EGLU saila burutzearekin batera, haien eguneratze- eta osatze-lana egin da eta argitaratze-bidean jarri da: Euskararen gramatika, 2021. urtean argitaratuko dena.
Zeregin nagusia izango da hurrengo urteetan Euskararen gramatika argitalpenaren bertsio laburra egitea, hain zuzen ere, Gramatika laburra egitea.
Era berean, JAGONET hizkuntza-zerbitzuko galderei erantzun diete batzordeko erantzuleek edo batzordeak, kasuan kasuko eta eskaeren arabera.