Oinarrizko ikasketak burutu ondoren, unibertsitateko diploma lortu zuen 1970ean eta Geografia eta Historiako lizentzia 1975ean, Nafarroako Unibertsitatean. Orobat, Euskaltzaindiko D (1977) eta B (1983) irakasle tituluak eskuratu zituen.
1985ean tesina aurkeztu zuen Iturengo toponimiaz. Filosofia eta Letretako doktoregoa 1994an eskuratu zuen Malerrekako onomastika historikoaz egindako tesiarekin, Nafarroako Unibertsitatean, Angel J. Martin Duqueren zuzendaritzapean.
Lanbidez irakasle izan da. 1970ean Iruñeko San Migel Aralar ikastetxean hasi zen eskolak ematen. Nafarroako Foru Diputazioak 1978an Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala sortu zuenean, euskara irakasle tituludun lanpostua lortu zuen lehiaketa bidez eta 2003an euskara katedra.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara sailburu (1979-1981, 2003-2005) eta, hamazazpi urtez, zuzendari (1980-1997) aritu zen. Hogeita bederatzi ikasturtez eman zituen bertan eskolak, 2007an erretiroa hartu zuen arte.
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia Sailak antolatutako ikastaroetan ere euskal onomastika gaiak ematen aritu da. 2000-2001 ikasturtean, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako doktorego ikastaroan eta beste bi ikasturtetan (2008-2010), Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Master-ean.
Nafarroako Gobernuaren aginduz, helduentzako euskara ikastaro trinkoak (EIT) antolatu eta zuzendu zituen 1980-1983 bitartean. Ondoren EGA titulua emateko Nafarroako Gobernuaren batzordeko arduradun izan zen 1985-1997 bitartean.
Orobat, Gobernu berak 1996an Nafarroako Euskararen Kontseilua sortu zuenetik erakunde horretako kide da, Gobernuak izendatua (1996-1999) eta Euskaltzaindiaren ordezkari gisa (2002tik gaur arte). 2007tik aurrera erakunde horren izena Euskararen Nafar Kontseilua da.
Hainbat biltzar eta aldizkaritan parte hartu du, euskararen irakaskuntzaz, onomastikaz, antroponimiaz eta toponimiaz aritu dela bereziki. Biografia mailan ere zenbait lan argitaratu ditu. Era berean, Nafarroako hainbat ikastetxe eta herritan eman ditu hitzaldiak.
Euskaltzaindian, Jagon sailburu (2004-2012) eta Nafarroako ordezkari (1997-2021) gisa izan dituen lanez gain, bereziki onomastikaren alorrean aritu da 1988tik.
Iruñeko San Migel Aralar ikastetxeko dantzari taldeen sortzaile eta maisu izan zen 1965-1979 artean, eta orduz kanpoko euskara irakasle (1970-1979). Luis Morondok zuzendutako Agrupación Coral de Cámara de Pamplona delakoaren abeslaria ere bai, 1969-1983 artean.
Euskaltzaindiko hainbat bildumatarako (Jagon, Izenak, Onomasticon Vasconiae) prestatu dituen aurkezpen eta sarrerez gain, hurrengo aldizkarietan ere idatzi ditu artikuluak: Bidasoa Ikerketa Zentroaren Koadernoak, Fontes Linguae Vasconum, Estudis Romànics, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, RIEV, Jakin, eta abar.
El Irunés aldizkariak 1998 urteko Bidasotarra saria eman zion.
Itzulpenak
1985 Parlamentua edo Nafarroako Gorteak / Luis Martorell (Nafarroako Parlamentua)
2011 Victor Sagardia, argazkilaria / Javier Sagardia (Nafarroako Gobernua)
2016 Lutxi ospitalean : osasun hezkuntza / Ana Artázcoz Colomo, Elena Lasheras Lázaro (Sahats)
Onomastika
1992-1999 Nafarroako toponimia eta mapagintza : Nafarroako toponimia ofiziala [elkarlanean] (Nafarroako Gobernua)
1996 Toponomástica histórica del Valle de Santesteban de Lerín : (Regata del Ezkurra) (Nafarroako Gobernua)
2003 Hondarribiko baserriak [elkarlanean] (Hondarribiko udala)
2010 Toponimia de España : estado actual y perspectivas de investigación [elkarlanean] (De Gruyter)
2011 Euskal Herriko udalen izendegia [paratz. elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF
2014 Euskal Herriko ibaiak [paratz. elkarlanean] (Euskaltzaindia)
2019 Nafarroako toponimia erabiltzeko oinarrizko jarraibide teknikoak [elkarlanean] (Nafarroako Gobernua)
Biografiak
2004 Jose Mari Satrustegi : Nafarroako euskararen ikurra [elkarlanean] (Euskara Kultur Elkargoa)
Edizioak
2005 Jose Maria Satrustegi: ereile eta lekuko (Nafarroako Gobernua ; Euskaltzaindia) PDF
2009 Bizitza eta lanak / Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti" (Euskaltzaindia) PDF
2011 Perpetua Saragueta eskuidatziak eta hiztegia (Euskaltzaindia) PDF MP3 MP3 MP3
2019 Euskararen sustatzea : Euskaltzaindiaren "adierazpenak": 1976-2019, 3. argit. [paratz.] (Euskaltzaindia) PDF
Iker bilduman
2008 Izengoitiak Nafarroako oikonimia historikoan PDF
2011 Toponimia nagusiaren lekukotasunak Prudencio de Sandoval Iruñeko apezpikuaren 1614ko Katalogoan PDF
2021 Euskara batua Nafarroan
2023 Aitzinsolasa in Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak : Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza) 1787-1811
Jagon bilduman
2007 Aitzinsolasa in Recuperación del euskera en Navarra : un estudio sociolingüístico sobre la evolución del euskera en el último cuarto del siglo XX / Miquel Gros y Lladós PDF
2009 Atarikoa in El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009) : una apuesta por la diversidad lingüística / Miquel Gros y Lladós PDF
2010 Aitzinsolasa in Ikastola mugimendua, dabilen herria : ikastola eredua 1960-2010 PDF
2010 Aitzinsolasa in Euskararen legeak hogeita bost urte : Eskola alorreko bilakaera : balioespen-saioa / Mikel Zalbide PDF
2011 Prólogo in El movimiento de las ikastolas, un pueblo en marcha : El modelo Ikastola 1960-2010 PDF
2020 Aurkezpena in Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi
Izenak bilduman
2011 Aurkezpena in Euskal Herriko udalen izendegia PDF
2012 Aurkezpena in Leioako leku-izenak PDF
Onomasticon Vasconiae bilduman
2002 Sarrera in Hondarribiko toponimia / J.J. Furundarena Salsamendi PDF
2008 "Santesteban de Lerin" haraneko izengoiti historikoak PDF
Euskera agerkarian
1994 Nafarroako antroponimia XVI. eta XVII. mendeetan [elkarlanean] PDF
1994 Euskara Hizkuntz Eskola Ofizialetan [elkarlanean] PDF
1997 Euskaraz femeninoak egiteko izan diren bideez [elkarlanean] PDF
1998 1923. urteko II. Euskalegunen oroimenez PDF
1999 "Izendegia" ..., egilea, Xarles Bidegain ... [liburu aipamena] [elkarlanean] PDF
1999 1923an Etxarri-Aranatzen egin ziren euskal jaien oroimenean PDF
1999 Nafarroa, euskara bermatzeko bide berrien beharra PDF
2000 Onomastika euskararen normalizazioan [sarrera hitzaldia] PDF
2001 Euskararen egungo egoera Nafarroan PDF
2003 Jose Mari Satrustegi Zubeldia (1930-2003) [hilberri txostena] PDF
2004 Euskara Estellerrian PDF
2005 Euskal corpus onomastikoa [elkarlanean] PDF
2005 Juan Goikoetxea Zabalo, euskaltzain urgazlea, jaio zeneko mendeurrenean PDF
2006 Bera-Vera de Bidasoa herri izenaz PDF
2006 Patxi Ondarra Erdozia : bizitza eta lanak (1925-2005) [hilberri txostena] PDF
2006 Hamairugarrena Uxuekoa, Erriberriko Merindadekoa : Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzainaren sarrera-hitzaldiari erantzuna PDF
2006 Europar Batasuna eta euskararen aldeko hizkuntza politika : Nafarroa PDF
2007 Euskal Corpus Onomastikoa [elkarlanean] PDF
2008 Bera herri izenaz txosten osagarria PDF
2008 Euskaltzaindia eta onomastika PDF
2009 Aurelio Etxarri Aranazkoa (Santiago Ezkerra Beltza Lizarrusti) euskaltzain urgazlea (1925-2009) [hilberri txostena] PDF
2009 "Erripañaga" toponimoaz PDF
2011 Euskaltzaindia eta Nafarroa PDF
2011 Sobre la denominación "Zia" del concejo oficialmente llamado "Cía" PDF
2011 Olite = Erriberri PDF
2011 Anocibar = Anotzibar PDF
2011 Ripa = Erripa PDF
2011 Gascue = Gaskue PDF
2011 Guelbenzu = Gelbentzu PDF
2011 Ciáurriz = Ziaurritz PDF
2011 Arazuri = Aratzuri PDF
2011 Artázcoz = Artazkotz PDF
2011 Asiáin = Asiain PDF
2011 Ibero = Ibero PDF
2011 Izcue = Izkue PDF
2011 Izu = Izu PDF
2011 Lizasoáin = Lizasoain PDF
2011 Olza = Oltza PDF
2011 Ororbia = Ororbia PDF
2011 Amaláin = Amalain [elkarlanean] PDF
2011 Aróstegui = Aroztegi [elkarlanean] PDF
2011 Berasáin = Beratsain [elkarlanean] PDF
2011 Beunza = Beuntza [elkarlanean] PDF
2011 Beunza-Larrea = Beuntzalarrea [elkarlanean] PDF
2011 Eguíllor = Egillor [elkarlanean] PDF
2011 Eguras = Eguarats [elkarlanean] PDF
2011 Erice = Eritzegoiti [elkarlanean] PDF
2011 Iriberri = Hiriberri [elkarlanean] PDF
2011 Labaso [elkarlanean] PDF
2011 Ciganda = Ziganda [elkarlanean] PDF
2011 Eltzaurdia ala Xantalerreka PDF
2012 Atez = Atetz PDF
2012 Etxarri Aranatz en lugar de Etxarri-Aranatz PDF
2012 Falces = Faltzes [elkarlanean] PDF
2012 Guenduláin = Gendulain PDF PDF
2012 Olatzagutia PDF
2012 Ostiz = Ostitz PDF
2012 Uharte Arakil en lugar de Uharte-Arakil PDF
2012 Mancomunidad de Valdizarbe = Izarbeibarko Mankomunitatea PDF
2015 Valle de Egüés=Eguesibar PDF
2019 Zenbait toponimoren lekukotasunak Bortzirietako, Malerrekako eta Baztango agiri zaharren argitan [elkarlanean] PDF
2023 Euskara katedraren mendeurrena Iruñeko Seminarioan PDF
Erlea aldizkarian
2018 Jose Maria Satrustegiren kezka eta amets nagusia [12. zk.]