Nola eman behar genuke British Museum erakundearen izena euskarazko testu batean?
Horrelako izenak itzultzea ohitura zabala da munduko hizkuntzen artean. Beraz, itzulpena egin nahi izanez gero, zuzen egin behar da ingelesetik: British Museum > Britainiar Museoa. Egoki da ingeleseko originala erabiltzea ere.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > itzulpenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.