erroma,
erron,
ron,
roma,
erhuma.
Ron.
Errhuma zerbitza diteke bertze aldi batenzat.
ECocin 50.
Arrosa zazu erhumaz.
Ib. 28.
Kafe eta erronak.
AB AmaE 238.
Kafia naiago diat, kopa bat ron eta zigarro puru aundi batekiñ.
Alz STFer 122.
Asi zan gero atz bi ronetan sartu ta eskuetan eukan andrakilleari surra igortzi ta igortzi egiten.
Ezale 1897, 182b.
Ortet-ek egun hartan hiru presunekin edan zuen pinta bat erroma.
Herr 19-9-1957, 2.
Erroma zahagita bat.
Casve SGrazi 112.
Eta han izanki [artzaina eta martxanta] trenpe trenpean, roman berotuak.
Etchebarne 71.