Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.2.48. 7/2023 Legea, otsailaren 23koa, Aragoin hodeiko teknologiak (cloud teknologiak) ezartzeko eta garatzeko neurriei buruzkoa


8.4.2.48. 7/2023 Legea, otsailaren 23koa, Aragoin hodeiko teknologiak (cloud teknologiak) ezartzeko eta garatzeko neurriei buruzkoa[792]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) API, ingelesezko siglen araberako aplikazio-programazioko interfazea (Application Programming Interface): aplikazioen softwarea garatzeko eta integratzeko erabiltzen den definizioen eta protokoloen multzoa da, eta bi software-aplikazioren arteko komunikazioa ahalbidetzen du, arau-multzo baten bidez.

b) Cloud edo hodei publikoa: hodeiko teknologia-zerbitzuen hornitzaile baten jabetzako azpiegitura, Internet bidez administratu eta eskaintzen duena.

c) Cloud edo hodei pribatua: ente pribatu edo publiko bakar batek erabiltzen dituen baliabide informatikoak, haren datu-zentroan fisikoki kokatuta egon daitezkeenak edo kanpoko zerbitzu-hornitzaile batek ostatatuta.

d) Cloud edo hodei hibridoa: tokiko azpiegitura (edo cloud pribatua) eta cloud publikoa konbinatzen dituen eredua.

e) Proba-ingurune segurua, sandboxa: proba-ingurune kontrolatua da, teknologia berritzaile edo disruptiboekin (cloud teknologiak, adibidez) segurtasunez esperimentatzeko diseinatua.

f) Etiketatzea edo tagginga: cloud teknologietan erabiltzen den baliabide bakoitza etiketa batekin lotu daiteke, non baliabide etiketatuaren edozein propietate edo ezaugarri adierazten den.

g) Azpiegitura kode gisa (IaC): konputazio-azpiegitura kode informatikoen edo programazio-lengoaia espezifikoen bidez konfiguratzeko praktika da, azpiegitura informatikoak eskuz eta banaka konfiguratu beharrean.

h) Fog computinga edo laino-konputazioa: arkitektura informatiko deszentralizatua da, non datuak, komunikazioak, biltegiratzea eta aplikazioak datu-iturriaren eta hodeiaren artean banatzen diren.

i) Cloud eredua: une jakin batean har daitekeen cloud teknologia motari dagokio; cloud eredu pribatua, cloud eredu publikoa edo cloud eredu hibridoa izan daiteke.

j) Cloud politika: hodeian teknologiak hartzeko antolakunde batek hartu beharreko estrategia markatzen duen dokumentua da, eta zenbait eremu hartzen ditu barnean, hodeian teknologiek erabiltzen dituzten datuen eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

k) Datuaren politika: informazioarekin lotutako prozesuei dagokie, aldez aurretik ezarritako eredu batzuen arabera gauzatuak.

l) Cloud teknologiak integratzeko zerbitzua: cloud teknologien hornitzaile baten azpiegituretan zerbitzuak ezartzen laguntzeko aholkularitza edo enpresa integratzaile batek eskaintzen duen zerbitzu profesionala.

m) Cloud teknologien zerbitzuak edo cloud zerbitzuak: cloud zerbitzuak dira, zeinetan teknologien hornitzaile batek hodei publikoan azpiegiturak eskaintzen dituen.

n) Softwarearen subiranotasuna: lan-kargak hornitzaile baten softwarearen mende egon gabe exekutatzeko gaitasuna da.

ñ) Subiranotasun digitala: erabilera digitalaren gaineko kontrola izateko gaitasuna.

o) Cloud konponbideak: hodeiko teknologietan eskuragarri dauden elementuekin lehentasunez edo modu bakarrean eraikitzen den konponbide teknologikoa da.

p) Cloud teknologiak, hodeiko teknologiak edo cloud computinga: eredu bat da, aukera ematen duena sarbide egokia eta eskariaren araberakoa izateko konfigura daitezkeen konputu-baliabide batzuetara, hala nola sareetara, zerbitzarietara, biltegiratzera, aplikazioetara eta zerbitzuetara, zeinak azkar hornitu baitaitezke eta eskatzailearen eskura jar baitaitezke, kudeaketarako eta zerbitzuaren hornitzailearekiko interakziorako ahalegin txikiarekin.

q) Lurreratzeko eremua, landing zone ingelesez: hodei publikoko ingurune bateko gobernu-mekanismo bat da, eta aukera ematen du, kontu anitzeko inguruneen eta funtzioen bereizketaren bidez, erabilera komunerako ezaugarri jakin batzuk dituen ingurune bat hodeira estrapolatzeko, hala nola ingurune tradizionaletan erabiltzen diren sare-sistemak, identitatea, gobernantza, hesiak eta segurtasun-perimetroak, betiere segurtasun-geruza gehigarri bat gehituta.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper