Nola idatzi behar ardatz hitzari -dun atzizkia gehituz gero: ardatzdun/ardazdun/ardaztun?
Bi arazo daude hor: a) Hitz eratorriko lehen osagaiak -tz ala -z (ardatzdun/ardazdun) izan behar duen; b) -dun atzizkiaren leherkariak -dun ala -tun (motosdun/motostun) izan behar duen.
Euskaltzaindiak ez du erabaki nola idatzi behar den galderako hitz hori. Euskaltzaindiaren Hiztegian ardaztu aditza ageri da (eta ez ardatztu edo ardatzdu), baina ardazdun edo ardaztun edo nola dagokion ez dago erabakita.
Horrez gain, ikus hau ere: "Nolakotasuna adieraztea: -dun (tirantedun kamiseta / kamiseta tiranteduna)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.