Zalantza handia ikusten da goiko hitz edo esapide horien balioan eta erabileran. Zein da idazkera zuzena?
Zalantza-mota:
lexikoa, ortografia > grafiak, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak
-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Hedabideetan, askotan, euskal Y-ari "euskal Y grekoa" deitzen zaio. Horrela jartzeari erredundantea deritzot, baina ez nago ziur zelan idatzi behar den: "euskal i grekoa", "euskal Y-a" ala arestian aipatutako "euskal Y grekoa".
Zalantza-mota:
lexikoa > itzulpenak, ortografia > grafiak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Zein da forma zuzena: gozoa ala goxoa? Alegia, nola behar luke esaldi honek?: Sagu batek gazta eder bat aurkitu zuen. Gozoa/goxoa zegoen alajaina!
Zalantza-mota:
lexikoa > orokorra, ortografia > grafiak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, karaktereak > letrak
Nola idatzi behar ardatz hitzari -dun atzizkia gehituz gero: ardatzdun/ardazdun/ardaztun?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > grafiak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, karaktereak > letrak
Nola eman behar genuke British Museum erakundearen izena euskarazko testu batean?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > itzulpenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak