Zer hobetsi behar da: tirantedun kamiseta ala kamiseta tiranteduna?
Eratorpeneko -dun atzizkia dela eta, bi formak zilegi izanik ere —tirantedun kamiseta zein kamiseta tiranteduna—, erabileran badira ohitura egin batzuk. Literatua-tradizioan maizago ageri da –dun adjektiboa izenaren ezkerrean; gaur egungo joera nagusia da -dun atzizkiaz osaturiko adjektiboak izenaren eskuinetik ematea.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Nolakotasuna adieraztea: -dun (ardazdun/ardaztun)" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, joskera > hitz-ordena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.