Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

pibot

iz. Kirol. Saskibaloian, saski inguruan jokatzen duen jokalaria, bereziki erreboteak jaso eta baloia saskian sartzea helburu duena. Shaquille O'Neal, ligako pibot nagusia.

pibotatu, pibota/pibotatu, pibotatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Teknol. Ardatz baten inguruan biratu.

pibote

1 iz. Teknol. Pieza baten mutur zilindriko edo puntaduna, beste pieza bat bertan bermatzeko edo ahokatzeko erabiltzen dena, zenbaitetan biraketa-ardatz gisa aritzen dena.

2 iz. Kirol. Talde kirol batzuetan, jokoaren ardatza den jokalaria. Ik. pibot.

pidgin

iz. Hizkl. Hizkuntza bi edo gehiagoren osagaiez osaturiko hizkuntza sinplea, mintzaira desberdinetako hiztunen artean, bereziki merkataritza-harremanetan, erabiltzen dena. XVII. mendearen hasieran, Islandiara joandako arrantzale euskaldunek, bertako eta beste leku batzuetako itsasgizonekin komunikatzeko, pidgin eusko-islandiarra sortu zuten.

pidnatar

1 adj. Pidnakoa, Pidnari dagokiona.

2 iz. Pidnako herritarra.

piedramillerar

1 adj. Piedramillerakoa, Piedramillerari dagokiona.

2 iz. Piedramillerako herritarra.

piercing

iz. Gorputz atalen bat (belarri gingilak, ezpainak, titiburuak...) aldez alde zulatzea, bertan belarritako gisako bat edo bestelako apaingarriren bat jartzeko; jartzen den apaingarria bera. Zilborreko piercingak eguzki-printzen distirak zabaltzen zituen mugitzen zen bakoitzean. Ileak horituta eta bekainak piercingez josita. Pearcing bat egin.

pietate

1 iz. Zah. Errukia.

2 iz. Art. Eskultura edo margolan mota, gurutzetik jaitsi duten Jesu Kristoren gorpuari eusten dion Ama Birjina atsekabetua irudikatzen duena. Berpizkundeko pietate bat iduri zuen. Arantzazuko fatxadako apostoluak eta Pietatea Oteizarenak dira; ateak, Txillidarenak.

pietun

iz. Lap. eta Naf. Postaria.

pieza

1 iz. Makina edo tresna batean, alda daitekeen zatia edo osagaia. Ik. peza 2; atal 3. Ordezko pieza. Biolinaren piezak.

2 iz. Musika-lan laburra, beste baten zatia ez dena. Goizuetako bandaren pieza zahar bat ikasi berria dugu Leitzan.

3 iz. Fitxa (mahai joko eta kidekoetakoa). Joko taula prest zegoen, eta piezak mugitzen hasita.

4 iz. Atala (gauzaki bat osatzen duen zatia). Puzzleak pieza asko zituen.

5 iz. Gai baten zatia, osotasun bat eratzen duena. Opilak baino hobe da fruta pieza bat edo zuku naturalak hartzea. Oihal-pieza gris marraduna erosi genuen, bi traje egiteko adinakoa, bata berarentzat eta bestea niretzat.

piezoelektriko

adj. Fis. Piezoelektrizitatearena, piezoelektrizitateari dagokiona. Efektu piezoelektrikoa.

piezoelektrizitate

iz. Fis. Zenbait kristaletan tentsio mekaniko baten eraginez gertatzen den polarizazio elektrikoa. Piezoelektrizitatea zenbait mikrofonoren eta dinamometroren funtzionamenduaren oinarrian dago.

pigmentatu, pigmenta, pigmentatzen

1 da/du ad. Pigmentu bidez kolorea hartu edo eman. Pertsona baten larrua, ilea eta begiak pigmentatzeko gaitasuna alelo jakin bat izatean datza.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Orinak azalean agertzen diren orban pigmentatuak dira.

pigmentazio

iz. Gorputzaren ehun batzuetan pigmentuak pilatzea. Hilekoan etenak izan dituzte emakumeek eta azaleko pigmentazioa ere galdu dute askok eta askok.

pigmentu

1 iz. Animalien edo landareen ehunetako gaia, kolore jakin bat sortzen duena. Klorofila eta hemoglobina pigmentuak dira. Larruazaleko pigmentua.

2 iz. Koloregaia.

pigmeo

1 iz. Antzinatean Nilo aldean bizi zen alegiazko nano herri bateko kidea. Herkulesen borroka pigmeoen aurka.

2 iz. Afrikakoa eta Asiakoa den eta tamaina txikikoa izatea ezaugarri duen arrazako kidea.

pijama

iz. Lo egiteko jantzia, jakak eta galtzek osatua. Pijama jantzi. Pijama-galtzak.

pijo

1 adj. Gip. Trebea, behar bezalakoa. Andre prestu eta pijoa. Bautista Basterretxe, mutiko pijoa.

2 adb. Gip. Adorez, irmo. Pijo dihardu lanean.

pik

adb. Ipar. Pilota-jokoan, pilotak paretaren eta lurraren arteko zokoan jotzen duela. Joan zitzaion pilota bat, ez pik, bai pik, hein hartakoa. Eskularrua kendurik, bi bote segidan sartzen ditu: bat pik-ondo, bigarrena pik. Ene lagun Martin baitzen pik ematen nagusi, hari esker genuen guk partida irabazi.

pika1

1 iz. Heg. Lantza, bereziki pikadoreek erabiltzen dutena. Eta sartuz gero pika behin handik, zezen gizajoak ez du indarrik.

2 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, pika baten puntaren irudi beltza ezaugarri duena. Bederatziko pika.

pika2

iz. Ipar. Mika (hegaztia). Pika bezain ohoina. Haizeak pikaren buztana darabilen bezain errazki. Ez dela pikaren azken umea: ez dela hutsala, baztergarria. Pikaren umea, pika (esr. zah.).

pikabuztan

1 iz. Ipar. Karrozetan, bertara igotzean zangoa finkatzeko burdina. Ik. ointoki.

2 adj. Ipar. Buruarina, ganoragabea. Euskal gizarteak, bateraturik, betiko pikabuztan bakar batzuek salbu, elkartasun goresgarria adierazi du.

pikadore

iz. Heg. Zezenketetan, zezena pikaz ziztatzen duen zalduna. Agertzean zezena, ireki ateak, hurbil ditu aldean jaun pikadoreak.

pikalaport

iz. Ipar. Antzandobia.

pikaldi

iz. Ipar. Ebakialdia. Pentzea garbitu orduko, ongarria ematen zaio, bero handiak hasi baino lehen, beste pikaldi bat ateratzeko. Zure mahastia gaztea da, hirugarren pikaldikoa.

pikante

adj. Janariez-eta mintzatuz, mina, bizia. Saltsa pikantea.

pikarazi, pikaraz, pikarazten

du ad. Pikatzera behartu, ebakiarazi. Pikarazi zuen haritza hondo-hondotik. Bere erresumako mahasti guztiak pikarazi zituen.

pikardatu, pikarda, pikardatzen

1 du ad. Tantoz edo orbanez bete. Ik. tantotu; titakatu. Bisaia pikor gorriz pikardaturik, txarranpinak joa balego bezala.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ohearen alboetan manta gorri pikardatua ageri zen.

pikardia

1 iz. Heg. Herr. Egite edo esate lotsagabea edo gaitzesgarria, maltzurkeria. Pikardiak esan.

2 iz. Heg. Herr. Kaltea, ezbeharra. Kurloiek pikardia handiak egiten dituzte garitan eta artotan. Gertatu den pikardia, hainbat kristauk uraren mende, beren heriotza larria.

pikaresko

adj. Eleberriez mintzatuz, Espainian XVI. mendearen erdialdean sortu zen nobela mota berri batekoa, pikaroa protagonistatzat duena. Ferdinand Celine, nobela pikaresko klasikoaren berritzaile nagusia.

pikaro

1 adj. Heg. Herr. Maltzurra, barrabasa. Hil da Canovas, fuera Canovas, pikaro gaizki hazia.

2 iz. Espainiako literatura-tradizioko pertsonaia, jatorri apalekoa, maltzurra eta abenturazalea. Liburuan pikaro mordoa bada ere, ez da nobela pikareskoa.

pikarrai

adb. Zub. Biluzik. Pikarrai ezarri zuten. Pikarrai jalgi naiz amaren sabeletik eta pikarrai itzuliko lurrera.

pikarraitu, pikarrai/pikarraitu, pikarraitzen

da/du ad. Zub. Biluzi. Ez zait gustatzen Errepublika burges hau, deus ez duena pikarraitzen duelako.

pikart

adj. Ipar. Nabarra. Katu pikarta.

pikatu, pika/pikatu, pikatzen

1 du ad. Ebaki; moztu. Fruitu onik egiten ez duen arbola pikatzen da eta sura egozten. Segak belar berdeak pikatzen dituen bezala. Ganibet ukaldi batez soka pikatu zuen. Norbaiti lepoa pikatu. Bizarra zuen arras pikatua.

2 du ad. Harriaz mintzatuz, landu. Harginek zituzten harriak pikatzen.

3 du ad. Segaz eta kidekoez mintzatuz, ingude txiki baten gainean jarrita, mailuka ahoa berdindu eta mehetu. Sega ingudean pikatu.

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Etxe ederrak, kanpotik harri pikatuz beztituak.

pikatxa

iz. Tripotxa.

pikatzaile

iz. Pikatzen duen pertsona. Harri-pikatzaile eta zizelkari trebea. Gizonen aitzindaria zen Jourdan deitzen zena, zeinak ongi merezitu baitzuen izengoititzat: buru-pikatzailea.

pikatze

iz. pikatu aditzari dagokion ekintza. Ogi eta belar pikatzeak.

pike1

iz. Kotoizko oihala, erliebezko marrazkiak dituena.

pike2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pike-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'bikea' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bike].

pike3 adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, pike-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'pikoa, aldapatsua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. piko2].

pikete

1 iz. Greba-dei bat betearazten saiatzen den pertsona taldea. Piketeak antolatu, eta lanean ari ziren enpresetan ate joka aritu ziren.

2 iz. Soldadu taldea.

piknik

iz. Aire zabalean, lagunartean egiten den otordua, etxetik eramandako janari eta edariekin prestatzen dena. Giroa ez zegoen oraindik piknik bat egiteko bezain epel.

piko1

1 iz. Ipar. Tresna aho-zorrotz batez eginiko ebakia. Pikoa pikoaren gainera bezala, ukaldi horiek lazki kolpatu zioten bihotza. Ederki dakite jaun horiek, zauriaren gaineko pikoa ematen. Zauriaren gainean pikoa (esr. zah.).

2 iz. Ipar. Esaldi zirikagarria edo mingarria; ateraldi bizia. Ik. zirikada; eztenkada 2. Isilik zegoen Oxalde, lagunen pikoak onez onean hartzen zituela. Bazekien gatza ematen pikoei. Jaun bat dena solas, dena piko. || Osaba-ilobak, beti bezala, piko eta piko hasten zirela.

3 iz. Ipar. Dantzetako jauzi mota, oinak hurbiltzean eta urruntzean datzana.

4 iz. Ipar. Bertso lerroaren indargunea. Ik. oin 8. "Pikoak" esatea edo "oinak" esatea berdintsu baita.

piko2

adj. Aldapatsua. Bide latz eta pikoa. Aldatsik pikoenetan.

piko3

iz. Mokoa. Ehiztariek esaten dute oilagorra egoten dela bere piko luzea lurrean sartuta.

eta piko (Zenbaki baten eskuinean). Heg. Herr. Eta zenbait. Ik. eta koska. Selektibitatea bederatzi eta piko batekin gainditu zuen.

piko4 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, piko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'pikua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. piku].

pikoan ezarri

Erabilia izateko eran edo bere egitekoa betetzeko moduan jarri. Ik. prestatu; prest. Pikoan ezarri dugu ekintzen egitaraua.

pikofarad

iz. Elektr. 10-12 farad (pF).

pikoi

iz. Ipar. Goldearen hortza. Ik. nabar2. Ikusten ditut golde-pikoi batzuk, lurra axaletik daramatenak. Traktore bat bi pikoirekin.

pikoka

adb. Esaldi zirikagarriak esaten, esaldi zirikagarriak esanez. Pikoka ari dira. Pikoka baino arrazoika nahiago nuela jokatu.

pikokada

iz. Mokokada.

pikondo

iz. Klima epeletako zuhaitz edo zuhaixka, hosto handi gingildunak dituena eta fruitutzat pikua ematen duena (Ficus carica). Baratzeko pikondotik bost piku hartu zituen. Pikondo ihartu bat.

pikor

1 iz. Alea, garaua; hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Ik. pinporta 2. Oiloei arto pikorra ematen diegu. Mahats pikorra. Gatz, hondar pikorra. Arrosario baten pikorrak bezala josiak. Ez dira errauts pikor bat baizen. Irakiten dagoen esnea galtzen denean, azal gaina pikorrez josita ageri ohi da (Ik. lapats).

2 iz. Larruazalean agertzen den pikor gisakoa. Ik. pikorta. Gorputz osoa pikor gorriz bete zitzaidan astanafarreriak hartu ninduenean.

3 iz. Ardien gorotz alea. Ik. baba 4. Elea dario, ardiari pikorra bezala.

4 iz. (Ezezko esaldietan). Batere ez, ezer ez. Badira hamar urte ez dudala pikorrik egin.

pikor bat Pixka bat.

pikorka

adb. Apurka. Istorio horiek pikorka behar dira dastatu eta gozatu.

pikorkatu, pikorka/pikorkatu, pikorkatzen

da/du ad. Pikorretan desegin edo xehatu. Ik. apurtu; birrindu; papurtu; xehatu. Mikroskopio batekin ikusten bada lur poxi bat, ikusten da pikorkatua, dena pikor eta pikor arte. Janari horiek saltzen dituzte usuenik pikorkaturik.

pikorta

iz. Larruazalean agertzen den pikor gisakoa. Ik. pikor 2. Pikorta gorriz bete zaio gorputza. Sukar handia du eta pikortak atera zaizkio.

pikortatsu

adj. Pikortaz betea.

pikortsu

adj. Pikorrez betea. Aurpegi pikortsua. Gurbitzaren fruitu mamitsu eta pikortsua.

pikota1

iz. Ipar. Nafarreria. Txertatzean, pikotatik begiratzeko, pikota-hazia ematen den bezala.

pikota2

iz. Heg. Herri sarreretan edo leku agerietan jarri ohi zen zutabea, akusatuak jendaurrean lotsarazteko edo exekutatuen burua jartzeko erabiltzen zena. Lakuntzako plazan hantxe dago oraindik XVI. mendeko pikota dotorea.

pikotx

iz. Lurra edo zorua zulatzeko lanabesa, gutxienez alde bat zorrotza duen burdina batez eta gider batez osatua dena. Pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziren harkaitz baten alboan. Lehen-lehenik pikotxarekin erro azkarrenak aterako dira.

pikotxean

adb. Gip. Kokoriko. Galtzak askatu eta pikotxean jarriaz.

piktograma

iz. Kontzeptu bat adierazteko erabiltzen den ikur sinbolikoa. Arazoak dituzten ikasleei argazki eta piktogramen bitartez azaltzen diete lantzen ari diren gaia.

piku

1 iz. Pikondoaren fruitua, udare formakoa, azala berdea edo morea, eta mamia gorria edo horia eta oso gozoa, hazi txikiz betea duena. Piku melatua baino ximurragoa. Goiz ontzen diren pikuak maite ditu nire arimak.

2 iz. Pikondoa.

piku hosto, piku-hosto Pikondoaren hostoa. Lotsaizunezko piku hostoz bere burua estali nahiz.

piku masustondo, piku-masustondo Basapikua.

pikutara

pikutara bidali Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. antzarak ferratzera bidali. Pikutara bidali zuen, egindakoaz jabetu zenean.

pikutara bota Lgart. Pikutara bidali.

pikutara joan 1 Lgart. Hondatu, porrot egin. Pikutara joan ziren gure irabaziak.

2 (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara bidali. Joan hadi pikutara!

pil

iz. (Ezezko esaldietan). Ezer ere ez; batere. (pilik forman erabiltzen da). Pilik ez du sakelan. Geroztik ez didazu pilik eman. Pilik axolarik gabe.

pila1

1 iz. Gauzak elkarren gainean edo ondoan ipinita egiten den multzoa, bereziki inolako antolamendurik gabea. Ik. pilo; meta. Edozein belar pila ez da meta, ezta han-hemendiko idazlan sorta ere aldizkaria. Harri pila bat. Pila bat egin eta su ematea. Baserritar kaiku pila handia dago gizontxoari begira. Hizkuntza ez dela handik eta hemendik bilduriko gai pila, aitzitik sistema bat, bere egitura duen sistema. Pilan hartu eta eraman zituen. Pilan jarri.

2 iz. Kopuru handia. Kilometro pila bat egin genuen. Hura ume pila!

pila2

iz. Energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duen tresna. Ik. bateria.

erregai pila, erregai-pila Erregai baten energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duen tresna, erregaia duen bitartean energia etengabe sortzeko ahalmena duena. AEBko autoen % 10ek erregai-pilak erabiliko balitu, urtean 60 milioi tona karbono dioxido gutxiago aireratuko lirateke.

pilaka

adb. Kopuru handian. Ik. metaka; mordoka; multzoka. Jendea pilaka etorri zen. Batasunera bidean baditugu, pilaka, hori baino kontu larriagoak.

pilaketa

iz. Pilatzea; horren ondorioa. Ik. metaketa; buxadura; buxatze. Ordainlekuetan hamasei kilometroko auto ilarak izan ziren lehengo astean, baina pilaketak arintzen ari dira. Jende pilaketak arrisku une larriak sortu zituen.

pilare

iz. Harroina, zutabea. Tebasko errege jauregiko pilareak.

pilastra

iz. Arkit. Hormari atxikia den zutabea. Arkitektura klasikoan pilastra gutxi dago, egitura-elementuak ezinbestekoak baitziren eraikinentzat.

pilates

iz. XX. mendean J. H. Pilatesek sortu zuen entrenamendu metodoa, ariketa fisikoak eta mentalak uztartzen dituena, gorputzaren eta buruaren arteko oreka eta batasuna lortzea helburu duena. Kirola eta erlaxazioa uztartzen dituzten ekintzak ez dira faltako ikastaroan, hala nola pilatesa eta yoga.

pilatu, pila/pilatu, pilatzen

1 da/du ad. Gauzak, pila bat osatzen dutela, bildu. Ik. metatu. Portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua. Zabal-zabal ipini behar dira, ez pilaturik. Elkarren gainean pilaturik. Jakina jakinaren gainean pilatuaz. Berria berriaren gain pilatzen da, izan ere, egungo bizimoduaren itobeharrekin.

2 du ad. Kopuru handian bildu. Inguruko gehienak ondasun ustelkorrak pilatzen saiatzen ziren bitartean, besterik bildu zuen berak. Dirua pilatu.

pilatzaile

iz. Aipatzen dena pilatzen duen pertsona. Gauean, Zeus hodei-pilatzaileak haize bat bidali zuen, eta ekaitz handi bat izan zen itsasoan eta lurrean.

pilatze

iz. Gauzak, pila bat osatzen dutela, biltzea; kopuru handian biltzea. Txitxarren bizimodu kantaria inurrien pilatze-lana baino laketago zitzaion.

pilda

iz. Ipar. Piltzarra. Pilda txar batzuez estaliak.

pilixka

iz. Ipar. Kopuru txikia. Sos-pilixka bat.

pilo

1 iz. Batez ere Bizk. Pila, multzoa. Pilo bitan ipini. Banaka eta piloan.

2 iz. Batez ere Bizk. Pila, kopuru handia. Atun pilo polita zekarren ontziak. Gezur pilo bat esan.

piloro

iz. Anat. Urdaila duodenoarekin komunikatzen duen balbula modukoa, elikagaien hesteetarako bidea irekitzen edo ixten duena. Piloroaren estenosia.

pilostar

1 adj. Piloskoa, Pilosi dagokiona.

2 iz. Pilosko herritarra.

pilota

1 iz. Jolasean ibiltzeko erabiltzen den bola, gai elastikoz egina; bereziki, euskal pilota-jokoan erabiltzen dena. Pilota bizia, motela. Tenis pilota. Zortzi ontzako pilota. Pilota jo eta jo.

2 iz. Pilota-jokoa. Pilota, euskal jokoa. Dirutza handiak pilotan jokatuz. Pilotara ez ezik, beste apustu mota askotara ere zaleak dira txit. Pilota-partida.

pilota joko, pilota-joko Bi jokalariren edo bi talderen artean jokatzen den kirola, pilota, eskuz, palaz edo xisteraz, horma baten kontra edo aurrez aurre dagoenari botatzean datzana. Euskaldunek sortua dela pilota eta pilota-jokoa.

pilotan adb. (aritu, jokatu eta kideko aditzekin). Pilota-jokoan. Pilotan jokatzeagatik askotan iristen nintzen berandu eskolara. Pilotan ari zen.

pilota plaza, pilota-plaza Ipar. Pilotalekua. Hernaniko Galarreta pilota-plazan kantatu zuen.

pilotagile

iz. Pilotak egiten dituen pertsona.

pilotakada

iz. Pilota-ukaldia. Lehenengo zatian etxeko pilotariak pilotakada ederrak jo zituen, eta mendean izan zuen aurkaria. 26 minutuko partidan, 122 pilotakada. || Harriekin eta botilekin erantzun zieten polizien pilotakadei.

pilotaleku

iz. Pilota-jokoan aritzeko prestaturik dagoen lekua. Ik. ezkerpareta; pilota plaza. Azpeitiko pilotaleku zaharrean. Pilotalekuari teilatua ipini behar zaio.

pilotari

iz. Pilotan jokatzen duen pertsona, bereziki, pilota-jokoa ogibide duena. Herriko pilotari hoberenen artean. Pilotari ibili zen Ameriketan.

pilotatu1, pilota/pilotatu, pilotatzen

du ad. (Ibilgailu bat) gidatu. Hegazkinak pilotatzen ikasteko ikastaroak. Orioko marinelek pilotatzen zuten Azor izeneko yate ospetsua.

pilotatu2, pilota/pilotatu, pilotatzen

du ad. Hari, artile eta kidekoekin bolak egin. Ik. matazatu.

pilotazale

iz. Pilota-jokoaren zalea den pertsona. Iñaki Arrosagaraik urrun eta gora eraman du Luzaideren fama pilotazaleen munduan.

piloteo

iz. Heg. Kirol. Pilota-jokoan eta kidekoetan, tantorik egin gabe jotzen den pilotakada sorta. 26 tanto eginak: 13 saketik eta 13 piloteoan. Pixkanaka Goizuetakoa piloteoan nagusitzen eta eroso jokatzen hasi zen. Barriola saiatu zen piloteoa luzatzen, baina Bengoetxea VI.aren erritmo biziak ito egin zuen atzelaria.

pilotu

1 iz. Itsasontzi bat gidatzen duen pertsona. Ontziko pilotua edo bigarren agintaria zen. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu (esr. zah.).

2 iz. Hegazkin bat gidatzen duen pertsona. Bigarren Mundu Gerrako pilotuak.

3 iz. Auto eta motor lasterketetan, ibilgailua gidatzen duen pertsona. Ik. gidari 2; auto gidari. Richard Sainct pilotua zendu da, Faraoien Rallyan erorita.

4 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, lehen osagaian aipatzen dena eredu, proba edo adibide dela adierazteko). Material hori probatzen hasi ginen bederatzi ikastetxe pilotutan. Orain arte programa pilotua izan dena indarrean jarri nahi du Hezkuntza Sailak.

pilotu lagun, pilotu-lagun Pilotu laguntzailea. Ik. kopilotu; pilotukide.

pilotukide

iz. Pilotu laguna. Ik. kopilotu.

pilotutza

iz. Pilotuaren lanbidea. Bigarren ofizialak adina zekien pilotutzan.

pil-pil

1 adb. Bihotzaz mintzatuz, pilpiratuz. Pil-pil jarriko zait bihotz gaixoa. Pil-pil egin zion bihotzak. || Betileak dar-dar eta bularra pil-pil.

2 adb. Borborka. Ik. gal-gal; bor-bor. Pil-pil irakiten. Pil-pil dagoen eltzearen aparra.

pil-pilean 1 adb. Bakailaoa pil-pilean: oliotan, su motelean egina.

2 adb. Irud. Arazoa pil-pilean zegoen.

pilpilka

adb. Pil-pil. Ik. pilpiraka. Bihotza pilpilka sartu ginen barne ilunean.

pilpira

1 iz. Bihotzaren eta zainen aldizkako uzkurtze eta hanpatze higidura. Ik. taupada. Bihotz pilpira geldia. Zerbait gogortxo esatera noa, hau bihotzaren pilpira! Zain mutur minberaren pilpira sorra nabari dut aldizka.

2 iz. Zirrara. Badoaz lerroan, pilpira bat bihotzean.

pilpiraka

adb. Pilpiratuz. Hasperenka zegoela, eta bular zuria pilpiraka.

pilpiratu, pilpira/pilpiratu, pilpiratzen

da/zaio ad. Bihotza aldizkako higiduraz uzkurtu eta hanpatu. Nolako indarrez pilpiratu zitzaion bihotza, aitaren herrixkatik hurbil zegoela sumatu zuenean! || Gero ikertu zituen biktimen erraiak, oraino pilpiratzen zirenak.

piltzar

1 iz. Ipar. Ehun zati hondatua. Ik. pilda; zirpil 2. Piltzarrez jantzia. Haurrak biluziak ditu: zenbait piltzar ezdeus baizik ez. Ur hartan piltzar bat bustirik.

2 adj. Ipar. Zarpaila, arlotea. Jende piltzarra. Mutiko piltzar bat bera mintzatzeko ahalke litekeen bezain itsuski mintzatu zen.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper