- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [61 - 70]

Ainhize (emakumezkoa)

  • Nafarroa Behereko herria, 1841. urtean Monjoloserekin udalerri bakarra osatzeko elkartua. Ainhizen, Galtzetaburuko gurutzearen ondoan, Nafarroa Behereko batzarrak egiten ziren.

Ainhoa (emakumezkoa)

  • Lapurdiko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Garai batean lapurtarrak, debozio handiz, Arantzazura joaten ziren erromes, Pazkoaren bigarren egunean. Beranduago, gerrengatik muga itxi zutenean, ainhoarrek herrian bertan eraiki behar izan zuten Arantzazuko kapera. Ikus Arantza eta Arantzazu.

Aintza (emakumezkoa)

  • Gloria (es)

  • 'Loria' adiera duen neologismoa da. Nahiz eta honen kultua lehenagokoa izan, aurreneko kristauen artean zabalkunde handia izan zuen, Jainkoa goraipatzeko ereserkiaren hasiera baitzen: 'Gloria in excelsis Deo'. Santuaren eguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Aintzane (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Loria. Ikus Loria.

Aintzane (emakumezkoa)

  • Gloria (es)

  • Aintza neologismoa oinarri hartuta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen emakume izena. Osaera: aintza eta -ne. Ikus Aintza eta Loria.

Aintzila (emakumezkoa)

  • Nafarroa Behereko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Lehena erromesentzako ospitale baten inguruan sortu zen; orain Harrietarekin batean udalerri bakarra osatzen du.

Aintzioa (epizenoa)

  • Erroibarko herria (Nafarroa). Ikusi Aintzioa.

Aio (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko inskripzioetan ageri da izen hau, inoiz Aius itxurapean. Erdi Aroan ere azaltzen da, 1122an esaterako, Iruñeko katedraleko artxiboan. A. Irigoienen ustez, Agoitz / Aoiz (Nafarroa) toponimoaren jatorria Aio izenaren Aionis latineko genitiboan dago.

Aiora (emakumezkoa)

  • Ohiko izena Erdi Aroan, Aiororen kide femeninoa. Besteak beste, Leiren dokumentatzen da, 1068an: Johanne Arceiz et Aiora Arceiz de Içiz.

Aioro (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Adibidez, Iratxen (Nafarroa) 1083an dokumentatzen da eta Garden (Nafarroa) 1366an (Aioro Garçatoin).

Aitor (gizonezkoa)

  • J.A. Xaho idazle zuberotarrak La lègende d' Aitor lanean kaleratu zuen izena; beranduago F. Navarro Villosladaren Amaia o los vascos en el siglo VIII eleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea esaten da 'noblea' adierazteko. Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez. Gaur egun Euskal Herrian gehien erabiltzen den izenetako bat da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper