Birformulatzaile esplikatiboek, oro har, birformulazio prozesuetan betetzen dituzten funtzio nagusien artean identifikazio- eta zehaztapen-funtzioa aipatu behar da lehenik: birformulakizunari erreferentzia jakin bat esleitzen dio, eta horregatik deitzen dugu erreferentziazko birformulazioa. Honetan datza birformulazio prozesua: birformulatzailearen bidez birformulakizunari erreferentzia jakin bat esleitzen zaio atal birformulatzailean; hots, identifikazio edo zehaztapen bati bide emateko erabiltzen da. Denborazko eta lekuzko esapideak argitzeko erabiltzen da, edota deiktikoen eta sintagma zehaztugabeen erreferentzia identifikatzeko edo zehazteko:
Sortu zenetik —XIX. mende-hasieratik, alegia—, biologiak ez dio utzi egituretan barrentzeari eta funtzioetan sakontzeari (Juan Garzia).
Baina bideratutako dirua Europako batez bestekora hurbiltzen joateko eskatu zuten; hau da, Barne Produktu Gordinaren % 3 ingurura hurbiltzeko (Berria).
Erreferentzia esleitu |
Zehaztapena (“especificación”) zehaztugabea > zehaztua |
Determinatzaile zehaztugabea: bat, batzuk, zenbait…; mugatzaile generikoa: ‑a(k) > zehaztua. |
Identifikazioa (denbora, lekua…) Itxuraz zehaztua > zehaztua… |
sintagma mugatua: hori (Azken ikuspuntu hori…) |