Euskararen Herri Hizkeren Atlasa ‒ Ahozko Euskararen Thesaurusa (EHHA-AET) egitasmo nagusiak hurrengo lau urteetan izango duen egitekorik handiena Ahozko Euskararen Hiztegia garatzea izango da, baina EHHA egitasmo oinarrizkoaren inguruan etengabe sortzen diren bestelako zereginak ahaztu gabe.
Hala, zereginon artean, eta EHHAren ondare zabal-sakona oinarri hartuta, herri-hizkeren berezitasunak era antolatu eta sailkatuan biltzea du printzipalenetariko bat, hiztegi-egituraren arabera, kontzeptuak eta kontzeptu horien inguruan diren datu funtsezkoak bildurik. Horretarako, EHHAren azpiegitura teknologikoa eguneratu eta teknikariek erabiltzeko lan-ingurune eraginkorragoa sortzea behar-beharrekoa da.
Bestetik, baditu helburu osagarriak ere, honako hauek, besteak beste: corpus testuala eratzea, audio corpusa sortzea, webguneko kontsulta-sistema aberastea eta Euskara Ibiltaria erakusketaren edukiak berritzea.
















