- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [31 - 40]

Adur (gizonezkoa)

  • Izen mitologiko honek ('zoria', 'joera') gauzak urrutitik egiteko ahalmena adierazten du, batik bat sorginek eta aztiek ohi dutena. Gizakumeok ere badugu, eta izaki mitologikoak menderatzeko balio dezake.

Aetz (gizonezkoa)

  • Aezkoako biztanleen izena da aetz; hemendik sortu bide da Aezkoa toponimoa. Goitizentzat batez ere Nafarroan erabili izan da.

Agara (emakumezkoa)

  • Agar (es), Agar (fr)

  • Hagar 'ihesa' izen judua Agar moduan zabaldu zen latinaren bitartez. Itun Zaharreko Agar Abrahamen esklabo eta Ismaelen ama izan zen. Tradizioaren arabera, Ismael musulmanen aita da. Femeninoek -ar amaiera izatea ohikoa ez denez, izenak --a hartu zuen.

Agate (emakumezkoa)

  • Águeda (es), Agathe (fr)

  • Gaztelaniazko Águeda edo Ágatarentzat ematen den baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Agata. Kirikiñok egindako Aintzaldu kantu entzutetsuari esker da ezaguna. Honela dio:

    Aintzaldu daigun Agate deuna
    bihar dala Deun Agate
    etxe honetan zorion hutsa
    betiko euko al dabe.

Ager (gizonezkoa)

  • Valentin Aurre Apraiz (Ajangiz, 1912 - 1966) idazlearen goitizena.

Agerkunde (emakumezkoa)

  • Epifanía (es), Épiphanie (fr)

  • Epifania edo Agerkundea urtarrilaren 6an ospatzen da, Errege Magoek Jesus gurtu zuten egunean. Jai hau Espainian eta Italian ospatzen da bereziki. Aldaerak: Agerne, Irakusne eta Irkusne (azken biak Deun-ixendegi euzkotarra liburukoak).

Agerne (emakumezkoa)

  • Epifanía (es), Épiphanie (fr)

  • Irudi duenez, izen hau 'herriak' asmatua da, oinarritzat agertu 'azaldu' aditza hartuz eta bukaeratzat Sabin Aranaren lanaz geroztik izen femeninoetan maiz aurkitzen dugun -ne. Ikus Agerkunde.

Aginaga (emakumezkoa)

  • Bi sorleku nagusi ditu izen honek: Eibarko (Gipuzkoa) Done Mikelen elizan dagoen Andre Mariaren irudia eta Arabako Agiñaga herriko Andre Mariaren adbokazioa. Izenaren osagaiak: hagin (Taxus baccata) zuhaitz-izena eta toki-ugaritasunezko -aga atzizkia. Zuhaitz berezia da hagina, Europan urte gehien bizi dena izateaz gain sakratua izan baita. Hori dela medio, leku askotan etxe, eliza eta hilerrien ondoan landatzeko ohitura izan da.

Aginarte (epizenoa)

  • Antzinako monasterioa, Arakilgo (Nafarroa) Ihabar herriaren ondoan kokaturik zegoena, gaur egun desagertua.

Agiri (epizenoa)

  • XIV. mendean, Uharte Arakil sortzean, desagertutako herria (Nafarroa). Agiri orain mendi baten izena da. Ikusi Agiri.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper