151. artikulua[1481]
Europako legegintzako egintzaren proiektu bat subsidiariotasun-printzipiora egokitzeari buruzko irizpen arrazoitua ematen duten ebazpen-proposamenak eta subsidiariotasun-printzipioa urratzeagatik Europar Batasuneko Justizia Auzitegian errekurtsoa jartzeko proposamenak, zeinak aurkezten baitira Konstituzioaren 88.6 artikuluan oinarrituta, zortzi asteko epean onartuko dira, hurrenez hurren, Europako legegintzako egintzaren proiektua Batasuneko hizkuntza ofizialetara bidaltzen denetik edo horiek oinarri dituen Europako legegintzako egintza argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Azterketa-prozedura geldiarazi egingo da epe hori igarotakoan.