Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

pediatriko

adj. Pediatriarena, pediatriari dagokiona. Onkologia pediatrikoko arduraduna.

pediera

iz. Hegoafrikan mintzatzen den hizkuntza.

pedigri

1 iz. Arraza garbiko animalia baten aurrekoen multzoa; aurreko horien berri ematen duen agiria. Txakurrak kalean harrapatu eta, pedigria faltsifikatuta, haiek saltzetik bizi zen.

2 iz. Irud. Gure hizkuntzaren eskubideak errespeta daitezen eskatzeko ez dugu inolako pedigririk aurkeztu beharrik.

pedizelo

1 iz. Bot. Perretxikoetan, txapelari eusten dion zurtoin modukoa.

2 iz. Bot. Landareetan, lore edo fruitu bakarrari eusten dion txortena.

pegar

1 iz. Lurrezko ontzi handia, sabela zabala eta ahoa eta hondoa estuak dituena. Ik. suil. Pegarra iturrian bete. Neskatxa bat agertu zen, pegarra buruan. Makurtu zuen pegarra eta edatera eman zion. Pegar bat urrez eta zilarrez betea. Iturrira maiz doan pegarrak muturra hausten du (esr. zah.).

2 iz. Pegar baten edukia. Ik. pegartara. Pegar bat esne.

pegargile

iz. Pegarrak egiten dituen eltzegilea.

pegartara

iz. Ipar. Pegar baten edukia.

pegartegi

1 iz. Sukaldean, pegarrak dauden tokia.

2 iz. Sukaldeko isurbidea. Pegartegi zuloa.

pegatu, pega, pegatzen

1 da/du ad. Heg. Lgart. Itsatsi. Ik. kolatu. Afixak pegatzen ari zen.

2 zaio/dio ad. Heg. Lgart. Eritasun edo kideko bat kutsatu.

pega-pega egin (pega-pega eginda esapidean erabiltzen da 'erabat itsatsirik' adierarekin). Heg. Lgart. Bikoteak pega-pega eginda ari dira dantzan. Igandero irratiari pega-pega eginda egoten gara. Larruazalari pega-pega eginda zuen Estherrek soinekoa.

pegesa

1 iz. Ipar. Huskeria. 50 libera zer da?, pegesa bat.

2 adj. Ipar. Hutsala.

pegeseria

iz. Ipar. Huskeria. Ik. pegesa.

pehleviera

iz. Antzinatean Iranen mintzatzen zen hizkuntza.

peia

iz. Ipar. g.er. Galga, frenoa. Ik. balazta.

peiatu, peia/peiatu, peiatzen

du ad. Ipar. g.er. Galgatu. Orgak peiatu.

peioratibo

adj. Hitzez edo esapideez mintzatuz, gutxiesgarria. Hitz horrek beti izan du kutsu peioratiboa.

peita

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, peita-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. beita].

peitu

1 iz. Zah. edo Jas. Gabezia, falta. Ik. eskasia 2; ments 2. Ur peituz zimeltzen den lorea. Pobrezian eta peituan.

2 (Izenondo gisa). Urria, eskasa. Zuen ene baitarako zerbitzu peitua. Gizon bizar-peitutik eta emazte bizartsutik ihes egik nola kutsutik (esr. zah.).

peitu izan 1 da ad. (Osagarritzat -en atzizkia hartzen duela). Falta izan. Gauza baten peitu naiz: zerbait falta zait.

2 da ad. (3. pertsonan). Falta izan. Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira (esr. zah.).

peitutasun

iz. Ipar. Zah. Urritasuna, gabezia.

peka

iz. Heg. Orezta (orban txiki gorrixka).

pekada

iz. Ipar. Oilagorra.

pekari

iz. Basurdearen antzeko ugaztun amerikarra (Tayassu sp.).

pekatsu

1 adj. Heg. Oreztaz betea. Sudurra zapal samarra zeukan, matrail pekatsu bien erdian.

2 adj. Heg. Orbanez betea. Pedro Migelen erretratu bat, hori, pekatsu, pipi zuloz eta hautsez betea.

pekatu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pekatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bekatu].

pekazto

adj. Bizk. Pekatsua.

pekindar

1 adj. Pekingoa, Pekini dagokiona. Ik. beijingdar. Pekindar kirolaria.

2 iz. Pekingo herritarra.

peko

iz. Ipar. Azpikoa, mendekoa. Oro dira haren peko, hura ororen gehien. Elgebarne buru, besteak haren peko. Erregea eta pekoak.

pekora 1 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean). -en mendean. Inoren pekora egon.

2 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean). -en kontura. Dirutxoa egingo du nire pekora.

pelagiko

adj. Itsas zabalari dagokiona.

pelakatu, pelaka, pelakatzen

da/du ad. Ipar. g.er. Melatu, pelatu.

pelatu1, pela, pelatzen

da/du ad. Ipar. Melatu, blai egin. Ik. mutildu2. Izerdiz pelaturik.

pelatu2, pela, pelatzen

1 da/du ad. Lgart. Norbait ile gabe utzi; soildu (burua, mendiak edo kidekoak). Ik. mutildu2. Heuk esan hidan pelatzeko umea.

2 (Era burutua izenondo gisa). Gizon kasko-pelatuak. Mendi tontor pelatuaren gainean.

pelbis

iz. Anat. Hezurrezko gerriko modukoa, enborraren oinarri eta beheko gorputz adarren lotura dena. Pelbisaren formagatik ondorioztatu dugu emakume batena dela eskeletoa.

peldo

iz. Ipar. g.er. Menda.

pelea

iz. Heg. Zah. Borroka.

peleatu, pelea/peleatu, peleatzen

da ad. Heg. Zah. Borrokatu.

pelegrin

iz. Ipar. Erromesa, beilaria. Bi urte iragan ditut Espainian pelegrin gisa. Pelegrin zihoan beila konplitzera.

pelegrinaje

iz. Erromesaldia.

pelikano

iz. Hegazti palmipedoa, uretakoa, luma-zuria, mokoa luzea eta zabala, eta behe barailan umeak elikatzeko janaria gordetzen duen poltsa gisako bat duena (Pelecanus onocrotalus). Aitazko maitasunaren irudia da pelikanoa.

pelikula

1 iz. Filmak grabatzeko edo argazkiak egiteko erabiltzen den zinta.

2 iz. Heg. Filma.

pella

1 iz. Jaki gozoa, irinez, esnez, azukrez eta gurinez eginiko ore zatiak frijituz prestatzen dena. Pellak eta torradak jateko ohitura dago inauterietan.

2 iz. Naf. Azalorea.

pellatar

1 adj. Pellakoa, Pellari dagokiona.

2 iz. Pellako herritarra.

pello

adj. Kaikua, zozoa. Tratulariak ere ez baitziren osoki pelloak.

pellokeria

iz. Guztiz agerikoa edo jakina denez, ergelkeria dirudien baieztapena; ergelkeria. Grazia egin dit, betiko pellokerien tokian beste pellokeria batzuk entzunarazi dizkigulako.

pelota

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pelota-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pilota].

pelotoi

1 iz. Kirol. Tropela.

2 iz. Mil. Sarjentu edo kaporal baten agindupeko soldadu taldea. Presoak fusilamendu pelotoiaren aurrera daramatzate.

peluka

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, peluka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ileorde].

pelusiar

1 adj. Pelusiokoa, Pelusiori dagokiona.

2 iz. Pelusioko herritarra.

pena

1 iz. Nahigabea, bihozmina. Badakit pena orok duela kontsolamendua. Pena ikaragarri batek inguratu ninduen. Baina gure penak poz bihurtuko dira. Penazko negar goriak isuriz.

2 iz. Zigorra. Kulpa bakoitzari zer pena dagokion. Heriotzaren penaren azpian.

3 iz. Oinazea, nekea. Gorputzeko penak. Eta gero betiko infernuko pena eta atsekabeetan egoteko.

pena eman Pena sentiarazi. Mundu honetan ia denborak beteak, eta pena ematen bestera joateak. Batak entzun gura duena, besteak esaten du; eta besteari pena emango diona, batak aipatzen ez du. Gauza bakar batek ematen zidan pena.

pena hartu 1 Nekea hartu, lana hartu. Lan egizue, pena har ezazue, emaile handia baita lur erabilia.

2 Pena sentitu. Gizagaixoaz pena har ezazue, baldin bihotz bigunak badituzue. || Pena handia hartu du. Pena ederra hartu nuen, hori jakin nuenean.

pena izan da ad. (3. pertsona singularrean). Nahigabea sortzen duen gauza izan. Pena da bertso horiek berriak ez izatea. Pena da, baina ezin daiteke Xalbador etor gaur hona. Pena zela, hain goizik eskola utz nezan.

penaz adb. (egon, izan, gelditu eta kideko aditzekin). Nahigabez, minez. Ik. penetan. Penaz geunden zu falta zinelako. Zuen etxea eta zuen lurra penaz utzi zenuten. Penaz gelditu behar galdu duena.

penetan adb. (egon, izan, gelditu eta kideko aditzekin). Penaz, minez. Beti penetan, beti penetan, bizi naiz mundu honetan. Penetan gelditzen den familiari, doluzko agurra.

penagarri

1 adj. Pena ematen duena, deitoragarria, negargarria. Ik. tamalgarri. Gauza penagarria, benetan. Penagarria da jakintsu hori horrela hitz egiten entzutea. Penagarriak izaten dira arlotearen pausoak.

2 adj. Oinazea edo nekea eragiten duena, oinazegarria. Lan penagarria.

3 (Izen gisa). Barauak eta gorputzaren penagarriak. Ez da bekaturik, bere penagarri berezia izango ez duenik.

penal

adj. Lege hausteak jazartzeko edo zigortzeko ezartzen diren legeei edo ekintzei dagokiena. Azken urteetan egindako erreforma penalak. Erantzukizun zibil eta penala.

penalizazio

iz. Zigorra. Ik. gaztigu2. Asteasuarrek 5 minutu eta 48 segundoko penalizazioa jaso zuten.

penalti

iz. Kirol batzuetako zigorra, atezainak soilik babesten duen atera egiten den jaurtiketan datzana. Portugal sailkatu da finalerdietarako, Ingalaterrari penalti jaurtiketetan irabazita. Lau penalti huts egin zituen Portlandek.

penarazi, penaraz, penarazten

du ad. Penatzera behartu, oinazea edo nekea harrarazi. Han penarazi zintuen ezin erran gisara.

penatu, pena/penatu, penatzen

1 da/du ad. Nahigabetu, atsekabetu. Pozten dena besteren gaitzaz, edo penatzen besteren onaz. Asko penatzen nau zu horrela ikusteak. Penaturik egon.

2 da/du ad. Zigortu.

3 da/du ad. Oinazetu, nekea eman. Eta penatu zara ni penetatik ateratzeagatik. Ikusirik gaiztoa bezala zintzoa ere penatzen duzula.

penatze

iz. penatu aditzari dagokion ekintza. Bekatu arina infernuko erretze, urratze eta betiko penatze guztia baino ere kalte gaiztoagoa da.

pendiz

1 iz. Aldapa. Pendiz batetik amildu.

2 iz. Sail batean gertatzen den gainbehera nabaria. Lubaki moduko pendiz batean.

pendulu

iz. Ardatz horizontal batetik zintzilik dagoen gorputz zurruna, Lurraren erakar indarrari esker, atzera eta aurrera balantzaka mugitzen dena. Foucault-en pendulua.

penintsula

iz. Kontinentearekin lotzen duen alde bat izan ezik, gainerako alde guztiak urez inguratuak dituen lur zatia. Ik. erdiuharte. Kalifornia Behereko penintsula.

penintsular

adj. Penintsulakoa, penintsulari dagokiona. Euskal Herri penintsularra eta Euskal Herri kontinentala.

penitente

1 iz. Bere bekatuak apaizaren aurrean aitortzen dituen pertsona. Aitorlea eta penitentea.

2 iz. Penitentzia-egilea. Basamortuetako penitente guztiak.

3 iz./adj. Damuduna. Arima penitentea. Egiazko penitentea.

penitentzia

1 iz. Bekatu eginez Jainkoa iraintzeagatik izaten den damu bizia eta berriro bekatu ez egiteko asmoa. Barka itzazu ene hutsak, penitentzia egiazko batez zerura hel nadin. Penitentziazko espiritua. Penitentziako sakramentua: aitortza.

2 iz. Apaizak aitortzaileari ipintzen dion zigorra. Penitentzia betetzeko asmoa. Aitortu naizela eta penitentzia egin dudala.

3 iz. Egin dituen bekatuak ordaintzeko, bakoitzak bere buruari ipintzen dion oinazegarri edo nekagarria. Gizon batzuk, isiltasunari eta penitentziari emanak. Penitentziazko bizitza.

penitentziagile

iz./adj. Penitentzia egiten duena. Neure arima gaixo pitzatua zigortuz, Erdi Aroko penitentziagileek bezala. Erromes penitentziagileak.

penizilina

iz. Penicillium onddotik ateratako antibiotikoa, 1928an A. Fleming-ek aurkitua. Penizilina eman zidaten, eta penizilinarik ezin hartu duten horietakoa naiz.

pentagono

iz. Bost alde dituen poligonoa.

pentagrama

iz. Mus. Bost marra distantziakide eta paraleloren multzoa, musika-notak idazteko erabiltzen dena. Sinfonia hor geratu zen, pentagrametan idatzia, pianoaren aulki azpian gordea.

pentametro

iz. Poesia klasikoan, bost oineko bertsoa. Pentametroak eta hexametroak.

pentano

iz. Kim. Bost karbono atomo dituen hidrokarburo asea (C5H12).

Pentateuko

iz. Bibliako lehen bost liburuen multzoa. Ik. tora. Kutxatila horiek Pentateukoko pasarteak dituzte barruan, hebreeraz idatziak.

pentatloi

1 iz. Kirol. Antzinako Grezian, bost atletismo probaz osaturiko lehiaketa.

2 iz. Kirol. Gaur egungo atletismoko lehiaketa, bost probaz osatua dena. Pentatloiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen.

3 iz. Kirol. Joko olinpiko modernoetako lehiaketa, bost kirol probaz osatua (pistolaz tiro egitea, eskrima, igeriketa, zaldi gaineko jauziak eta landan zeharreko oinezko lasterketa).

pentatoniko

adj. Mus. Musika-eskalez eta sistemez mintzatuz, bost notaz osatua dena. Afrikarrek, tonuerdirik gabeko eskala pentatonikoetan oinarritutako melodiak zituzten.

pentoka

iz. Ipar. Muinoa. Pentoka larrutuak.

pentosa

iz. Biokim. Bost karbono-atomo dituen monosakaridoa.

pentsabide

iz. Pentsamoldea. Ik. pentsaera. Campionen pentsabideak ulertzeko. Errenterian ohiturak, joerak, pentsabideak, hizkuntza bera, aldatzen joan zaizkigu.

pentsaera

iz. Gauzak gogoaren bidez ikusteko era; norbaiten iritzien eta ikuspuntuen multzoa. Ik. pentsamolde. Hizkuntza eta pentsaera. Darwin-en pentsaera. Pentsaera askatasuna. Pentsaeraz, hitzez adina, oratu duelako liburua. Antzinako gizonengan pentsaera molde hau oso argi ageri zaigu beti.

pentsaezin

adj. Ezin pentsatuzkoa.

pentsaketa

1 iz. Pentsatzea, gogoeta. Ik. pentsakizun. Gizonak hor anitz pentsaketa egiten du. Oso pentsaketa sakonak dira zureak.

2 adb. Ipar. Pentsatzen, gogoetan. Pentsaketa ari zen. Nor naizen pentsaketa egonen zara, badakit.

pentsakizun

iz. Gogoeta; pentsatzeko gaia. Besteak geldi, hizlariaren hitzei edo nor bere pentsakizunei adi, ez dakit. Pentsakizun kiribilduetan murgildurik ez dabilen edozeinek dakien kontua.

pentsakor

adb. Gogoetatsu. Eserita zegoen, burumakur eta pentsakor.

pentsalari

1 adj. Pentsatzen duena. Gizakia, izaki pentsalaria. Gizona kanabera bat baizik ez da, izadiko izakietan ahulena, noski, baina, halere, kanabera pentsalaria.

2 iz. Arazo orokorrez gogo ekarpenak egiten dituen pertsona. XVIII. mendeko frantziar pentsalari handiak. Filosofo eta pentsalariak. Hemen indartsuak, zentzuz dihardutenak, gertatuko dira garaitzaile, ez amesgileak eta pentsalari sakonak.

pentsamen

iz. Pentsatzeko ahalmena. Ik. gogamen 2.

pentsamendu

1 iz. Gogoeta; burutazioa. Ik. gogapen. Zure pentsamendu, hitz eta obrak. Pentsamendu lohiak. Gure lehen pentsamendua. Pentsamenduz bekatu egiten dutenak. Etorri zitzaiolako pentsamendu gaizto bat Jainkoaren kontra.

2 iz. Pentsamena, gogamena. Zure arima guztiaz eta zure pentsamendu guztiaz.

pentsamolde

iz. Pentsatzeko modua. Ik. pentsabide; pentsaera. Gazteen pentsamoldea. Pentsamoldeak aldatu. Ortografiarekiko borroka ez ote da beste pentsamolde eta jokabide batzuen estalgarria?

pentsarazi, pentsaraz, pentsarazten

du/dio ad. Pentsatzera behartu, gogoeta eginarazi. Liburu hark pentsarazi egin zion.

pentsatu, pentsa, pentsatzen

1 du ad. Gogoeta egin, gogoan erabili; ideiak edo arrazoibideak eratu edo elkartu. Ik. oldoztu. Arrazoi guztiak ongi pentsaturik. Arrazoizkoa deritzat horrela pentsatzeari. Pentsa ezazu hura dela zure salbatzailea. Kontuzago pentsatu behar genuke opila non dagoen eta ikatza nora daramagun. Hasia nauzue pentsatzen ez ote nukeen euskaraz ikasten abiatu behar. Ez dakigu zer pentsatu eta sentitu zuen, saio ausart hark zeharo lur jo zuenean. Ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Ezin daiteke horrelakorik pentsa ere. Pentsatu gabe egina. Euskaraz pentsatuak eta esanak. Ezta pentsatu ere. Pentsatzeko modua. Ongi pentsatu. || Jakobi aitarekin izan zuen lanbideak zer pentsatu handia ematen zion.

2 du ad. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Bada zertan pentsa. Heriotzan behar dugula pentsatu eta hartara prestatu. Bakarrik zugan pentsatuko dut.

3 du ad. Zerbaitez halako iritzia izan. Ik. uste izan. Idazleak gorrotozko uzta joriaz orduan pentsatzen zuena ez zegoen agian orain dirudien bezain oker. || Bada, bai, bestela pentsatzen duenik. Nik ez dut zuk bezala pentsatzen.

pentsatzaile

adj. Pentsalaria, pentsatzen duena. Izaki pentsatzaileak.

pentsatze

iz. Gogoeta egitea, gogoan erabiltzea; ideiak edo arrazoibideak eratzea edo elkartzea. Azaleko biloak lazten zaizkit pentsatze hutsarekin.

pentsio

1 iz. Pertsona batek, hilero-edo, arrazoi jakin batengatik, laguntza gisa, jasotzen duen diru saria. Ik. erretiro 2. Erretiro pentsioa. Gerra pentsioa.

2 iz. Diru truke jan eta lo egiten den etxea edo etxebizitza, ostatua baino maila apalagokoa. Bikoteak, diru arazorik ez zuenez, hotel zahar eta dotore batean hartu zuen ostatu; guk pentsio txiki batean.

pentsiodun

iz. Pentsio bat jasotzen duen pertsona. Pentsiodunen elkarteak.

pentsu1

iz. Ipar. Gogoeta, pentsamendua. Pentsu gaiztoak. Pentsu egin.

pentsu izan du ad. Ipar. Uste izan. Pentsu dut ez duela nehork horretaz dudarik.

pentsu2

iz. Batez ere Heg. Herr. Abereei ematen zaien bazka lehorra, gehienetan laborez osatua. Mandoari pentsua eman zion. Flakiarekin ezin mugitu du hanka, pentsu gutxi jan eta kalean jiraka.

pentze

iz. Belardia. Pentze guztiak loretan. Pentze horietako belarra. Orain baratze, alor, pentze horiek, dena etxe dira.

pentzudan

1 adb. Bizk. Ardurapean, -en gain, nire (zure...) kontu. Arazo hori nire pentzudan utz ezazue. Norbaiten pentzudan egon.

2 adb. Bizk. Itxaropenean. Astuntasunik handienak gogoz eroango dituzte zeruko zoriontasunaren pentzudan.

peoi

1 iz. Maila apaleko langilea, trebetasun berezirik eskatzen ez duten lan neketsuetan aritzen dena. Gure peoi lan apala.

2 iz. Xake jokoko pieza, garrantzi edo balio txikiena duena. Nik hari peoi bat jan nion eta hark niri beste peoi bat.

peonia

1 iz. Urrebotoiaren familiako landarea, hosto handi zatituak dituena eta bere lore ikusgarriengatik landatzen dena (Paeonia officinalis). Ik. oinlodi.

2 iz. Landare horren lorea. Peonia zuriak, gorriak eta horiak.

peontza

iz. Peoiaren lanbidea. Peontzan ari da. Eusebio harginarekin peontzan zen jarri. Peontza, lan gogorra.

pepelerdo

adj. Bizk. Tentela.

pepino

1 iz. Heg. Luzokerra.

2 iz. Heg. Landare horren fruitua, jateko ona.

peptido

iz. Biokim. Aminoazido bi edo gehiago batzeak sortzen duen konposatua.

perdigoi

iz. Ehizarako munizioa osatzen duten berunezko aleetako bakoitza. Ik. draia; posta2. Kartutxoak, batzuk hutsik, besteak perdigoiz beterik.

perdoi

iz. Mekan. Pieza batean edo produktu batean neurri estandarrarekiko edo planoetan adierazitako neurriarekiko onartzen den desberdintasun tartea. Diametroa: 16,30 zentimetro, 2 zentimetroko perdoiarekin.

perediku

iz. Zuberoako pastoraletan, hasierako edo bukaerako zatia.

azken perediku Zuberoako pastoraletan, amaierako zatia, ikusleak agurtzen eta eskertzen direna.

lehen perediku Zuberoako pastoraletan, hasierako zatia, antzezpena aurkezten eta laburtzen duena. Jean-Yves Constantin, Etxebarne, lehen peredikuaren emaile izango da aurten.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper