[…]
Beste alde batetik, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 9.4 artikuluak Valentziako herritarrek Valentziako Erkidegoaren bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean banaka edo taldean parte hartzeko duten eskubidea finkatzen du, eta eskubide hori bi hizkuntza ofizialetan egikari daiteke inolako diskriminaziorik egin gabe, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 6. artikulua kontuan hartuta. Era berean, Generalitati eginkizuna eratxikitzen dio, gizarte-eragileek eta gizarte zibil osoak gai publikoetan parte har dezaten sustatzeko.
31. artikulua.— Herritar aktiboen eskualde-kontseiluak
2. Herritar aktiboen eskualde-kontseilu bat sortuko da Erkidegoko eskualde bakoitzean; kontseilu horrek Herritarren Partaidetzarako Kontseiluaren hedapen-lana egingo du lurralde bakoitzean, haren mende egongo da funtzionalki, eta bilkuren berri emango dio. Ondorio horietarako, hauxe hartzen da eskualdetzat: ezaugarri historiko, sozial, kultural eta linguistikoak partekatzen dituzten geografia- eta giza ezaugarrietan oinarritutako udalerrien multzoa.
51. artikulua.— Parte hartzeko foroak
1. Generalitatek Valentziako herritarrek Erkidegotik kanpo duten elkarte-mugimendua bultzatuko du, eta Erkidegotik kanpo dauden valentziar zentroen jarduera sortu eta mantentzea sustatuko du (Cevex). Zentro horien lehentasunezko helburua hauxe izango da: Valentziako herriarekiko lotura sentimentalak, afektiboak, sozialak eta kulturalak zaintzea, bai eta haien historiaren, berezko hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza sustatzea ere.