Oinarrizko ikasketak Derion eta Bilbon burutu ondoren, Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean 1979an, Filologia Erromanikoaren sailean. 1995ean Euskal Filologiako doktoregoa eskuratu zuen unibertsitate berean, Juan Antonio Mogel (1745-1804) idazleaz tesia aurkeztuz, Alfonso Irigoienek zuzenduta.
Euskarari dagokionez, Euskaltzaindiak, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Labayru Ikastegiak (2015etik Labayru Fundazioa) emandako gaitasun agiriak eskuratu zituen 1970eko hamarkadan. Era berean, Irrati eta Telebistako Profesional Tituluaren jabe da.
Irakaskuntzaz den bezainbatean, Derioko Udako Euskal Ikastaroan eta Labayru Fundazioaren helduentzako ikastaroetan irakasle izan da 1972tik aurrera, etenaldi batzuekin, gaurdaino. Landutako arloak bereziki gramatika eta euskal itzulpen literarioa izan dira. Orobat, Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle izan zen 1978-1981 bitartean. Hurrengo urtetik aurrera Deustuko Unibertsitateko Euskal Filologiako irakasle izan da gaurdaino, bai eta doktorego ikasketen arduradun ere.
Beste hainbat erakundetan ere eman ditu eskolak: Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola (1980-1987), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP) (1987-1989) edota Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio eta Gizarte Zientzien Fakultatea (1992-1994). Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean eta Bizkaiko Foru Aldundian, halaber, ikastaro monografikoak eman ditu.
Euskararen ahozko ondarea nahiz euskarazko testuak ikergai izan dituzten hainbat egitasmotan parte hartu du. Irakaskuntzaz gain, ikerketa hainbat erakunderen altzoan landu du: batez ere Labayru Fundazioan eta Deustuko Unibertsitatean, baina baita Eusko Ikaskuntzan ere. Euskaltzaindiko lanari dagokionez, 2012-2020 bitartean Iker sailburu izateaz gain, bereziki dialektologian garatu du bere lana, 2004tik aurrera Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoko zuzendari dela. Gaur egun Euskaltzaindiaren idazkaria da, 2020ko urriaren 23an izendatua.
Labayru Fundazioan postu garrantzitsuak izan ditu: euskal hizkuntza arloaren zuzendari 1977tik, institutuaren zuzendari-orde Ander Manterolarekin (1986-2009) eta fundazioaren zuzendari (2009-2021); 2021eko martxotik fundazioaren Artezkaritzaren burua da. Orobat, Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura saileko idazkari (1979-1987) izan da. Eusko Jaurlaritzaren ondoko erakundeetan izan ditu karguak: Euskararen Aholku Batzordeko kide (1985-1993), Hezkuntza Sailaren EGA azterketarako batzordekide sorreratik (1982), Etxepare Euskal Institutuaren patronatuko kide, eta EITBeko administrazio kontseiluko kide 2013tik. Halaber, Iberdrola Fundazioaren patronatuko kide da.
Kazetaritza izan du beste lan esparru bat. Bilboko Herri Irratiko erredaktore eta esatari aritu zen 1974-1981 bitartean. RTVEren Bilboko egoitzan euskarazko telebista saioetan parte hartu zuen, 1975-1976an. Bizkaia Irratiko eta EITBeko saioetan ere jardun du.
Labayru Fundazioko aldizkariei dagokienez, Idatz & Mintzen zuzendaria izan zen (1982-1998) eta Litterae Vasconicaerena izan da sorreratik (1988) gaurdaino. Euskaltzaindiaren Euskerako (2009) idazketa kontseiluko kide da. Ondoko aldizkarietan ere idatzi ditu artikuluak: Karmel, Jakin, Euskaldunon Egunkaria, Egan, Zutabe, Oihenart, eta abar.
Bilboko Udalak ´Bilboko Ospetsu´ izendatu zuen 2022an.
Gramatikak, hiztegiak eta estilo liburuak
1983 Bizkaieraren idatzizko arauak [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza
1985 Euskal joskera 2. argit. (Labayru)
1989 Joskera : esaldi bakuna [elkarlanean] (Labayru)
1989 Bizkaierazko joskera [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)
2001-2005 Bizkai euskeraren jarraibide liburua : lehenengo pausuak [zuz.] (Labayru)
2003 Labayru hiztegia : bizkaiera eta batua (b)uztarturik : euskera-gaztelania [zuz.] (Labayru)
2008 Diccionario Labayru : vizcaíno y batua conjuntados : castellano-euskera 2. argit. [zuz.] (Labayru)
2013 Estilo liburua [elkarlanean] (Iberdrola)
2019 Esanetik Idatzira I : Gramatika-Estiloen zabuan (Labayru)
2022 Faktoriako geziak : Egungo gizarte-kontzeptu berriak euskaraz nola eman : hautuak eta arrazoiak (Euskaltzaindia)
2023 Esanetik Idatzira II : Berba eta hizkiak gramatika goruan (Labayru)
Edizioak
1983 Bertolda eta Bertoldin / G. C. della Croce ; Otxoluak euskeratua (Labayru)
1984 Edo geuk edo iñok ez / Kirikiño, Ebaristo Bustinza [elkarlanean] (Labayru)
1990 Peru Abarka / Juan Antonio Mogel (Kriselu)
1994 Cristau eracasle euscalduna : irugarren zati edo partea, Jangoicoaren legue, ta Eleizaco Mandamentuen gañean / Juan Antonio Mogel (Labayru)
1995 Mendebaldeko euskal baladak : antologia [elkarlanean] (Labayru)
1995 Josetxo / José Manuel Etxeita 2. argit. (Labayru)
1997 Hamaika abere-ipuin : Bizkaiko herri alegiak [elkarlanean] (Labayru)
1997 Opera selecta / Alfonso Irigoien [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
1999 Versiones bascongadas de varias arengas y oraciones selectas de los mejores autores latinos : demostración práctica de la pureza, fecundidad, y eloqüencias del idioma bascuence contra las preocupaciones de varios escritores extraños, y contra algunos bascongados, que sólo tienen una noticia superficial del idioma patrio / Juan Antonio de Moguel y Urquiza (Ikeritz)
2002 Euskarazko sermoien eta antzeko eskuizkribuen bilduma (XVIII-XX. m) : Frantziskotarren artxiboak [zuz.] (Eusko Jaurlaritza)
2003 Euskaldunak Madrilen / Jose Basterretxea "Oskillaso" (Labayru)
2005 Euskarazko sermoi eta antzeko eskuizkribuen katalogoa (XVIII-XX) : Frantziskotarren artxiboak [zuz.] (Labayru)
2006 Neure amatxo maitia : euskerazko gutunak / Balentin Berrio-Otxoa Santua (Labayru)
2013 Garoa / Domingo Agirre [elkarlanean] (Labayru)
2013 Ludi honen bestaldez : olerkiak / Lauaxeta [elkarlanean] (Labayru)
Ikerketak
1998 Studia Philologica in Honorem Alfonso Irigoien [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2007 Euskararen geografia historikoa [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)
2008 Euskara eta euskalkiak [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)
2008- Euskararen herri hizkeren atlasa [elkarlanean] (Euskaltzaindia) Webgunea
2013 Uribe Kostako bertsolaritza (1900-1980) / Fredi Paia [berrikus.] (Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea)
2020 Etxebarriko toponimia [elkarlanean] (Etxebarriko udala; Labayru)
2021 Aniztasuna : hizkeren berba-mintzoak : Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra [arg.] (Euskaltzaindia)
Euskera agerkarian
1980 Aditzaren galdegai funtzioaz PDF
1999 Peñafloridaren literatura eta hizkera ekarriaz PDF
2005 Idatzizko eta ahozko tradizioa gaur egungoari buruz [sarrera hitzaldia] PDF
2007 Ahozko ondarea biltzeko egitasmoa PDF
2008 Karmelo Etxenagusia (1932-2008) [hilberri txostena] PDF
2014 Jabier Kaltzakorta euskaltzainaren sarrera-hitzaldiari erantzuna PDF
Iker bilduman
2008 Lazarragaren lexiko eta gramatika zehetasunez PDF
2011 Ahozkoaren corpusen emendioa literatura-eredurako PDF
2021 Euskararen atlasgintza : eginei eta eginkizunei atzera-aurrerako soa
2021 Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna
Jagon bilduman
2020 Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak. Sartaldeko hizkeratik gogoeta PDF