302 emaitza zu bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

zu
izord. Singularreko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean duen entzulea adierazten duena. Ik. hi; zeu. Zu heldu zara lehen. Ez, adiskidea, zu zaude ene kontra eta zuk duzu auzia enekin. Zu, Benhister jauna, non zinen honelako egunetan? Zu ere minduko zintudan, noski. Zu eta ni eta gu bezalakoak. Ezen neure habetzat zu zaitut, Jauna, hautatu. Zu zeu han egona zara? Badakizu zuk, nik bezain ongi, ez zebilela haren muinetan zuk susmatzen dituzun jokabide makur horien aztarrenik. Eta zuk, ez duzu zereginik? Zugandik urrun. Zer gehiago egin behar nuen zuregatik! —Egun on! —Baita zuri ere. Zuri eskerrak. Zure etxea erre dugu. Amaren zurekiko jardun jainkozkoa eta nirekiko samurtasun santua.

Aztergaia: zu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
zuberera
iz. Zuberoako euskalkia. Liburua osatzen duten lan batzuk zubereraz idatziak dira. Zuberoako ikastoletan zuberera ikasten dute lehenengo, eta gero irakasten zaie batua.

Aztergaia: zuberera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 57: "Euskalkia izendatzeko zuberera da gehien erabiltzen dena eta hori da Akademiak hobetsia...".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

zuberotar
1 adj. Zuberoakoa, Zuberoari dagokiona. Zuberotar azentua. Oihenart zuberotarra.
2 iz. Zuberoako herritarra. Zuberotar batekin solasean.
3 iz. Zuberera.

Aztergaia: zuberotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 7, izond. 3: a1) Etch (“Ziberütar artzañ bat”), Gy (“Suberotar Yaun bat”), Const (“Xiberutar idazle edo izkiribaino bixkorra”), JE Bur (“Galdegiozute xuberotar artzainer”), Or Eus (“Zuberotar koplari doakabearen neurtitz zirikalaria”); a2) Mde Pr (“Zuberoatar akzentari jarraikiz”), Lf Murtuts (“Kixkilek berak aitor zuen bere gisako ziberotar hizkuntzan”); b1) NEtx LBB (“Mirande zuberoarra”), MEIG (“Oihenart zuberotarra”); b2) Zub (“Liburuan badira ere zonbait, arras guti, hitz xuberotar”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) Etxde (“Zuberotar adiskidea”, “Zuberotar olerkariaren erantzupen jakintsua”, “Zuberotar esaera”, “Zuberotar olerkariak”, “Zuberotar Maixua”), AIr (“ziberotar idazle famatu bat”), J. Urrujulegi (“Zuberotar Olerkaria”), Herr (“xuberotar gazteak”), Izeta (“Xiberotar dantzariak”), Peillen (“zuberotar eskulangileen jarraipena”), Egan (“Larramendiren Zuberotar jarraitzaile bat”), HizkLiter (“zuberotar jauntxoak”), Dantza (“Zuberotar dantzariak”), X. Kintana (“Jon Mirande zuberotar faxistarekin”); a2) J. Haritschelhar (“Xiberotar pastorala”), Herr (“ziberotar aditzaren aberastasunaz”), Dass (“ziberotar hizkuntzatik atheraia”), Peillen (“20 zuberotar udaletxe daude”, “Mauleko zuberotar herria”), I. Tapia (“zuberotar aldean”), J.M. Iturralde (“zuberotar kontestua”), J. Sarrionandia (“Zuberotar kanta hori”); b) BatzAgiriak (“Jusef Egiategi xuberotarra”), EEM HizkLiter (“Michel D’Abbadie zuberotarra”); Onaind (“Olerkari yaukal zuberotar au”), Lf (“artzain ziberotarren xikito”, “bertsulari xuberotarra”), J.M. Larrarte (“Tartas idazle zuberotarra”), JL. Davant (“ikasle zuberotar eta baxe-nabartar”), JM. Olanga (“apaiz zuberotar bat”), HizkLiter (“Oihenart idazle zuberotarra”), KultUrtekaria (“Artzain xiberotar bat Nevadan”), A. Lertxundi (“idazle zuberotarrak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: zuberotar 5.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 57

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

zubi
1 iz. Ibai, errepide eta kidekoen gainetik igarotzeko eraikuntza. Ondarroako zubira heldu nintzenean. Zubi gainean zegoela. Zubi batetik igarotzen. Zurezko zubi estali bat. Hamazazpi begiko zubia. Zubi batetik bota zuen bere burua. Ura zubiaren azpitik bezala igaro.
2 iz. Bi pertsona edo gauza desberdin edo elkarren aurkako hurbiltzeko eta harremanetan jartzeko balio duen gauza. Batzuenganik besteenganako bideak eta zubiak zabaltzen saiatu behar genuke. Zirt edo zarteko jendea omen garenez, ez ditugu erdibidea ez bitarteko zubiak begi onez ikusten. Kazetariek zubi lana egingo dute idazlearen eta publikoaren artean.
3 iz. Itsasontzi baten egitura garaiena, aginduak emateko erabiltzen dena.
4 iz. Bi jaiegunen arteko edo jaiegun baten aurreko edo ondorengo opor eguna edo egunak; egun horiek osatzen duten oporraldia. Urri hasierako zubia aprobetxatu nuen Londresera joateko.

Aztergaia: zubi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zubi (ontzi baten).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zubi-begi, zubi-bular .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "zubi eta zurubi" (1993-02-20)

zubi begi, zubi-begi
iz. Zubietan, zubi-bularren edo pilareen arteko hutsartea. Ik. begi 5. Deba ibaiak larrialdi maila gainditu zuen ordu batzuetan, zubi-begiak ia guztiz estalita zeuden hainbat lekutan.
zubi bular, zubi-bular
iz. Zubi baten zutabeetan egituraren indargarri jartzen den kontrahorma modukoa. Ik. ostiko2. Igartzako zubiak korrontearen aurka dagoen hiruki itxurako zubi-bular bat ere badu.
zubibide
iz. Zubi mota, errepide edo trenbide bat sakonune baten gainetik edo beste errepide edo trenbide baten gainetik igarotzeko egiten dena. Maringo zubibidea 100 metrotik gorakoa da zenbait zatitan. Atzo ireki zuten Larreategiko zubibidearen azpitik igarotzen den GI-627 errepidea.

Aztergaia: zubibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zubibide 3: D. Amundarain ("Madrilen hiri-aldaketa-saila proposatzen zuelarik Segovia kale gainean zubibide bat eta hainbat plaza proiektatuz, Erret Jauregiaren eta Gorte-Etxe berriaren artean lokera egingo zutelarik"), Arabako zubiak 2 ("Zubibidea horizontala da erabat; lurrezkoa da gaurko egunean eta baditu oraindik lauza bakan batzuk, garai bateko harrizko zoladuraren hondarrak", "Zubibidea horizontala da, asfaltatua gaur egun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zubibide : HiztEn (ik. bidezubi) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zubibide : ElhHizt (viaducto), HiruMila, Casve EF (zübibide: viaduc), PMuj DVC (zubi-bide: viaducto) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, eta egokia, lantaldearen ustez (ikusiko da biaduktu mailegua onartzekoa den, sinonimo gisa edo).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zubietar
1 adj. Zubietakoa, Zubietari dagokiona.
2 iz. Zubietako herritarra.
zubigile
1 iz. Zubigintzan aritzen den pertsona; bereziki, lan horretan aritzen den soldadua. Zubigileek ez zuten prestatu aurreikusitako behin-behineko zubia eta, beraz, ibaia gabarran zeharkatu behar izan zuten.
2 iz. Bi pertsona edo gauza desberdin edo elkarren aurkako hurbiltzen eta harremanetan jartzen dituen pertsona. Euskara batuaren auzian zubigile izan zen Mikel Zarate.

Aztergaia: zubigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

zubigintza
1 iz. Zubiak egitea; zubigilearen lanbidea. Elkarren lehian ari dira ingelesak, batzuk zubigintzan eta zubia desegin beharrean besteak.
2 iz. Bi pertsona edo gauza desberdin edo elkarren aurkakoak hurbiltzea eta harremanetan jartzea. Hor ere erdibidetik, zubigintzan, ibili zen Moret, euskararen eta erdararen artean.

Aztergaia: zubigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

zubipe
iz. Zubi azpia. Zubipe batean zegoen ijito aldra batekin. Zubipean bizi zen.

Aztergaia: zubipe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

zubizain
iz. Zubi bat igarotzeko ordaindu behar den saria kobratzen duen pertsona. Zubizain bat omen zuten, izugarri zekena, ez baitzieten ardit bat ere barkatuko.

Aztergaia: zubizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

zudu
iz. Ipar. Arreta, ardura.

Aztergaia: zudu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'arreta, ardura'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

arreta, ardura.

zuek
1 izord. Pluraleko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean dituen entzuleak adierazten dituena. Ik. zeuek. Zuek heldu zarete lehenengo. Zuek, medikuok. Eta agur berezi bat zuei, hemen eta han lanean ari zareten idazleei. Zuen artean. Bakea dela zuekin. Aitaren Hatsa mintzatuko da zuengan. Sendo eutsiko diot zuekiko itunari.
2 (zuenean, zuenera eta kideko formetan, 'zuen etxean, zuen etxera...' adierarekin). Gurean ez dago zuenean beste diru. Ba al dakik nor dagoen zuenean? Zuenera etortzen naizenean.

Aztergaia: zuek

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuenganatu, zuengana/zuenganatu, zuenganatzen
da/du ad. Zuengana joan edo eraman. Ik. zuetaratu. Mendebaldeko ohitura asko zuenganatu dituzue, baina zuen nortasuna gordetzen jakin duzue.

Aztergaia: zuenganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuenganatu, zuengana(tu), zuenganatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuenganatu, zuengana(tu), zuenganatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ganatu pertsona-izenordainekin.

zuetaratu, zuetara/zuetaratu, zuetaratzen
da/du ad. Zuenganatu.

Aztergaia: zuetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuetaratu, zuetara(tu), zuetaratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuetaratu, zuetara(tu), zuetaratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ganatu/-taratu.

zuganatu, zugana/zuganatu, zuganatzen
da/du ad. Zureganatu.

Aztergaia: zuganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuganatu, zugana(tu), zuganatzen. h. zureganatu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuganatu, zugana(tu), zuganatzen.

Euskara batuan hobestekoa

Ik. zureganatu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ganatu pertsona-izenordainekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Bidaltze-oharra kendu. || 1- "Niganatu" ere hala formulaturik dago, bidaltze-ohar gabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zugarramurdiar
1 adj. Zugarramurdikoa, Zugarramurdiri dagokiona.
2 iz. Zugarramurdiko herritarra.

Aztergaia: zugarramurdiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

zuhail
adj. Ipar. Margula. Ik. zurbil; kolorge. Bazterrak zuhail dira. Fraide arropa zuhail batez jantzia.

Aztergaia: zuhail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hiztegietako informazioa

Bestetakoak: xuail : PMuj DVC (eta xuaildu, xuaildura, xuailtasun); xuhail : DRA (eta xuailkara, xuailtasun, xuhailki), Lh DBF (eta xuhailtasun); xuhaildu : DRA, Lh DBF (eta xuhaildura); zuail : PMuj DVC (eta zuailtasun); zuhail : ElhHizt, HiruMila, Casve EF (-ü-), DRA, Lh DBF; xurail : HiruMila, Casve EF (eta xurailtarzün, xurailtü), PMuj DVC; Lh DBF (-rh-); DRA (xüraill, xurhail); zurail : PMuj DVC (eta zuraildu); xurats : PMuj DVC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

xuhail IE 9 (Dv Lab, Laph, HU Aurp, JE Bur, Ox, Lf Murtuts); zuhail IE 8 (Laph, Jnn SBi, JE Ber, JEtchep); zurail G 2 (Or Mi); IE 1 (FIr).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

xuhail IE 2 (E. Salaberry, Herria); zuhail IE 4 (J. Etchepare, B. Mendisco, X. Arbelbide, E. Salaberry); zurail EB ager. 1 (P. Aristi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

xurail : HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. izond. 'margula'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

cf. xuhail: erabilerak ezagutuz erabakiko da.

zuhain
1 iz. Batez ere zub. Zuhaitza. Zuhain baten azpian.
2 iz. Ipar. (Ganadu-)bazka. Eztitasuna eta balakuak behar dituzte idiek, zuhain poxi zenbait eta arto buruak.

Aztergaia: zuhain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zuhain (+ -(i)ñ, -ü-) forma 34 aldiz ageri da: G 1 (Or Poem), IE 15 (Harb, Jnn SBi, HU Aurp, ChantP, Mde), ZuAm 18 (Egiat 4, Arch Fab 8, UskLiB 2, Xikito; horietan zuhain adar 1: Jnn SBi, zuhain osto 3: Ip Dial, Egiat, zuhain poxi 1: Dv Lab); zuhainketa (Dv Lab) eta zuhaiñ tegi (Gy) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lau aldiz jaso dira: EBko zuhain (Gizartea OHO) eta zuhain landare (J. Aldabe); eta IEko zuhaintegi (Eskualduna) eta zühaiñ pe (Casve).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuhain : DFrec 2, AB38 5, HiztEn-LurE; zuhain-landare : HiztEn; zuhain landare : LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 batez ere Zub. 'zuhaitza'. 2 Ipar. '(ganadu-)bazka'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub. batez ere

Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

(ganadu-)bazka.

zuhaitz
1 iz. Landare iraunkorra, lurretik halako garaiera batean adarkatzen den zurtoin zurezkoa duena. Ik. arbola; zuhamu. Zuhaitz ugariz jantziriko lurraldea. Zuhaitz hostodunak. Zuhaitz handi eta sendoa. Zuhaitz lerdena eta luzea. Zuhaitz loratua. Zuhaitzaren azalean. Zuhaitzaren enborra eta burua. Zuhaitz motak. Zuhaitz landareak aldatzeko. Zuhaitz gainera igo behar zuen. Zuhaitz-gerrian irteten diren hosto, muskil eta horrelakoak ebaki zuztarretik. Zuhaitz hostoak, beren sorlekuetatik ihes eginda. Zuhaitzak aizkorari dio beldurra.
2 iz. Zuhaitz baten itxurako irudia, osotasun edo multzo bateko osagaiek elkarren artean duten lotura erakusten duena. Izebak familiako zuhaitz genealogikoa egin du, eta 400 senide baino gehiago aurkitu ditu. Ni sintaxiaren mundutik nator eta hauek aztertzen ditut, besteak beste: zuhaitzak eta hitzen arteko loturak.

Esaera zaharrak

Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean.

Aztergaia: zuhaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuhaitz, arbola.

zuhaitz adar, zuhaitz-adar
iz. Zuhaitzaren adarra. Zuhaitz adarrean katigatu ziren prakak. Zuhaitz-adar batetik dingilizka.

Aztergaia: zuhaitz-adar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUHAITZ-ADAR (zuhatz- Ht VocGr 335, Lecl, Hb ap. Lh). Rama de árbol. Zuhaitz adarrak goititzen eta goratzen zeitzan, ezin erdiets zitzakeien. Ax 385 (V 252). Kolorezko zigorrak eta zuhaitz adarrak begien aitzinera presentatu. SP Phil 392. Leiz-atakaren inguruan zinzilik zeuden sastraka eta zuhaitz-adarrak. Arr GB 46. Zugaitz adarrean katigatu zirala [prakak]. Ag G 67 (Kr 216 zugatz-adar). Zugatz-adarrai etxaken geldi uso ederrik. Laux AB 20. Zer egiten dan zuaitz-adar ustelekin. Ir YKBiz 453. Biltzalleai deika diardue sagar umatuak zuaitz-adarrean. TAg Uzt 277. Zugaitz-adar batetik dingilizka. Bilbao IpuiB 14 (188 zugatz-adar). Norbera eserita dagoen zuaitz-adarra aizkorakin jo. Vill Jaink 81. Zugaitz adar eta sasi artetatik. NEtx LBB 96. Zugaitz-adarrak ari gaiñera / botaz ainbat elur-mendi. Insausti 290. v. tbn. TB Mc 4, 32. Zendoia 172. Zugaitz-adar: Etxde JJ 103. Zugatz-adar: Altuna 31.

def: besanga 1 iz. Zuhaitz adarra. Zuhaitz bati besanga bat ebaki zion, eta sorbaldan harturik, bere soldaduei esan zien berebat egin zezatela. // zartakatu 2 du ad. g.er. Makila edo haga batez zuhaitz adarrak jo, fruituak eror daitezen. Ik. hagatu. // adib: bikingo 2 adj. Herri horretakoa edo herri horri dagokiona. Mutikoak daraman kasko bikingoa zuhaitz adarretan katigatu da. // hozitu 2 da ad. Kimatu, kimuz bete. Ik. altsumatu. Inguruan, zuhaitz adar biluziak hozitzen ari. // kailu 1 iz. Azal gogorra, azaleko gogorgunea. Bere esku kailuz beteak agertzen zituela. Zuhaitz adar bihurdikatuak, dena konkor eta kailu. // txinpantze iz. Gizaki itxurako tximino handia, ile-iluna, Afrikako oihanetan bizi dena (Pan troglodytes). Zientzialariak orain dela urte batzuk konturatu ziren txinpantzeek termitak harrapatzeko zuhaitz adarrak lantzen zituztela.

zuhaitz(-)adar 43: Elkar 17 (“Gora begiratu eta izotz burruntziak ikusi nituen, zuhaitz adarren tamainakoak”), Consumer (“Ez da komeni loreak hartzen ibiltzerik, zuhaitz adarrak puskatzerik edo bidean aurkitzen ditugun abereei zirika aritzerik“), Berria 6 (“Baina jende asko eta askotarikoa etorriko da munduko bazter guztietatik zuhaitz adar urdindunaren zuloko sekretuak lapurtzen saiatzera”), EiTB 12 (“Kitharonas mendi magaleko bizilagunek bereziki, batzuetan bakarrik egin behar izan diote aurre suari etxetik mangerak edo ur kuboak hartuta, edota besterik gabe zuhaitz adarrez eta hostoez lagunduta”), Argia 2 (“Zientzialariak orain dela urte batzuk konturatu ziren txinpantzeek termitak harrapatzeko zuhaitz adarrak lantzen zituztela”), Erlea 2 (“Poeta ibiltaria babesgu¬ne izan duen leize zulotik abiatzen da, lurrarekin bat izan den girotik, eta mendian gora egiten du ezagutzen ez dituen zeinuen bila, basoan zehar, zuhaitz adarren artetik geziak legez amiltzen diren izpien argi tartean”), DiarioVasco 3 (“Baserriko bidea estua zela kamioiak pasatzeko, alde batera erreka zegoen eta beste, zuhaitz adarrak eta hauek ere ez zuten lagundu suhitzaileen kamionak iristeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaitz(-)adar 47: Herria 7 (“Gauza ederra hori, hantxet nunbait eihartzen hasia zen zuhaitz adar bat berriz berdatzen ari da!”), Berria (“Zuhaitz adarrak mozten ari zen lagun batek gorpu bat aurkitu zuen atzo arratsaldean Villabonan”), Asisko Frantzizko 10 (“Hileta-prozesioa handikiro egiteko, olibondo eta bestelako zuhaitz adarrak hartu zituzten denek eta, kandela ugariren argitan, gorespenak kantatzen zituzten ahots ozenez”), Josu Zabaleta 4 (“Besterik ere ikusi nuen, hormako iltzetik, leihoko maratilatik, sabaiko gakotik, mandioko habetik, zuhaitz adarretik zintzilik, arratseko euripean”), Lander Garro 3 (“Eta gure irakurlea trazo zehatzaren bila jaitsiko da, zuhaitz adarretatik baso ilunera”), Julen Gabiria 3 (“Eta, batzuetan, karraska hots bat heltzen zen, zuhaitz adarren arteko igurtzian sortzen denaren modukoa”), Felipe Juaristi 2 (“Txuanek ez omen zuten presorik hartzen, iraultzaileren bat harrapatuz gero bertan hiltzen omen zuten, zuhaitz adar batetik zintzilik”), Elizen arteko Biblia 2 (“Abimelek Tzalmon mendira igo zen bere gizon guztiekin. Hartu zuen aizkora eskuan, zuhaitz-adar bat ebaki eta, bizkarrean harturik, esan zion bere jendeari: "Bizkor, egin zuek ere nik egin dudana”), Patziku Perurena 2 (“Aurrenekoa, euskal esanerak, espainola bitarteko, hizkuntza unibertsal zaharrenetako (latina) eta berrienetako (ingelesa) zuhaitz adarretan txertatu izana”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erregularra eta gardena da, eta aski da adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa zuhaitz sarreran.

zuhaitz azal, zuhaitz-azal
iz. Zuhaitzetan, enborraren eta adarren kanpoko estalkia. Zuhaitz azalekin eginiko mozorro beldurgarriak jartzen dituzte.

Aztergaia: zuhaitz-azal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUHAITZ-AZAL. Corteza de árbol. Zugatz-azal gogorrean berez sortutako zuloan. Or Mi 21. Phaetonen arrebak zuaitz-azal garratz batean oroldiz inguratzen ditu. Ibiñ Virgil 49. Zugaitz azaletan eta arte ustelaren zuloan izkutatzen ditute erlauntzak. Ib. 91 (108 zugatz-azalak).

adib: mozorro 1 iz. Kartoiz, ehunez, plastikoz edo kidekoz eginiko irudia, aurpegi bat irudikatzen duena eta begitartea estaltzeko erabiltzen dena. Zuhaitz azalekin eginiko mozorro beldurgarriak jartzen dituzte. Aurpegia mozorroz estalita.

zuhaitz(-)azal 17: Argia (“Paper fabriketan kontsumitzen dena: zuhaitz azalak, egur hondakinak, lixiba beltza [sosa prozeduratik eta kraft prozeduratik geratutako hondakin lixiba berreskuratua]”), Berria 2 (“Hostoz, zuhaitz azalez eta adaxkaz elikatzen dira, eta gauean aritzen dira zuhaitzak mozten”), EiTB 6 (“Larrua edo zuhaitz azala zulatzeko ez zuten erabiliko; apurtu egingo zen”), Elkar 2 (“Hurrengo eginkizuna, belar, mineral, goma, olio, maskor, gatz, zuku, alga, gorotz, zuhaitz azal, suge, zapo, igel, armiarma, hildakoen haragi eta hezur, txori, piztia eta arrainez nahaski bat prestatzea izaten da, usainez eta gustuz ahal den nardagarri, nazkagarri eta higuingarriena, sabelak berehalaxe botatzen duena nazkaz”), Consumer 3 (“Guk ikusi ditugun hiru parketatik bik kautxua eduki dute; gainerakoek, zoru naturalak eduki dituzte; harea (% 26k ez dute beste deus eduki), hartxintxarra, belarra eta zuhaitz azala”), Jakin (“Eta honetaz dagoen literatura nahikoa zabala da, ugaria. Izenaren desegokitasuna azpimarratu nahi dutenek bien arteko diferentzia seinalatzen dute: liburua bere jatorrian zuhaitz azala da, objektu fisiko, materiala; elektronika, aldiz, immateriala”), Laneki (“Babes sareta jarri arren, ohikoa izaten da materia larria agertzea (intsektuak, hosto puskak, zuhaitz azal zatiak, ileak, hariak...)”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaitz(-)azal 8: Asizko Frantzizko 2 (“Intxaur-oskolak eta zuhaitz-azala erabiltzen ziren ogia egiteko”), Koro Navarro (“Urratuak genituen jakak, bustiak galtzerdiak eta likatsuak zapatak; goroldio berdea eta zuhaitz azal marroia genuen eskuetan eta aurpegian afaltzera eta errieta entzutera etxeratu ginenean”), Josu Zabaleta (“Sasiek ileak erauzten zizkioten, bekokiak, enbor gaitzak jotzen zituela, odolez zipriztintzen zituen; ezproiek zuhaitz azal zerrendak urratzen zituzten”), Xabier Olarra (“sain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari, eta orobat pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari, maiteminduen izerdiari ekinaldi grinatsuetan darion darion lurrina bezain hordigarria”), Pablo Sastre (“Sua ardaila eta silexez eginez, patata-ogia janez, ezagutu zituzten urte oso gogorrak: lastoa, zuhaitz azalak eta larrua janez bizi izan baitziren”), Bernardo Atxaga (“Jaramako frontera poz-pozik joandako gazteen historia - zuhaitz azalean egindako azken marrazki beltz hura - ez zen ohizkoa osaba Juanen ezpainetan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, enbor(-)azal ere azpisarrera egitekoa da.

zuhaitz enbor, zuhaitz-enbor
iz. Zuhaitzaren enborra. Erraz ezkuta zitekeen zuhaitz-enbor lodienaren atzean.

Aztergaia: zuhaitz-enbor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUHAITZ-ENBOR Tronco de árbol. Lotu antxe zugatz-enborrai. Kk Ab I 116. Zugatz-enborrak euki biar daun sendoeria da 12 zentimetro. ForuAB 137. Errez ezkuta zitekean zugaitz-enbor lodienaren gibel. NEtx Antz 145. Gorroto guzia adarretan biltzen du [zezenak], zuaitz-enborren aurka oldartuz. Ibiñ Virgil 99 (75 zugatz-enborrak).

def. gerri 2 iz. Zuhaitz enborra. Zumar mota honen hostoa zurixka da, gerria zuzen-zuzena, zura onenetakoa. Lertxun luze ikaragarrien gerri zuhailak. // huntz iz. Landare igokaria, zurtoinetan sortzen zaizkion sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena eta hostoak beti berde dituena (Hedera sp.). Huntz adarra, aihena. Haritzetako huntz hostoak ebakitzen. Huntzez estalitako horma. // baltsa3 iz. Zuhaitz-enborrak elkarrekin egoki lotuz egindako ontzi zapala. Baltsa ondo egin ezean, batek baino gehiagok igerian iritsi beharko du. // adib: kanoa iz. Itsasoan edo ibaietan erabiltzen den ontzi estu eta arina, arraun zabal eta arin batzuez eragiten zaiona. Ameriketako indiarrek zuhaitz enborrak hustuz egiten zituzten kanoak.

zuhaitz(-)enbor 35: Elkar 12 (“Kolakao izena zeukala zirudien herri hartako etxe haren atartea zera zen: zuhaitz enbor bi zutunik”), Deia (“Arkitektoek basoaren metafora erabili dute Zentro berria diseinatzeko orduan, eta lehen inpresio hau basoaren irudian oinarritzen da, paisaia metalezko zuhaitz enborren artean ikusgarri egiten delarik”), Elhuyar 2 (“Zuhaitz enborraren ebaketa”), Consumer (“Materia organikoa, adibidez nekazaritza edo industriako hondakinak eta era askotako hondarrak, ur zikinak, udalerrietako hondakinak, zuhaitz enborrak edo uzta hondarrak energia kaloriko edo elektriko bihurtzea da prozesua”), Berria 4 (“Zuhaitz enborra ardatz hartuta adarrekin eraikitako txabolak, eta adarretan gora oholekin egindakoak”), EiTB 7 (“Zuhaitz enborrekin elikatzeko eta presak egiteko oihanak soiltzeak kalte handiak eragiten ditu“), Karmel (“Zuhaitz enbor bakarti batentzat hartu nuenarengana hurbildu nintzen, hala beharrez”), Argia (“Zuhaitz enborraren ebakiduran agertzen diren eraztunak kontatuz, zuhaitzaren adina eta historia jakin daitezke”), Laneki 2 (“Metaldehidoa, pikorretan eta zuhaitz enborretarako pinturan”), Erlea (“Afrikatik ekarritako zuhaitz enborren kontrolatzailea zen portuan”), DiarioVasco 3 (“Oroigarria zuhaitz enbor batean egindako margolana da eta bertan Oteitzaren olerki moldatu bat irakur daiteke, 25 urte hauengatik eskerrak emanez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaitz(-)enbor 27: Berria (“Arteari emandako bizitza baten erakusle dira brontzez, marmolez, harriz eta egurrez eginiko obrak: altzari-eskulturak, plano gurutzatuak eta zuhaitz enborretatik sortutako forma eta espazioak”), Karlos Zabala 3 (“Etxola batzuk eraiki zituzten zuhaitz enborrekin, itzalpean egoteko, eguzki argien suak dena erretzen baitu herrialde hartan; baina etxolek ezin babestu gaueko eltxoetatik, eta larruazala pikortez eta handituez estalita esnatzen ziren goizean”), Joseba Sarrionandia 3 (“Noizean behin zuhaitz enborrak ikusten dira urazalean, eta dortoka maskorren bat ere bai”), Koro Navarro 2 (“eta uretara begiratu nuen; baina aurrekoa baino dardara larriagoaz ikusi nituen ur haietan ihi grisen irudi berrosatu eta alderantzizkatuak, eta zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxurakoak”), Jon Muñoz 2 (“Zuhaitz-enborrak, beti bezala; altzariak; hamarnaka edukiontzi”), Koldo Izagirre (“borrokari bat bezala makurtzen da; klown bat bezala uzkurtzen da; esponja, budina, mendi-denda, txabola, zuhaitz enbor izan liteke”), Karlos Zabala (“Zuhaitz enbor batek geldiarazi zuen azkenean, eta hari eskerrak ez ziren denak erori amilka bidetik kanpo”), Jesus Mari Mendizabal (“Bapo jaten nuen, ondo lo egiten nuen; zuhaitz enborrak ukitzen nituen eta auzoko zaldiak ferekatzen ibili ohi nintzen”), Bernardo Atxaga (“Pausatzen da zuhaitz enborrean eta ikusezin bihurtzen da”), Iñaki Mendiguren (“Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak, eta oin zapalak babaz beteak”), Asisko Frantzizko (“"Horregatik, anai Joan, bera zegoen adar-burutik irten eta, adar guztien azpira jaitsiz, zuhaitz-enborraren orpo ondoan ezkutatu zen, zer gertatuko ote zen pentsatuz.”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuhaitz sarreran.

zuhaitz igel, zuhaitz-igel
iz. Sasi igela.

Aztergaia: zuhaitz-igel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. zuhaitz-igel (lat. Hyla arborea) fitxa izendegian: zuhaitz-igel : Bea Narrasti, Perez Ollo Navarra; igel berdea : Gordailu IkastHiztegia; sasi-igel : M. Ariztia Abereen mundua; arboletako igel, zuhaitzetako igel : Aramendi Animali mundua; sasigel : X. Kintana Hizt80.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zuhaitz igel arrunt : HiruMila (ranita de San Antonio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ik. oharra s.u. sasigela ["erabili gabea da lantaldearen informazioetan (eta cf. zuhaitz-igel); forma hori, berriz, nahasgarria da, eta sasi-igel dagokiola uste du lantaldeak"], eta kontuan izan hartaz erabakitzen dena; zuhaitz-igel hau proposatu du Izendegiak Hyla arborea adierazteko, baina ez da testuetan jaso.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zuhaitz-igel Hyla arborea.

 - Erabakia: AS/MU (2012-05-08): zuhaitz sarrerako azpisarrera gisa jasoko da.

zuhaitzondo
iz. Zuhaitza. Ezarri diote aizkora zuhaitzondoari. Lo hartu zuen zuhaitzondo baten arrimuan.

Aztergaia: zuhaitzondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUHAITZ-ONDO a) Alrededores, proximidad de un árbol. Lore eta zuhaitz ondoer beha zeiezu: batetik bertzearen artean ez duzu belhar lipitsik ikusiko. JE Bur 84. Zuaitz ondoan, era guztietara eskale arrotz zirpiltsuak [...] erdi negarrez oiuka. Ag G 179. Besoa luzatu ta beatz artean daukazun zotzari begira-begira, alde egin zuaitz ondotik, zotzaren goiko ta beko muturrak agaiaren goiko ta beko muturrekin bat egin arte. Munita 150. b) Perímetro de un árbol. Galdetu zion neskato errukarriari zer egiten zun zugaitzondoan lotuta. Etxde JJ 94.

adib: aizkora iz. Zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa, burdinazko xafla lau, aho-zorrotz eta begidun batez, eta begian finkatzen den zurezko kirten batez osatua. Horregatik da ona aizkora zorrotza; eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Aizkora kirtena. Ezarri diote aizkora zuhaitz ondoari. Zur zaharrak aizkoraz jo eta landarerik ipini ez. // [s.u. arrimu] arrimuan 1 (-en atzizkiaren eskuinean). Nonbait bermatuz. Lo hartu zuen zuhaitz ondo baten arrimuan. Akuiluaren arrimuan ibiltzen zen.

zuhaitz ondo 3: EiTB 2 (“Zuhaitz ondoan dago, eta ez dago arriskurik”), Elkar (“baina aitak garbi zuen, lehenik eta behin, lezio bat eman behar ziola... horregatik mintzatu zitzaion semeari, beharbada, mintzatu zitzaion bezala, labur bezain lehor, zuhaitz ondora iritsi ahala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaitz ondo 5: Herria (“Haatik, zuhaitz ondoen fruituak eta arto uzta mutilentzat, baita ere oilo, ahate, urtxo, zerri eta ardi zonbeitzu”), Elizen arteko Biblia 2 (“Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik”), Aitor Arana (“Zuhaitz ondoan egongo dituk, gerizpean”), Asisko Frantzizko (“Berehala beste Lore baten edertasunera zuzentzen zuen bere barne begirada, udaberrian Jeseren zuhaitz-ondotik argitsu sortuz, bere usain gozoz milaka eta milaka hildakori bizia eman zien harengana”); zuhaitzondo 5: Elizen arteko Biblia 3 (“Bota zuhaitza eta txikitu! Zuhaitzondoa, ostera, utzi lurrean bere erroekin eta lotu burdinazko eta brontzezko kateez zelaiko belarretan”), Jon Alonso (“Naufrago itxura penagarria zeukan agurea ikusirik, hala oihaneko zuhaixken eta sasien artean saltaka nola zuhaitzondo marduletako adarrik adar jauzika zebilena”), Patziku Perurena (“Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua").

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-elkarte bat dela dirudi ‘zuhaitza; zuhaitz-landarea’ adierarekin, eta sarrera gisa jasotzekoa da, zuhaitzondo forman. aizkora eta arrimuan 1 sarreretako adibideak hona ekartzekoak dira, grafia moldatuta.

zuhaixka
iz. Lurretik gertu adarkatzen den zurezko landare ez oso garaia. Ik. zuhamuxka. Zuhaitzak eta zuhaixkak.

Aztergaia: zuhaixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuhaixka, zuhamuxka.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zuhaiska [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zuhaizpe
iz. Zuhaitz azpia. Euskal lurreko zuhaizpe hartan nire hezurrak uztera. Zuhaizpe batean eseririk.

Aztergaia: zuhaizpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

zuhaiztar
adj./iz. Zuhaitzetan bizi dena. Orain dela 60 milioi urte, Afrikako oihanetan ugaztun zuhaiztarrak nagusi ziren. Kanguru zuhaiztarrak.

Aztergaia: zuhaiztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-03-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zuhaiztar eta -g-: Garuna ("Gure ahaide zuhaiztarrak [...] gorila, tarseroa eta humanoidea"); M. Ariztia ("Lurrean, uretan edo zugaitzetan bizi diranez, esaten diegu: lurtarrak, urtarrak edo zugaiztarrak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuhaiztar: HiztEn (ik. arborikola) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zuhaiztar : ElhHizt; zuaiztar : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es arborícola / fr arboricole: Zehazki: zuhaiztar // ElhHizt: arborikola, zuhaiztar // PMuj DCV: zugaztar, zugatzeko, zugatz- // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FB, Lh DBF, DRA.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuhaiztar : ZTC 4: J.R. Aihartza (“bizimodu zuhaiztar”), K. Altonaga (“Partula gehienak zuhaiztarrak dira”, “Hawaii artxipelagoko berrogeita piku akatinelido zuhaiztarrak Liburu Gorrian sartu ziren”); eta erdizuhaiztar : Elhuyar (“portaera erdizuhaiztar”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

egokia da, lantaldearen ustez (lurtar, urlehortar eta bezala eratua).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

zuhaizti
iz. Zuhaitzak landatu diren eremua. Oihan, baso eta zuhaiztietan. Zuhaizti berriak antolatu eta lehengoak zaintzeko.

Aztergaia: zuhaizti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

zuhaiztu, zuhaitz/zuhaiztu, zuhaizten
da/du ad. Zuhaitzez jantzi, zuhaitzak landatu. Bizitzeko ura izango bazuen, lehen larrutu zuen mendia berriz zuhaiztu behar izan zuen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mendi zuhaiztuan euriak ugariagoak izaten dira eta neurtuagoak.

Aztergaia: zuhaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuhaiztu, zuhaitz/zuhaiztu, zuhaizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

zuhaiztu, zuhaitz/zuhaiztu, zuhaizten.

zuhamu
iz. Ipar. Zuhaitza. Haritza da herri hauetan ikusten den zuhamu nagusia.

Aztergaia: zuhamu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'zuhaitza'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zuhaitza, zuhaina.

zuhamupe
iz. Ipar. Zuhamu azpia. Ik. zuhaizpe. Zuhamupe batean.

Aztergaia: zuhamupe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

zuhamutsu
adj. Ipar. Zuhamu asko duena. Oihan zuhamutsua.

Aztergaia: zuhamutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zuhamuxka
iz. Ipar. Zuhaixka. Astakume bat zuhamuxka bati sokatik estekatua.

Aztergaia: zuhamuxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuhaixka, zuhamuxka.

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

zuhandor
iz. Zuhaixka abartsua, lore-horia, oso zur idorra duena eta jateko on diren fruituak ematen dituena (Cornus mas). Zuhandorra, zumalakarrarekin eta laharrarekin batera, zeinek eremu handiagoa hartu, hor borrokatuko da.

Aztergaia: zuhandor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zuhandor ar : Cornus mas; zuhandor gorri : Cornus sanguinea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Cornus mas.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena
zuhauek
izord. zuek izenordainaren era indartua, batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen dena. Guk erratearen beharrik ez duzue zuhauren begiz ikusteko.

Aztergaia: zuhauek

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EH 2014 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak zuhauek forma erabaki du.

zuhaur
1 izord. Ipar. zu izenordainaren era indartua, batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen dena. (-r- bakunarekin). Ik. zeu. Zatoz zuhaur. Zure ikusgarria galduko duzu, zuhaur batere ohartu ere gabe.
2 izord. (zu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Zuk zuhaurek, Jauna, profetei eta apostoluei irakatsi dizkiezu izkribuz utzi dizkiguten egiak.

Aztergaia: zuhaur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zu izord.aren era indartua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Hedadura urria duela eta, ez nuke lehen 5.000 artean sartuko. Bestela honekin batera, nerau, neroni bezalakoak sartu behar dira. Gainera, zerrenda honetan ez dira izenordainak, hauen forma indartuak, erakusleak eta, azaltzen. Iparraldeko forma hauek salbuespen gertatzen dira" (1993-02-10)

zuhirin
1 iz. Ipar. Pipi-hautsa. Zura zuhirin bihurtu arte.
2 iz. Ipar. Zerrautsa. Katu bati zergatik ez erakutsi zuhirinez beteriko ontzi batean beharrak egiten?

Aztergaia: zuhirin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'pipi-hautsa; zerrautsa'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-irin.

zuhirindu, zuhirin/zuhirindu, zuhirintzen
da/du ad. Ipar. Pipiatu. Ik. pipiak jo. Ez da pipirik, zura hala zuhirintzen duenik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Aulki zuhirinduak.

Aztergaia: zuhirindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuhirindu, zuhirin(du), zuhirintzen. Ipar. da/du ad. 'pipiatu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuhirindu, zuhirin(du), zuhirintzen.

zuhur
1 adj. Gauzak zentzuz eta neurriz pentsatu edo pisatu artean aritzen ez dena. Ik. zentzudun. Arrotz guztiak ero sortu ote ditu Jainkoak, eta gu bakarrik zuhur? Hura, ordea, zentzudunago agertzen zaigu bere eroan, gaurko gazte zuhurrak baino. Galdetzeko baimena eskuzabalki eman arren, erantzuteko (edo ez erantzuteko) eskubidea beretzat gorde du, gizon zuhurrari dagokionez. Jende zuhurrak hizkuntza axalari baino gehiago begiratzen diolako mamiari.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Asko aldiz zure ahotik entzun dut hitz zuhurra. O, Jainko, adimen guztiz zuhur eta iratzarria duzuna.
3 (Adizlagun gisa). Ik. zuhurki. Zuhur jokatu.
4 adj. Zikoitza, zekena. Ik. xuhur. Bazen gizon txit aberats bat, guztiz zuhurra eta inori on egiteko eutsia.

Esaera zaharrak

Ergela maiz engana daite, zuhurra behin baizik ez daite. Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean. Ez da zuhur ez dena eroaren beldur. Zahietan zuhur eta irinetan ero.

Aztergaia: zuhur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zentzuduna'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: zuhur-hitz .

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

zentzuduna. Cf. xuhur 'zikoitza, zekena'.

zuhur hitz, zuhur-hitz
1 iz. Zuhurraren, zentzudunaren hitza edo esaldia. Zuhur hitzok, mamia euskal mami garbi ez bada ere, euskal azal ederrez jantziak agertzen zaizkigu.
2 iz. Esaera zaharra. Horrelako zuhur hitzen zuhurtasuna, ezagun denez, antzekoa izaten da herririk gehienetan.
zuhur(ra) izan
du ad.-lok. Ipar. eta naf. g. er. Zentzuduna izan. Hoa hemendik, eta laster, zuhur baldin baduk! Zuhurra baduzu, ez zirika sua ganibet batekin.
zuhurkeria
iz. Zekenkeria. Zuhurkeriarik gabe, bakoitzari bere zatia eman zien.

Aztergaia: zuhurkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuhurki
adb. Zuhurtasunez, zuhur. Jainkoak gauza guztiak zuhurki eta zuzenki egiten ditu. Ibil gaitezen zuhurki eta begiratuki. Ahal dezakedan hotzenik eta zuhurkienik jokatzeko.

Aztergaia: zuhurki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

zuhurtasun
iz. Zuhurra denaren nolakotasuna, aritzeko neurritasun eta zentzua. Lanetik eta zuhurtasunetik datoz aberastasuna eta ongizatea. Horrelako zuhur hitzen zuhurtasuna, ezagun denez, antzekoa izaten da herririk gehienetan.

Aztergaia: zuhurtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuhurtu, zuhur/zuhurtu, zuhurtzen
da/du ad. Zuhur edo zuhurrago bihurtu. Zure azoteak zuhurtuko nau. Haien eta beste anitzen malurrak zuhurtu behar gaitu.

Aztergaia: zuhurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuhurtu, zuhur(tu), zuhurtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuhurtu, zuhur(tu), zuhurtzen.

zuhurtze
iz. Zuhur edo zuhurrago bihurtzea. Zahartzean ere, zuhurtze gutxi.

Aztergaia: zuhurtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zuhurtzia
iz. Zuhurtasuna. Ez da zuhurtzia, izurria den lekura, erremedioetan fidaturik, joatea. Zuhurtziak manatzen zion bezala. Arbasoengandik datorkion jakinduria eta zuhurtzia. Hor iraun nuen, adinez (eta zuhurtziaz?) hazten ari nintzen bitartean.

Aztergaia: zuhurtzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuhurtziagabekeria
1 iz. Zuhurtziarik eza. Ik. arduragabekeria. Ertzainak zuhurtziagabekeriaz jokatu zuela nabarmendu nahi izan zuen.
2 iz. Zuhurtziarik ezak eraginiko egite gaitzesgarria. Zuhurtziagabekeriaren bat egin ote duzu?

Aztergaia: zuhurtziagabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zuhurtziagabekeria sarrera: Prop 1899 ("Bide hura nahiz ezagutu, athera aldi bat egin nuen bakharrik [...]. Zuhurtziagabekeria hartaz behartu nintzen laster urrikitu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuhurtziagabekeria : Euskalterm 7 (hauetan zuhurtziagabekeriazko falta, z. ausartegia...) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zuhurtziagabekeria : ElhHizt (imprudencia), HiruMila (zuhurtzigabekeria: imprudencia), DRA (zu[h]urtziagabekeria: imprudencia, insensatez) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal imprudencia / imprudence formen ordainak: HiztHand: 1 zuhurtasunik ez(a); 2 arduragabekeria // ElhHizt: zuhurtziarik ez(a), zuhurtziagabetasun , zuhurtziagabekeria , arduragabekeria, arinkeria // HiruMila: 1 zuhurgabetasun, zuhurtzigabekeria , zuhurtzia ez; 2 arinkeria, tentelkeria, kaskarinkeria // XarHizt: arinkeria, axolagabekeria // Lur EG/CE: arinkeria // Casve FE: soegigabe(tarzün), zühürgabe(tarzün) // HaizeG FB: arinkeri, zuhurtzia gabetasun // PMuj DCV: 1 arintasun, xorotasun; 2 arinkeria, txorakeria, txoraldi, kaskarinkeria, zentzugabekeria // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

lantaldeak ez du horren premiarik ikusten; baina Zuzenbidea lantzen dutenek izan dezakete zer esanik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-keria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zuhurtziaren aldamenean, apika, zuhurtziagabekeria agertu daiteke'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): 'Zuhurtziagabekeria hitza sartzea ez da onartu'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zuhurtziagabekeria.

zuiar
1 adj. Zuiakoa, Zuiari dagokiona.
2 iz. Zuiako herritarra.
zuin
1 iz. Soroan edo baratzean zuzen ereiteko edo landatzeko eginiko seinalea. Lursailaren ertzetan seinaleak (zuinak, banderatxoak, hesolak, etab.) jarrita, lursailaren beste muturretik ikusteko modukoak.
2 iz. Marra. Lasterketa hasteko hotsaren zain, zuinean bi mutil.
zuka
adb. zu izenordaina eta dagozkion aditz formak erabiliz. Zuka egin, zuka hitz egin. Hitanoz ala zuka?

Aztergaia: zuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zuketa
iz. Zuka hitz egitea. Zuketaren leuntasuna urratuz.

Aztergaia: zuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuku
1 iz. Fruituei eta barazkiei, sakatuz, ateratzen zaien likido urtsua. Ik. ur 5. Laranja zukua.
2 iz. Haragitik-eta, egostean, ateratzen den isurkaria. Haragi zukua.

Aztergaia: zuku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haragi-zukua; laranja-zukua.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laranja-zukua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Adierak ongi azaldu, ez baita oso dotore, adibidez, Eroskik bere produktuak Espainiako lau hizkuntza ofizialetan etiketatzean zumo de naranja euskaraz laranja-zumoa gisa aurkeztea, katalanez suc agertzen den bitartean, hori, gure zuku jatorraren kidea izanik" (1993-01-18)

 - [K201]: "adlag. "Eta axuriek zuku-zuku beteko dute tripatxoa" (Julian Alustiza)" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ez da zuzena elkarketan beti -ur erabili behar dela esatea. Gauza bat da, adibidez, limoi-ura, hots, limoi-zukua urarekin nahasia (erdaraz ere agua de limón deitua), eta beste bat limoi-zukua bera, hots, urik erantsi gabea, zumo de limón, alegia. Egia da, noski, eskuarki laranja-ura esaten dela, baina kasu horiek bakarrak dira (erdarazko agua de naranja eta agua de limón -en kalkoak izanik), baina ez *pomelo-ura, *tomate-ura, *madari-ura, *mertxika-ura, *azenario-ura edo *anana-ura, hauetarako zuku erabiltzea egokiago izanik. Merkataritzan, gainera, honelako xehetasunak garrantzi handikoak izaten dira, etiketan zuku hutsa ala nahasia ote den bereiztu beharra dago eta. Bestalde, aski absurdua litzateke zuku bakarka erabiltzeko utziz, gero honelako esaldiak ezin erabiltzea: Zukurik nahi al duzu? (Honetarako Urik nahi al duzu? ezin esan daitekeelako) Bai. Zeren zukua nahi duzu, laranjarena ala tomatearena? (Eta ez zeren ura nahi duzu, noski, eta are gutxiago laranja-ura ala *tomate-ura?)'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): 'Zuku hitza dela eta, gauzak zehaztasun handiagoz erabiltze aldera, laranja-zukua ere, adibide gisa, eranstea onartu da'.

zukugailu
iz. Fruituei zukua ateratzeko erabiltzen den tresna. Zukugailu elektrikoa.

Aztergaia: zukugailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2009-09-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. lauskigailu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, maileguen kaltetan

esprimidore saihestekoaren ordaintzat emana du arauak zukugailu hau.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zukurutz
iz. Beldurra, izua; beldur aldia, izualdia. Herioari buruz ohi zuten izu-ikara, laborria eta zukurutza ezertarako ez zela adierazten zien bere ikasleei. Bazter guztietan sartu duzu zuk zukurutza edo beldurra.

Aztergaia: zukurutz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zukuruztu, zukurutz/zukuruztu, zukuruzten
da/du ad. Beldurtu, izutu.

Aztergaia: zukuruztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zukuruztu, zukurutz/zukuruztu, zukuruzten. da/du ad. 'beldurtu, izutu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zukuruztu, zukurutz/zukuruztu, zukuruzten.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

beldurtu, izutu.

zukutsu
1 adj. Fruituez eta kidekoez mintzatuz, urtsua. Aihenak hain oparo eman digun mahats zukutsua.
2 adj. Haragiaz-eta mintzatuz, zuku asko duena. Animalia zenbat eta gazteago izan orduan eta zukutsuago eta samurragoa da haragia, baina animalia helduen okelak baino nutriente gutxiago ditu.

Aztergaia: zukutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zukutsu 63: Consumer 50 (adib.: “Plantxan erretako eta zukutsurik gertatzen ez diren okelak ez zaizkio eman behar haur txikiari, lehorregi jazotzen baitzaizkio”), Berria 11 (adib.: “Zukutsua, zukutsua denez, aurtengo uzta literarioaren fruta hau”), EiTB (“Pintxo barra zukutsu bat du, baina horrez gain, iberiko mokadutxoak eskaintzen dizkie bezeroei.”), DiarioVasco (“Aurreko urteetakoa bezain zukutsua izan omen da aurtengo Herriko Bertsolari-Txapelketa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zukutsu 6: Juan Martin Elexpuru 3 (adib.: “Orgasmoa olatu bero eta zukutsuetan ari zitzaidan etortzen, zilean hasten zitzaidan eta nire burmuinetako zokorik ezkutueneraino hedatzen”), Josu Zabaleta (“Baratze-eremu hark, beti berde, ur arrezko erretenez ebakia, landare zukutsu, ilun haiekin, ez zion hartan zehar ibiltzeko gogorik ematen”), Anjel Lertxundi (“Jauregiaren beste aldean, berriz, itsasoaren mugetan, udako tximista sigi-sagatsuek urratzen zuten aldian-aldian zerua argi masusta-zukutsu batez”), Pako Aristi (“’Dan más vueltas que mamón en boca de vieja’; mamon hori fruta txiki zukutsu bat da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es jugoso / fr juteux: Elhuyar: 1 [que tiene mucho jugo] urtsu. 2 [sustancioso] (fig.) mamitsu; baliotsu, etekin handiko; handi / Nolaerran: urtsu, zukutsu / Zehazki: 1 (fruta) heze, zukutsu. 2 (carne, pescado) heze, urintsu. 3 (negocio) etekintsu, etekin handiko. 4 (comentario, novela etc) mamitsu. 5 (cantidad de dinero) handi / Labayru: 1 [que tiene jugo] urtsu, hezetsu. 2 [sustancioso] mamitsu, baliotsu, interesgarri, handi; [ref. a comidas] bigun, samur, -bera, apatz, uxter / Adorez5000: 1 urtsu, mamitsu, heze. 2 [fig. sustancioso] koipetsu, guritsu. 3 [carne] heze, urintsu, koipetsu. 4 [negocio] mamitsu, baliotsu, etekin handiko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso hedatua eta erabilia.

zukutu, zuku/zukutu, zukutzen
1 du ad. Zuku bihurtu. Sandwicha zartaginetik pasatu eta mango bat zukutu dugu.
2 du ad. Zapaldu, birrindu. Azpian hartu du oinak zomorro argala eta ez du lagako zeharo zukutu arte.

Aztergaia: zukutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zukutu, zuku(tu), zukutzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zukutu, zuku(tu), zukutzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u-.

zulagailu
iz. Zuloak egiteko tresna edo makina. Paper zulagailua. Denetarik ikus daiteke azokan: harkaitz gogorrenak apur ditzaketen zulagailuak, zerrategi mugikorrak eta edozein burdindegitan salgai dauden erreminta txikiagoak.

Aztergaia: zulagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. laratro.

zulagarri
adj. Zulatzen duena, sarkorra. Ik. erdiragarri. Deiadar zulagarria.

Aztergaia: zulagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deiadar zulagarria.

zulakaitz
iz. Zizela. Zulakaitzak eta eztenak.

Aztergaia: zulakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zizela'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zizela.

zulaketa
iz. Zulatzea. Ur sakonetan zulaketa berriak egiteko debekua sei hilabete luzatuko duela iragarri du gaur Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.

Aztergaia: zulaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zulatu1, zula, zulatzen
1 du ad. Zuloa edo zuloak egin. Hark harkaitza zulatu, eta ura atera zen. Jesusi saihetsa zulatzen. Baztangak zulaturiko aurpegia.
2 du ad. (Putzuak edo kidekoak) egin, lurrean zulo bat eginez. Handik joanik zulatu zuten beste putzu bat. Gau guztia hilobi zulatu berri batean igaro behar izan zuen. Hobi berria da, harkaitzean zulatua.
3 du ad. Ziztatu. Arantza batek zulatzen nau.
4 da/du ad. Alderik aldeko zuloa egin. Daratuluak altzairua bera ere erraz zulatzen du. Etxegaina zulaturik sartu ziren. Mendia aldez alde zulatuz. Nire esku-oinak iltzez zulatu eta nire hezur guztiak zenbatu zituzten. Hiru ezpatak zulatzen dute zure bihotza. Zulatu zaigu txalupa eta laster hondatuko gara. Txartel zulatu gabeak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Maskor zulatuak.
5 du ad. Airez beteriko gauza baten azalean irekidura egin. Lau gurpilak zulatu zizkioten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). 138 euro galdu ditut gurpil zulatu batengatik.
6 du ad. Ipar. Ezagutzen edo ulertzen ez dena aurkitu edo argitu. Irakurleek nehola ez zutela zulatzen ahalko zer zuen berak egiazki golkoan. Lafon jaunak erakutsi digu nola daitekeen, oraingo argiekin, misterio hori doi bat zula. Zulatu dut azkenekoz mihigaiztoa nor den.

Esaera zaharrak

Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu.

Aztergaia: zulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zulatu, zula, zulatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zulatu, zula, zulatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Izen gisa ere erabilia da. Adibidez, gaztelaniazko 'pinchazo' adierazteko zulatua erabiltzen dugu guk" (1997-07-14)

zulatu2
1 iz. Ziztada. Ezpararen zulatu minak.
2 iz. Airez beteriko gauza bat zulatzea; horren ondorioa. Zulatu batek jokoz kanpo utzi zuen igandean txirrindularia. Goma horrek zulatua dauka.

Aztergaia: zulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zulatu, zula, zulatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zulatu, zula, zulatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Izen gisa ere erabilia da. Adibidez, gaztelaniazko 'pinchazo' adierazteko zulatua erabiltzen dugu guk" (1997-07-14)

zulatzaile
adj./iz. Zulatzen duena. Sator zulatzaileen egitekoa. Zabaletako harri-zulatzaile ospetsua. Txartel-zulatzailea etorri zenean.

Aztergaia: zulatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zapurrak, zulatzaileak.

zulatze
iz. zulatu aditzari dagokion ekintza. Urdail zulatzea noiz gertatzen den.

Aztergaia: zulatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

zuldar
iz. Abereen gaitza, larruazal azpian ateratzen diren har batzuk ezaugarri dituena. Kortan dauden behiei ez zaie zuldarra sortzen, basoan daudenei bai.

Aztergaia: zuldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. zaldar.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'abereen gaitza'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

hipodermosia. Cf. zaldar .

zulo
1 iz. Zerbaiten azalean edo gainaldean gertatzen den irekidura edo sakonunea. Zulo handi ilun batean. Lurrean zuloak eginda, egiten dituzte putzuak. Zuloak tapatzen. Topatuko dut infernuko zuloan badago ere! Berak irekitako zuloan erori zen. Hilobi zuloa egiten ari ziren. Horma-zulo batean hontza zegoen kantatzen. || Bihotzean zulo bat, ez dena betetzen.
2 iz. Zenbait animaliaren babesleku edo gordelekua. Azeriek badituzte zuloak eta zeruko hegaztiek ohantzeak. Akuriak zuloan sartu eta kuzkurtzen dira.
3 iz. lgart. Hilobia. Hilak zulora, biziak asera.
4 iz. Alderik aldeko irekidura. Ez du soinekoan zulorik. Zuloa zabaltzen.
5 iz. Defizita. Neurri horrek 180 milioiko zuloa eragingo die Estatuaren kutxei.

Aztergaia: zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zulo, zilo, sabelune.

zulo beltz
iz. astron. Espazio kosmikoko eremua, dentsitate handikoa, bere eremu grabitatorioan dagoen oro irensten duena. Zulo beltz gehiago aurkitu dituzte astronomoek Spitzer teleskopioari esker. Adituen esanetan, zulo beltzek milioika izarren masa dute.

Aztergaia: zulo beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zulo beltz 115: Elhuyar 15 (adib.: “Teoriak aurresaten du zulo beltzak bata bestearen inguruan biraka ibiliko direla”), Consumer 2 (adib.: “Irrati-galaxiek beren baitan zulo beltzak dauzkate”), Berria 49 (adib.: “Zulo beltzaren irteera oraindik ere ez dago begi-bistan Bruselarentzat, eta hori 2010ean etorriko dela iragarri du”), EiTB 21 (adib.: “Aurreko urteetan, zenbait zientzialarik esan dute LHCk Lur Planeta irentsiko duen zulo beltza eratuko duela”), Jakin (“Berezkoa zaien patxada britainiarra galduta, zulatu eta zulatu hasi ziren, eta azkenean gero estaltzea hilabeteak kostatu zaien kontrolik gabeko zulo beltza egin zuten”), Argia 25 (adib.: “Aurkitu berri den zulo beltzari HLX-1 izena ezarri diote”), DiarioVasco 2 (adib.: “Mutil hauek punkaren ikuspegi modernoa eskaintzen digute, eta beren zaratazko eta distortsiozko zulo beltzean murgiltzen gaituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zulo beltz : Berria 77 (adib.: “Zulo beltzek ez dute berengana erortzen den guztia behin betiko irensten, eta ondorioz informazio oro ezabatzen; nahasi egiten dute”), Harkaitz Cano 16 (“Espazioko zulo beltzak inguruan duen guztia zurrupatzen duenean han, zuloaren erdian bazeunde legez”), Iñaki Segurola 7 (“unibertso ezkutuetakozulo beltzak”), Fernando Morillo (“Pentsamenduak pisurik balu, hausnartu zuen, gela haren grabitazioak zulo beltzerraldoiena eratuko zuen”), Xabier Olarra (“Zulo Beltz bat baizik ez ote da hau?”), Joxean Sagaztizabal (“Stephen Hawking-ek handik urte batzuetara deskubritu zuen zulo beltzaren ikara infinitua”), etab.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es agujero negro / fr trou noir: Elhuyar: zulo beltz (Astron.) / Nolaerran: - / Zehazki: zulo beltz / Labayru: zulo beltz / Adorez5000: zulo beltz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa zulo sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Astron.

zulodun
adj. Zuloa edo zuloak dituena. Itsasora ur bila bazoaz ontzi zulodunarekin. Kanabera zulodun batetik sarturik. Haitz handi zulodunak.

Aztergaia: zulodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

zulogile
iz. g. g. er. Lur-emailea. Ik. ehorzle. Sorbaldan aitzurra duela, badator zulogilea.

Aztergaia: zulogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'lur-emailea'.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

lur-emailea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Herri-mailakoa (Herr.) erabilera-marka eman.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zulogune
1 iz. Sakonunea. Zaldizko bat ikusi nuen zaldi gorri baten gainean, zulogune batean geldirik, sastraka artean.
2 iz. Antzoki, auditorium eta kidekoetan, agertokiaren aurreko gune beheratua, orkestra kokatzen dena. Agertokiko zorua eta argiztapena hobetzeaz gain, orkestraren zulogunea ere konponduko dute.

Aztergaia: zulogune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2002-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

zulokatu, zuloka, zulokatzen
du ad. Zuloz bete. Bidegurutze eta zubi guztiak obusez zulokatzen ari ziren. Pareta bat, ezti orrazeak bezala, dena zulokatua.

Aztergaia: zulokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zilokatu (eta x-) 2, JE ("Zola dena lurra, eta zilokatua itsuski", "Aldarea dena altzeiruz, sahetsetako bi paretak dena marbrez, biak erle-orrazeak bezala dena xilokatuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zil(h)okatu 3: JE Bur (OEHko testuinguru bera), Herr 1946 ("Manubretan bezala bidekurutze eta zubi guzien obuzez zilhokatzen ari zituztelarik"), B. Mendisco ("Bonet zilokatu batetarik bilo zuhail batzu ateratzen zitzaizkiola").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

xilokatu : Casve EF (: percer de trous), Lh DBF (xilhokatu: percer d'un certain nombre de trous, marquer de trous), DRA (agujerear), PMuj DVC (agujerear, acribillar, barrenar, taladrar); xulokatu : PMuj DVC (picar, agujerear formando dibujos); zilokatu : Casve EF (: cribler de trous), HaizeG BF (creuser des trous dans un terrain labourable, percer de trous), Lh DBF (zilhokatu: 1 préparer un champ en creusant des trous pour l'ensemencement; 2 cribler de trous), DRA (1 preparar un terreno para la siembra haciendo agujeros; 2 agujerear, llenar de agujeros, erosionar), PMuj DVC (agujerear, clavar); zulokatu : PMuj DVC (foraminado, -a) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskara batuaren "bidesariak" agintzen du

Iparraldekoek erabili dute, zil(h)o- formakoa; baina Euskara batuaren "bidesaria" dela eta, zulo- hobetsiaren gain eratua dagokio eratorriari.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zuloka, zulokatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

pareta bat, ezti-orrazeak bezala dena zulokatua.

zulotxo
iz. adkor. Zuloa. Zulotxo batetik ikusi ahal izango bagenu, ezta?

Aztergaia: zulotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2002-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh178 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): zulotxo 26: Berria 9, EiTB 13, Argia 4.// zulotxo 178: Argia 8, Berria 31, Deia 3, DiarioVasco 8, EiTB 41, Elhuyar 7, Elkar 40, Erlea 2, Consumer 17, Euskaltzaindia 2, Jakin 2, Laneki 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zulotxo 77: Berria 6, Anjel Lertxundi 5, Unai Iturriaga 3, Edorta Jimenez 3, Javi Cillero 3, Imanol Zurutuza 3, Eider Rodriguez 3, Koro Navarro 5, Sonia Gonzalez 3, Bego Montorio 3, Jose Morales 4, Josu Zabaleta 2, Joan Mari Irigoien 2, Patxi Zubizarreta 2, Ibon Uribarri 2, Lourdes Oñederra 2, Jokin Urain 2, Iñaki Mendiguren 2, Urtzi Urrutikoetxea, Edorta Jimenez, Jon Arretxe, Pello Salaburu 2, Koldo Izagirre, Juan Martin Elexpuru, Xabier Olarra, Juan Garzia, Aitor Arana 2, Joanes Urkixo, Migel Angel Mintegi, Josetxo Azkona, Joxe Austin Arrieta, Xabier Montoia, J.M. Olaizola, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga, J.M. Olaizola, Lander Garro, Markos Zapiain.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

zulotxo Dim. de zulo. . v. zulotto. [Karobiaren] be aldean, otea ta egurra sartzeko zulotxo bat, ate bezela. Ag G 22. Begijetarako zulotxo biña egiten dautsez, [...] jantzi dabez karatula dotoriak. Kk Ab I 56. Begiratu eban kutxa guzia zatirik zati, ta zulotxu batzuk billatu eutsozan. Or Tormes 49. Urez edo garnuz beteten zituen [kilkerren] zulotxuak. Erkiag BatB 36. Uradar ta mangerak zetan egozan jakiteko ta, sartzen zituen lurreko euren zulotxuetan. Ib. 10.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa.

zulu
1 adj. Afrikako hegoaldeko eta hego-ekialdeko arraza beltzeko etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Hamar urterekin arbaso zuluen herrira itzuli zen. Zulu leinuaren botoak eskuratzeko.
2 iz. Etnia horretako kidea. Buthelezi zuluen liderra gobernutik kanpo utzi du Mbekik.

Aztergaia: zulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

zulu 21: Berria 15 (“Apartheid erregimenaren garaian, egun horixe aukeratu zuen gobernu arrazistak boerrek zuluak garaitu zituztela oroitzeko”), EiTB 2 (“Hala, Johnny Clegg zulu zuria Bilboko Casilla Pabiloian egon zenean, gertakari ikaragarria izan zen”), Argia (“ANC babesten zuten milaka eta milaka zuluren aurrean, Mandelak oso hitz ezagunak esan zituen: ‘Har itzazue zuen lantzak, zuen armak, zuen pistolak eta bota itzazue itsasora’”), Laneki (“Hegoafrikako herrixka zulu bat bisitatzea”), Erlea 2 (“Euskaldunak be¬zala, eta zuluak bezala, eta beste herri asko bezala, bekatuaren aurreko balizko irlandar haiek anaien arteko gatazken zaleak ziren, eta horrek ateak zabal-zabal ireki zizkien gure auzokoen irrika kolonialei”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zulu 13: Berria 9 (“Buthelezi zuluen liderra Gobernutik kanpo utzi du Mbekik”), Herria 3 (“Aldi huntan“ Alma” diska berria du aurkeztuko: 13 kantu emaiten ditu obra berri hortan, zenbaitzu Hego Afrikako zulu kantariz lagunduak”), Koldo Biguri (“Jakina, idia bezain indartsua da, baina baita kaskagorra ere, eta zuluak edo errusiarrak bezala joaten da erasora, dena kolpe batean jarriz alegia, eta horrela, zer esanik ez, besteak kokotsean muturreko bat itzuli eta zerraldo bota du lurrera”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zulu : Elhuyar, Labayru; Ez dugu aurkitu ap. Adorez.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zulu, zuluak. Hego Afrikako etnia bat".

Exon: zulu

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa (edo aski argitua, zuluera eskaintzean).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

zuluera
iz. Hegoafrikan mintzatzen den hizkuntza. Debekatua izan dugu eremu publikoetan zulueraz hitz egitea.

Aztergaia: zuluera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 53 // (hizkuntza)

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

zumaiar
1 adj. Zumaiakoa, Zumaiari dagokiona.
2 iz. Zumaiako herritarra.

Aztergaia: zumaiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2002-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: zumaiar izlag. 2: Or Eus (“Zumaiar mutil batek”); Arrantz (“zumaiar txalupa bat zegon desgraziyan”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zumaiar izlag. 1, izond. 4: Egin (“Zumaiar taldea utzi dutenen artean”); M. Oñatibia (“Joxe Etxabe zumayarra”), Onaind (“Jose Goia Urkina zumaiarraren etxean”), Egunk (“Angel Perez Navarro zumaiarra”), M.L. Odriozola (“Hermenegildo Txapartegi zumaiarrari esleitu zitzaizkion lanak”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

zumalakar
iz. Karraskilaren familiako zuhaitza, zur malgukoa (Frangula alnus). Ik. oilakaran. Zumalakarraren ikatzarekin egiten dute ehizako bolbora beltza.

Aztergaia: zumalakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zumalakar; oilakaran : Frangula alnus.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Frangula alnus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Frangula alnus.

zumar
iz. Zuhaitz luzea, hosto horzdunak eta azpialdean iletsuak dituena (Ulmus sp. ). Zumar zurrunak.

Esaera zaharrak

Ez da zer eska gari zumarrari.

Aztergaia: zumar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zumar : Ulmus sp.; zumar adarrapal : Ulmus glabra var. Pendula; zumar hostazabal : Ulmus glabra; zumar hostotxiki : Ulmus minor; zumar ingeles : Ulmus procera; Camperdown zumar : Ulmus glabra var. Camperdown; zumar-orin : Platychora ulmi; zumar-ziza : Lyophyllum ulmarium.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ulmus sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Ulmus sp.

zumardi
1 iz. Zumarrak dauden eremua.
2 iz. Zumarrak landatu diren pasealekua. Zumardiko banku batean eserita.

Aztergaia: zumardi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-di.

zumarragar
1 adj. Zumarragakoa, Zumarragari dagokiona.
2 iz. Zumarragako herritarra.
zumartxuri
iz. Zurzuria. Zumartxurien burua.

Aztergaia: zumartxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zurzuria' Populus alba.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txuri.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zurzuria (53.9: Populus alba).

zume
1 iz. Salix generoko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaren izen arrunta (Salix sp. ). Ik. sahats.
2 iz. Zume mota txikia, saskiak egiteko erabiltzen diren adar malguak dituena (Salix viminalis). Ik. mihimen; zumitz 3. Ihi eta zume bigunez. Zume kulunkariak. Zenbait zuhaitz berez datoz, halatsu zume malgua. Arrastaka joan zen zume batzuk zeuden tokira.
3 iz. Zume adarra. Zume batez zafratu. Saskigileak zume sorta lurrean zuen. Zumezko otarreak eta aulkiak.

Aztergaia: zume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zume : Salix sp. (S. viminalis, S. eleagnos, S. fragilis, S. alba); zume gorri : Salix purpurea; zume hauskor : Salix fragilis; zume hostoestu : Salix eleagnos; zume jator : Salix viminalis; zume negarti : Salix babylonica; zume zuri : Salix alba; olibo-zume : Elaeagnus angustifolia; supizteko zume-ardagai : Phellinus igniarius.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zume, zumagintza, zumategi.

Euskaltzaindiaren Arauak

Salix sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Salix sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "mihimen ere" (1993-02-20)

zumegintza
iz. Zumezko gauzak egiten dituenaren lanbidea.

Aztergaia: zumegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: mimbrería (especialidad).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

zumintz
iz. Aloea.

Aztergaia: zumintz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'aloea' Aloe sp.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

aloea.

zumitz
1 iz. Zurezko zerrenda mehe eta luzea. Makila bi puska egin eta egur azalezko zumitz batekin lotuaz gurutze bat moldatu, eta ahalik ongien zulo hartan ipini zuten.
2 iz. Gaztari forma emateko moldea. Zumitz horrekin gazta politak egiten dira.
3 iz. bizk. Zumea (landarea eta landarearen adarra). Zumitzezko jarleku apalak.

Aztergaia: zumitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Xexto txikiak egiten ari zan, gaztaiñezko zumitzekin, dotore asko" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

zumo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zumo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zuku; elkarketan, -ur (laranja-ur...) ].

Aztergaia: zumo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh22 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

zumo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zumo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zuku; elkarketan, -ur (laranja-ur...)].

zumo 19 (EiTB 15); zuku 1644.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zumo 9; zuku 320.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zumo, (h)ur.

Euskaltzaindiaren Arauak

e. zuku (edo, elkarketan, -ur: laranja-ura).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baita nazioartekoa formaz nahiz adieraz.

gaztelaniak bakarrik bereizten du 'zumo/jugo', eta ez dago euskaraz hala egin beharrik; batzordeak ez du ikusten zumo-ren premiarik: aski dira zuku eta -ur (laranja-ur, limoi-ur, etab.).

Debekua bere horretan uztea proposatu da. zuku sustatzeko ahalegina egin da, eta badirudi idatzizkoan lortu dela, baina oraindik ahozkoan kostako da ordezkatzea. Horregatik komeni da debekua mantentzea.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. zuku (eta, elkarketan, -ur : "laranja-ura").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: zumo* e. zuku. || Eranskineko (edo elkarketan -ur: laranja-ura) delakoa kendu, ez baita zehatza. Txikitan maiz hartzen genuen erdaraz ere "agua de naranja" eta "agua de limón" izenekoak, hor zukua + ura nahasirik. Fruituaren barneko likidoa adierazteko, ordea, zukua da hitz tekniko egokiena.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zunburrun
iz. g. er. Burrunba. Eltxoen zunburruna.

Aztergaia: zunburrun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

burrunba.

zunda
1 iz. Berunezko pieza bat duen haria, itsasoaren sakonera edo hondoaren nolakotasuna ezagutzeko erabiltzen dena; uraren edo lurraren azpian azterketak egiteko erabiltzen den tresna. Arrantzu tokiren batera iristen zirenean, zunda botatzen zuten.
2 iz. Medikuntzan, gorputz barneko hodi edo barrunbeetara iristeko tresna. Sudur-zulo batetik urdaileraino zunda sartuta, elikagaiak jasotzen ditu, ahotik hartutakoaren osagarri.
3 iz. Tresna egokiz hornituriko ibilgailua, atmosfera edo espazioa aztertzeko erabiltzen dena. Sei urte behar izan zituen espazio zundak Jupiterrera iristeko. Stardust zundak kometa baten isatsetik harturiko laginak ekarri zituen urtarrilean Lurrera. Goi atmosferara jaurtitzen diren zunda globoak.

Aztergaia: zunda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'itsasoko aztertresna' adierakoak INav dira: zunda (48) eta zundatu (12); b) 'aztertu, arakatu' (psikologiaren eremuan): zundatu 17, L (Ch 7, He 2, Dh 5, MarIl 2, Jaur); zundau (Azc) eta sondatu 29 (SP).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'soroa' adierako zunda eta zundadun agertu dira (M. Onaindia); b) 'itsasoko aztertresna' adierako sonda 5 (A. Zubikarai 1 eta sonda burdiña; J.L. Aramendi eta J.A. Agirre); eratorrietan: sondeatu 1 (UZEI) eta zundaketa 2 (EHAA 1990-06-01); c) hedadurazkoetan: c1) 'azterketa (soziologikoa)' adierako sondeo 3 (A. Biteri 2; Hemen 1987-10-23); globo sonda 1 (J.M. Torrealdai); c2) medikuntza-arloko sonda 1 (A.M. Labaien).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sonda : AB38 1; Euskalterm 7; HiztEn ("ik. zunda"); espaziokoa: AB38 1; Euskalterm 4; medikuntzakoa: Euskalterm 8; soziologikoa: Euskalterm 1; sondahodi : AB38 1; sondaketa : Euskalterm 6; espaziokoa: Euskalterm 6; medikuntzakoa: Euskalterm 2; sondari : Euskalterm 1; sondeo : AB50 2; DFrec 2 ('azterketa , lurrean'); zunda : AB38 1 (eta zunda mikrometrika 1); HiztEn-LurE; zundaketa : AB50 1; HiztEn; zundaldi : AB38 1; zundatu : HiztEn-LurE; zundatze : LurE.

zundaketa
iz. Zundatzea. Hogeita hamar lagun inguruk elkarretaratzea egin zuten atzo trena igaroko den lurretan egiten ari diren zundaketak salatzeko.

Aztergaia: zundaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zundatu, zunda/zundatu, zundatzen
1 du ad. Zundaren bidez neurtu edo aztertu. Ozeano Artikoko itsas hondoa zundatu, eta bertatik erauzitako lurra aztertu dute. Zundatu, eta urak 75 metroko sakonera duela eta hondoa harrizkoa dela jakinen duzue.
2 du ad. Aztertu, arakatu. Ez ezazu zunda Jainkoaren obren barrentasuna. Jujamendu gorde eta ezin zundatuzkoak.

Aztergaia: zundatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zundatu, zunda(tu), zundatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zundatu, zunda(tu), zundatzen.

zundatzaile
adj./iz. Zundatzen duena; arakatzailea. Bihotzen ezagutzaile eta zundatzaile den Jainkoa.

Aztergaia: zundatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zundatze
iz. Zundaren bidez neurtzea; aztertzea, arakatzea. Zundatze lanak.

Aztergaia: zundatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

zunharrar
1 adj. Zunharrekoa, Zunharreri dagokiona.
2 iz. Zunharreko herritarra.
zunharretar
1 adj. Zunharretakoa, Zunharretari dagokiona.
2 iz. Zunharretako herritarra.
zuntoi
iz. Zutoina, bereziki zurezkoa. Meazuloetarako zuntoiak. Zuntoietarako besterik ez bezalako zura duen zuhaitza.

Aztergaia: zuntoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zuntoi 7 aldiz agertu da: a) 'oinarria, zutabea' irudizko adierakoa behin (SMitx: fede-zuntoi) eta b) 'egurrezko zutabea' adierakoa 6 aldiz (Munita); zutoin 9 aldiz: a) 'egurrezko haga' adierakoa 5etan: L 3 (Jnn 2 eta JE Ber); Or 2; b) 'elizako zutabea' adierakoa behin (Ldi); c) zutoin gelditu 'zurrun gelditu' behin (Or) eta d) 'haga (materiala zehaztu gabe)' adierakoa bitan (Mg, Izt).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zuntoi 3 aldiz jaso da, adiera banatan: a) 'haga, materiala zehaztu gabe' (J.K. Igerabide); b) 'oinarri' irudizkoa (Bizi araua) eta c) 'egurrezko haga, enborra' (A. Sarriegi); zutoin 14 aldiz: a) 'oinarri' irudizkoa bitan (F. Krutwig; Bitez); b) 'etxe, elizako zutabea' hirutan: B 2 (J.K. Ibargutxi; S. Onaindia), EB 1 (T. Arregi); c) 'metalezko zutabea' behin (T. Arregi); d) 'haga (materiala zehaztu gabe)' 8 aldiz (A. Sarriegi, S. Ariztondo, X. Mendiguren, I. Haranburu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuntoi : AB38 8 ('haga' 2, 'pivotante' 1, 'zutabea' 5); HiztEn ("ik. zutoin"); zutoin 'postea, tantaia': DFrec 3; AB38 3; AB50 1; Euskalterm 21; zutoin 'habea': AB38 1; zutoin 'zutikako haga, oinarria': HiztEn; LurE; zutoiburu 'kapitela': Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zutoina, batez ere zurezkoa'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

cf. zutoin : adiera berekoak al dira, eta zurezkoak?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zutoin [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zuntz
1 iz. Hariaren osagai bakunetako bakoitza. Ik. izpi; piru 2.
2 iz. Eho eta irun daitekeen gaia, hari itxurakoa; hari itxurako gauzakia. Kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza. Adarkizko zuntza.
3 iz. Landareen edo animalien ehunen osagai oinarrizkoa, hari itxura duena. Giharraren zuntzak.
4 iz. Landaretiko elikagaien zatia, mantenugairik ez duena eta digestioa egitean entzimek eraldatzen ez dutena, baina hesteen lanean garrantzi handia duena. Egunean 25-30 gramo zuntz hartzea gomendatzen da, hesteetarako osasungarria baita. Kakao zuntza hartzeak odoleko kolesterol maila jaisten laguntzen du.

Aztergaia: zuntz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuntz, piru.

zuntz haustura, zuntz-haustura
iz. Giharretako zuntzen haustura, giharren bat-bateko uzkurtze bortitzegi baten edo gehiegizko ahalegin baten ondorio dena. Etxeberriak zuntz-haustura du eta jokatu gabe egongo da hiru astean.

Aztergaia: zuntz-haustura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh112 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan zuntz-haustura, -etendura formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuntz-etendura : Euskalterm 1; zuntz-haustura : Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Berria 2000koak, gaurko prosan: zuntz haustura 48, zuntz-haustura 3, zuntzen haustura 1, zuntz mikro-haustura 1, zuntz gurutzatua hautsi 1 (eta zuntza / zuntzak apurtu bana).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal rotura de fibras / déchirure de fibres formen ordainik ez dugu aurkitu ap. HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

LB: 135; ETC: 866

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt:zuntz-etendura; zuntz-urradura (Med.) rotura de fibras, rotura fibrilar; Adorez: zuntz-haustura: ruptura de fibras; Labayru: 0; NolaErran: se faire une déchirure musculaire giharrean urrako/urradura bat egin. Euskalterm: zuntz-haustura (rotura de fibras; déchirure de fibres, déchirure musculaire; claquage; strain, pulled muscle, TN).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zuntz (fibra baino h.), zuntz haustura (kirol lesioa)".

ekografia 1 iz. Diagnosi teknika, ultrasoinuen bidez egiten den behaketan oinarritzen dena. Ekografia egin da haurdunaldia zenbat denborakoa den zehazteko. Ekografia egin zioten atzo eta zuntz haustura bat duela baieztatu dute. Ekografiaren emaitza. // uzkurdura 2 iz. (Giharrez eta kidekoez mintzatuz). Hasiera batean zuntz haustura zirudiena gihar uzkurdura baino ez da, eta aste pare bateko atsedena nahikoa izango du sendatzeko. // zuntz 3 iz. Landareen edo animalien ehunen osagai oinarrizkoa, hari itxura duena. Giharraren zuntzak. Etxeberriak zuntz-haustura du eta jokatu gabe egongo da hiru astean.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea (aski maiz ageri da gaur, prentsan eta; baina ez dagokio sarrera edo azpisarrerarik hau bezalako hiztegi batean).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. zuntz sarrerako adibidea azpisarrera berrira eraman.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-haustura.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuntz eta haustura sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: sartzea. || Kirol prentsan duen maiztasuna ikusirik sartu egingo nuke (Ereduzko Prosa Dinamikoa corpusean, 71 agerraldi 58 artikulutan). Kontuan izan behar dugu euskarak oraindik ere guztiz amaitu gabe duela estandarizazioa, eta horrelako izen elkartuak hiztegiratzea lagungarria izan daiteke. Azpisarrera ez bada, adibidea behintzat eman daiteke, ala?

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Adibide gisa aipatuko da zuntz sarreran: "zuntz iz.: zuntz-haustura".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper