Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [451 - 500] bistaratzen.

adelazale
iz. zub. Prestatzailea, antolatzailea.

Aztergaia: adelazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

. Er. gabea, baina onartzekoa, ez baitu trabarik egiten.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zale/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

adelu
1 iz. g. er. Apaingarria. Horrenbeste bitxi eta adeluren artean geure buruak handi ikusirik.
2 iz. Batez ere zub. Prestaketa, antolaketa.

Aztergaia: adelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 prestaketa. 2 apaingarria.

adendar
1 adj. Adengoa, Adeni dagokiona. Adendar idazlea.
2 iz. Adengo herritarra.

Aztergaia: adendar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Yemengo Errepublika / Yemen; yemendar; Aden; adendar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

adenina
iz. biokim. Azido nukleikoen osagai diren base nitrogenatuetako bat. DNAren osagai nagusiak lau dira: adenina, guanina, zitosina eta timina.

Aztergaia: adenina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioartekoa da, eta onartzekoa, beste lau base nitrogenodunen izenak bezala (guanina, timina, zitosina, urazilo).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): adenina iz. Biokim.

adesara
adb. zub. Arestian.

Aztergaia: adesara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.1: forma zahar osoa hobetsi da, nahiz gaur adesí laburtua ezagunagoa den.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

arestian.

adi egon
ad.-lok. Erne egon. Jaungoikoa beti dago adi eta begira. Niri adi dago. Umeari adi egon dira. Elkarren adi egon. Doinu horren adi nago.

Aztergaia: adi egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hobe litzateke adi egon / ibili jartzea.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): adi ibili jartzea ez da onartu.

adi1
adb. Zentzumenak erne. Adi gelditu zen ate ondoan. Herri osoa eduki zenuen adi zeure inguruan. || Belarria adi eta erne ipini. || Adi-adi eta arretatsu entzun genion. Erne zebilen, adi-adi, begia zorrotz, dena ikusi eta dena ikasi beharrez.
Azpisarrerak
adia
iz. Deiadarra, auhena edo deitorea, bereziki norbaiten heriotzak eragina. Han daude oinazez lehertzen, adiaz eta orroz. Hemen aitortu nahi ez duzuna han aitortuko duzu adiaz eta negarrez. Negarrak eta adiak. Egizue negar eta adia.

Aztergaia: adia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Zerbait jantzi eta hornitu beharko genuke hitza. OEHn aipatzen diren adibidez gain, gogora beste bi hauek, biak Agirre Asteasukoarenak: "eta emen aitortu nai ez dezuna, an aitortuco dezu adiaz, eta negarrez". III, 164, eta "gau erdico demboran aditu cituan cateen otsac, eta adia izugarriac". III, 170' (2001-04).

 - [E123]: 'bat nator oharrarekin. Adiera emango nioke 'auhena, deitorea', eta Agirre Asteasukoaren lehen adibidea, esaterako'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-29): ''ahuena, deitorea' gehituko zaio adiera gisa eta J.B. Agirreren adibide hau erantsiko da: emen aitortu nai ez dezuna, an aitortuko dezu adiaz, eta negarrez'.

adia galdu
ad.-lok. Arreta galdu. Aho zabalka eta adia galdurik egon da goiz osoan.

Aztergaia: adia galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

osaeraz iluna da (adi iz. kategoriakorik ez baitugu), eta es distraer(se) adierazteko balio izan zezakeen arren, oraingoz baztertzea erabaki da (eta ordaintzat aipatu dira: barreiatu eta, onartzen bada, adigabetu).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "I. Sarasolaren Euskal Hiztegian zegoelako sartu genuen guk gure hiztegian" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adi 2 iz. onartuko balitz, gardena izango litzateke eta , nire iritziz, onargarria' (2001-03-28).

adiabatiko
adj. fis. Prozesu termikoez mintzatuz, inguruarekin berorik trukatu gabe gertatzen dena; gauzez mintzatuz, beroa sartzen edo ateratzen uzten ez duena. Teoriatik dakigunez, prozesu adiabatikoetan entropiaren aldaketa nulua da.

Aztergaia: adiabatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

Tekn. mugakoa: entziklopediek eta jasotzen dute, Fis. eta Termodinamikan aski arrunta da, baina hortik kanpo erabat arrotza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Badakigu oso subjektiboa dela, baina hizkuntzalaritzako 'adstratu' termino tekniko samarra sartuz gero, fisika eta kimikan nahikoa arrunta den hau sartzeko eskatuko genizueke. Ez dakigu, adibidez, Batxilergoko ikasleek 'adstratu' zer den ikasiko duten, baina ziur izan fisika ikasten dutenak seguru topatuko direla 'adiabatiko'-rekin; 'adiabatiko' sartzea onartuz gero, beste hauek ere sartzekoa lirateke: 'isotermiko', 'isometriko' eta 'isobariko' (sail horretako gehiago daude, baino teknikoegitzat jotzen ditugu)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Entziklopedia laburretan jasotzen da, beraz, sartu egingo nuke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'sartzea onartu da'.

adiagile
iz. Erostaria. 1581ean, adiagileen ikuskizunek indarrean jarraitzen zuten Azkoitian.

Aztergaia: adiagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. erostari.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bat nator proposamenerakin. Nik ez nuke "h. erostari" ipiniko' (2001-04).

 - [E123]: 'OEHko datuak ikusirik, eta, batez ere, adiakari 'erostaria' egiten dela, (eta ez h. erostaria) hemen ere berdin egitea proposatzen dut, hots, adiera eman, eta ez hobetsi' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'ez da hobespen markarik emango. Adiera emango da soil soilik: 'erostaria''. Erabakia (2001-07-20): 'adiagile-ri dagokion oharra ontzat eman da: adiera emango da, hobespen zeinurik gabe'.

adiaka
adb. Adia eginez. Adiaka egon.

Aztergaia: adiaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adiaka adlag.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

adiakari
1 iz. Erostaria.
2 iz. Apo-hontza.

Aztergaia: adiakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. hontza (apo-) / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 erostaria. 2 hegazti harraparia.

Landare eta animalien taxonomi izena

Syrnium aluco.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Oker ez banabil, Strix aluco da adiakariedo urubiizenekin ezagutzen den gautxori harraparia. Sarasolaren Hauta-lanerako Euskal Hiztegitik kutsua ekarritako errata dirudi Syrnium aluco hori. Ez dut uste adiakari apo-hontzaren sinonimoa izan daitekeenik ElhHizt datorren bezala, apo-hontzak kli-klo (edo pi-po) kantatzen baitu apoek bezala eta ez adiaka ibili" (2000-11-08)

adiakatu, adiaka/adiakatu, adiakatzen
da ad. Adia egin. Negar egin dugu eta ez zarete adiakatu.

Aztergaia: adiakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adiakatu, adiaka, adiakatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

adiakatu, adiaka, adiakatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): sarreran aditz direnei ezartzen zaizkien oharrak gehituko zaizkio.

adib.
adibidez-en laburdura.

Aztergaia: adib.

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

laburdurei zein formatu dagokien erabaki gabe dugu (eta ikusteko, horietako zein jaso behar den).

Forma baten adiera(k)

'adibidez'en laburdura.

adibide
iz. Zerbait argitzeko edo ulertarazteko erabiltzen den aipu edo gertaera. Ik. etsenplu. Adibideak jarri. Adibide gisa. Adibiderik ezagunena. Adibide argia, adierazgarria, jakingarria.
Azpisarrerak

Aztergaia: adibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adibidez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bidenabar, adibide bat ezartzen bada, garbi utz liteke koma erabili behar dugun ala ez. "Zuk, adibidez, ez duzu hitz bete", edo' (2001-04).

 - [E123]: 'ongi iruditzen zait'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'adibide-ren azpisarrera gisa ematen den adibidez-ekin, etsenplu bat emango da, koma artean behar duela erakutsiz: Zuk, adibidez, ez duzu hitza bete'.

adibidetegi
iz. Zerbaiten adibideak biltzen diren atala. Berariazko corpus bat aztertu eta adibidetegi zabal samarra lortzen saiatu dira batzordekideak. Hots-adibidetegia.

Aztergaia: adibidetegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua, eta onartzekoa, gutxitan erabilia den arren.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hitz hori ere sar daiteke 'ejemplario' adierazteko" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): adibidetegi

adibidez
adb. Aurretik esan dena argitzeko edo zehazteko, adibide bat edo gehiago aipatzen direnean erabiltzen den esapidea. Har dezagun, adibidez, lehen kapituluak dioena. Badira oso elikagai merkeak, arroza, patata eta ogia, adibidez. Adibidez, eman dezagun (...).
Loturak

Aztergaia: adibidez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. laburdura jasotzeko eskatuz.

adiera
1 iz. Hitz baten esanahia; bereziki, bat baino gehiago dituenean, haietako bakoitza. 45.000 hitz; 57.000 adiera. "Kutsu" hitzaren adierarik zabalduena. Hitz ugariak, aberatsak, adiera bereziz josiak behar ditugu.
2 iz. g. er. Adimena, ezaguera.
3 iz. g. er. Arreta, oharmena.

Aztergaia: adiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazezin
adj. Ezin adierazizkoa. Baina adierazezina izateak ez du, haatik, esan nahi izatasunik ez duenik: badago, egon, adieraz ezin daitekeena.

Aztergaia: adierazezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: adieraztezin / LurE: + / ElhHizt: adieraztezin / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(i)+e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

adierazgarri
1 iz. Zerbait adierazten duen gauza. Ik. seinale. Besoan zeraman taldearen adierazgarria. Euskara, Euskal Herriaren adierazgarri nagusia. Gaitz ezkutuaren adierazgarri diren agerpenak.
2 adj. Zerbait argi eta egoki adierazten duena. Adibide adierazgarriak aipatu ditu. Liburuak izenburu benetan adierazgarria darama.

Aztergaia: adierazgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adierazgarri 1 iz.: besoan zeraman taldearen adierazgarria. 2 izond.: adibide adierazgarriak aipatu ditu.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(i) + g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. ("besoan zeraman taldearen adierazgarria"); 2. izond. ("adibide adierazgarriak aipatu ditu").

adierazgarritasun
iz. Adierazgarria denaren nolakotasuna; adierazgarria izateko ahalmena. Sinboloaren kontzeptuaren azpian abstrakzioa eta adierazgarritasuna ezkutatzen dira. Gorputzaren mugimendu eta keinuek adierazgarritasun berezia dute ahozko arloan.

Aztergaia: adierazgarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

adierazi1, adieraz, adierazten
1 du ad. Aditzera eman, jakinarazi. Ederki, garbi adierazi. Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Ezin adierazi den poza. Ezin adierazizko etsipen eta larritasuna. Zer adierazi nahi duzu horren bitartez?
2 du ad. Zerbaitek halako esanahia izan, zerbaiten seinale edo ikur izan. Onetsi euskal hitza da, baina ez du 'bedeinkatu' adierazten, 'maitatu' baizik. Batuketa adierazteko "+" ikurra erabiltzen da.
adierazi2
iz. hizkl. Ikur linguistikoaren edukia. Adierazlea eta adierazia.
adierazkizun
iz. Adierazi behar den gauza. Harritzekoa da nola moldatzen den adierazkizunik zailenak hizkera argi, zehatz eta garbi batean adierazten.

Aztergaia: adierazkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adierazi behar dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adiera ematean 'adierazi (behar) dena' emango nuke, ez baita nahitaez geroko zerbait, 'adierazi dena' ere izan daiteke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia: ''adierazi (behar) dena''.

adierazkor
adj. Bizitasunez edo argiro adierazten duena. Hitz adierazkorren ortografia. Bizia eta adierazkorra bada, zertarako behar du garbia izan?

Aztergaia: adierazkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adierazkor: hitz adierazkorren ortografia.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"hitz adierazkorren ortografia"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibidea erantsiko bagenu?' (2001-04).

 - [E123]: 'lehen itzulian dugu arautua adierazkor adibide eta guzti: hitz adierazkorren ortografia'.

adierazkortasun
iz. Adierazkorra denaren nolakotasuna; adierazkorra izateko ahalmena. Hor, bertsoaren bukaeran, egokitu zituen Amurizak bere formulak, adierazkortasunez beteak. Neure adierazkortasunik eza, neure hizketako moztasuna kitatzeko hasi nintzen idazten.

Aztergaia: adierazkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

adierazle
1 iz. Interpretea. Eta ez zekiten Josek aditzen ziela, adierazlearen bitartez hitz egiten zielako. Mundu guztiko hizkuntzen ezagutza eman zien, bide hartaz adierazlerik gabe elkar ulertzeko.
2 iz. Exegeta. San Paulo, Ebanjelioaren adierazle zorrotza.
3 iz. Beste norbaiten edo zerbaiten nahia edo sentimena aditzera ematen duen gauza. Inoren ezinegonaren adierazle bihurtu. Begiak, bihotzaren adierazleak. || Bidali, Jauna, zerorren uso bake-adierazlea.
4 iz. hizkl. Ikur linguistikoaren forma. Adierazlea eta adierazia.
5 iz. ekon. Ekonomiaren egoera eta garapena adierazten duen datua. Abuztuan automobil berrien salmentak behera egin zuen eta adierazle hori oso erabilia izan ohi da kontsumoaren joera ikusteko. Euribor adierazlea % 2,297ra igo da maiatzean.

Aztergaia: adierazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazmolde
iz. Zerbait adierazteko moldea. Ahozko adierazmoldearen eta idatzizkoaren arteko aldeak, ez dira uste den bezain sakonak.
adierazpen
1 iz. Adieraztea, azalpena. Hitz ezezagunen adierazpena. Ikasgaiaren adierazpenean.
2 iz. Jendaurrean zerbait aditzera emateko egiten den izkribua. Ik. agiri. Euskaltzaindiak bere VIII. Biltzarraren ondoan adierazpen hau agertzen du. Gobernuaren adierazpena.
3 iz. Norbaitek bere barnean duena adieraztea, bereziki hizkuntzaren bidez. Sentimenen adierazpena. Adierazpen teknikak.
4 iz. Ikur edo zenbaki bidezko forma matematikoa. Adierazpen matematikoak arkatzez paperean idazteak ez du inolako sekreturik, baina beste kontu bat da idazmakinaz egitea.

Aztergaia: adierazpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: adierazpen-askatasuna.

adierazpen askatasun, adierazpen-askatasun
iz. Iritziak, ideiak edo informazioa libreki adierazteko eta zabaltzeko eskubidea. Estatuari adierazpen-askatasunaren aurkako erasoak eteteko eskatu diote. Egunkaria itxita, adierazpen askatasuna urratu zela diote. Ez dago adierazpen askatasunik, ez dago antolatze askatasunik, ez dago mobilizazio askatasunik, ez dago independentista izaterik...
adierazpide
iz. Aditzera emateko bidea. Kanta adierazpide gisa erabili. Hizkuntza da gizakiaren adierazpide nagusia.

Aztergaia: adierazpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazte
iz. adierazi aditzari dagokion ekintza. Hori besterik ez da hizkuntzak adierazten duena, eta adierazte hori da egitearen egiazko errealitatea. Bestela esanda, bi hizkuntzen adierazte-ahalmena berdin-berdina da.

Aztergaia: adierazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

adieraztera eman
ad.-lok. [Oharra: Euskaltzaindiak, adieraztera eman-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aditzera eman].

Aztergaia: adieraztera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. aditzera eman.

adierraz
adj. Aditzen erraza dena. Ik. ulerterraz. Hitz adierrazen bidez. Nornahirentzat adierraz eta irakurgarria izateko.

Aztergaia: adierraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da
adierraztasun
iz. Adierraza denaren nolakotasuna. Oztopo gogorrik gabe mintzatu zaigu, gaiaren sakonak adierraztasunari uzten dion neurrian.

Aztergaia: adierraztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adietan eman
du ad.-lok. bizk. Aditzera eman.

Aztergaia: adietan eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. aditzera eman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'MA andreak dio ez duela OEHn aurkitu. Nik ere ez. Baina Añibarrok badakar: 'adietan emoteco'. Esku liburua (1845eko argitaraldia), 86' (2001-04).

 - [E123]: 'arrazoi du HK jaunak. OEHko corpusa begiratu eta ohartu naiz Añibarrok adibide mordoa duela, eta Otxoluak eta Kardaberazek ere (Eusqueraren Berri Onac) erabili dute. Arrazoi gehiago, nik uste, aipatu gabe uzteko, edo sartzekotan, batez ere Bizk. 'aditzera eman' egiteko, eta ez izartxoa eman eta aditzera eman utzi batasunerako aukera bakar moduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'aipatzearen aldeko agertu dira hamabi euskaltzain 'aditzera eman' esanahia duela adieraziz'.

adiezin
adj. Ulergaitza. Hutsalkeriaz jositako idazki mordoilo adiezinak.

Aztergaia: adiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ulergaitza.

adigabe
adj. Pertsonez mintzatuz, inguruan gertatzen ari denaz ohartu gabe jarduten duena, edo arreta jarri beharko lukeen gauzan arretarik jartzen ez duena. Ikasle adigabearen antza zuen: liburua dauka begien aurrean, baina ikaskideek egiten dizkioten imintzioei begira dago.

Aztergaia: adigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin, onarpen eske aurkeztua: lantaldeak asmatua baita.

adigabetu, adigabe/adigabetu, adigabetzen
da/du ad. Zerbaitetan jarri den arreta galdu edo galarazi. Otoitzean ari nintzelako itxurak egin nituen, baina emakume zaharraren marmarrak adigabetzen ninduen.

Aztergaia: adigabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: 4 ager. (Zink Crit, Pi Imit, Egan 1955).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

berria da, "asmatua", eta onarpen eske aurkezten duena lantaldeak, 'distraitu' adierazi beharra dagoelako eta horretarako egokia delakoan (osaeraz zalantzazkoa izan arren: aditzoin + -gabe osaerakoak #mdash#cf. sinesgabe#mdash# salbuespena baitira).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adigabe(tu), adigabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adi iz. onartuko bagenu, ez legoke inolako zalantzarik aditz honen osaeraz' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'adigabe eta adigabetu biak sartuko dira'.

adigai
iz. Kontzeptua. "Nazio" adigaia. Adigai desberdinak hitz desberdinez adierazi.

Aztergaia: adigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adigaitz
adj. Ulergaitza. Euskara landua du, baina edozein irakurlerentzat adigaitza.

Aztergaia: adigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adigaiztasun
iz. g. er. Ulergaiztasuna. Eragozpen ezohiko horretan hartzen du oin, neurri handi batean, idazki filosofikoen adigaiztasunari buruzko kexak.

Aztergaia: adigaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ulergaiztasuna.

adigarri
1 iz. Azalpena. Fedeko gauzak sinetsi behar dira, adigarririk ez dagoenean ere.
2 iz. Adibidea. Ez noa hemen huts guztiak banan-banan izendatzera, adigarritzat aleren bat aipatzera baizik.
3 adj. Ulergarria. Mintzabide hori, gainera, guztiontzat da adigarri.
4 adj. Aditzea merezi duena, gogoangarria. Ipuinaren ondorio adigarriak.

Aztergaia: adigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. azalpena; adibidea. 2 izond. ulergarria; aditzea merezi duena, gogoangarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Izendondo gisa, horra adibide bat: "Margolari eraikitzaile eta higikor baten obra zaigu aurkeztua Izuran, hunkitzen ditu soegile gehienak denentzat adigarria delako". P. Errekarte, Herria, 18.VII.1996' (2001-04).

 - [E123]: 'oso egokia iruditzen zait adibide bat ematea. Baina agian ulerterrazago bat emango nuke, Ipuinaren ondorio adigarriak, esaterako'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): azken adibide hau onartu da, 'argiagoa delakoan: ipuinaren ondorio adigarriak'.

adigarritasun
iz. Ulergarritasuna.

Aztergaia: adigarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ulergarritasuna.

adige
1 adj. Kaukasoko ipar-mendebaldean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Adige kultura.
2 iz. Etnia horretako kidea. Turkian, Jordanian, Israelen eta Sirian sei milioi adige daude.

Aztergaia: adige

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

adige 22, Berria (“Turkian, Jordanian, Israelen eta Sirian sei milioi adige daude, eta komunitate garrantzitsuak dituzte Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan”); adigear 1, Berria (“Adigear Kongresuko burua Murat Brezeg oso kritikoa da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adige formarik.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. Labayru, Elhuyar, Adorez.

Bestelakoak

Exon: adige

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

adigera
iz. Adigeako Errepublikan mintzatzen den hizkuntza.
adiguri
iz. Heg. Oparia.

Aztergaia: adiguri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

oparia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'OEHko datuak ikusirik Heg. erantsiko nioke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Heg. marka gehitzea onartu da'.

adiguritsu
adj. Batez ere bizk. Arretatsua.

Aztergaia: adiguritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adiguritsu 3, Erkiag ("Txiliñok, baiña deiez daukadaz, nire nagi alperren zirikatzaille ditut, neure deitzaille, neure aspaldiko adiskidetxu beti bai beti adiguritsu, erreguz ta txeraz diarduenok", "#mdash#Laster ikasiko dozu zuk, bakarrik bere #mdash#iñotsan adiguritsu", "Illunabar artan, zerualdea ozkorri ezarri eban eguzkiak, bere orduko azken-txera adiguritsua egitean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adiguritsu 3: A Latsibi ("Ain adiguritsua izanda, alan, ain otz ta motz andra uren bat artzeko, ezagun eban bere izatea oso aldatuta eukana"), Onaind ("Ixilpean gaualdi. Goiak izar apain / Adiguritsu dabil illazki lur-soin gain... / Kubil datza gizona, ez dagi zirkiñik; / Zelatan ditu pizti ta gau-ibilkarik"), Azurm ("Aparato ederra zeukaten, eduki ere, eta burgesia manukor adiguritsu morroikorrena esku-makil, beren asmoak ongi betetzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adiguritsu : Euskalterm 1 (mediku arreta adiguritsu: 'exquisita atención médica') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

adiguritsu : HiruMila (obsequiador, ra; obsequioso, sa), DRA (obsequioso), PMuj DVC (1 servicial, obsequioso, complaciente; 2 fino, atento, deferente, respetuoso, delicado); ariguritsu : DRA (obsequioso), PMuj DVC (obsequioso, cortés, servicial, atento, afable) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

'arreta handia, arreta berezia' adierakoa da Luis Baraiazarrak ezagutzen duen adiguri, hemengo adiguritsu honen oinarria (Mungia aldean arrunki erabiltzen omen da); adiera hau gehitzeko eskatuko da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

arretatsua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): adiguritsu izond. Batez ere Bizk. g.er. ‘arretatsua’.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.