Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

kilimakor

adj. Gip. Kilikorra.

kilimatu, kilima/kilimatu, kilimatzen

da/du ad. Gip. Kilikatu. Nori, haurtzaroko oroipenek bihotza kilimatu ez diote? Erromara joateko gogoak ere kilimatu gaitu behin baino gehiagotan. Mutikoaren txima gorriek aurpegia kilimatzen zioten.

kilimon egin

du ad. (nor osagarririk gabe). Bizk. Porrot egin.

kilimusi

iz. g.er. Agur egiteko keinu gehiegizkoa. (Batez ere pluralean erabiltzen da). Irrigarri ziren kilimusietan hasi zen.

kilker

iz. Intsektu beltza edo marroi iluna, gaineko hego gogortuak igurtziz hots zoli eta beti-batekoa ateratzen duena (Gryllidae). Kilkerren jarduna. Kilkerra zulotik ateratzen den bezala.

kilo1

iz. Kilogramoa. Hirurogeiren bat kilo pisatuko zituen. Kilo bat gerezi erosi zuen. Kilo haragi bakoitzeko, hogei pezeta galduz. Berrehun kiloko harria. Kilo erdia.

kilo2

iz. Ipar. Gorua. Ardatza eta kiloa utzi gabe. Amatxo ari zaigu kiloa harturik iruten. Kilo lanetan. Kilo estalkia.

kilo3

iz. Med. Esnearen itxurako likido alkalinoa, kimoa hesteetan eraldatzetik sortzen dena.

kilobit

iz. Inform. Informazio unitatea, sistema hamartarraren edo bitarraren arabera, 1000 biten edo 1024 biten baliokidea dena (kb).

kilobit segundoko Inform. Datuen lekualdatzearen abiadura neurtzeko erabiltzen den unitatea.

kilobyte

iz. Inform. Informazio unitatea, sistema hamartarraren edo bitarraren arabera, 1000 byten edo 1024 byten baliokidea dena (kB). Nahi adina fitxategi bil daitezke, baina fitxategi batek, gehienez, 500 kilobyte eduki ditzake.

kilogrametro

iz. Fis. Lan- eta energia-unitatea, 9,81 jouleren baliokidea dena.

kilogramo

iz. Masa-unitatea, mila gramoren baliokidea (kg). Kilogramo bateko masari eusteko indarra.

kilogramo indar Indar unitatea, lurrak kilogramo bateko masari eragiten dion erakarpen indarra adierazten duena. Ik. kilopond. Lagin horrek, erresistentzia handienekoa izaki, 29,7 kilogramo indar jasan zuen.

kilogramo metroko Dentsitate lineala neurtzeko unitatea (kg/m).

kilogramo metro kubikoko Kilogramo metro kuboko.

kilogramo metro kuboko Dentsitatea neurtzeko unitatea (kg/m3).

kilohertz

iz. Fis. Maiztasun unitatea, mila hertzen baliokidea dena (kHz).

kilohm, kiloohm

iz. Fis. Erresistentzia elektrikoaren unitatea, mila ohmen baliokidea dena (kΩ).

kilojoule

iz. Fis. Lan- eta energia-unitatea, mila jouleren baliokidea dena (kJ).

kilokaloria

iz. Beroa neurtzeko erabiltzen den unitatea, mila kaloriaren baliokidea dena (kcal). 7.000 kilokaloria har ditzakete ikatz kubo horiek.

kilolitro

iz. Edukiera-unitatea, mila litroren baliokidea dena (kl).

kilometro

iz. Distantzia-neurria, mila metroren baliokidea (km). Eremua kilometro bat luze eta ehun metro zabal zen. Handik 72 kilometrora. Hirugarren kilometroan. Hiruzpalau kilometro banituen oinez egiteko. Bost kilometroko bidea. Ehun kilometro orduko.

kilometro karratu Kilometro koadroa.

kilometro koadro Eremu neurria, milioi bat metro koadro edo ehun hektarearen baliokidea dena (km2). Hamar mila kilometro koadroko eremua.

kilometro orduko Abiadura-unitatea, 1/3,6 metro segundokoren baliokidea dena (km/h). Batez beste, 47 kilometro orduko egin ditugu. Tenperaturak ez du aldaketa nabarmenik izango eta haizeak orduko 90 kilometroko abiadura izan dezake.

kilopond

iz. Indar unitatea, lurrak kilogramo bateko masari eragiten dion erakarpen indarra adierazten duena. Ik. kilogramo indar. Bi indarren aplikazio-puntuen arteko distantzia 20 cm-koa dela jakinda, kalkula ezazu indarren balioa, newtonetan eta kilopondetan.

kilovolt

iz. Elektrizitate tentsioa neurtzeko unitatea, mila volten baliokidea dena (kV).

kilowatt

iz. Potentzia-unitatea, mila watten baliokidea dena (kW).

kilowatt-ordu Lan- edo energia-unitatea, 1 kilowatteko potentziak ordu batean sortzen edo kontsumitzen duen energia adierazten duena (kWh). Hilero gehienez 70 zentimo aurreztera irits liteke 266 kilowatt-ordu gastatzen dituen etxebizitza bat.

kima1

1 iz. Kimua. Sagarrondoak kima berriak atera ditu.

2 iz. Abarra. Pago eta haritzak, adar bakoitzean, kima bakoitzean, elur zerrendaz apainduak.

kima2

iz. Zaldiek eta beste zenbait aberek lepogainean duten zurden multzoa. Lehoiaren kima.

kimaketa

iz. Kimatzea. Ik. inausketa.

kimatu, kima/kimatu, kimatzen

1 du ad. Inausi; adarrez mintzatuz, hostoak kendu. Azpiko adarrak kimatu. Mahastiak kimatzen. Sagarrondoa kimatu behar dugu. || Hostoak kimatu.

2 da ad. Landare bati kimu berriak atera, kimu berriak sortu. Ik. altsumatu; ernaberritu; aihendu; muskildu; aldaxkatu. Nire hilobi gainean hasi da kimatzen kardua.

kimatzaile

iz. Kimatzen duen pertsona.

kimatze

iz. kimatu aditzari dagokion ekintza. Langile bat hil da Hazparnen, kimatze lanetan ari zela.

kimera

1 iz. Greziako mitologiako munstroa, lehoi, ahuntz eta herensuge buruak zituena.

2 iz. Errieta, liskarra.

3 iz. Ametsa, lilura. Ik. txakur amets.

kimika

iz. Gaien propietate, osatze eta eraldatzeak aztertzen dituen zientzia. Fisika eta Kimika. Bizigabeen kimika. Kimika Nobel saria. Kimika-gaiak. Kimika-saioak. Kimika-industria. Kimika ikasi. Kimikako irakaslea. Kimikako liburuetan. Kimikako ikastaroa.

kimika ez-organiko Konposatu ez-organikoak aztertzen dituen kimika. Inoiz ez naiz saiatu kimika ez-organikoa menderatzen, eta kimika organikoaz dakidana oraindik ere nahiko zatikakoa da.

kimika inorganiko Kimika ez-organikoa.

kimika organiko Konposatu organikoak aztertzen dituen kimika. Kimika organikoaren alor aberatsa eta oso garrantzitsua da karboniloen kimika.

kimikari

iz. Kimikan aditua. Kimikari jakintsua.

kimiko

adj. Kimikari dagokiona. Erreakzio kimikoa.

kimikoki

adb. Kimikaren bidez; kimikaren aldetik. Oxigenoa ezinbestekoa da elikagaiak kimikoki deskonposatzeko.

kimioterapia

iz. Med. Gai kimikoen bidezko sendabidea, bereziki minbizia sendatzeko erabiltzen dena. Bi hilabete doi omen daramatza kimioterapian. Kimioterapia hartzea gogorra da, eta gogorragoak hurrengo ordu eta egunak. Kimioterapia-saioak.

kimo

iz. Med. Janarien digestio gastrikoaren ondorioz eratzen den likido lodi eta garratza.

kimono

iz. Japoniar jantzi luze eta mahuka-zabala, aurrealdea irekia duena eta gerriko bereziaz lotzen dena. Zetazko kimono hori batez jantzita.

kimu

1 iz. Landare bati ateratzen zaion abartxo berria. Ik. aldaxka; muskil1. Arte urtetsuari kimu berriak irteten zaizkion antzera. Malentxo, Zabaletako zuhaitz zaharraren kimu berri maitea.

2 iz. Kirol. Kirol mailen banaketan, 10-11 urteko kirolaria; adin horretako kirolariak hartzen dituen maila. 1999an jaiotako kimuen kategorian, berriz, 27 pilotari arituko dira.

kina1

iz. Heg. Tropikoetan hazten den zuhaitza, Rubiaceae familiakoa, azalean kinina duena (Chinchona sp.).

kina2

iz. Papua Ginea Berriko diru unitatea.

kinario

iz. Erromatarren garaiko zilarrezko dirua, denario erdi edo bost as balio zuena.

kinatu, kina/kinatu, kinatzen

du ad. Eragin, zirikatu. Ehiztariek txakurrak kinatzen dituzte.

kingstondar

1 adj. Kingstongoa, Kingstoni dagokiona. Kingstondar musika taldea.

2 iz. Kingstongo herritarra.

kingstowndar

1 adj. Kingstowngoa, Kingstowni dagokiona. Kingstowndar agintariak.

2 iz. Kingstowngo herritarra.

kiniela

iz. Heg. Apustu mota, kirol proba batzuetako emaitzak aldez aurretik asmatzean datzana. Kiniela noiz asmatuko zain.

kinina

iz. Kinaren azaletik ateratzen den gai mikatza, sukarraren aurkako sendagai gisa erabiltzen dena.

kinka

iz. Egoera, unea. Kinka larri hartan. Kinka gaiztoan gaude. Kinka gaizto batera heltzen ari gara. Kinka txarra. Zer erokeria, kinka hartan hala mintzatzea guraso gaixo haien aitzinean! Gero, iduri zaienean kinka ona dutela, hitza jan.

kinke

iz. Petroliozko argiontzia, garra babesten duen beirazko hodi bat duena. Ik. kriseilu. Atea zabaldu eta ile zuri-zuriko atso txiki bat agertu zen, eskuan kinke bat zuela.

kinkina

iz. Ipar. Kina. Kinkina-ardoa.

kinkun

adj. g.er. Sudur mintzoa duena.

kino

iz. Ipar. Usaina; gustua. (Batez ere usain edo gustu txarra adierazteko erabiltzen da). Kino samina ahoan.

kinshasar

1 adj. Kinshasakoa, Kinshasari dagokiona. Kinshasar agintaria.

2 iz. Kinshasako herritarra.

kinta

iz. Heg. Beh. Soldadutza egiteko urteroko txanda. Ea kinta hori soldadu joaterako, gerra bukatzen den.

kintal

iz. Pisu neurria, ehun libraren baliokidea. Ehun kintal bazkarekin. Kintal burdina ateratzeko behar dira bost zama ikatz. Kintal bat gari saldu zuen. Kintaleko harria.

kinteto

1 iz. Mus. Bost musika-tresna edo ahotsetarako musika-lana.

2 iz. Mus. Bost musikarik osaturiko taldea.

kinto

1 iz. Heg. Beh. Kinta bateko kidea. Kinto ez joateagatik ihesari eman.

2 iz. Heg. Beh. Adinkidea.

kintopeko

adj. Heg. Kinta-adinera iritsi ez dena.

kintze

iz. Ipar. Pilota-jokoko tantoa. Lehen hamar kintzeak lapurtarrek daramatzate.

kintzena

iz. Heg. Beh. Hamabost eguneko saria; soldata. Kintzena jokoan galdu.

kinyaruanda

iz. Ruandan mintzatzen den hizkuntza.

kio

iz. Aholegarra. Mihian kioa duen oiloak ezin jan dezake. Ez du kiorik mihian: berritsua da.

kiosko

1 iz. Aldizkariak, loreak, gozokiak eta kidekoak saltzen diren etxola edo dendatxo modukoa.

2 iz. Parke edo plazetako aterpe biribila, jendaurreko kontzertuetarako erabiltzen dena. Musika-kioskoa.

kip

iz. Laosko diru unitatea. Ez diegu muzin egin kip gutxi batzuengatik janari goxoa jan edota masaje bat jasotzeko aukerei.

kipula

iz. Bizk. Tipula.

kipur

iz. Bizk. g.er. Esne gaina.

kirasdun

adj. Kiratsa dariona. Lantegietako zabor kirasduna.

kiraski

adb. Mingoski, saminki. Negar egin zuen kiraski.

kirastasun

1 iz. Kiratsa.

2 iz. Mingostasuna, nahigabea. Amodioa den lekuan ez da nekerik, ez kirastasunik.

kirastu, kirats/kirastu, kirasten

1 da ad. Usain guztiz txarreko bihurtu. Hatsa kirastu zaio. Usteldua eta kirastua dagoen bekataria.

2 du ad. Usain guztiz txarra bota. Hilen gorputz ehortzigabeek bazter guztiak kirastu zituzten.

3 du ad. Ipar. Mindu, samindu. Holako egitateak kirasten baizik ez ditu bihotzak.

4 (Era burutua izenondo gisa). Lazaro, lau eguneko hil kirastua piztu zuenean. Usain kirastua. Arranoak haragi kirastura bezala. Aho kirastuaz.

kirats

1 iz. Usain guztiz txarra eta jasangaitza. Sudurrak ezin dezake paira haren kiratsa. Kiratsa dario ur geldiari. Ahoko kiratsa kentzeko. Kirats nazkagarria. Kirats atsitu guztien tokia. Kiratsez betea. Heresia-usaina ez ezik, halako heresia-kiratsa ere badario.

2 adj. Mingotsa, samina. Behazunez eta ozpinez eginiko edari kiratsa. Ele kiratsak. Oroitzapen kiratsa.

kirets iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kirets-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kirats].

kirgiz

1 adj. Kirgizistanen eta Txinako ipar-mendebaldean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Kirgiz folkloreko kanta.

2 iz. Etnia horretako kidea. Kirgizistanen gatazka giroa hazi egin da berriro, kirgizen eta uzbekoen arteko borrokak berpiztearekin batera.

kirgizera

iz. Kirgizistanen mintzatzen den hizkuntza.

kirgizistandar

1 adj. Kirgizistangoa, Kirgizistani dagokiona. Kirgizistandar idazlea.

2 iz. Kirgizistango herritarra.

kiribatiar

1 adj. Kiribatikoa, Kiribatiri dagokiona. Kiribatiar agintariak.

2 iz. Kiribatiko herritarra.

kiribatiera

iz. Kiribatin mintzatzen den hizkuntza.

kiribil

1 iz. Espiralaren itxura duen gauza; espirala. Kearen kiribilak.

2 adj. Espiralaren itxura duena. Zurubi kiribila.

kiribilean adb. Espiralaren itxuran. Maskorra kiribilean duten moluskuak.

kiribildu, kiribil/kiribildu, kiribiltzen

1 da/du ad. Gauza luze bat bira bat edo gehiago eratzen dituela egon edo jarri. Aihena bezala kiribildua. Gure oinetan kiribiltzen den suge bat. Torloju batean kiribiltzen den haria.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ile kiribilduak. || Irud. Pentsakizun kiribilduetan murgildurik.

kiribilka

adb. Kiribilak eginez; kiribilduz. Ilintiaren kea doa kiribilka.

kiribilkatu, kiribilka/kiribilkatu, kiribilkatzen

da/du ad. g.er. Kiribildu. Sugea gorputzaren inguruan kiribilkatu zitzaion.

kiribilkor

adj. Kiribiltzeko joera duena. Aihenaren zurtoin kiribilkor eta igokariak.

kirie

iz. Meza-hasieran apaizak Jainkoari egiten dion deia; dei horren doinua.

kirieleison

iz. Heg. Beh. Letania. (Batez ere pluralean erabiltzen da). Urrutira kirieleisonak entzungo dira.

kirika

adb. Zelatan. Kirika ari da.

kirikatu, kirika/kirikatu, kirikatzen

du ad. g.er. Kirik egin, zelatatu.

kirik egin

du ad. g.er. Zelatatu. Ik. kirikatu. Erdi gordetako leihotxo batetik kirik eginez.

kiriketan

1 adb. Zelatan. (Batez ere kiriketan egon, ibili esapideetan erabiltzen da). Horretan ari nintzela, zure aldamenekoa atera zen; kiriketan zegoen nonbait.

2 adb. Ezkutaketan. Haur horiek kiriketan ari dira.

kirikino

iz. Trikua. Kirikinoa baino latzagoa.

kirio

iz. Jas. Nerbioa. Zainetan eta kirioetan zehar dabilen odola eta bizi indarra. Kirioak deseginak, urduri, artega, lo ezin eginik.

kiriotsu

adj. Jas. Urduria.

kiristi

iz./adj. Zub. Kristaua. Musulman eta kiristi, elkar ezagut dezagun.

kirmen

adj. Leiala. Hil arteraino zintzo eta kirmen iraun.

kirmentasun

iz. Leialtasuna.

kirofano iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kirofano-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. operazio gela; ebakuntza gela].

kirol

iz. Gorputz ariketa berezkoa duen jarduna, eta, bereziki, jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza. Futbola eta gainerako kirolak. Kirolak oso onuragarriak dira osasunerako. Kirolean aritu. Herri kirolak. Itsas kirolak. Euskal kirolak. Kirol zelaia. Kirol jaialdia. Kirol lehiaketak antolatu. Kirol elkarteak. Kirol arrantza. Kirol gaiak saltzen diren denda. Kirol hegazkina. Partidaren ostean, amari eramaten dizkio kirol jantziak garbitzeko.

kirolari

iz. Kirolean aritzen den pertsona; bereziki, kirola lanbide duena. Kirolari ospetsua.

kiroldegi

iz. Hainbat kiroletan aritu ahal izateko prestatua dagoen instalazioa. Jolastokiak eta kiroldegiak.

kirologia

iz. Eskuen eta nortasunaren arteko erlazioen azterketa.

kirolzale

adj./iz. Kirolean aritzen dena, kirolen zalea dena. Ik. kirolari. Oraingo gazteria oso da kirolzalea.

kirrimarra

iz. r hotsa era berezian ahoskatzea. Kirrimarra egiten zuen hitz egitean.

kirrinka

iz. Karranka, batez ere zolia. Orgaren kirrinka. Ezin jasan dezaket ate horrek egiten duen kirrinka.

kirrinkari

adj. Karrankaria. Ate kirrinkaria.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper