hantxe, zutik, labanaren ahobizarra bezain argal eta estu, irri zuri batez.
2 iz. g. er. Ganaduaren ahoko eritasuna, mihian gertatzen den handitu bat ezaugarri duena.

Aztergaia: ahobizar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bizar.

ahoeri
iz. Ganaduaren ahoko eritasuna, bereziki mihian eta inguruetan gertatzen diren zaurixka batzuk ezaugarri dituena. Hortxe ditugu azken urte hauetako adibideak, behi eroen gaitza eta ahoeria.

Aztergaia: ahoeri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-oe-/-e-

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eri(a) eritasun-izenetan: -eri moduan eskainiko dira denak, birikeri arautua bezala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horrek ez al du a organikoa behar?'

 - [E123]: 'Ez. Lehen itzulian arautua dugu hezueri'.

 - [E109]: 'Gure artean zenbaitek sukar aftoso guztiz xelebrea erabiltzen dutenez, hobe dugu adiera ematea' (2001-05).

 - [E123]: 'uste dut jendeak badakiela zer den ahoeri; baina adiera ematea egoki ikusten bada, eman daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'adiera ematea eskatzen da. Ematearen alde, bost boto. Ez ematearen alde, zortzi'. // Cf. aheri(a) sarrerako oharrak.

ahogozagarri
1 adj. Gozoa, zapore onekoa. Beratzen utzita ere, okela horrek ez du hartuko pausaturik harrapatu den ehizakiaren kolore erakargarri, usain polit edo zapore ahogozagarria.
2 iz. Janari ahogozagarria. Gabonetan etxekoei eta lagunei ahogozagarriz betetako mahai batekin harrera egitea sustrai sakonak dituen ohitura da gure gizartean.
3 iz. Zerbaitek ahoan uzten duen zapore ona. Modu naturalean txigorturiko kafeak berezko dituen lurrin eta ahogozagarri finak. Urdaiazpikoa xerra mehe-mehetan ebakita, usaina eta ahogozagarria hobeto dastatuko dituzu puska loditan baino.

Aztergaia: ahogozagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ao gozagarri 2, Erkiag BatB ("lapikoan egon zeitekean ongarria atara, #mdash#okela, urdai, makillau eta abar#mdash#, eta zatitxu mardoak bere ao gozagarritzat beingoan urdailleratuaz", "garaipentxu orren sariaren epeltasuna susmauaz, ao gozagarri yakan Nikanor'eri goiz aretako lanbidea"); ao-gozagarri 1, Zait Plat ("Iateko arrain, txirla, maskurio-ta ao-gozagarriak ugari ziran bertako itsasoan"), eta OEH argitaratuan, Ol Has 2,9 ("Ta Yainko Yaubek ernerazi zitun edotariko zugatzak begi-betegarri ta ao-gozagarri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ahogozagarri 2: I. Mendiguren ("Marmitakoa, kokotxak, porrusalda, goxua, etab. dira gure gastronomiaren adierazgarri, eta bide batez, bisitarien ahogozagarri"), J. Cillero ("Bazkalordua pozarren igaro genuen, berak burruntzalia eskuan, nik koilara ahoan, jakiak zein baino zein ahogozagarriago"); aho gozagarri 1, Erkiag BatB (OEHko testuinguru berean); ao-gozagarri 1, G. Egaña ("Arnari danak kolorez bizi-biziak, oso erakargarriak eta ao-gozagarriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ahogozagarri : DFrec 1 (La Voz de España: "onorezko aurrreskua ordubat eta erdietan, aogozagarriak arratsaldeko bostetan"), AB50 1 ('lunch' itzulia), HiztEn (1 ahorako zapore gustagarria duena; 2 besteentzat dibertsio-gai den pertsona) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ahogozagarri : ElhHizt (1 [cosa] que agrada a la boca, sabroso, sa; 2 persona que es objeto de murmuración), HiruMila (1 sabroso, sa; 2 persona objeto de murmuración; 3 hazmerreir), DRA (aogozagarri: 1 sabroso; 2 persona objeto de murmuración, lit., cosa que endulza la boca; 3 hazmerreir), PMuj DVC (ao-gozagarri: 1 sabroso, sápido, suave para comer; 2 mastigador; 3 de [re]chupete, gustoso, sabroso; 4 primo, incauto, simplón; 5 motivo de hablillas; 6 hazmerreir, víctima, irrisión, ludibrio, juguete) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ahogozagarri iz. eta izond.

ahogozatu, ahogoza, ahogozatzen
1 du ad. Zerbait ahoan eduki, haren ahogozoaz atsegin hartuz. Ahogozatuz jan. Goxoki bat ahogozatzen.
2 du ad. Zerbaitekin gozatu, lasai eta atsegin hartuz. Gaztetako oroimen eztiak hausnartuz eta ahogozatuz. Hitzak ahogozatuz abestu.

Aztergaia: ahogozatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahogozatu, ahogoza, ahogozatzen. du ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-gozatu.

ahogozo
1 iz. Zaporea. Ahogozo gutxiko ardoa. Gatz apur batekin janariek ahogozoa hartzen dute. Haren musuen ahogozoa ezpainetan oraindik.
2 iz. Txistua. Ahogozoa irents eta irents.

Aztergaia: ahogozo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gozo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'OEH-k ematen dituen esangurak emanen nituzke, h.d., 'adur, listu'; 'ahoko zapore ona'; 'mokofin''.

 - [E123]: 'Uste dut hobe dela patxadaz jokatzea, eta hiztegia osatu arte itxarotea. Bestela hanka sartzeko arriskua dugu. Zapore sarrera, esaterako, lehen itzulian 'ahogozoa' forma erabiliaz definitu dugu. Beraz, orain ezin dugu ahogozo 'ahoko zapore ona' eman. Bestalde, definizio horiek, iz. eta izond. kategoriak aipatzea ere eskatzen dute'.

ahohandi, aho-handi
1 adj. Aho handia duena. Ik. ahozabal.
2 adj. Behar baino gehiago eta zuhurtziarik gabe hitz egiten duena. Ahohandi bat da; esaten dituen astakeria guztiei kasu egingo banie...
Azpisarrerak

Aztergaia: ahohandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Grafia bikoitzak

edo aho-handi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ahohandi edo aho-handi izond.

ahokada
1 iz. Ahamena, mokadua. Lehendabiziko ahokada, ahoan sartu baino lehen itzuli zuen, ezpainak ukituta, katilura. Ahokada irentsi du, haginei nekerik eman gabe. Ogi ahokada.
2 iz. Ahotik behingoan botatzen den aire, ke edo isurkari kantitatea. Zigarroa piztu zuenean, burua jaso eta aurreneko ke ahokada bota zuen.
3 iz. Esaldi neurrigabea edo puztua. Ik. ahoberokeria. Bota du orain ere ahokada, gezurti handi horrek!

Aztergaia: ahokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'iritzi-emaileek ahokadura sartzea proposatu dute, Teknologian eta musikan'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'ahokada sartzea onartu da'.

ahokadura
1 iz. Gauza bat edo haren zati bat beste baten hutsune batean sartzea, bertan irmo gelditzen dela. Miru-buztan delako ahokadura-sistema.
2 iz. Zerbait ahokatzen den hutsunea. Piezak muntatzeari ekin baino lehen, neurriak egiaztatu behar dira, eta ziurtatu behar da ahokadurak egokiak direla; horretarako mikrometroak eta abar erabiliko ditugu.
3 iz. Bi gauza abstraktuz edo gehiagoz mintzatuz, bat etortzea, elkarrekin ongi edo egoki etortzea edo bata bestearen barnean ongi egokitzea. Ahokadura horiek guztiak egiteko asmoz, Espainiako Ministroen Kontseiluak irrati-hedapenerako lege-proiektua onartu zuen 1934ko otsailaren 3an.

Aztergaia: ahokadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh82 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 89 (Laneki 78, gehienak Muntaketa eta mantentze mekanikoa obrakoak); ETC: 83.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ahokadura 1 iz. (Mus.) [tresna ezpainetara eramateko modua] embocadura ahokadura lantzeko ariketak: ejercicios de embocadura 2 iz. (Teknol.) ajuste, abocamiento, embocadura, encaje ahokadura finkoa: ajuste fijo, a presión 3 iz. (Antz.) emboque / Adorez: ahokadura 1 (Tekn.) encaje, ajuste entre piezas. 2 (Mus.) embocadura / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: ahokadura (Arteak, TN da; es embocadura // Industr. es ajuste).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa. Adierak bereizi beharko dira.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Sartzea proposatzen dugu. Teknologian eta musikan (haize-instrumentuen ahoko pieza ahoan hartzeko modua) erabilia" (2001-01-23)

ahokaleku
iz. Pieza bat edo haren zatiren bat beste baten barnean, irmo gelditzen delarik, sartzen den zuloa. Ondoren, ardatza ahokalekuan sartuko dugu.

Aztergaia: ahokaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

ahokatu, ahoka, ahokatzen
1 da/du ad. Gauza bat edo haren zati bat beste baten hutsune batean sartu, bertan irmo gelditzen dela. Hegalak gorputz nagusiari irekitako zuloetan doi-doi ahokatuta. Hezur-mutur horiek ez dira bata bestean ahokatzen. Piezak ondo ahokatzen ez direnean, akastunak direnean sortzen da arazoa.
2 du ad. Bi gauza abstraktuz edo gehiagoz mintzatuz, bat etorri edo etorrarazi, elkarrekin ongi edo egoki etorri edo etorrarazi, edo bata bestearen barnean ongi egokitu. Instituzioentzako eta norbanakoentzako arauak ez dira bata bestearekin egokiro ahokatzen. Baina Guggenheimek erakutsi digu artea ona dela jende asko erakartzen duenean eta sistemaren barnean azalpen errazekin ahokatzen denean.

Aztergaia: ahokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahoka, ahokatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E302]:  ahokatu hitz egokia izan daiteke 'hodiak hodietan sartu' eta antzeko kasuetarako. Arazoa, beharbada, beste alderdi batetik dator: ahokatu 'encastrar' eta 'encajar' aditzen itzulpentzat jartzean. Bada, esaterako, marrazkiak egiteko metodo bat, lauki edo irudi jakin batean zirriborro eta marrazkiak egiteko balio duena: ahokatze-sistema izango litzateke marrazketa metodo hori?" (2000-11-08)

ahoko
1 iz. pl. Ipar. Hortzak edo haginak. Bildotsei urte buruan aldatzen zaizkie aitzineko bi hortzak; hiru urte bete orduko, ahoko guztiak aldatuak dira. Begitarte gazte polita, ahoko sendoak lerro-lerro agerian.
2 iz. Zaldien eta kidekoen ahoan jartzen den uhala, zaldunak eskuz gobernatzen duena. Ik. brida. Ehun behor zuri, ahokorik gabe, ziztuan zihoazen. Ahokotik zaldia, lematik ontzia, nagusiak nahieran darabil guztia.

Aztergaia: ahoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adierak ematea merezi du nire ustez 1 Ipar. 'hortza, hagina'; 2 'zaldiei-eta ahoan jartzen zaien uhala''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): '1 Ipar. pl. 'hortz, hagin ordezkoak'; 2 'zaldiei eta ahoan jartzen zaien uhala''.

ahoko soinu
iz. Aho soinua.

Aztergaia: ahoko soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ahosoinua = armónica". / PUrib: "ahosoinu / aho-soinu / harmonika". / MilaHitz: ahoko soinu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aho sarrerari dagokion azpisarrera.

ahoko zulo
iz. adkor. Ahoa. Hurbildu zitzaion Santxo, ia-ia bere begiak ahoko zuloan sartzen zizkiolarik. Zenbaiti ateratzen zaio gezurra ahoko zuloa betean (Ik. ahoa betean).

Aztergaia: ahoko zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOKO ZULO. Boca. "Repapilado, aoko zuloraño betea" Lar. v. AHO-ZULO. Aboko zulotik sartu biar nazu simaurra. Alz Bern 60. Zenbaiti irteten zaio gezurra / auko zulua betian. Auspoa 59, 39. Aidean exerita gelditu giñan, estomaokoa aboko zuloraño. Anab Aprika 102. Urbildu zitzaion Santxo, ia ia bere begiak aoko zuloan sartzen zizkiolarik. Berron Kijote 202. Santxo aoko zulora begira ari zala. "Mirarle la boca". Ib. 202. Auko zuloa itxita nunbait / nai nindun [nagusiak] eduki azi. In AZink 135. "Ahoko zulora begira egon, norbaiti disimulorik gabe aurpegira begira egon. Mutikuak, aldeizue emendik, neri aoko zulora begira egoteke!" Elexp Berg. "Aoko zulora begira egon" (G-azp, 'nora begiratu ez dakiela, tontuaren moduan').

ahoko zulo 25: Berria 18, EiTB 3, Argia 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahoko zulo 13: Berria 5, Iñaki Segurola 2, Jon Alonso, Koro Navarro, Koldo Izagirre, Pello Zabala, Harkaitz Cano, Irene Aldasoro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoko zuloan jarri
ad.-lok. adkor. Esku-eskura jarri, aukera-aukeran jarri. Irati ez zitzaizun bizi osoan hurbildu ere egingo orain dudan ospeagatik ez balitz, ahoko zuloan jarri dizut.

Aztergaia: ahoko zuloan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ahoko zuloan utzi esapidea aztertzean, azpisarrera gisa jasotzeko proposatua. ahoko zulo 2. adiera osoa ezabatu behar da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoko zuloan utzi
ad.-lok. adkor. Esku-eskura utzi, aukera-aukeran utzi. Mohak ahoko zuloan utzi zion baloia, baina gora bidali zuen burukada.

Aztergaia: ahoko zuloan utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: “Zazpi tanto eskuratu zituen hala, baina beste horrenbeste izan ziren pilota ahoko zuloan harrapatzeko balio izan zietenak” (Berria), “Emaitza bikaina ekarri zion erabakiak, gaizki defenditutako jokaldi batean, kornerra lortu zuelako Sevillak, eta prestatutako jokaldian, ahoko zuloan errematatu zuelako Luis Fabianok” (Berria), “Olaizola II.arentzat aurkari deserosoa da Merino II.a, ezkerrez ez diolako pilota ahoko zuloan uzten” (Berria), “Dena bandejan prestatu didazu, ahoko zuloan utzi didazu erantzuna, eta nik atzera egin dut” (Elkar), “Begira, Faruq, Irati ez zitzaizun bizi osoan hurbildu ere egingo orain dudan ospeagatik ez balitz, ahoko zuloan jarri dizut, zure bizitzako txortaren txorta daukazu eskura, baina berekoi hori, zure ume beldur horregatik bakarrik utzi behar banauzu, hor konpon” (Elkar); EPG: “33. minutuan, lehia desorekatzeko beste aukera ona izan zuen, baina Rekarteren erdiraketa ederra ahoko zuloan baliatzeko gauza ez zen izan.” (Berria), “Produktu naturalen industria garbi-ustekoari ahoko zuloan jarri zaio mamaxa” (Iñaki Segurola); ETC: “Sakea luze atera, Goñi III.ak eutsi, baina pilota ahoko zuloan utzi, eta maisutasunez amaitu” (Berria), “Ahoko zuloan izan zuen finalerako txartela Athleticek, baina ezin izan zuen aurrera egin” (Berria), “Amodio plutonikoaren zera ere ahoko zuloan jarri digute aurtengo udako zenbait gorabehera astronomikok” (Iñaki Segurola)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erdilariak ahoko zuloan utzi zion balioa, baina aurrelariak ez zuen golik egin: el centrocampista le dejó un balón fácil, pero el delantero no marcó; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[aho] ahoko zulo 2 (ahoko zuloan utzi eta kideko esapideetan, 'esku-eskura, aukera-aukeran utzi, jarri' adierarekin). Mohak ahoko zuloan utzi zion baloia, baina gora bidali zuen burukada.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, ahoko zuloan jarri esapidea bezala. ahoko zulo 2. adiera osoa ezabatu behar da, beraz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

aholatz
iz. Rhinonemus, Ciliata, Gaidropsarus eta Lepidion generoetako zenbait itsas arrainen izen arrunta.

Aztergaia: aholatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: aholatz bostbixar: Ciliata mustela; aholatz hirubixar: Gaidropsarus vulgaris; aholatz laubixar: Rhinonemus cimbrius; aholatz mediterraneo: Gaidropsarus mediterraneus; aholatz urdin: Lepidion eques.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Rhinonemus, Ciliata, Gaidropsarus eta Lepidion generoetako arraina.

aholegar
1 iz. Hegaztien ahoko eritasuna, mihian gertatzen zaien handitua ezaugarri duena.
2 iz. Candida albicans onddoak ahoan eragindako infekzioa. Gure haurrari aholegarrak ez dio bularra hartzen uzten.

Aztergaia: aholegar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

aholkatu, aholka, aholkatzen
1 dio ad. Norbaiti egin dezakeena edo egin beharko lukeena esan. Ik. aholku eman; kontseilatu. Beste lanpostu bat bilatzeko aholkatu zidaten.
2 du ad. (nor osagarria aholkatua den pertsona dela). Jendea barau egitera aholkatuz. Evak aholkatu zuen Adam, hark ere har zezan sagar hartarik. Herriko guztiak, gazteak eta zaharrak aholkatzen zituen.

Aztergaia: aholkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aholkatu, aholka, aholkatzen du ad.: Norbaitek norbait zerbait egitera aholkatu; aholkatu zuen Adan hark ere har zezan sagar hartatik. Sin. aholku eman K104: "on litzateke, posible bada, osagarria nola lotzen zaion zehaztea; -tzea, -tzera, -tzeko..." (1994-05-19).

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. aholku eman

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aholkatu, aholka, aholkatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "on litzateke, posible bada, osagarria nola lotzen zaion zehaztea; -tzea, -tzera, -tzeko..." (1994-05-19)

aholku
iz. Egin behar denari buruz ematen edo hartzen den iritzia. Gure aholkuz egin zuen. Aholku txarra, gaiztoa. Entrenatzailearen aholkuak betetzen saiatuko naiz aurrerantzean. Gizagalduen eta badaezpadakoen aholkuak ez entzuteko. Onkologia Pediatrikoko Unitateko espezialista eta aholku-emailea.

Aztergaia: aholku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aholku eman

aholku batzorde, aholku-batzorde
iz. Aholku emateko betekizuna duen batzordea. Euskararen Aholku Batzordea.
aholku eman
du ad.-lok. Gure lana, aholku eman eta ahal dugun neurrian laguntzea da. Guztiei aholku ematen zien Jainkoaren begirunean bizi zitezen. || Aholku onak eman zizkion. Kontsumobide-k finantza-produktuen inguruko aholkuak emateko zerbitzu bat zabaldu du.

Aztergaia: aholku eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aholkua eskatu
du ad.-lok. Bide batez, abokatuari aholkua eskatuko diot horri buruz. Nik, Rodolphe, aholku bat eskatu nahi nizuke.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aholkua eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aholkua jaso
du ad.-lok. Kasu horietan sendagilearen edota botikariaren aholkua jaso dezakegu. Lan honetarako, Oteiza Museoaren didaktika-zerbitzuaren aholkuak jaso dituzte.
Ohiko lexiak
aholkuei jarraitu
dio ad.-lok. Zure aholkuei jarraitu diet. Medikuak eta dietistak ematen dituzten aholkuei jarraitu behar zaie diabetesak okerrera egin ez dezan.

Aztergaia: aholkuei jarraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aholkulari
iz. Aholku ematen duen pertsona; aholku batzorde bateko kidea. Ik. kontseilari. Erregeren aholkulari izan zen. Aholkularien iritzia entzun arte ez du ezer erabakiko.

Aztergaia: aholkulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aholkularitza
iz. Gai jakin bati buruzko informazioa eta aholku teknikoa ematen duen pertsonaren jarduera eta lanbidea. Langileentzako aholkularitza zerbitzua. Gobernuarentzat aholkularitza lanetan jarduten du. Garrad Hassan aholkularitza-enpresako adituek egin dute txostena.

Aztergaia: aholkularitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa

aholkularitza hobetsi du batzordeak (zerrendako aholkugintza baztertuz), hedatuena delako, eta aholkari(tza) baino egokiagoa delako, argiagoa denez

ahomen
iz. g. g. er. Omena, ospea. Orduko, Jesus oso ezaguna eta aipatua zen bazterretan, bere ahomena alde guztietara zabaldua zegoen.
ahopean
adb. Ia entzuten ez den ahotsez. Erantzun zion ahopean, ozta entzuteko bestean. Zerbait ere ahopean esan zuen, baina ez zioten aditu.

Aztergaia: ahopean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS: ahopean (esan) / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-: ik. oharra s.u. ahapeka.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-pe-an.

ahopeko
adj. Ia entzuten ez den ahotsez esandakoa. Aditu ditut zure ahopeko solasak.

Aztergaia: ahopeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: ahapeko / LurE: AS: ahapeko / ElhHizt: + / EskolaHE: AS: ahapeko.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-pe-ko.

ahopildu, ahopil, ahopiltzen
du ad. Ekai baten gainaldea zizelarekin edo kideko lanabes batekin jan. Lantzerka ahopildu.

Aztergaia: ahopildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Erabilera oso urriko forma

ager. bakarrekoa da OEHan (Lf GH 1924); gaur, Mekanikan eta, alakatu darabilte.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahopil, ahopiltzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. alakatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'hitz desberdinak izatean, "hobe" eman behar al diogu? Bestalde, terminologian gehien dabilen forma bultzatzeko modua izan daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'Hurrengo hitzak honela erabaki dira [...] ahopildu, ahopil, ahopiltzen du ad.'

ahopilo
iz. Ipar. g. er. Ahobizarra.

Aztergaia: ahopilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahobizarra.

ahora eman
ad.-lok. Norbaiti zerbait ahora eraman, ahoratu. Esponja ozpinetan busti zuen, eta makila luze bati erpinean ipinita, ahora eman zion.

Aztergaia: ahora eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHORA(T) EMAN. a) Dar a la boca. Ama batek [...] asukre bihiak bata bertzearen ondoan ahora eman liotzokeon bezala [haurrari]. SP Phil 481 (He 487 ahora eman). Esponja ozpiñetan busti zuen, eta makilla luze bati erpiñean ipiñita, aora eman zion. Lard 462. Zurda-sokiaren puntia emon nitxan agora [basurdeari]. And AUzta 93. (Fig.). Larroque arras ongi arizan da bainan soberaxko pilota eman diote kontrarioeri ahorat. Herr 25-2-1960 (ap. DRA). b) Poner en boca, dar (las palabras). Yainkoak agora ematen zizkien esan bear zituzten itzak. Ir YKBiz 198.

ahora eman 8: Elhuyar 2, Berria 3, EiTB, Erlea 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahora eman 12: Berria, Patxi Zubizarreta 3, Joan Mari Irigoien, Jon Arretxe, Xabier Montoia, Anton Garikano, Edorta Jimenez, Juan Martin Elexpuru, Ramon Saizarbitoria, Iñigo Aranbarri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahora etorri
ad.-lok. Pentsamenduez, hitzez edo kidekoez mintzatuz, bururatu. Ik. ahoratu 2. Ahora etorri zitzaizkion biraorik ikaragarrienak esan eta gero. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora, batarekin eta bestearekin mintzatzeko.

Aztergaia: ahora etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHORA(T) ETORRI. Venir a la boca. Milla disparate aora zetozkionak esan ziozkan. Cb Eg II 160. Aora edo gogora lenen etortzen zaiena [konfesatu], batere esaminatu gabe konzienzia. Mg CC 215. Esan daiela aora datorken guztia. Añ LoraS 26. Aora datorkijon guztija esateko. Astar II 27. Hasi zitzaizkon ergelka eta ahorat ethor ahal guzien erraten. Hb Egia 23. Kongregazio oien eta kongregaziokoen kontra aora zetorkion guzia esanaz. Arr May 65. Eta bere lehen su mindu hartan erran zion ahora ethorri guzia. Jnn SBi 139. Aora etorri iakozan biraorik ikaragarrienak esan da gero. Ag AL 78. Alper, zital, ganorabako ta aora etorri jakazan berba txar guztiak. Echta Jos 44. Jaurtigi du aora zetorkion iraña deadarrez. Ag G 352. Esan zarrak betorz agorat / matte-begijen ezaugarritzat! Laux AB 45. Agora datorkion guzia tar-tar adierazi bear. Or QA 103. Gaitzi izan dakiekeenik esan eta egin badugu, horixe datorkigu ahora. MIH 373. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora batarekin eta bestearekin mintzatzeko. Ib. 370.

def.: ahoratu, ahora/ahoratu, ahoratzen 1 du ad. Ahora eraman. Lehen ahamena ahoratu bezain laster. Eta ogia ahoratuz, egundoko hozkadak ematen hasi zen. 2 zaio ad. Ahora etorri. Ahoratu zaizkion guztiak esan dizkit.

ahora etorri 9: ElCorreo (“Nahiz eta gaiaz ia ezer ere jakin ez, bere izena da ikasten den eta ahora datorren lehenetako bat”), Berria 5 (adib.: “zein izango dira ahora etorriko zaizkien hitzak”, “Ez zitzaidan halakorik ahora etorri”, “irainak azkar datoz ahora”), EiTB (“ahora etortzen zaion guztia”), Erlea (“behin eta berriz ahora zetorkidan hanburgesa zaporea”), DiarioVasco (“ez dela hori oraindik etzanda dagoenean ahora datorkion lehen hitza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ahora etorri 8: Iñaki Segurola (“Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik”), Joxan Elosegi (“Ahora etortzen zitzaidan belarra behin eta berriro”), Anjel Lertxundi (“Supituan, erabaki ezin argiagoa bururatu zitzaidan eta, bitan pentsatu gabe, gogotik ahora etorritakoa esan nion”), P. Aristi (“Hasi omen da hizketan, ahora etortzen zaizkionak botatzen”), K. Linazasoro (“Orain ez ditut gauzak parez pare ikusten, edo buruz buru, eta denbora gehiago izaten dut gauzei buruzko iritziak taxutzeko, ahora datorkidan lehen hitza ez jaulkitzeko”), Pello Zabala (“Irakasteko orduan lezio gehiegi burura eta ahora zetozkion irakaslea”), Juan Garzia (“Ahora zetozkion izen bakarrak Avery, Charles Vane, Benjamin Hornigold eta Edward Teach-enak ziren”), Xabier Amuriza (“Azkenik, itsaso inguruan gagozenean, hezetasun gazia datorkigu ahora”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoratu, ahora/ahoratu, ahoratzen
1 du ad. Ahora eraman. Lehen ahamena ahoratu bezain laster. Eta ogia ahoratuz, egundoko hozkadak ematen hasi zen.
2 zaio ad. Ahora etorri. Ahoratu zaizkion guztiak esan dizkit.

Aztergaia: ahoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ahora(tu), ahoratzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 du ad. 'ahora eraman'. 2 zaio ad. 'ahora etorri'.

ahosabai
iz. Ahoko barrunbearen goialdea. Ik. ganga 1. Mihiak ahosabaia ukitzen badu.

Aztergaia: ahosabai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-05-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aha sabai : EZ Eliç; ao sabai : Etxba Eib; ao sapai : Izt C, Etxba Eib; abo-sapai G 1 (Etxde JJ); ago-sabai : Ker Ps; ago-sapai G 1 (Or QA); ao-sapai : Muj PAm, Or Mi, MAtx Gazt, Ibiñ Virgil; ao-zapai : Bv AsL; agosabai : Iz Ulz; agosapai : Or Aitork; ahosabai : CatLan; aosabi : Itz Azald; aosapai : Zink Crit, TAg Uzt, EA OlBe, JAIraz Bizia; ausapai : AA; ausapi : AA I. Eta '(sonido) palatal, velar' adierako aho-sapaiko (Mde Pr), aho sapaiko (MEIG) eta ago-zabaitar (EEs 1915) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aho sabai EB 1 (M. Aramendi); aho sapai EB 1 (A. Lertxundi); aho-sabai 2 (UZEI; S. Onaindia: "ao-sabai"); aho-sapai EB 1 (S. Aizarna); ao-zapai G 1 (Uxola); ahosabai EB-EgAs 7 (UZEI 5, Egin 1977); ahosapai 2 (S. Garmendia; Kirikiño: "aosapai"); ahozapai EB 1 (E.J.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abo-sapai : DFrec 1; aho-sabai : AB38 2, LurE; aho-sapai : AB38 1, AB50 1; agosapai : DFrec 1; ahosabai : DFrec 2, HiztEn, Euskalterm 12; ahozapai : DFrec 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: aho sabai / HiztEn: ahosabai / LurE: + / ElhHizt: ahosabai / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

ahosabai formaren aldeko dira 3 kide (osagai biak laburrak direnez, eta aski erabilia denez horrela); aho-sabai idatziaren aldeko 1 (sabai soila ere erabil baitaiteke, aho- mugatzailea gabe, alegia).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sabai.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "ahosabai [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Erabaki zaila. Gure ustez 'aho-sabai' erregularragoa da, baina egia da, lantaldeko 3 kidek esan duten bezala, 'ahosabai' erabiliagoa dela" (2001-01-23)

 - [E410T]: "UZEIn betidanik ahosabai egin dugu" (J. agirre, 2000-11-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'berez aho(-)sabai'.

 - [I102]: 'ahosabai inongo zalantzarik gabe'.

 - [E123]: 'nahi duzuen bezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-11-30): 'ahosabai eta ez aho-sabai proposatzen du ohargileak. Hala onartu da'.

ahosabai bigun
iz. anat. Ahosabaiaren zati biguna, giharrez eta mintzez osatua, faringearen eta ahosabai gogorraren artean dagoena. Juan izenaren lehen kontsonantea [x] ahoskatzeko, mihiaren atzealdea da, ahosabai bigunerantz hurbilduz, aireari bidea estutzen diona.
ahosabai gogor
iz. anat. Ahosabaiaren zati hezurrezkoa, ahosabai bigunaren aurrean dagoena. Mihia ahoaren atze-atzeraino kiribiltzen baduzu, ahosabai gogorraren egitura hezurtsuaren ondoren ehun leunagoa dagoela igarriko duzu, hots, ahosabai biguna.
ahoskabe
adj. hizkl. Hotsez mintzatuz, ahots kordak dardaratu gabe eratzen dena. [p, t, k] kontsonanteak ahoskabeak dira.

Aztergaia: ahoskabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts+g-.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Tekn. (Fon.)

ahoskarazi, ahoskaraz, ahoskarazten
du ad. Ahoskatzera behartu.

Aztergaia: ahoskarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahoskarazi, ahoskaraz, ahoskarazten. dio ad.

ahoskatu, ahoska, ahoskatzen
du ad. Hizkuntza-hotsez mintzatuz, ebaki. Hitz guztiak garbi ahoskatuz. Z-k eta s-ak berdin ahoskatzen ditu.

Aztergaia: ahoskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahoskatu, ahoska, ahoskatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahoskatu, ahoska, ahoskatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "'ahoskatu' dela oso garbi dagoen arren, jendeak ez du nonbait hain argi eta 'ahozkatu' darabil; mesede egingo luke sartzeak: ahozkatu* e. ahoskatu" (2001-03)

ahoskatze
iz. Hizkuntza-hotsez mintzatuz, ebakitzea. Ahoskatze ariketak.

Aztergaia: ahoskatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ahoskatze

ahoskera
iz. Ahoskatzeko era. Askotan eman ohi zaiona baino leku handiagoa eman beharko litzaioke ahoskerari hizkuntzak irakasteko orduan.

Aztergaia: ahoskera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

ahostun
adj. hizkl. Hotsez mintzatuz, ahots kordak dardaratuz eratzen dena. [b, d, g] kontsonanteak ahostunak dira.

Aztergaia: ahostun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn+: / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts+d-.

Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Fon.)

ahotan
postpos. (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahoan. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango. Hori dute bere-berezko mintzabidea, zenbaiten ahotan trakets eta itxuragabe agertzen bada ere.
Loturak

Aztergaia: ahotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ahotan erabili
ad.-lok. Aipatu. Ez da ongi ahotan erabiltzea deabruaren izena. Juzgu gaiztoak zabaltzea eta jende guztia ahotan erabiltzea. Herri guztiak ahotan darabil kontu hori.

Aztergaia: ahotan erabili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

erabili: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aho sarrerari dagokion azpisarrera.

ahotan hartu
ad.-lok. Aipatu. Gurutzearen seinalea egitean, ahotan hartzen dugu Jainkoa, diogula "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean". Bihotzaren eskubideak ahotan hartzen dituzte ezkontza haustearen zaleek. Hamaika aldiz ahotan hartu den Barojaren idaztankera aipatu nahi nuke azkenik. Jainkoaren izen santua ahotan hartzea.

Aztergaia: ahotan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aho sarrerari dagokion azpisarrera.

ahotan ibili
ad.-lok. Ahoz aho ibili. Ahotan dabilen kontua. || Ez dinagu besterik behar denen ahotan ibiltzeko.

Aztergaia: ahotan ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOTAN IBILI a) Ser tema de conversación, ser mencionado. Komunzki ahotan dabillan solhasa da: eztugu geroko segurantzarik, bethi gara periletan. Ax 59 (V 39). Jende hek guziak komunzki debotzat ahotan dabiltza. SP Phil 3. Baña oek dira mundu guziaren desonragarriak eta aintzakotzat autan dabiltza. AA II 20. Goguan daukazkite / kantuzko esanak, / kulparik gabe autan / ebilli diranak. Xe 288. Baiña, aotan dabillenez, Anbrosiok eta bere artzai lagun guziek nai dutena egingo da azkenean. "A lo que se dice". Berron Kijote 133. (Precedido de gen.). "Jentian aotan ibilli nai bozu, segi olaxe" Elexp Berg. Zer balio dau esatea onelakoari, deungero diñoala jenteak? Guztien aotan dabillela ta ezain dirudiala bere aldegiteak? Añ LoraS 27. Desberdintasun aiñ andi egiaren antzik ere bageko au mundu osoaren aotan ibiltea. Izt C 134. Eztiñagu besterik bear denen aotan ibiltzeko. NEtx Antz 39. Guztion aotan dabillen erasia bat. Vill Jaink 110. Bi neska aien aotan zebillen neskatxa nor ote dan. NEtx LBB 147. b) (Aux. trans.). v. AHOTAN ERABILI. Gu askok autan ibilli gaitu / tabernetan da kapian. Tx B I 97

adib.: ahotan adb. Ahotan dabilen kontua: maiz esaten dena, ahoz aho dabilena. Beti ahotan duen kontua. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango.

ahotan ibili 118: Ortzadar 4, ElCorreo, Deia 3, Elhuyar, Consumer 5, HABE, Berria 43, EiTB 35, Euskaltzaindia 2, Jakin 4, Karmel, Argia 10, Erlea, DiarioVasco 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ahotan ibili 52: Berria 25, Juan Kruz Igerabide, Aingeru Epaltza, Martin Anso, Patxi Zubizarreta, Bego Montorio, Patxi Iturritegi, Patziku Peruarena, Pako Aristi, Anjel Lertxundi, Jose Morales.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahotan izan
ad.-lok. Aipatu. Ik. ahotan erabili; ahotan hartu. Beti ahotan duen kontua. Teresak beti maisua du ahotan.

Aztergaia: ahotan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOTAN IZAN Mencionar. Afal-artean dute ori ta au agotan. Or Eus 288. Irutasuna zuten agotan / Xabierko supizguan. "A la Santísima Trinidad se invocaba". Ib. 257. "Uso banintza"rik ez iñork agotan. "Nadie entona el "si yo fuese paloma". Or Poem 524. Teresak beti Maisua du agotan. Or QA 162. Treveriskoa beti ahotan duen jendeagana. MIH 392. Hor duzu zer den beti ahotan duzuen haurrarentzako "erraztasun" hori. Ib. 220.

adib.: ahotan adb. Ahotan dabilen kontua: maiz esaten dena, ahoz aho dabilena. Beti ahotan duen kontua. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango.

ahotan izan 61: Deia, HABE, Berria 46, EiTB 8, Argia 4, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ahotan izan 37: Berria 33, Iñaki Segurola, Xabier Montoia, Migel Angel Mintegi, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahotan jarri
1 du ad.-lok. Adierazpen bat (esaldi bat, gogoeta bat...) aipatzen den pertsonari egotzi. (-en atzizkiaren eskuinean). Sekula ezingo dute nire ahotan jarri esan ez dudan ezer. Baieztapen hori Einsteinen ahotan jarri da, hark egiaz zer esan zuen jakin gabe. Merezi du Cervantesek Kixoteren ahotan jarritako itzulpengintzari buruzko gogoeta hona ekartzea.
2 du ad.-lok. Zerbait norbaiten hizketagai bilakatu, ahoz aho ibilarazi. (-en atzizkiaren eskuinean). Film honek denen ahotan jarriko du berriz ere Iban Garate. Gertatutakoaren larritasunak politikarien ahotan jarri du emakumeen aurkako indarkeriaren gaia.

Aztergaia: ahotan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

ahotara
1 iz. Ahamena, mokadua. Urrunxeago zirenean, santuak erran zien behar zutela jan ahotara bana.
2 iz. Hurrupa. Hurrupatzen dugu, beraz, zenbait ahotara arno.

Aztergaia: ahotara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: †  / EuskHizt: ahotara / HiztEn: Ik. ahatara / LurE: - / ElhHizt: ahatara / EskolaHE: ahatara.

Forma nagusia da gaur

.3: hedatu-nagusitu den forma.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada/-tara.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

ahotaraka
1 adb. Aho betean. Egun ahotaraka laudorio eta espantu, eta bihar?
2 adb. Ahamenka.
3 adb. Hurrupaka.

Aztergaia: ahotaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: ahataraka / EskolaHE: AS: ahataraka

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

ahotik ahora
adb. Ahoz aho. Gezurra egia balitz bezala zebilen ahotik ahora. Asaba zaharretatik ahotik ahora ikasitakoak.
Loturak

Esaera zaharrak

Aharrausia ahotik ahora.

Aztergaia: ahotik ahora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ahotik atera
1 du ad.-lok. Jaulki, esan. Behin bakarrik ez du Mariaren izenik ahotik atera oraindik, gaizki esateko ez bada.
2 da ad.-lok. Haren ahotik ateratzen ziren hitz eskertsuez harriturik.
3 du ad.-lok. Esanarazi. Ez luke inork haren ahotik txintik aterako.
4 du ad.-lok. Norbait esatera zihoana, haren aurretik esan. Ahotik atera didak.

Aztergaia: ahotik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOTIK ATERA. a) (Aux. trans.). "Aotik atera (V ms., G, AN, BN), proferir" A (s.v. ahotaka). Anhitz hitz eder ahotik athera zuen, anhitz othoitz eta oihu egin zuen. Ax 167 (V 112). Ahotik atheratzen tuzten hitzez jar zaitezke dudatzen ala diren Antipodetakoak, ala Barbariakoak. ES 167. Ozta aotik atera zuen / asi ziraden deadarrez. Bast 31. Nola gogora ekarri guziak? Nola nere aotik atera anbeste pekatu itsusi? Mg CC 179. Ta ez pensau, kristinaubak, zeuben inor gaiti egin dozun juzgu gaistua, inori esaten ez deutsazunian, ez dozula pekaturik egiten. Bada, inori aoti atera ez arren, noberak deungatzat projimua eukitia bide seguru bagarik, pekatu da. fB Ic II 21. Atera bezin laster / itz ioiek aotik. It Fab 52. Pilatok aotik itza atera bezain laster. Lard 453. Hitz horiek ahotik athera orduko, kaloiñea ezin erranezko laztura batek hartu zuen. Laph 83. Ez ezak Anjelen izenik aotikan atera bedeinkatutzeko ez bada. Apaol 53. Hark lehen hitza ahotik athera bezein laster. Jnn SBi 38. Ez egizuz atera zeure aotik Jaungoikoaren izen santuaren kontrako orrelako ernegu eta biraubak. Itz Azald 90. Bein bakarrik ez du Mariaren izenik abotik atera oraindik. Ill Testim 14. Esan biar ez nebana agotik atara neban orduan. Etxba Ibilt 488. b) (Aux. intrans.). v. AHOTIK IRTEN. Ezpedi athera zure ahotik hitz behar gabekorik, eta flakoak skandala detzakenik. Ch III 57, 2. Haren ahotik atherako diren biziaren hitzak han enzuteko. Mih 119. An daude itz guziak jarriak gure abotik atera diran bezelaxe. Sor Bar 108. Erran tugun hitz hauk athera zireneko haren ahotik. Jnn SBi 95. Horra non atheratzen diren gizon hordiaren ahotik madarizione [...], zer nahi burho ikharagarri. Arb Igand 132. Ezin erran ere ditazke haren ahotik ateratzen ziren urdekeriak. HU Aurp 47. Arren abotik Pilatosen abotik baño zitalkeri zorrotz, min, latzagoak atera ziran. Muj PAm 33. Eta ahotik ateratzen zaizko emazteari elausturia bizian itz larrienak. Zub 43. Aren agotik ateratzen ziran itz eskertsuez arriturik. Ir YKBiz 79. c) Sacar (palabras), hacer decir. Ez uste ixan iñok murtik atarako dauanaik beren abotik, zeri ixillik egon guztijak eukiko dabe-ta. Otx 78. Etzukean iñork aren agotik txintik aterako iñola ere. TAg Uzt 65. d) "Iba yo a decir lo mismo, me lo has adivinado, agotik atera deustak, [...] (V-ger-m)" A EY III 240. v. AHOTIK KENDU. --Pipi, nai dek jakin zer zan jan deguna? --Bai esan zak. --Izurdia! --Izurdia?--Ez, mokordua! --Abotik atera nak. Iraola 37

ahotik atera 30: ElCorreo, Deia, Berria 14, EiTB 8, Argia 4, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahotik atera 28: Berria 3, Elizen arteko Biblia 5, Aingeru Epaltza 4, Oskar Arana 4, Imanol Zurutuza 2, Rafa Egiguren, Patxi Zubizarreta, Asisko Frantzizko, Pello Lizarralde, Xabier Etxabe, Pako Aristi, Xabi Paya, Bego Montorio, Lourdes Oñederra, Alberto Ladron Arana.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, baina beste sarrera batzuetan. Jasotzekoa da aho eta atera sarreretan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aho eta atera sarreretan.

ahotik belarrira
1 adb. Belarrira esanez. Elizak asmakizun bikainak egin ditu, hori egia da, eta aitortza ahotik belarrira egitea horietako bat da.
2 adb. Ahoz aho. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana.

Aztergaia: ahotik belarrira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOTIK BELARRIRA. a) Al oído. Aotik belarrira dantzuzutena, etxe gañetatik oiuztatu ezazute. Ol Mt 10, 27 (Or MB 885 agotik belarrira; Lç beharrira). Gizon orri zertxobait aotik belarrira astiro esatea onuragarri bide litzake. Zait Sof 50. b) De boca en boca. Berri bat entzun dugu, ahotik beharrira dabilana egun hotan. Larre horietaz. Baitakarkete zonbait aipaldi eta ahopaldi. Herr 14-6-1962 (ap. DRA, s.v. aipaldi). Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana. MIH 155. Berri horiek ahotik belarrira jasoak izan ohi dira. MEIG III 81.

ahotik belarrira 6: Berria 3, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahotik belarrira 7: Xabier Olarra, Karlos Zabala 2, Edorta Jimenez, Isabel Arrigain, Patxi Zubizarreta, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, baina beste sarrera batzuetan. Jasotzekoa da aho eta belarri sarreretan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aho eta belarri sarreretan.

ahotik ezin utzi(zko)
adj. Janariez mintzatuz, oso gozoa. Gazta bat ahotik ezin utzizkoa. Arraina ona, eta bildotsa ahotik ezin utzia.
ahotik irten
da ad.-lok. Hitzez, esaldiez eta kidekoez mintzatuz, esan, jaulki. Norberaren ahotik irten ezin diren hitzak esateko balio dute eskutitzek. Istorioko alkate foruzalearen ahotik irteten zen diskurtso horretan, Azkuek bere ideal propioak agertu zituen. Hitzak ahotik irten orduko. Nire ahotik irtendakoak errepikatzen ari zitzaidan hitzez hitz.

Aztergaia: ahotik irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOTIK IRTEN. Ser dicho, salir de la boca. [Birao astunak] urten daruakez aotik zelan ez dakijela. Mg CO 111. Orrek dira kristinau baten aotik urtengo dabeen berbaak? Mg PAb 71. Nire aotik urteten zana / Atxak erantzun bertati. AB AmaE 20. Bere aotik urendako itz gorituak. Ag AL 30. Nire abotik biraurik irten al baledi. Alz Ram 27. Aren abotik urteniko berba bakotxa epairatzat artu ixan lettekian. Otx 103. Etzan aren agotik ez aienerik eta ez zirimolik irten. TAg Uzt 260. Beste itz batzuek urten zitzaizkon aotik. Ugalde Iltz 49. Ahotik hitz zakarrak zitzaizkidan irten. Arti MaldanB 196. Ordaindu ostean, aotik urten deutsa, urten bere: "Lapur txarria". Erkiag BatB 110.

ahotik irten 18: Ortzadar, Deia 3, Berria 11, Argia 2, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahotik irten 27: Berria, Elizen arteko Biblia 4, Asisko Frantzizko 3, Xabier Kintana 2, Karlos Linazasoro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua eta adibide gisa jasotzekoa aho eta irten sarreretan.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, bi adierarekin: 1 fisikoa; 2 irudizkoa (‘esan’).

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aho eta irten sarreretan.

ahotik jaso
du ad.-lok. Norbaitengandik (berri bat, kontakizun bat...) jaso. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen duela). 102 berriemaileren ahotik jaso ditu liburuko kontakizunak. Denda txikiak jasaten ari diren egoera larriaren berri dendarien beren ahotik jaso zuen. Herriaren ahotik jasotako esaerak.

Aztergaia: ahotik jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, oharra gehituta, aurreko osagaiak -en atzizkia hartzen duela adierazita.

ahots
1 iz. Ahots kordak dardaratzen direnean sortzen den hotsa. Ik. boz. Ahotsik gabe gelditu. Ahots ozena. Ahots garaia, zolia, zorrotza, apala, lodia, sakona. Ahots oneko abeslaria. Ahots aparatua. Haurrei hitz egiteko erabiltzen diren ahots tonua, intonazioa, hiztegia eta esaldien luzera.
2 iz. Gizatalde baten iritzia, bereziki talde gutxitu edo kaltetu batena. Herriaren ahotsa. Galtzea tokatu zaion gizataldearen ahotsa dakart.
3 iz. Musika-lan polifoniko bateko melodia lerro bakoitza. Lau ahotsentzako meza. Abesti bat hiru ahotsetara.

Aztergaia: ahots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'Ahots-korda' azpisarrera proposatzen dugu" (2001-01-23)

 - [K201]:  ahots kordak ala ahots hariak? Komeni da horietako bat hartzea" (2000-10-04)

ahots hautsi
iz. Barne asalduren batek eraginik, indarrik eta jarraitutasunik gabe ateratzen den ahotsa. Ahots hautsi bat entzun zen. Berriro mintzatu zenean, ahots hautsiz egin zuen.
ahots korda, ahots-korda
iz. Zintzurreko mintzezko tolesturetako bakoitza, dardaratzean ahotsa sortzen duena. Ahots kordak urratuta zituen. Ahots korda bat moztu behar izan dizugu.

Aztergaia: ahots-korda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ahots-korda 29: Elhuyar 20 (adib.: “Ekolokaziorako soinuak sortzeko, odontozetoek ez dute gureen gisako ahots-kordarik”), Berria 7 (adib.: “Ahots-korden inguruan diagnostikatzen den patologiarik usuena noduluak dira”), Argia (“Ezin zara parrandan atera, kontzertu egunetan oso isilik igaro behar duzu eguna zure ahots-kordak ez nekatzeko”), DiarioVasco (“Txikitan solfeo eskolak jaso zituen eta, geroztik, ahots-kordak izan dira bere instrumentu nagusi”); ahots korda 11: Consumer 10 (adib.: “Beste ahots-kirurgia bat tiroplastia da, eta ahots korden paralisia sendatzeko erabiltzen da”), Berria (“hamabi gitarra soka, lau biolontxelo soka, eta bi ahots korda”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ahots-korda : Berria 2 (adib.: “Bada adindu bat ahots-kordak urratuta dituena”), Hasier Etxeberria 4 (adib.: “Ia ahots-korda bat moztu behar izan dizugu”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Honen aho hortz gabea ireki zen, oihuka, ahots-korda kiskaliko bozan”); ahots korda : Luis Elberdin (“Baina poesia adierazteko, hitzak behar dira, eta euskarri bat hitz horiek idazteko, edo ahots kordak hitz horiek esateko...”), Harkaitz Cano (“ez da suminduraz beteta egurrezko mahaia kolpatu eta mahai gaineko botila eta tabernaren erroak nahiz tabernariaren ahots kordak tenk jartzen dituen esku zarta nabarmenegi horren kontua bakarrik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cuerda vocal / fr cordes vocales: Elhuyar: ahots-korda(k) / Nolaerran: ahots kordak / Zehazki: ahots hari(ak) / Labayru: ahots-kordak / Adorez5000: ahots-haria, ahots-korda.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa ahots sarreran (Hala emana dago, gainera, EHn).

ahots kraskatu
1 iz. Ahots erlastua. Nagusiaren ahots kraskatua, alkohol merkez luzaroan ondutakoa. Haizeak kontatzen dizkion istorioak ahots kraskatuaz xuxurlatzen dizkidala.
2 iz. Barne asalduren batek eraginik, indarrik eta jarraitutasunik gabe ateratzen den ahotsa. (Ahots kraskatuz) zer egin duzu, seme?, zer egin diguzu?
ahots pitzatu
iz. Barne asalduren batek eraginik, indarrik eta jarraitutasunik gabe ateratzen den ahotsa. "Itxaron!, itxaron!" oihu egin die ahots pitzatuaz.
ahotsa aldatu
1 da ad.-lok. Nerabezaroko gorputz aldaketen ondorioz, batez ere gizonezkoez mintzatuz, ahotsa loditu. 12 eta 13 urteko mutilei ahotsa aldatu egiten zaie.
2 da/du ad.-lok. Ahotsaren tinbrea edo doinua aldatu. Denborarekin ahotsa aldatu egiten da, ispiluak baino zitalago salatzen dizu zahartzea. Gaiak ahotsa aldatu balio bezala, xuxurlaka mintzo zen.

Aztergaia: ahotsa aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak

Azpisarrera gisa jasotzekoa, bi adierarekin: 1 nerabezaroan ahotsaren tinbrea aldatu; 2 hizketan ari denaren ahotsa, emozioen eraginez eta, aldatu.

ahotsa hautsi
da ad.-lok. Ahotsak, barne asalduren batek eraginik, indarra eta jarraitutasuna galdu. Ik. ahotsa kraskatu 2. Hasperen batean hautsi zaio ahotsa. Ahotsa hautsi egin zitzaion eta negarrez hasi zen.

Aztergaia: ahotsa hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

ahotsa kraskatu
1 da ad.-lok. Ahotsa laztu. Ik. erlastu. Gero eta kraskatuagoa daukat ahotsa, baina gustatzen zait hori.
2 da ad.-lok. Ahotsak, barne asalduren batek eraginik, indarra eta jarraitutasuna galdu. Ik. ahotsa hautsi 1. Aliziari ahotsa kraskatzen zaio; Kandidok laztan egiten dio. Hunkiturik, begiak malkotan bustirik, ahotsa kraskaturik.

Aztergaia: ahotsa kraskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, bi adiera bereizita: 1 ahotsa laztu; 2 ahotsa hautsi. Eta kraskatu 4 adiera ezabatu.

ahotsa laztu
da/du ad.-lok. Ahotsa zakartu, erlastu. Tabakoak laztutako ahotsaz. Ahotsa lazteraino oihuka.

Aztergaia: ahotsa laztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, ilea laztu azpisarrera egitea proposatu da.

ahotsa pitzatu
da/du ad.-lok. Ahotsak, barne asalduren batek eraginik, indarra eta jarraitutasuna galdu; barne asalduren batek ahotsari indarra eta jarraitutasuna galarazi. Ahotsa pitzatzen hasia badu ere. Pitzatu zaizu ahotsa. Zalantzak pitzatzen dio ahotsa.

Aztergaia: ahotsa pitzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, pitzatu1 sarrerako 2. adiera ezabatzekoa da.

ahotz
1 iz. Uzta, bereziki garia, larrainean jo ondoren gelditzen den lastoa. Garia eta ahotza. Ahotza aterpean gordetzen da busti ez dadin.
2 iz. Gari alea biltzen duen azal mehea. Lastoa alde batera eman eta ahotza bestera.
3 iz. Gariaren eta antzeko landareen lorea inguratzen duten orritxoen multzoa.

Esaera zaharrak

Apirila hotz, ez gari eta ez ahotz.
ahoz
adb. Ahotsarekin adieraziz. Ahoz eta idatziz adierazi. Ez dela aski horiek ahoz esatea. Bihotzez eta ahoz Jainkoa goresten.
Loturak

Aztergaia: ahoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
ahoz aho
adb. Aho batetik bestera, pertsona batetik bestera. Albistea ahoz aho zebilen herrian. Ahoz aho guganaino iritsi den bezala idatziko dut. Ahoz aho datorren hitza sarritan ez dator lehenengo ezpainetatik sortu zen bezala.
Loturak

Aztergaia: ahoz aho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper