367 emaitza *:* bilaketarentzat [131 - 140]
Florencia (es), Florence (fr), Florence (en)
Latineko Florentius izenetik dator, eta hau floreo 'loratu' aditzetik. Lehenengo kristauen artean arrunt erabilia izan zen bere esanahi mistikoagatik, eta, ondorioz, izen honetako santu bat baino gehiago egon dira. Santuaren eguna ekainaren 20an da. Aldaerak: Florentzi eta Polentze (Deun-ixendegi euzkotarra).
Fortuna (es), Fortune (fr)
Francisca (es), Françoise (fr), Francine (fr), Frances (en)
Asisko Frantziskori zor zaio honen hedadura. Berez Frantzes izenaren txikigarria zen italieraz. Honen arrazoia santuaren amaren frantses hizkuntzaren alderako zaletasunean bilatu beharra da. Pantxika, Patxika, Pantxike eta Pantxa izan dira izen honen aldaerak Euskal Herrian. Santuaren eguna martxoaren 9an da.
Fredegunda (es), Frédégonde (fr), Fredegund (en)
Fructuosa (es), Fructuose (fr), Fructuosa (en)
Latineko fructuosus 'emankorra' adjektibotik dator. Esanahi mistikoa zuten hau bezalako izenak hagitz erabiliak izan ziren lehenengo kristauen artean. San Fruktuoso Braga (Portugal) hiriko artzapezpikua izan zen VII. mendean. Santuaren eguna abuztuaren 23an da. Aldaerak: Oneraspen eta Oneretsu.
Furias (es), Furies (fr), Furies (en), Furiæ (la)
Gabriela (es), Gabrielle (fr), Gabriella (en)
Hebreerako jatorria duen izena da hau (gbr 'indartsua' edo 'indartu', eta El 'Jainkoa'). Gabriel goiaingeruak garrantzi izugarria du judu, kristau eta musulmanentzat, lehendabiziko profetei, Andre Mariari eta Mohamedi agertu baitzitzaien, Jainkoaren hitzen berri emateko. Aurreneko aldiz Danielen Liburua-n aipatzen da. Santuaren eguna otsailaren 1ean da.
Gaya (es), Gaia (es), Gaïa (fr), Gaia (en), Gaea (en), Γαῖα (el kl)
Gala (es), Galla (fr), Galla (en), Galla (la)
Galatea (es), Galatée (fr), Galatea (en), Γαλάτεια (el kl)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.