Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1008 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (29)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
agortu.
sense-1
(V, G, AN-gip-larr-erro, B, R, S; SP, Ht VocGr 431, Lar, VocS 143, Añ, Arch VocGr , VocBN , Gèze, Dv, H (s.v. agorra)), agurtu (B), aortu. Ref.: A (agortu, agurtu); Lrq; BU Arano; Iz ArOñ; Etxba Eib; Gte Erd 177; Elexp Berg.
Secar(se), agotar(se) (un río, un pozo, el mar, las aguas...; algo menos frec. ref. tbn. a la tierra, los campos). " Agortzea, sécher, tarir, enjugar, secar, agostar, despozar, desagotar. Eltzea agortu da, le pot est tari. Ithurria agortu da, xukatu da " SP. "Tarir" VocS y Ht VocGr 431. "Seca" Lar. "Agostarse los campos, soroak, alorrak, landak igartzea, eiartzea, agortzea " Ib. "Desaguar, (c) agortu, leortu " . "Enxugar, secar [...] los ríos, (c.) agortu " Ib. " Agortzea, répond au latin arere et arescere; idortzea répond à siccare" Dv. "Dessécher" H. "Tarir, épuiser" Ib. "Agostarse, secarse, agotarse un pozo, etc." A. " Agort, agortze, tarir, se dit seulement pour les sources et cours d'eau" Lrq. " Agortu, agorra iñ, vaciar un pozo. Agortu xaku itturrixa; agorketan da " Iz ArOñ. . "Agotarse. Aurten Matxari errekia oso agortu da, [...] se ha secado del todo. Ama koittaua, ume aundi arek, ziero agortu eban, [...] la agotó del todo" Etxba Eib. . " Itxasua agortutzia bezin gatxa, [...] como agotar el mar" Ib. " Esne ontzi bardiñak, zeñek lenago agortzia jokatu eben, [...] quien había de agotar antes" Ib. " Urak agortu dira (AN-gip)" Gte Erd 177 (junto a ibaiko urak apaldu dira, ibaiko urak txikitu egin dira, etc., de otras zonas). "Agotar(se) una fuente o un pozo. Agostuan Lezango itturrixa agortu eittenzan. [...] Potzua denean sikatu ere esan ohi da, baina iturria denean beti agortu " Elexp Berg. . v. lehortu, idortu, ahitu.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte ya desde Leiçarraga y al Sur desde la 2.ª mitad del s. XVIII. Ya en el s. XX, es más frec. su empleo en textos meridionales que en septentrionales. En DFrec hay 16 ejs. de agortu.

Gero seigarren Aingeruak isur zezan bere anpolá Eufratesko flubio handira: eta agor zedin hartako ura. Apoc 16, 12 (He, TB, Echn, Dv agortu; Ur (G), Ip agor(r)erazi, Ur (V) sikatu). Eta bertan agor zedin haren odol ithurria. Mc 5, 29 (Dv agortu; HeH iabaldu (agortzea, akhitzea), TB gelditu, Ol idortu). Xori batek lehen luke Ozeana agortu [...] damnatuen penek luten baño fiñamendua. EZ Man I 111. Ezen itsasoa zure agortzen da manuan. / arren aiuta gaitzatzu hel gaitezen portuan. EZ Man II 149. Itsasoko ur guztia [...] xinhaurri batek [...] xutka, agor, hondar eta akhaba ditzanean. Ax 604 (V 388). O amuriuaren üthürri ezin agort daitiana. Mst III 10, 2. Agortuko dira zeruko odeiak eta ez dute ur tanta bat ere botako. Mb IArg I 367. Aitzen ta agorzen ez den atseginezko iturri bizia. Ib. 240. Eun milloi urtetik urtera itxasotik ur tanta bat aterako baliz, ta dana, itxaso guzia orrela aortu bear baliz. Cb Eg II 126. Ur guzia orrela aortu bera baliz. Ib. 126. Etzen yausten ur xorta bat lurrerat, eta azkenean ibaia hura agortu zen. Lg I 349. [Populuaren] gaixtakeriek agortu dute haren samurtasunaren ithurburua. Mih 56. Bethi edaten dute ligarainokoan Jaunaren koleraren jarroa eta ezin agortuko dute sekulan. Brtc 148. Sortzepena dela ühaitz agortzen eztenaren pare. Egiat 184. Nahi ükhen zien Darius-i eraman, harek ezetz, ziolarik behar zereitzela nigarrak ützi agortzera, gero ikhusiren ziala. Ib. 238.
( s. XIX.) Zazpi iturri edo Sakramentu graziaren ur gozoa beti ematen ari, eta beñere agortzen ez diranak. AA II 13. [Zeruko ondasunen itsasoa] ez da agortzen. AA I 456. Zerua ta lurra gogortu, agortu ta leortuko dira zuretzat. MisE 144. Agortu dire graziazko ithurriak. Dh 161. Eguzkija geratutia, Itxasuak agortutia. fB Ic III 292. Itxasua da erreren, / Hurak oro agortüren. UskLiB 217. Are illgarriagoa da, urak agortu eta kare bizi ta sokaranak osin zuloetan botatzea. Izt C 108. Urak lurraren gainean agortu arteo. Dv Gen 8, 7 (Urt idortu, Ur legortu). Bertzenaz [lurra] busti bezain laster agortua da. Dv Dial 44 (It legortu, Ur liortu, Ip idortu). Aixtian erran darotzut mendi arbolez gabetuak agortzen direla. Dv Lab 310. Oxin [...] iñoz sikatu eta agortu ezin leiyana. Ur BulaAl 33s (BulaG 531 osiñ leortu ezin lezakean bat). Illargiya odolak artu [...] eta gañera / erriyo danak agortu. Xe 383. Onela jarraitzen badiagu, agortuko dizkiagu iturri, erreka eta ibaiak. Urruz Urz 11. [Iturri batzu] arrunt agortu dira. HU Zez 16. Negar arkaitzak! negar mendiak! / Agortu arte iturriak. AB AmaE 7. Agortu errekak, lurtu itxasuak. Ib. 8. Aiñ luzaroan nire biotzak eukan patiña / dalako oso iya gelditu agorturik. Ib. 133.

( s. XX.) Betiko agortu dan iturriaren tankera. Ag G 261. Jaunak [Jordan orren] urak agortuta, lenago itsaso Gorria ere [...] agortu zuan bezala. Inza Azalp 15. Hau da [...], neure odola, [...], / Edan guziek, ixuri baitut zainak hustuz, agorturik, / Lurrean hanitz izan ditezin odol hunek salbaturik. Ox 75. [Erreka] agortua ere kasik. JE Ber 39. Olerti iturria agortu edo olerkariak aitu diralako. Aitzol in Laux BBa IV. Txerriaren kurruxkak goiena jo dute; [...] Oraiño odola ba du; laister agortuko. Or Eus 136s. Ordûn beorrak eguzkitara, / izardia agor dakien. "Para que se les seque el sudor" . Ib. 347. Bei mardulen baten errapea agortu. Or Mi 31. Bereala agortu zan aren odol-iturria. Ir YKBiz 96. Ainbesteraño agortzen baitizkiote gal-zuztarrak azaletiko umo-tanto guztiak azkenengo kondarretarañoxe [lurrari] . TAg Uzt 263. Barneko herratu hori ez zaitzue ba agortu?[...] Hil da ta, zuek hiltzaile. Iratz 136. Ur-xirripak doatzi menditik behera. / Agortu nahi ditut: gaindi egin dute. Ib. 40. Ez naiz iñoiz izan osin-agortu zale. [...] Ura arkitu bai. Agortu ez. Lek SClar 140. Laster iturriak agortuta, errekak leortuta. Munita 13. [Pertsularien] ithurria ahortzen baita. Herr. (ap. DRA; tal vez errata por agor-) Edaten die ere ederki, nasaiki. Bigerren botilla ez agor ba agor hartan zien. GAlm 1958, 54. Bizi-iturria agortu. Erkiag BatB 139. Egarriaren egarriz, iturriak ez-eze errekak be agortu biarrian. SM Zirik 18. Sagardotegi gizpukoarrak / gaur ez dakit nun zeraten, / Agortu ziran kupel ederrak; / ez dute mamik ematen. Basarri 156. Gure errian ez da agortzen / maitasunezko iturria. And AUzta 155. Itxasoko ura zu baziñake: / agortzeraiño edango nuke. NEtx LBB 333. Maitasunezko iturri ori ez dezagula agortu. Olea 149. Zure iturri ona ez dadila agor. Xa Odol 335. Legortea tokatzen zanean, erreka xeak agortu egiten ziran-da. BAyerbe 152. Ernal iturria agortu ahala. , hizkuntza bera ere agortuz doala. MIH 251. Azkuek ez zuen iturri hori zeharo agortu. MEIG VII 68.

v. tbn. ETZ 130 (Berastegi, 1763). CatS IV. Goñi 45. Mok 14. Jaukol Biozk 17. Mde HaurB 7. Zerb Azk 40. Akes Ipiñ 23. Zait Plat 6. MAtx Gazt 43. BEnb NereA 225. Ibiñ Virgil 72. Ardoy SFran 59. ZMoso 62.
azpiadiera-1.1
Reducir(se) (una salsa, caldo, etc.).
Emazu arno xuria kasola ttipi batean kanela puxka batekin eta hirur kullera sukre; utz zazu agortzerat luzeki su eztian. ECocin 29. Harzazu exalota, perrexila, tipula, honyuak, xeha zaitzu horiek eta frigi kasolan, utz zaitzu ongi agortzerat. Busti zazu baso bat arno xuriekin. Ib. 30.
azpiadiera-1.2
Bero ari zuen itsuski. Jon Doni Petri, ahoa agortua, alderdi guzietarat beha zagon [...]: Ez othe diagu ithurriño bat ere ikusiko hemen gaindi? Barb Leg 62.
azpiadiera-1.3
Zuek, konfiteiko litxarrerikin agortuak zauzte; baña gu, baba zarra ta ardua naikua degula... (Besuak zabalduaz).Alz Bern 58.
azpiadiera-1.4
( agortzenago ).
Mertxika guria / yaterakoan, / ez duk lênen-ozka / bezelakorik. [...] Berdin duk oporra: / lênean, onen; / agortzenago ta / mikatzagotzen. Ldi UO 27.
azpiadiera-1.5

(Uso fig.).
" Diruak agortu jakozenian laster etorri zan etxera " Elexp Berg. .
Utzi zaitut ur biziaren ithurri zarena, agortzen diren kontentamenduei lotzeagatik. Mat 225. Ahalkez gorritzen bainaiz ikusteaz [...] hain agorturik eta bihotzeko afekzione gaberik nagoela. SP Imit IV 14, 1 (Mst hañ idor, Ch zeren agor). Ezen hek apartatzen dute Jainkoaren grazia, eta agortzen debozionea. Ch IV 10, 3. Ezi haren grazien tresorak ezin agortzen badira, haren miserikordia ere mugarik gabe duzu. AR 105. Zeren partikülarki mespretxatzen baitüte Spiritü-Seindia, haren graziak agortüz. CatLan 118. [Tristezia eta desalaiak] dereitze odola idortzen [...] iziritze ta megopia güziak agortürik bere minen üthürrian egünkal handitzen. Egiat 231. Eztira agortu, leortu, amaitu, indarbagetu Jangoiko ta bere Santuen graziak. MisE 229. Jaunaren urrikalmendu hura guzia agortua dela haren alderat. Dh 136. Emen agortuten da gizonaren jakiturija. fB Ic I 64. Urrhek zirauteno bakhotxari bat eman zuen Iñaziok. Agortu zirenean, elizatik athera zen. Laph 64. [Aphezgeiak] etxearen bethetzeko ez badira aski, aski eta sobera dira gure ahalen agortzeko. Prop 1887, 227.
( s. XX.) Etzuan berealakoan amaituko, Ana Josepak itza kendu ezpalio. --Tira, joari Oñatira, naikua data. Ezari alperrik agortu. Ire jarduna, ezkongei guztien jarduna dek. Ag G 266. Ba, bainan gero, tabakoa, belharra, kariotu, xuhurtu, agortu. Barb Sup 64. Nor ote da lurreko gauzak zartuz bezala berrituz dijoana? Nor ote da agortuz bezala gizonaren bear guztietarako naikoa ornittuz dijoana? Inza Azalp 32. Uztarri pean nekez zabilan Oxalde. Agortzen zitzaion gogoa, ilhuntzen begia, motheltzen mihia. Ox 203. Hila da Jesus garbia. Guk dugu hola itsustu [...]. Agortua du bihotza, / Sahetseko saki gaitza / Guk diogu barna egin. Ib. 80. Oraindik ez da zugan agortu Tripoli eta / Orango zure kemena. Jaukol Biozk 48. Ta, bêko gaiok agor-ezkeroz, / Iguzkik ezin urtuzko egoz / [...] / goazeman zerura igoz. Ldi BB 142. [Arnas Deuna] eguratsa aitzen dan eran ez da / agortzen menden mendean. Or BM 76. Biotzean agortu zait gaur beiñolako griña. Or Poem 541. Itxaso ta zelai ezin neurtuzkoak iragan ondoti, / noizpait arki nezo azkena lurrari; / agortu nezazke; aundiago nauzu oriek baiño ni. "Podré agotarlos" . Ib. 532. Galde-eskari salla agortu da, Yaunari eskerrak. Ldi IL 23. Eguneko yardungaiak agortuak zirala esan ondorean, auxe ots egin zun: [...]. Ib. 93. Atereago ta burdin-mea lenago agortuko zala aintzat artu barik. Eguzk GizAuz 160. Emakume ederra zan, artean; [...] etzizaizkon agortu artean lengo edertasun-kondarrak. TAg Uzt 66. Bizkarraldean zeuken pilloa agortu-ala, urritzezko biur batekin besamenka eramaten zitun neskak azao berriak. Ib. 159. Agortu zorian zebillen Agerreren jarduna, itzalibearrean zan laister aren ipuiñen gazimiña. Ib. 149. Azkenerako indarrak agortuta gelditu etzeitean. Ib. 231. Yainkoek zapuztu eta agorturik igatuz dioakidan lurralde onen izenez. Zait Sof 64. Itza ere, agortua zuala ematen zuan bere agoan. NEtx Antz 159. Arren, aita, barka zaidazu. Barkatu! Ez det geiago egingo. [...] Izketan etzan agortzen. Ib. 149. Onen lenengo argitalbena aspaldi agortu zan. NEtx Nola 3. Danak alkarren leiean / penitentzi-kera berrien naiean. [...] Besoak zabalik diraute geienak [...]. Ez du aitzakirik tresnik ez duenak: / ontan daduka nun agortu lerrenak. SMitx Aranz 146. [Oiturak] berritasuna amai-erazten duelako, ta onekin sentimena agortu. Txill Let 120. Sekula agortuko ezten biziaz baizik asetzen eztena. Vill Jaink 146. Nere indarrak agortzen ezpadira. Ib. 10. [Oien naikundeak] agortu eta ase eziñak direla. Ib. 147. Ala balitz ere, Jainkoaren bear-izana ezta orrekin agortzen. Ib. 64. Zentzuna agortu, / adimena lotu, / kaskarra lelotu, / okotza kakotu, / samia igartu [zartzaroko ajeak]. And AUzta 135. Kanta kantari liburua agortu-zorian det. NEtx LBB 293. Ezur uts zegon gizajoari / arnasa zaio agortu. Ib. 371. Ez al degu, ba, esan bearreko guzia agortu? Ib. 44. Nobela batek buru-alde argia bear dik eta lan ordu asko agortzen dizkik. Ib. 113. Baña alare nere bertso-jariorik ez dek agortu. Ataño TxanKan 21. Iru-lau orri idatzita gaia agortu jatanean. Etxabu Kontu 7. Iñok be gura ez dau / mundutik aldetu, / urte asko pillatuz / emoia agortu. Ayesta 100. Esango genduke ez dela gaia agortu. MIH 298. Ez lirake berehalakoan agortuko ez ahituko hori irakurtzeak sortzen dituen gogoetak. Ib. 334. Aski murriztua eta erdi-agorturik gureganaino heldu den hizkuntza. Ib. 32. Lanean iraun zuen kemenak agortu arte. MEIG VI 77. Kondaira, ordea, ez da holakoetan agortzen eta ez da Txirrita lekuko txarra ardurazko diren zenbait puntutan. Ib. 74. Jauregiren etorria ez da ordea agortu, euskal letren onerako. MEIG II 102. [Adibide] zenbait inoiz jaso nituen paperean, eta ez dut uste harrobia agortu nuenik. MEIG VII 120.
azpiadiera-1.5.1

(Part. en función de adj.).
" Ugatz agortuak, les mamelles taries" H.
Arima agortua. EZ Eliç 111. Zure arima dela lur utzia, agortua, ezdeusetakoa. SP Phil 483 (He 490 lur galdu bat eta fruiturik ezin dakharken bat). Busti ta samurtu egizu Zeruko iñontzaz nire biotz gogor, leor, agortua. EL1 165. Apostoluaren hitza hartu zuten, lur agortu batek euri gozo bat bezala. Laph 218. Ur gozoa lur agortuaren gainera jausten den bezala. Arb Igand 159. Itsuka yuan nindukan, asto bat larre agorturat yuaiten den bezala alatzeko menturan. Zub 50. Iruñerat urbiltzean arrituak zeuden eremu agortu eta idor horiek ikustean. Ib. 109. Iturri agortuak, erreka ta ibai legorrak. Munita 21. Iturri agortua. NEtx LBB 257.
azpiadiera-1.5.2
" Emazte agorra edo agortua, femme stérile" SP. " Emazte, behi agortua, femme, vache qui n'a plus de lait" H.
azpiadiera-1.6
Reducirse (a).
Jarri zen ühaitzian ta bost egün zen han nabigatü, ez jakinez non lürra honkiren zian. Sei ehün jende Indietarik bereki zütianetarik ekharri, ehün ta hogeietara ziradian agortü, berze ühaitz bazterriala zenian heltü. Egiat 159.
azpiadiera-1.7
" Labakie. Es la primera roturación de la tierra. [...] El labaki, depués de efectuada la siega del trigo, recibe el nombre de agortue (G-goi)" Arin AEF 1960, 58.
azpisarrera-1
AGORTUXE (Forma con suf. -xe, de valor aprox.).
Berehala ezkerretarik, eguerdi alderat, erreka luze ikaragarri bat [...]. Zola-zolan basur zonbait, orai agortuxea ditakena. JE Ber 50.
azpisarrera-2
AGORXETAN. "(S), en train de tarir. Üthürria agorxetan dizügü (S), notre fontaine ne donne guère plus d'eau" Lh.
azpisarrera-3
EZIN AGORTU. Inagotable. v. EZIN AGORTUZKO.
Emazteen hautuena. / Perfekzione guztien usain / ezin agortua. EZ Man II 198. Eta perfekzionetan guztien gañekoa [zare] . / Emetasunaren ezin agortu ithurria.Ib. 15. Egintza eta sinheste onen ithurri ezin agortua. Hb Egia 90. Katea askatu ta amaren ugatz aunditu ezin agortura eramango du [zekorra] . TAg Uzt 25.
azpisarrera-4
EZIN AGORTUZKO. Inagotable; inextingible. "Intarissable, qui ne peut sécher. Zu zare grazia guzien ithurburu ezin-agortuzkoa" Dv. v. EZIN AGORTU, agorkabe, agorkaitz, agorrez, agorrezin.
Jainkozko zuhurtziaren ithurri ezin agortuzko hartarik. ES 187. Ithurri ezin agortuzko batzuek. CatLav A 2v (V 3). Heien nigarrak itzuliko bai dire denboraekin ezin agortuzko bozkario gozoaren ithurburu batetarat. Lg II 145. Zure koleraren itsaso ezin agortuzkotik. Brtc 148. Zu zare graziazko, ontasunezko [...] ithurri ezin agortuzko bat. Dh 89. Bizi direino ezin agortuzko nigarrak. Lap 48 (V 26). Ezin-agortuzko Maitasun-Iturri bizi! Ldi BB 2. Ezin agortuzko iturri izkutu batetik bezala zerion hitza. MIH 46.
agortu
<< agerraldi 0 / 0 aguardient >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper