Sustapen batzordearen berariazko zeregina da Euskaltzaindiaren Jagon Sailari egokitu zitzaizkion euskara zaintzea eta euskararen erabilera eta erabileraren eremuak zertan diren ikustea. Horretarako, alde batetik, Batzordearen estrategia nagusienetako bat da Euskaltzaindia izatea zeregin horien inguruko gogoeta eta hausnarketen gunea, hots, euskalgintzan ari diren beste gainerako erakunde, elkarte eta abarrekin esperientziak komunean jarriz eta iradokizunak eginez, nondik norakoak elkarrekin bideratzen joatea. Beste aldetik, batzordeari dagokio euskara kaltetzen duten zenbait egoera kezkagarri edo larriren aitzinean Euskaltzaindiari informazioa ematea eta proposamenak egitea. Halaber, Batzordearen ardura da euskararen inguruko testu juridikoen corpusa biltzea, osatzea eta eguneratua izaten saiatzea, bai eta Euskaltzaindiak egindako adierazpenen bilduma eguneratzea ere.
Parte hartzaileak
Burua
Idazkaria:
Kideak:
- Aizpurua, Jon
- Iciar, Irati
- Juaristi, Patxi
- Larrazabal, Santiago
- Lobera, Gotzon
- Martinez de Luna, Iñaki
- Saez, Patxi
- Sarasua, Jon
- Suarez, Castillo
- Uranga, Belen
- Urrutia, Andres
- Usarralde, Ibon
Aholkulariak:
- Amonarriz, Kike
- Bidegain, Eneko
- Coyos, Jean-Baptiste "Battittu"
- Erize, Xabier
- Etxegoien, Juan Karlos "Xamar"
- Etxegoin, Pantxoa
- Gaminde, Eba
- Iñigo, Andres
- Piñol, Elixabete
- Ruiz, Manuel Maria
- Arabako ordezkaria
- Gipuzkoako ordezkaria
- Nafarroako ordezkaria
- Ipar Euskal Herriko ordezkaria