Onomastikak pertsona-izenak, deiturak eta leku-izenak aztertzen ditu, bai Euskal Herrikoak, bai Euskal Herritik kanpokoak.
Onomastikaren arloan, Euskaltzaindiak arauak ematen ditu, era guztietako izendegiak prestatu, finkatu edo gainbegiratzen ditu, irizpenak eta ziurtagiriak egiten ditu eta aholkularitza-lanetan ere badihardu.