[…]
Nazioarteko Erregistro Nazionalean immatrikulaturik dauden itsasontzietan, kapitaina edo haren ordezko ofiziala —makineriako burua, esate baterako—, biak ere itsasontzian eta tostartekoen artean ordena betearazten dela, ingurumena babesten dela eta segurtasuna zaintzen dela bermatzearen arduradun izanik, Europar Batasuneko kide den estatu bateko, Europako Esparru Ekonomikoko kide den estatu bateko edo Suitzako Konfederazioko herritarrak izango dira. Eginkizun horiek bete ahal izateko, ezinbesteko kualifikazio profesionalak dituztela, frantsesaren ezagutza-maila nahikoa dutela, itsasontziko dokumentazioa prestatzeko ezagutza juridiko nahikoak dituztela eta kapitain gisa botere publikoa egikaritzeko beharrezkoak diren eskumenen jabe direla egiaztatu beharko dute izangaiek. Azken xedapen horren aplikazio-baldintzak Estatu Kontseiluaren dekretu baten bidez zehaztuko dira, armadore eta marinel interesdunen ordezkari gehien dituzten elkarteen irizpenean oinarriturik.
16. artikulua
[…]
Ongi ikusteko moduko leku batean dagoen taula batean, egitekoak nola antolatu adierazi beharko da, bai eta, eginkizun bakoitzerako, itsasoan eta portuan eskaini beharreko zerbitzuen programazioa zehaztu ere. Taula frantsesez eta ingelesez idatzi beharko da, eredu estandar baten arabera.