(V ap. A
).
Hacia adelante.
"Andando hacia adelante, avanzando"
A.
Cf. Lar: "Aurragado, barbecho de prisa y mal arado, viene de el Bascuence aurraka, aurreraka a empujones, a saltos, con prisa".
Edozein birtutetan beti biar da ibilli aurreraka, ta ez beñere gelditu.
Bv AsL 193.
Aurreraka ibillirik asko egin dabe ta orain atzeraka ikasi daiela.
A Ezale
1897, 144a.
Baita ere "arrisko saltuak", aurreraka ta atzeraka.
Anab Poli 111.
An oitura dute elizatik atzeraka ibiltzen ateratzea. Ta ni, non sartu nintzan ez nekiala, aurreraka atera nintzan.
Ib. 64.
Isill-isillik, baiño etengabe, ezin egonik ari da lan ta lan, bere egingoa egiten, beti aurreraka, eldutasunera iritxi arte.
Vill Jaink 57.
Aurrerapenak ba-ditu bere goraberak: orain atzeraka, gero aurreraka, baiña gorabera guztien buruan aurrera-legea agiri da nagusi.
Ib. 182.
Errosarioa egunero errezatzen duan baserria ezta galduko, tinko ta aurreraka jarraiko du.
EgutAr 6-8-1963 (ap. DRA
).
Atzeraka asten ziran aiek, kale-zuloan berak ibiltzen zirala aurreraka.
Alkain 135.
Aingerea gaiztoa da. Eskuetan ere ez da edukitzen. Estutzen badezu atzeraka ateratzen da.
JAzpiroz 151.
Nahiago dut begiratu ea beti aurreraka ibili ote garen.
MIH 327.