Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.123. 28/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, Enpresa Emergenteen Ekosistema sustatzekoa


8.1.123. 28/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, Enpresa Emergenteen Ekosistema sustatzekoa[451]

VI. TITULUA
Enpresa emergenteak sustatzea

24. artikulua.— Enpresa emergenteen Espainiako ekosistema ezagutzea eta zabaltzea

1. Estatuko Administrazio Orokorrak enpresa emergenteak eta haien finantzaketa-eragileak, azeleratzaileak eta inkubatzaileak erakartzeko hiriguneei buruzko informazioa argitaratuko du web-atari baten bidez; web-atari horretan, gutxienez, gaztelaniaz, hizkuntza ofizialetan eta beren autonomia-erkidegoen estatutuetan aitortutako hizkuntzetan eta ingelesez emango da informazioa, betiere Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioari beren jardueraren berri eman badiote, enpresa emergenteen Espainiako ekosistema sustatzeko eginkizunekin lankidetzan aritzeko.

Ekintzailetzaren Bulego Nazionalak bere zerbitzu-katalogoaren barruan txertatuko du informazio hori, eta gure herrialdeko ekintzailetzarekin lotutako informaziorako irispide nagusia izango da.

2. Aurreko apartatuan aipatzen den web-atariak ondoko baldintzak jakinaraziko ditu, gutxienez, gaztelaniaz, hizkuntza ofizialetan eta beren autonomia-erkidegoen estatutuetan aitortutako hizkuntzetan (hizkuntza horietarako, informazio-edukiari dagokionez), bai eta ingelesez ere: ekintzaileak, inbertitzaileak eta kualifikazio handiko profesionalak Espainian sartzeko eta bertan bizitzeko baldintzak, irailaren 27ko 14/2013 Legearen arabera; baldintza horietaz gain, beharrezko dokumentuak, aplikatu beharreko tasak eta prozeduraren azalpen zehatza jakinaraziko ditu, bai eta beharrezko bisak eta baimenak eskatzeko interfazea ere. Interfaze horrek ordainketa-pasabide bat izango du dagozkion tasak ordaintzeko.

Azken xedapenetako seigarrena. 22/2015 Legea, uztailaren 20koa, Kontu Auditoriarena, aldatzea

Bi. Hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzen da; hau da haren edukia:

«Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Enpresa eta sukurtsal jakin batzuek sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko zergei buruzko informazioa emateko betebeharra

Lehenengoa. Informazioa ematera behartuta dauden enpresak eta sukurtsalak.

6. 4. eta 5. apartatuetan filialei eta sukurtsalei buruz xedatutakoa ez da aplikatuko, baldin eta sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko izaera duten zergei buruzko txostena jada egin badu azken sozietate nagusi batek edo estatu kide bateko zuzenbidearen mende ez dagoen talde bateko kide ez den sozietate batek; betiere, txosten horren edukia bateragarria bada xedapen honetan aurreikusitakoarekin, eta, beraz, bateragarria bada bigarren apartatuan araututako txostenaren edukiarekin, eta, gainera, irizpide hauek betetzen baditu:

a) Jendearentzat irisgarri jartzea, doan eta irakurketa automatikoko formatu elektroniko batean:

ii) Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean, gutxienez.

Hirugarrena. Argitalpena eta irisgarritasuna.

2. Sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko zergei buruzko txostena eta aurreko apartatuaren arabera enpresek argitaratutako aitorpena jendaurrean jarri beharko dira, dohainik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean gutxienez, txostena egiten den ekitaldiko balantzea ixten denetik sei hilabeteko epean, honako webgune honetan:

a) Enpresarenean, lehenengo apartatuko 1. zenbakia aplikatu behar denean.

b) Enpresa filialarenean, lehenengo apartatuko 4. zenbakia aplikatu behar denean.

c) Sukurtsalarenean edo sukurtsala eratu duen enpresarenean, baldin eta lehenengo apartatuko 5. zenbakia aplikatu behar bada.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper