2103 emaitza *:* bilaketarentzat [71 - 80]
Aizkorriko mendikateko (Gipuzkoa) toponimoa, garai batean Aketegiren ordez erabilia. Ikusi Aketegi.
Andre Mariaren ermita, Iturmendin (Nafarroa), Aitzaga herri hustuko eliza izana. Petri I.a erregeak bertako monasterioa Aralarko Done Mikelen santutegiari eman zion, 1103. urtean.
Urdiaingo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Sarabe izeneko basoan. Ermita antzinako Sarabe herriko eliza izan zen. Jaia abuztuaren 15ean da. Kondairak dioenez inguruetan bizi ziren jentilek eraiki zuten eliza. Erromesek, igarotzean, jentilen emazteak ikusten omen zituzten, ilea orrazten ari. Ikus Sarabe.
Jose Ariztimuño Olaso (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) idazlearen goitizena, bere deituren hasierak batuz lortua: A(r)itz+ol. Aitzol apaiza izan zen, Yakintza aldizkariaren sortzailea eta Euskaltzale elkarteko zuzendaria. 1936an Lapurditik Bilbora itsasontziz zihoala matxinatutako soldaduek preso hartu eta Hernaniko hilerriko hormaren kontra fusilatu zuten. Bere lanik ezagunena La Muerte del Euskera ('Euskararen heriotza') dugu.
Lizoainibarko antzinako herria. (Nafarroa) Ikusi Aitzuriaga.
Untzueko gaina (Nafarroa). Ikusi Aiurdi.
Erdi Aroko izena (Aiza / Aiça), 1127an Leiren dokumentatua. Aizo maskulinoaren kidea da.
Basaburuko herria (Nafarroa). Ikusi Aizarotz.
1141ean Nafarroan ageri den izena.
Euskal idazlea eta Subitzako eta Ziordiko (Nafarroa) bi tontorren izena. J. F. Aizkibel (Azkoitia, 1798 - Toledo, 1865) idazlea eta euskararen ikertzailea izan zen. Bere lanik ezagunena 1885ean Tolosan argitaratu Diccionario Basco-Español da, non euskara idazteko sistemaren gaurkotzea proposatzen baita. 1856an kaleratutako De la Lengua euskera o de los vascongados liburuan euskararen akademia sortu beharra aipatzen du.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.