Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

bururarazi, bururaraz, bururarazten

du ad. Burura ekarrarazi.

bururatu, burura/bururatu, bururatzen

1 zaio ad. Burura etorri; otu, buruan sortu. Ik. okurritu. Oraintxe bururatu zait gertatu zitzaidana. Haren bila joatea bururatu zitzaion. Zer deabrukeria bururatu zaio? Galdera hori berori egitea bururatu zitzaion Schuchardt-i.

2 du ad. Burura eraman, buruan ipini. Hik, Zalgiz, euskaldun poeta, burura behar duk erramu boneta. Saskiak bururatzen elkarri laguntzen ari dira.

3 du ad. Amaitu. Ik. burutu2 3. Lanak bururatzeko behar den dirua. Berdin bururatzen diren bost hitz. Hasi zuena ezin bururatuz.

bururatze

iz. bururatu aditzari dagokion ekintza. Bururatze zoriontsua.

bururdi

iz. Ohean, burua bertan jartzeko ipintzen den zaku modukoa, itxia eta zapala, gai bigunez betea. Ik. burko. Lumatxatzat lastoa du, bururditzat belarra. Bururdi-azala.

burusi

iz. Ohe estalkia, tapakia. Irina burusietan sorbaldan hartu eta bideari ekin zioten. Izarak eta burusiak. Artilezko burusia. Norantz eguzki, harantz burusi (esr. zah.).

burusoil, buru-soil

adj. Buruan ilerik ez duena. Ik. karsoil. Libertatea izan nueneko bizarzuri eta burusoil nintzen. Gizon lodi burusoil bat.

burusoildu, burusoil/burusoildu, burusoiltzen

da/du ad. Burusoil bihurtu. Ik. karsoildu; soildu. Argala zen eta burusoiltzen hasia.

burusoiltasun

iz. Burusoila denaren nolakotasuna edo egoera. Burusoiltasunak eta tripa handiak irudi bitxia ematen zioten.

burutaldi

iz. Burutazioa. Baina, zer burutaldik jo du erregea?

burutapen

iz. Gogoeta, buruan zerbait erabiltzea; burura zerbait etortzea. Ik. bururakizun. Hauteskundeen emaitzei buruzko burutapenak. Zergatik darabiltzazue burutapen txarrak zeuen bihotzetan? Burutapen garai guztiak bezala, bakuna da, zoroak ere igarriko liokeena. Neroni gogoratu zaidan burutapen bat azalduko dut.

burutasun

1 iz. Bizk. Burutapena.

2 iz. Bizk. Burutazioa.

burutazio

iz. Burura datorren ideia, hausnartzearen ondorio ez dena. Ik. burutaldi; burutapen. Beti gogora datorkion burutazioa. Burutazio hau datorkit, alegia, nola ez nauzun kalera jaurti.

burute

iz. Buruan zamaren bat eramateko jartzen den ehunezko edo espartzuzko biribilkia.

burutsu

1 adj. Pertsonez mintzatuz, zentzuduna. Emakume zuzena, zaila, iraun handikoa eta burutsua. Txanton burugina zen, Maripa burutsua. Erkinak eta kankailuak, burutsuak eta burugabeak.

2 adj. Burutazio egokiak dituena. Gazte argi eta burutsua. Alferra beti lantsu, esan ohi da, eta lantsu bezain burutsu erantsi behar.

3 adj. (Ekintzez mintzatuz). Pernando Amezketarraren ateraldi burutsuak. Baita ere badakartzat Kandelas-en lapurreta burutsuak eta Diego Korrientes-en egite okerrak.

burutu1, buru/burutu, burutzen

1 da ad. (Gariak-eta) buruxkak eman. Ik. aletu. Garia burutzen ari da. Zekalea ebakitzen bada burutzera doanean, muskiltzen da berriz, eta bazka ona ematen du aziendentzat. Artoak burutu dira.

2 du ad. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela; ezezkoetan eta galderetan batez ere). Nahi edo behar dena lortu. Haur honekin ezin dut burutu: ezin naiz moldatu. Ezin buru daiteke gizon hordiarekin. Nork deabruarekin burutu lezake, Jesus maitagarriak garaitu ez balu? Gizaldi sinesgogor eta bihurria, noiz arte burutuko dut zuekin? Lanarekin burutu ezinda nabil.

3 du ad. Amaitu, buru eman, bururatu. Lana garaiz burutzeko. Prest zeukan lana ondorengo leialak burutu zion; bai iaio burutu ere. Ekainean hasia eta urrian burutua. Ez da erraz eta alaikiro hartu eta burutuko den erabakia.

burutu2

adj. Hizkl. Aspektuaz mintzatuz, aditzari dagokion ekintza nolabait bukatua dela adierazten duena. "Etorri da" orainaldi burutua da, eta "etorri zen" lehenaldi burutua.

burutugabe

1 adj. Buruturik ez dagoena. Gari helduaren lastoa ala gari burutugabearena.

2 adj. Hizkl. Aspektuaz mintzatuz, aditzari dagokion ekintza bukatua ez dela adierazten duena. "Erosten nuen" lehenaldi burutugabea da; "erosi nuen", aldiz, lehenaldi burutua.

burutza

iz. Buruzagitza.

burutzapen

iz. Burutapena.

burutzar

iz. Adkor. Buru handia. Erraldoiak burutzar ikusgarria zuen, ile-sapa beltz batez estalia.

burutze

iz. burutu aditzari dagokion ekintza. Han ditugu, azkenengo hariaren iraupenean, azken ukitua eskatzen, bere burutze bikainaren zain.

burutzia egin

du ad. (nor osagarririk gabe). Ipar. Buru egin. (Batez ere ezezko perpausetan erabiltzen da). Ik. burutu1 2. Sakelako gauza guztiak galtzen zituen; bere amak burutziarik ezin eginik josi zizkion xilintxa batzuk sakeletan. Framazon madarikatu horiekin burutziarik ezin eginez.

buruxka

iz. Gari, arto eta antzeko landareetan, ardatz antzeko batera biltzen diren lore edo aleen multzoa. Ik. buru 8. Buruxkak bildu. Buruxkak aletu. Gari buruxka.

buruxkila

iz. g.er. Buruzagia, gutxiesgarritzat hartua.

buruzabal

iz. Korrokoia.

buruzagi

iz. Talde bati agintzen dion pertsona. Ik. buru 7. Berrehun gizonen buruzagia. Gudari taldearen buruzagiak. Apostoluen buruzagia. Euskaldun fededunen buruzagi izan zena. Estatuaren, Elizaren buruzagia. Sinagogako buruzagiak. Handi guztien erregea, munduko buruzagia. Karlista buruzagi epel batzuk. Alderdi, talde, taldetxo, mordo eta mordoxken buruzagi nahiko eta ustekoek bide erraza aurkitu dute gure artean.

buruzagigo

iz. Ipar. Buruzagitza. Aita sainduaren buruzagigoa ezagutzen ez duten giristinoak.

buruzagisa

iz. Zub. Buruzagia den andrea. Aita-amek, buruzagi-buruzagisek, bere haur eta zerbitzariei ahalaz erantzuten ez dietenek, hausten dute manu hau.

buruzagitasun

iz. Ipar. Buruzagitza. Buruzagitasuna hartu.

buruzagitu, buruzagi/buruzagitu, buruzagitzen

da ad. Batez ere Zub. Nagusitu. Mutila buruzagitu eta buruzagia mutildu. Gure gazteak ederki buruzagitu dira hazpandarrei.

buruzagitza

iz. Buruzagiaren kargua edo jarduna. Ik. buruzagigo. Buruzagitza hartu, gorde, utzi, kendu. Itsasontziaren buruzagitza bereganatu du. Aitzindari izanak ematen dio buruzagitza gai honetan. Buruzagitza bakarraren mendeko ziren. Zuzendariaren buruzagitzapean.

buruzagixka

iz. g.er. Buruzagia, gutxiesgarritzat hartua.

buruzale

adj. Bizk. Berekoia.

buruzalekeria

iz. g.er. Berekoikeria.

buruzaletasun

iz. g.er. Norbaitek bere buruari dion maitasuna; berekoikeria. Egungo sistemak, ordea, buruzaletasuna baino ez du bultzatzen, self-love delakoa.

buruzapi

iz. Buruan apaingarri edo estalgarri gisa jartzen den zapia. Ik. mantelina. Ondo orrazturiko ilea buruzapi polit batekin loturik.

buruzbeheiti adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruzbeheiti-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruz beheiti].

buruzburu adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruzburu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruz buru].

buruzgain

iz. Itzulipurdia.

buruzgainka

adb. Itzulipurdika. Gu, betiko antzera, batean buruzgainka eta bestean hankaz gora.

buruzgora adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruzgora-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruz gora].

buruzki

adb. Aurka. (-i edo -en atzizkiaren eskuinean erabiltzen da). Gurutzeari buruzki dabiltzanak. Beti gure herriaren buruzki ari dira.

buruzkin

adj. Ipar. g.er. Tematsua.

buruzpide

iz. Gip. Burubidea.

buruzuri, buru-zuri

adj. Buruko ileak zuriak dituena. Ik. kaskazuri. Gurdian dakarte Joanes aitona, gure artzain buruzuria.

astegun buruzuri Adkor. Asteguna. Astegun buruzurian erregina baino dotoreago jantzita. Astegun buruzurian, eta dantzara?

buruzut, buru-zut

adj. Burua zut duena. Buruzut ibili.

burzuntz

iz. Ipar. Lertxuna. Oihan urtsuetan heldu da burzuntza.

bus

1 iz. Autobusa, bereziki herrietako garraio publikokoa dena. Bus-geltokitik oso hurbil dago parkea.

2 iz. Inform. Ordenagailu baten edo bi ordenagailuren arteko unitateen artean datuak eta kidekoak bideratzen dituen eroale multzoa.

busti1, busti, bustitzen

1 da/du ad. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalean itsatsi edo barnera sartu. Ogia ardotan busti. Uretan bustia. Zatar bat gasolinaz busti. Zeharo busti naiz etxerako bidean. Euriak ez du ia kalea busti. Dena busti zara ihintzez. Busti bezain laster lehortua. Begiak busti (malkoz). Eztarria busti: edan.

2 da/du ad. Hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia ahosabaira hurbilduz ahoskatu. Ik. palatalizatu. "i" ondoren bustitzen diren kontsonanteak.

3 du ad. (Ardoa-edo) edanez ospatu. Elkarrekin busti behar dugu gure indianoaren etorrera.

busti-busti egin Erabat busti, blai egin. Euri jasa batek busti-busti egin zaitu eta bazatoz etxera hotzak dar-dar. Lubakietatik etorri berri diren soldaduak busti-busti eginda daude.

busti2

1 adj. Bustirik dagoena. Egur bustian ez du suak ezer egiten. Zahi bustia ale batzuekin nahasirik. Arropa bustia eranzten, lehorra janzteko. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia.

2 adj. Hizkl. Sabaikaria.

busti3

iz. Hezetasuna. Bustia da abereentzat, guretzat bezala, etsairik handiena.

bustialdi

1 iz. Norbait edo zerbait bustitzea, edo bustitzen den aldia. Bustialdi ederra hartu zuen ustekabean.

2 iz. Bainua. Bustialdiak guztiz onak dira askotan urdaileko minentzat.

bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten

du ad. Bustitzera behartu. Jordan ibaiko uretan bustiarazten zituela.

bustidura

iz. Bustitzea, bereziki bokal edo kontsonante batena. Ik. palatalizazio. Bustidura letra bikoitzez adierazi.

bustigune

iz. Gune bustia edo hezea.

bustitasun

iz. Hezetasuna. Egur bustian ez du suak ezer egiten; su hartzeko, utzi behar du duen bustitasuna.

bustitze

iz. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalera itsastea edo barnera sartzea.

busto

iz. Burua eta bularraldea irudikatzen duen pintura edo eskultura.

busturiar

1 adj. Busturikoa, Busturiari dagokiona.

2 iz. Busturiko herritarra.

butaka

iz. Besaulkia.

butano

iz. Kim. Lau karbono atomo dituen hidrokarburo asea, presiopean isurkari bihurtzen den gasa, erregaitzat erabiltzen dena (C4H10). Butano gasa.

butroi

iz. Arrantzan erabiltzen den tresna, onil moduko bi atalez osatua. Ik. pertola. Hala lotzen ditu deabruak eta sartzen bere butroi barruan.

butun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, butun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutun].

butxet iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, butxet-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buxet].

buxadura

iz. Buxatzea. Euri zaparrada bortitzak estoldetan sorturiko buxadura. Zainak handitu egiten dira, eta buxadura eta usteltzea heltzen dira.

buxatu, buxa, buxatzen

da/du ad. Hodi eta kidekoetan, igarobidea eragotzi, bidea itxi. Kolesterolak ez du inolako sintomarik ematen, baina ondorio larriak izan ditzake bihotzean, arteriak buxatu egiten dituelako.

buxatze

iz. Hodi edo kideko batean oztopo bat gertatzea edo jartzea, handik igarotzea eragozten edo zailtzen duena.

buxer iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buxer-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harakin].

buxeria iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buxeria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harategi].

buxet

iz. Ipar. Aurrekontua.

buxi

iz. Zub. Poxia.

buxon

iz. Tapoia. Xanpain buxonak.

buzeatzaile iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, buzeatzaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. murgilari].

buzkantz

iz. Heste zati lodienaz egiten den odolkia; ardi odolez eginiko odolkia. Elorrioko buzkantza, zazpi libra eta bost ontza. Pazian buzkantzak egosten.

buzo

1 iz. Lan-jantzia, lohihartzekoa. Aita, buzo urdina jantzita, goizeko zazpietarako sartzen zen egunero fabrikan.

2 iz. g.er. Urpekaria, eskafandraria.

buzoi

iz. Postontzia.

buzoka

1 iz. Ipar. Zapelatza.

2 iz. Ipar. Saia.

buztan

1 iz. Isatsa, bereziki lau oineko animaliena. Txakurraren, katuaren, astoaren buztana. Azeri buztan-harroa. Asto buztan-motza. Zaldi buztan ilez egindako erratz bat eskuan. Ontziak bere gobernurako badu, arrainak buztana bezala, ohol luze bat, lema deritzana. Azaburu edo bakailao buztan batekin konplitu duzue orain arte nirekin. Buztan ukaldiak. || Esr. zah.: Lastozko buztana duenak, atzera begira. Amukozko buztana duena, suaren beldur. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste.

2 iz. Atzeko muturra edo aldea, hasieraz edo buruaz bestaldekoa. Azken hitzaren buztana. || Esr. zah.: Gezurrak buztana labur. Martxoa, erdi negu buztan, erdi uda buru.

3 iz. Beh. Zakila. Ikusten dudanean maitearen aztala, jartzen zait buztana adarra bezala.

buztanbeltz

iz. Bisiguaren itxurako itsas arraina, gris urdinkara edo arrea, buztan hasieran orban beltz handi bat duena (Oblada melanura).

buztandu, buztan/buztandu, buztantzen

1 da ad. Hozitu, hazia ernatu. Sor liteke bihi hura, buztan liteke, belar bihur liteke.

2 (Era burutua izenondo gisa). Arroz buztandutik egiten duten edari bizi bat.

buztandun

adj. Buztana duena. Deabru guztiak direla buztandunak esango duzue agian, eta egia da.

buztangorri

iz. Txantxangorriaren eta urretxindorraren kideko txoria (Phoenicurus sp.). Buztangorriak, negurako, Afrikara alde egiten du.

buztanikara

iz. Ibai eta erreka ondoan bizi den txoria, Euskal Herrian aski arrunta, luma zuri, beltz eta hauskarak dituena, eta batez ere intsektuz elikatzen dena (Motacilla sp.). Ildo zabalean buztanikarak, goldearen atzetik jostalari.

buztankada

iz. Buztanaz emandako ukaldia. Baleak buztankada batez hondatzen dituela hurbiltzen zaizkion txalupak. Arrainaren hil aurreko buztankadak.

buztanluze

iz. Txori txiki buztan-luzea, lumajea arrosa, beltza eta grisa duena (Aegithalos caudatus).

buztanzuri

iz. Harri zutetan pausatzen den txori buztan-zuria, zomorroz-eta elikatzen dena (Oenanthe sp.). Ik. iratxori; azpizuri.

buztarri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buztarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. uztarri].

buztin

iz. Batez ere aluminio silikatoz osaturiko lurra, gehienetan zurixka edo gorrixka, uretan bustita oso bigun eta malgu bihurtzen dena eta, horregatik, ontziak, teilak, adreiluak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. Eguzkiak buztina lehortzen du. Jainkoaren eskuan dago gizonaren bihotza, eltzegilearen eskuan buztina bezala. Buztinezko irudia. Buztina egosi, erre.

buztin-lur Hondar baino buztin gehiago duen lurra, bertan ereiteko txarra dena. Buztin-lurrak ez dio urari barrena sartzen uzten.

buztin mineral, buztin-mineral Miner. Aluminio silikato hidratatua.

buztingile

iz. g.er. Buztinlaria. Ik. eltzegile.

buztingintza

iz. Buztinaz gauzakiak egitea; buztina lantzen duenaren ogibidea.

buztingorri

iz. Buztin mota gorria.

buztinki

1 iz. Buztinezko gauzakia. Buztinkiak eta beirakiak saltzen diren denda.

2 iz. Buztina gai bezala hartua. Lurra arin den tokian, legarra nagusi da eta buztinkia galdatzen du.

buztinlari

iz. Buztinezko gauzakiak egiten dituen eskulangilea. Ik. eltzegile. Buztinezko ontziak esango ote dio buztinlariari: zergatik egin nauzu honelakoa?

buztinola

iz. Buztinezko gauzakiak egiten diren lantegia. Ik. teileria.

buztintsu

adj. Buztin asko duena. Lur harritsu, hondartsu eta buztintsuak. Lur buztintsuak ez du uzten urik aski sartzen. Bide buztintsuak.

buztintzear

1 adj. Buztintzekoa, Buztintzeri dagokiona.

2 iz. Buztintzeko herritarra.

buztinzuri

iz. Buztin mota zuria, buztingintzan erabiltzen dena. Ik. lur zuri; toska; kaolin.

buzuntz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buzuntz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burzuntz].

bypass

iz. Med. Arteria bateko bi puntu lotzen dituen hodia, bi puntu horien arteko buxadura saihestuz, odolak aurrera egin dezan jartzen dena; hodi hori jartzeko egiten den ebakuntza. Lehendakariak onera egin du atzo bost bypass jartzeko egin zioten ebakuntzaren ondoren.

byte

iz. Inform. Ordenagailuak unitate zatiezin bezala gordetzen duen bit multzoa, gehienetan sei edo zortzi bitez osaturik dagoena.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper